//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Zer da santutasuna? I

Zer “santua”?

Santu hitzak hebraierazko qâdosh hitzean dauka bere oinarria eta funtsean Jainkoak aukeratua erran nahi du. Egun erabiltzen dugun forma gerkerazko Hagyos eta latinezko sanctus hitzetatik dator. Itun zaharrean jadanik forma hau erabiltzen zen.

Biblian zehar askotan irakurri ahal izanen dugu pertsonaia bati buruz, esaterako Jose Deuna, Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen (Mt 1,19). Zuzena, zintzoa edo justua Biblian santuaren sinonimoak dira.

Santutasuna modu desberdinetakoa izan daiteke, horrela pertsonak izan daitezke santuak, lekuak baita gauzak ere. Meza ospatzeko erabiltzen den kaliza eta aldarea esaterako gauza santuak Jainkoa gurtzeko balio dutelako. Eliza bat ere leku santua da, Jainkoaren etxea delako eta hau gurtzeko balio duelako.

Pertsonen santutasuna aldiz gauza desberdina da. Erlijio askotan aurki ditzakegu santutasuna merezi izan duten pertsonaiak. Haien bizitzan zehar jainkoekin eta hurkoarekin bere harreman bereziak direla eta nabarmendutako gizon eta emakumeak dira hauek. Badira haien bizitza eta ekintzengatik mundu osoan santu fama irabazi dutenak, esaterako Teresa Kalkutakoa edo Gandhi.

Orokorrean santutasuna beti kristau ikuspuntu batetatik ulertzen dugu kontzeptu honen erabilpen ohikoena erlijio kristauak ematen diolako, baina zer da santutasuna kristau katolikoontzat? Jesukristoren antzerakoa izatea da, arlo guztietan: pentsamendu, sentimendu, hitz eta egintzatan. Santutasunaren ezaugarri gailena, karitatea da (Jainkoa maitatu gauza guztien gainetik eta lagun hurkoa norberaren burua bezala), bertute guztien oinarrian baitago: apaltasuna, justizia, lan-zaletasuna, kastitatea, obedientzia, alaitasuna… Finean Kristoren imitazioa da.

Nor da Santua?

Santuetan santuena Kristo da. Bera santutasunaren iturria eta bere bideari jarraituz soilik lortu daiteke santutasuna. Mezan sanctus deitzen dugun zatien aldarrikatzen dugu hau.
Kristautasunean Santu bezala ezagutzen ditugunak Kristoren antzerakoak izateko nahiean gainontzeko kristau herriarentzat eredugarri izan diren gizon eta emakumeak dira. Sarritan Jainkoaren esperientzia itzelak izan dituzte haien bizitzan zehar, mirariak egin dituzte eta alor desberdinetan laguntza behar zutenekin egon dira.
Katolikoek (baita ortodoxoek ere adibidez) Jesusen Ama Maria ere Santutzat hartzen dugu Jainkoak Kristoren Ama izateko aukeratu zuelako eta bere semearen mezuaren lekuko paregabe izan zelako. Modu berean Jesusen gertukoak ere santutzat jotzen ditu Elizak, esaterako: Apostoluak, ebanjelistak…

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

J.M. Arizmendiarreta, krisia eta Eliza Katolikoa.
"Herriak esan dit: 'Zu harrapatzera etorri dira"
Edalontzia, ura eta elefantea
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15