//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Zer da santutasuna? II (Santuak izendatzeko prozesua)

Elizak pertsona bat santu izendatzen duenean ez du pertsona hori santu bihurtzen, santu bezala onartzen du, santu bezala aurkezten du Eliza Katoliko guztira. Kanonizatutako pertsona Elizak horrela adierazi baino lehen santua zen: santu bizi eta hil zelako.

Aintzina Elizak ez zeukan jendea santu egiteko prozesurik. Martiri hiltzen ziren guztiak ziren santu. Anitzetan jendeak, herriak vox populi izendatzen zuen pertsona bat santu eta Elizak onartu egiten zuen. Bestetan gotzainak izaten ziren haien elizbarrutiko norbait santutasun faman hil ondotik santu izena ematen ziotenak. X.mendean hasi zen Eliza prozesu kanonikoak egiten eta 1234. urtea ezkero soilik Aita Santuak izendatu ditzake santuak.

Trentoko kontzilioan santutegia “garbitu” egin zen, izan ere, bertan agertzen ziren santu asko ez baitziren inoiz existitu. Kasu bitxiena Carlomagnoren izan daiteke inongo santu famarik gabe santutzat jo zutena.

Kanonizazioak aurrera eramateko Vatikanoak erakunde bat dauka, Santuen kanonizazio kausetarako elkartea. Kardinal bat elkarte honen buru aritzen dena eta gaur egun Angelo Amato da.

Eliza Katolikoak pertsona bat santu bezala onartu izateko ondoko prozesua eta pausoak eman behar dira:


Norbaiti kanonizazio prozesu bat irekitzeko (hasteko) hil zenetik bost urte pasa behar dira (lehen 50 urte ziren), Aita Santuak kontrako agindurik ematen ez badu (Teresa Kalkutakoa eta Joan Paulo II.ren prozesua hil ziren urte berean hasi ziren). Behin denbora hori pasata pertsona horren jatorrizko elizbarrutian informazioa biltzen hasten dira pertsona honek santutasunerako behar diren ezaugariak bildu zituela demostratzearren. Behin informazio eta dokumentuak bilduta Erromara bidatzen dira eta han jasotakoaren argitara erabakitzen da prozesuak aurrera egiten duen edo ez. Baiezkoa bada santu egin nahi den pertsonaren mirari baten zain gelditzen dira kausako arduradunak eta hau gertatzen bada batzorde zientifikoak antolatzen dituzte gertatutakoak azalpen zientifikorik ote duen jakiteko, halako azalpenik ez balu eta Aita Santuaren baimenarekin mirariaren egilea Beatu egingo lukete. Bigarren mirari bat azaldu eta azalpen zientifikorik ere ez balu azken pausua ema eta santu egingo lukete kausak proposatzen duen pertsona.
Santu izateraino pasa beharreko mailak honakoak dira: Jainkoaren zerbitzari: prozesua hasten denean; Beneragarri: Elizak pertsonaia batek santu izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duenean; Beatu; mirari bat egin dela demostratzen denean; Santu; bigarren mirari bat egin dela demostratzen denean.

Norbait Beatu edo Santu egiten dutenean meza handia bat ospatu eta bertan egiten da izendapena. Beatifikazioak normalean kardinal batek egiten ditu eta kanonizazioak berriz Aita Santuak berak gehienetan Erroman.

Beatuek soilik haien jatorrizko elizbarrutian jaso dezakete kultua eta Santuek Eliza katoliko guztian. Bada hil eta 1000 urtera santu egin duten jendea, modu berean bada beatutik pasatu ez den jendea… kausa bat irekitzeak ez du beti santutasunera eramaten.

Bitxikeria batzuk:

- Prozesu baten bidez santu izendatu zuten lehengo gizona Ulrico de Augsburgo santua izan zen eta lehenengo emakumea berriz santa Wiborada.

- XX. eta XXI. Mendeetan bi alditan izendatu nahi izan da santu bat “por aclamación” edo jendeak horrela nahi zuelako. Lehena Juan XXIII. Aita Santua hil zenean eta Paulo VI ia onartu egin zuen. Bigarren aldia 2005. urtean izan zen Joan Paulo II. Aita Santua zendu zenean, Santo Subito lelopean kristau katolikoen gehiengoak Benedicto XVI.ri Aita Santu poloniarra santu izendatzeko eskatzen zion.

- Historiako kanonizaziorik azkarrena Dimasena, lapur onarena, izan zen oraindik bizirik zegoela eta Jesusek berak egin zuen

- Joan Paulo II. 1340 pertsona beatifikatu zituen eta 483 santu egin. Bere aurretik 500 urtez egondako aita santu guztiak batera baino jende gehiago igo zuen aldareetara.

- 10.000 santu eta Beatutik gora daude.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak II (Ebanjelio kanonikoak)
Hamabi misiolari hil zituzten 2012an
Zenbat koloretako kasullak daude?
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15