//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

Aberatsak aberatsagoak: Aita Santuak solidarioagoak izatea eskatzen die.

“Jainkoak ondare asko dituen pertsonaren bihotza konkista dezake eta hura solidaritatera bultzatu dohainaren logikan sartuz“, Benedicto XVInak asaldatu du beharra duenarekin, hots behartsuekin, partekatzera.

Benedikto XVI.nak Igandeko angelusaren otoitzaldian Gazte aberatsaren ebanjelioko pasarteari buruz aritu zen. Azaldu zuenez Gazte aberatsak bere gaztarotik Jainkoren Legearen agindu guztiak fideltasunarekin betetzen zituen, baina zoriontasun handia ez zuen aurkitzen; eta honengatik Jesusi galdetzen dio nola lor dezake “betiko bizitza”. Aita Santuak adierazi zuen “Alde batetik bizitzaren osotasunak, guztiak bezala, erakarrita sentitzen dela; eta bestetik, berak uste du betiko bizitza ere, bere ondasunak lortu zituen bezala, lortu dezakeela era batez edo bestez, agian agindu berezi bat betez.

Jaunak gazte hartan zegoen sakoneko desioa ulertzen du eta bere maitasun begiradaz (Jainkoaren begirada) babesten du, baina, Aita Santuak azaltzen duenez, Jaunak bere ahulgunea ezagutzen du: ondasunei lotura. Horregatik Jaunak proposamen hau luzatzen dio: “Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri”.

Gazte aberatsak, jarraitzen du Aita Santuak,  Jesusen gonbidapena pozarekin hartu ordez, nahigabetuta joan zen bere ondasunetatik, zoriona eta betiko bizitza inoiz eman ezin izango dioten ondasun horietatik, askatzeko gaia ez delako.

 

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Vatikanoa II. Kontzilioaren 50. urteurrena eta Katiximaren 20. urteurrena: Fedearen Urtea hasi da.
GAZTEEN LANGABEZIA, “RICARDO ALBERDI” ASTEAREN ARDATZ
“GERRA GEHIAGORIK EZ”, AITA SANTUAREN DEIALDIA ANGELUSAN
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15