//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Zer da santutasuna? III

Santu izatera deituak gaude

Bataioa jasotzen dugun momentutik gaude santutasunera deituak. Santutasuna finean Jainkoaren ondoan betirako egotea da eta hori Kristauok bilatzen duguna. Joan Paulo II. Askotan landu zuen santutasunaren gai hau eta etengabe erran zuen denak izan gaitezkeela santu. Nabaria da Aita Santu honek izendatutako beatu eta santu kopurua.

Jesusen jarraitzaile bezala santu izatera deituak gaude Haren mezua zabaldu eta biziz bertzeak Jainkoarengana eramanaz eta bertzeentzako eredu bihurtuz.

Santutasunera iristeko bide asko daude, ez dugu zertan pentsatu behar santu izateko klausurazko monastegi batetan sartu behar dugunik. San Rafael Arnaiz gaztea klausurazko monasterio batetan egin zen santu, baita San Benito eta San Bruno ere. Basoan otoitzean eta kobazuloetan bizitzen Santu egin ziren Serafin Sarov, San Sarbelio Makhluf… Munduan zehar Jainkoaren Berri Ona zabalduz santutu ziren Xabierko Frantzisko edo San Pablo Miki, behartsuei lagunduz Vicente Paul, Felipe Neri edo Teresa Kalkutakoa. Haien ohetik ezin jeikiz elbarrak zirelako edo oso gaixo zeudelako santutu ziren Genma Galgani, Teresa Neumann, Ana Caterine Aymerich… Jsesuntzat lanean (meza ematen konfesatzen, otoitzean) San Michel Garikoitz, San Pio Pietrelchinakoa, Arsko apaiz santua… Kaletik gazteak bilduz eta eskola emanez  San Juan Juan Bosco, San Juan Bautista La Sallekoa… medikuntzan San Juan de Dios, San José Moscati… Artearen bidez Juan de Friesole edo Fra Angelico, Antoni gaudí. Filosofía lantzen Santo Tomás Akinokoa edo Juan Duns Scoto, unibertsitateko atezain bezala santutu zen Anaia Frantsizko Garate, lepradunen artean biziz leprak hil arte Aita Damian Molokaikoa.

Santutasunera daramaten bideak kontaezinak dira, pertsona bakoitzeko bide bat dago eta bide hori aurkitzera deituak gaude.

Gaur eguneko santuak

Agian gure elizetan irudi zaharrak ikustera ohituta gaudelako santuak aspaldi bizi izandako pertsonak bezala imajinatzen ditugu. Bai, badira duela 1800 urte bizi izandako santuak, duela 1000 urte, duela 600, 300, 100… baita duela 40 urte ere. Bai, gure aitona amonak gazteagoak zirelarik bizitutako santuak ere badaude.

Bestalde beti pentsatu izan dugu santu izateko pertsona zaharra izan behar dela. Hau ere ez da zuzena. Bada 12, 13, 14 urterekin santuak diren pertsona adibidez Santo Domingo Savio edo Santa Maria Goretti edo 22, 23 urterekin ere santu direnak esaterako San Gemma Galgani, Santa Teresita… Santu guztiak ez dira apezak eta monjak izan. Badira santuak diren gurasoak, medikuak, margolariak… santutasunera denak gaude deituak.

Non daude gaur eguneko santuak? Asko guregandik hurbil, asko haien etxetik urruti gehien behar dutenei laguntzen, aunitz herri txikiren batetako parrokian meza ematen edo galdutako komenturen batetan otoitzean…

Gure bizitzako esparru eta ekintza guztietan egon behar da present santutasuna eta guzti haietan ikusi behar da. Ez al zaizu inoiz gertatu pertsona bat ezagutu eta momentuko inpresioan “hau santu bat da” esatea? Joan Paulo II. bizirik zela aski nabaria zen santu bat zela, bere hitzak eta ekintzak Jainkoaren graziaren islada ziren.

Hasiko gara santuak izateko saiakerari hasiera ematen?

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Murrizketak eta erlijio irakasleen afera.
AITA SANTUAREN ESPERANTZAREN ARRAZOIAK: ELKARRIZKETA ARGITARAGABEA BENEDIKTO XVI.ari
Joxemiel Bidadorren artikulu bat
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15