//
irakurtzen ari zara....

Analisia

San Simon eta San Juda

Gaur, bi santu hauen eguna ospatzen dugu.

Gure herrialdean hagitz ezaguna dugun abestia uda joan dela eta negua datorrela oroitarazten digu.

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Baina.. nortzuk ziren bi santu hauek?

Juda etimologiatik abiatuta “zintzoa” eta “gorespena” esan nahi du. Simon ordea “Jainkok entzuten dio”. Hizkuntza hebrearretik datoz.

Bi apostolu hauen jaia Eliza unibertsal guztian ospatzen da. Simón “Zelote-ak” deitzen ziren Israelen eratutako taldeko kidea zen. Bere helburua gogorki bere herriak pairatzen zuen erromatar inbasioaren kontra lan egitea zen. Hala ere, Kristoren hitza entzutean Jainkoren maitasunaren unibertsaltasunerako aurkikundea izan zen harentzat.

Juda lanen bila dagoen jendeari ematen dizkion mesedeengatik santu herrikoia bihurtu da.

Tradizioak dio bere apostolutza aberats eta emankorrean beti biak batera zihoazela.

Juda Judas Tadeo da, ez Judas Iskariote (Jesus saldu zuena). Biak ezberdindu behar dira.

San Judas-ek gutxi idatzi zuen. Bere Gutun bat Biblian aurkitzen da. Bere idazkiaren helburua kritika zorrotza zen gnostikoen kontra, espiritualeko fisikoa banantzen duen heresiaren kontra.

Biak era bortitzean martirizatuta hil ziren.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Fedearen urtea onuraz bizitzeko hamar aholku erabilgarri.
Etxetik joan zirenak (I)
Joxemiel Bidadorren artikulu bat
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15