//
irakurtzen ari zara....

Analisia

J.M. Arizmendiarreta, krisia eta Eliza Katolikoa.

DiarioVascon irakurri dugu erroman egiten ari den sinodoan euskaldun baten kanonizazio prozesuari bultzada eman nahi diotela edo behint zat hori izanen da kanonizazioaren aldeko batzordearen asmoa.

Gaur Arrasate kooperatibaren esperientzia erroman aurkeztuko da “Centro de Estudios Eclesiásticos de la iglesia romana de Santiago y Monstserrat”n. Bihar berriz topaketa Justizia eta Bakearen batzorde pontifikalarekin izanen da eta bertan J.I. Munilla gotzaiak parte hartuko du.

 

Gure aldetik eskertzen dugu kristau honen bizitza ezagutaraztea. Are gehiago, uste dugu gaur egungo krisia dela medio, behar-beharrezko dugula horrelako testigantzak ezagutzea. Sistema honi eta sistema ekonomiko honek dituen estrukturei aukera ezberdinak daudela ezagutzea premizkoa dela deritzogu eta aukera hoiek historikoki elizatik etorri direla ere beharrezkoa dugu jakitea.

Elizaren irakatsi sozialak krisialdi hau gainditzeko aukerak eskeintzen ditu. Gaur egun, krisiatik ateratzen ari diren estatuetan berpizkunde katolikoa egon dela azpimarratu dute hainbatek (gazteleraz irakurri). Ez dut esan nahi kausa-efektu erlazio zuzena denik baina egia esan erlijioak ekonomiari bizitzasuna ematen dio eta erlijioak hagitz garrantzitsua den itxaropena ematen du. Agian J.M. Arizmendiarreta gehiago izanen bagenitu gaur egun beste egoera batean egonen ginateke.

 

Hala ere inoiz ez da berandu esperientzi berritan hasteko. Elizaren irakatsi soziala hor dugu, Elizak lagunduko gaitu. Hasiko gara?

 

J.M. Arizmendiarretaren idazkietan sakontzeko: Euskomedia

 

J.M. Arizmendiarretaren bizitzan euskaraz sakontzeko.

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak VI (San Joanen Ebanjelioa)
Ebanjelioak VII (Sinoptikoak)
Gure bizitza eraldatzeko garaia.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15