//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ongi etorria

Gaur egungo pentsamoldeek ukatzera jotzen duten arren gizakia, berez, izaki erlijiosoa da, erlijioaren beharra dauka bere bizitzari zentzu bat eman eta itxaropentsu bizitzeko. Zenbat aldiz entzun dugu, batez ere existentzialismora jotzen duten korronteetan, bizitzan beti hutsune bat gelditzen dela betetzeke? Horixe betetzen dut erlijioak, hori betetzen du Jainkoak, gure bizitza hutsik gelditu ez daitekeen hutsune bakarra. Erlijioa gizakiaren beharra delako gizakiaren eskubidea ere bada XXi.mendeko mundo honek horrela ulertu nahi ez duen arren. Fededun oro librea da bere sinesmena aldarrikatzeko eta batez ere bizitzeko. Bizitzen ez den fedeak ez dauka zentzurik.
Horraino iritsita ere erran dezakegu fededunon eskubidea ere badela gure fedea bizitzeaz aparte gure kulturan, gure hizkuntzan bizitzea kasu honetan euskaraz. Euskal fededunon beharra gure fedea euskaraz bizitzea da.
Ideia hori lortu nahian sortu da Erlijioabizi. Nabaria zen euskal katolikoentzako foru egokirik ez zegoela Internetek, baliabiderik ere ez, ez eta informazioa erlijiosoa eskuaraz bilduko zuen webgunerik ere. Erlijioabizi.com horixe eskaini nahi genioke fededun (edo ez) euskaldunari.
Nire aldetik, proiektu eder honen parte banaizenez nire blog txiki honetatik erlijioaren esparru desberdinei buruz arituko naiz solasean. Hemen iritzi artikuluetatik hasi eta erlijio katolikoak dauzkan mila bitxikeri, ezaugarri eta gauza ederrei buruz ariko naiz solasean. Nik idatzitakoa interesgarri bazaizue eta zuen kristau bizitzan baliagarria bazaizue horixe izanen da nire ordaina.
Noizbait, irakurle maite, galderaren bat bazenu edo interesgarria irudituko balitzaizu gai konkreturen baten inguruan aritzea erratea besterik ez duzu, hemen iradokizun denak izanen dira ongi etorriak.
Kristau Katoliko Apostoliko Erromatarrak garelako, euskaldunak garelako eta gure erlijio bizitza euskaraz egin nahi dugulako… Ongi etorri, anaia maite, eta Jainkoak bedeinka zaitzala!

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

2013.an Jainkoak bedeinka zaitzala.
Gogoan har dezala PSOEk: Elizaren (egiazko) zenbatekoak.
Zenbat koloretako kasullak daude?
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15