//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Santa Teresa Jesusena

Gaur Avilako Teresaren eguna ospatzen dugu eta pena merezi du emakume handi honen berri jakitea. Santa Teresa Avilakoa, benetako izenez Teresa Sanchez de Cepeda y Ahumada (Avila, Espainia, 1515 martxoaren 28 – Alba de Tormes, Salamanca, 1582 urriaren 4a / 15a) erlijioso karmeldar eta idazle izan zen. Karmel Mendiko Andre Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen, Done Joan Gurutzekoarekin batera karmeldarren ordenako erreformatzaile garrantzitsuena izan zen. Horrez gainera, Eliza Katolikoko doktore da.

Teresa Sanchez Cepeda Dávila y Ahumada zen bere benetako izena, baina bere gaztaroan Teresa de Ahumada soilik erabili zuen, eta Erreforma karmeldarraren ostean abizena kendu eta bere ordez Jesusena jarri zuen (Teresa Jesuserena, alegia).

Txikitatik martirien testigantzek liluratu zuten, eta bere neba batekin batera musulmanen lurraldera joatea erabaki zuen limosna eskatzera, horrela musulmanek hil eta martiri bihurtuko zelakoan. Azkenean amets horiek albo batera utzi eta erlijiosa izateko gogoa piztu zitzaion.

Zaldunen historiak, “Libros de caballerías”, atsegin zituen txikitatik, baina bere aitaren ustez horiek ez ziren neskatila batentzako gauza egokiak, eta ohitura hori ezabatzeko Avilako Santa Mariaren konbentuan sartu zuen. Gaixoaldi baten ondoren, 1534an, profesa egin zen Avilako Gizakundearen komentuan. Nahiz eta hasieran ez zuen monjaren bizitza ez gustoko ez eta ongi eraman ere Jesus zigortuaren eskultura bat ikusita jasotako inpresio gogorrak bizitza aldaketa sakona ekarri zion.

Bere “Libro de la Vida”n kontatzen duenez, 1539an San Joseren laguntzaz sendatu zen. Ordutik aurrera hainbat aldiz aitortu zuen Jesu Kristo agertu zitzaiola. 1559-1561 bitartean hainbat gainezkaldi edo extasi izan zituen, modu honetan otoitz bizitzan sakonduz. Bitxia San Frantzisko Borjakoarekin izandako elkarrizketa. Teresak Frantziskori Jesusen agerpenak konatzten zizkion, baita ikusi eta sentitzen zituen bertze gauza askoren inguruko kontuak kontatu ere. Kezkaturik galde egin zion “ Aita, hau Jainkoarena edo deabruarena ote da?” eta jesuitak erantzun “Jainkoarena behar du, niri ere gauza bere gertatzen zait”. Urte horretatik aurrera konbentu berriak sortzen hasi zen. Pio IV.ak Avilako San Joseren konbentua sortzeko baimena eman zion, San Joseren monja karmeldar oinutsen ordenari hasiera emanez.

Lekaime hauek aurreko karmeldarrek baino barau zorrotzagoak eta bizitza zurrunagoa egiten zuten. Joan Gurutzekoaren laguntzarekin, erreforma karmeldarra fraileetara ere hedatu zen, eta behin Ordenako nagusien baimena lortuta arin zabaldu zen Gaztela eta Andaluzian zehar bereziki.

Borondate eta izaera aparteko emakumea izaki jendearen maitasuna eta gorrotoa modu berean lortu zituen. Bere idazki ederrak sutsuki jazartuak izan ziren bera bizirik zela eta komentuak fundatzea galerazi zioten Avilako komentuan preso utziz. Inoiz ez zuen amore eman, bere kontra esaten ziren gezur eta irain larriek ez zuten sekula desanimatu eta bere gogo eta maitasuna Jainkoaren eskuetan utzi zuen beti.

Fisikoki nola zen ere badakigu. Bere konfesorearen deskribapen aparta gelditzen zaigu, baita Fray Juan de la Miseria fraideak Teresari bertatik bertara egindako erretratu bat ere.

1582ko urriaren 4an hil zen Alba de Tormes hirian (Salamancako probintzia). 1614an Paulo V.ak dohatsu izendatu zuen, 1622an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1970ean Paulo VI.ak Sienako Katalinarekin batera Eliza Katolikoko lehen emakume doktore izendatu zuen. Bere erlikiak mundu osotik daude zabalduak. Anglikanoek ere santutzat jotzen dute.

Eliza katolikoan garai bat markatuta utzi zuen emakumea dugu Teresa, Jesusekiko maitasuna barren-barrenetik bizi izan zuena, Kristoz benetan maitemindutako pertsona zen eta oraindik jendearengan halako lilura uzten du bere historiak, lanak eta bizitzak. Joan Pablo II. Biziki miretsi zuen.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak II (Ebanjelio kanonikoak)
Frantziskoren aitasantutzaren lehenbiziko hilabeteak ulertzeko 6 gakoak.
Ez zapaterismoak, ez MGTak, ezta Aita Santu aldaketak ere: Espainiarren erlijiozkotasunak 10 urtetan...
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15