//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Zenbat gotzain mota daude? I

Benedikto XVI. On Juan Antonio Aznarez gure Elizbarrutiko (Iruña eta Tutera) gotzain laguntzaile izendatu duenetik hierarkia kontuetan sobera jantziak ez dauden nafar aunitzek galdetu izango diote haien buruari zer demontre ote den gotzain laguntzaile bat. Ikusirik apezpikuen artean kargu eta mota desberdinak daudela jarraian datozen lerroetan azaldu nahi nituzke batetik bestera dauden desberdintasunak modu errazean. Ea lortzen dudan.

Hasteko, gotzain guztiak Apostoluen ondorengoak dira dena delakoa dela daramaten titulua (Artzapezpikua, gotzaina, Bikario apostolikoa…) etaberaz fededunon estima, abegi eta obedientzia guztia merezi dute. Hau oinarritzat hartuta sartugaitezen azalpenetan:

Gotzaina: Gotzaina Aita Santuak Kristoren Elizaren zati bat (diozesi bat) zaintzeko aukeratutako apaiz bat da. Behin apaiz honek Pedroren ondorengoak eman dion enkargua onartuta gotzain ordenatua izaten da. Elizbarruti bat zuzentzen du bertako kristauen beharrei erantzunez lan honetan bere ardurapean dauzkan apaiz, diakono, kontsagratu eta erlijiosoez baliatuz, hauek antolatu eta kargu desberdinetarako izendatuz. Berezko tenplu edo eliza bezala Katedrala dauka, han dagoelako bere katedra edo aulkia

Artzapezpikua: Gotzain baten ardura eta betebehar berdinak dauzka baina ardura bat gehitzen zaio: probintzia eklesiastiko bat kudeatzearena. Diozesiak taldeka elkartzen dira (autonomia erkidegoak bailiran), esaterako Iruñeko probintzia eklesiastikoak Iruña-Tutera (metropolia), Donostia, Logroño eta Jaca biltzen ditu eta noski diozesi hauetako bakoitzak bere gotzaina dauka, bada artzapezpikua probintzia eklesiastiko hauetako gotzainen arduraduna da. Ulertzeko, On Frantziko, Iruñeko artzapezpikua, Donostia, Logrono eta Jacako gotzainen arduraduna da. Gutxi gora behera.

Gotzain laguntzailea: gotzain laguntzaileek ardura berezia daukate. Diozesi batetan dagoen gotzainak edo artzapezpikuak lan gehiegi baldin badauka (elizbarrutia handia delako, etengabeko bidaietan egon behar duelako, ezindua dagoelako…) eta bere zereginei aurre egiteko zailtasunak baditu gotzain laguntzaile bat izendatzen zaio eta honek diozesiaren kudeaketan laguntzen dio. Parroko batek bere koadjutoreakin egiten duen bezalaxe. Gure kasuan On Juan Antonio ugu gotzain laguntzaile Nafarroan. Gotzain hauek bertze gotzainen eskubide, ahalmen eta betebehar berdinak dauzkate baina diozesiko gotzain edo artzapezpikuaren esanetara egon behar dute. Adibidez Erromako diozesiak 7 gotzain laguntzaile dauzka. Edozein momentutan gotzain “normal” bezala izan daiteke izendatua.

Gotzain “koadjutorea”: Berdin izan daiteke gotzaina edo artzapezpikua. Laguntzailearen “antzekoa” da, baina desberditasunekin. Artzapezpiku bati “koadjutore” bat izendatzen badiote gotzain berri honek ere Artzapezpiku titulua izango du, beraz hierarkikoki berdinak izanen dira, ez da bat bestearen esanetara egongo. Bertze desberdintasuna zera da: koadjutorea dagoenean diozesiko gotzainak erretiroa hartzen duenean gotzain berria koadjutore bezala zegoena izanen da.

Bikario Apostolikoa: Oraindik diozesi titulurik ez daukan Elizaren zati bat zuzentzen duen gotzaina da. Kasu hau misio lurraldeetan ematen da, esaterako amazonian, Asiako lurrade anitzetan eta Afrikan.

Emeritua: Adin edo gaixotasunagatik erretiroa hartu duen gotzain da, bai laguntzailea, bai gotzaina, bai artzapezpikua ere. Esaterako On Fernando Sebastian Iruña eta Tuterako Artzapezpiku emeritua da, Juan Maria Uriarte Donostiko gotzain emeritua den bezala.

Guzti hau oso azaletik azaldua. Noski, berezitasun gehiago daude, ordinariatoak, prelaturak… baina ez dira sobera ohikoak. Bigarren artikulu batetan jarraituko dugu honen inguruan solasean.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak II (Ebanjelio kanonikoak)
Abendualdiko Koroa
"Herriak esan dit: 'Zu harrapatzera etorri dira"
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15