//
irakurtzen ari zara....

Analisia

zenbat gotzain mota daude? II

Aurreko artikuluan zenbait gotzain moten inguruan aritu ginen solasean eta ohikoenak aipatu genituen. Oraingo honetan gaia gehixeago korapilatuz bertze gotzain mota batzuei buruz jardunen dugu. Ikusi ditzagun.

Gotzain titularra: Gaur egun existitzen ez den diozesi batetako gotzainaren titulua dauka, normalean antzinako diozesiak izaten dira, desagertuak, bai galdu egin zirelako edo egun lurralde hura ez delako kristaua. Baina nortzuk izan ohi dira gotzain titularrak?

Orokorrean gotzain laguntzaile guztiak dira titularrak, esaterako On Juan Antonio Aznarez Besalúko edo Bisuldinoko gotzain titularra da eta elizbarruti hau Tarragona aldean kokatu zen historikoki baina mende asko dira desagertua dela.

Nuntzioak ere (herrialde bakoitzean Aita Santuaren ordezkari bezala aritzen diren gotzainak) gotzain titularrak dira. Espainiako nuntzioa den Renzo Fratini Botrianako titularra da eta diozesi hau egungo Algerian zegoen.

Elizako goi mailako funtzionariak, Vatikanoan dikasterio (batzorde edo “ministerio” bezala ulertu) desberdinetan lanea diharduten asko eta asko gotzain titularrak dira. Adibidez Celso Morga Iruzurieta, urtetan Iruñean ikasten aritu zen apaiz errioxarra joan den urtean izendatu zuten Elizako Kleroaren batzordeko idazkari eta beraz gotzain ordenaturik sede titular bat eman zioten, Alba Maritima.

Titulu pertsonaleko Artzapezpikua: Kasu bitxia den arren tarteka ematen da. Normalean Aita Santuak gotzainen bati estima dionean edo egindako lana errekonozitu nahi dionean edo, finean, gotzain bat ondratu nahi duenean Artzapezpiku izendatzen du, baina artxidiozesirik gabe. Espainian kasu bat bada. Urgellgo gotzaina, Enric Vives i Sicilia, diozesi normal baten kargu dago eta bere eliz probintzia Tarragonakoa da, beraz bere artzapezpikua Tarragonako On Jaume Pujol artzapezpikua da. Zein da hemen bitxikeria? Bada Vives ere artzapezpezpikua dela baina Aita Santuak maila hau titulu pertsonaltzat eman dio, hau da, Urgellgo hurrengo gotzaina ez da Artzapezpikua izanen. “Opari” gisako bat da.

Gutxiagotan gertatzen bada ere badira gotzain laguntzaileak direnak eta artzapezpiku titulua daramatenak. Kasu arraroa da baina ematen da.

Patriarkak: Eliza ortodoxoan asko daude baina katolikoan nahiko irudi bitxia eta konkretua da. Gure Elizan patriarkak ekialdeko errituan ematen dira bereziki, hau da, katolikoak izanik errito latinoa erabiltzen ez duten leku eta eliza partikularretan, esaterako koptoak, kaldearrak, malankarrak… (hitzegingo dugu honen inguruan ere) Goi mailako Artzapezpikuak izaten dira, Eliza partikular baten buru.

Mendebaldeko errituan edo erritu latinoan soilik 3 patriarkatu daude eta titulu hau “ohorezko” titulua bertzerik ez da, berezitasunen bat badaukan arren. Patriarkatu horietatik bat hutsik dago 60.hamarkadatik (Patriarcado de las Indias Occidentales) eta beste biak Venezia eta Lisboakoa dira.

Kardinalak: hauei buruz gehiago sakonduko dugu bertze artikulotxo batetan. Azpimarra ditzagun gauza batzuk ala ere: Joan XXXIII.naren Aitasantutzatik kardinal guztiek gotzain izan behar dute nahita ez, Aita Santuaren dispentsarik ez badute. Kardinalak izan daitezke bai gotzain eta artzapezpiku erresidentzialak (hau da diozesi batetako burua den edozein) eta baita titularrak ere.

Ez dakit gotzain motaren bat uzten dudan aipatzeke… horrela bada hirugarren artikulotxo bat ere eskeiniko diogu gaiari.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

J.M. Arizmendiarreta, krisia eta Eliza Katolikoa.
Zeinu erlijiosoak (I)
Etxetik joan zirenak (I)
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15