//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Gure Aita alderantziz

Gazteleraz topatu dut seminario batetako webgunean. Irakurri eta negarra hurbildu zait begietara. Ea zer iruditzen zaizuen:

Lurrean zauden seme nerea,
Arduraturik, bakarrik eta norabiderik gabe zaudena
Zure izena ederki ezagutzen dut
Eta erraten dudan aldiro bedeinkatuz erraten dut maite zaitudalako.
Ez. Ez zaude bakarrik, ni bizi naiz zure barruan eta elkarrekin eraikiko dugu
Zuk oinordekotzan jasoko duzun Erreinua.
Atsegin dut zuk nire borondatea egitea, nire borondatea zu zoriontsu izatea delako.
Konta ezazu egunero nerekin eta eguneroko ogia izanen duzu.
Ez arduratu, eskatzen dizudan bakarra zure anaiekin elkarbanatzen jakitea baino ez da.
Ongi dakizu irainak barkatzen dizkizudala iraindu baino lehendik ere
Eta iraintzen zaituztenekin zuk ere berdin egitea eskatzen dizut.
Tentaldian ez zaitezen erori heldu iezadazu eskutik
Eta neronek salbatuko zaitut gaitzetik.
Betidanik maite izan zaituen
Zure Aita.

Ez al du honek konfidantzaz Gure Aita bat errezatzea merezi?

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ongi etorria
AITA SANTUAREN ESPERANTZAREN ARRAZOIAK: ELKARRIZKETA ARGITARAGABEA BENEDIKTO XVI.ari
Hamabi misiolari hil zituzten 2012an
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15