//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ebanjelioak IV (San Markosen ebanjelioa)

Egilea nor den ziur jakiterik ez dago. Baina daitekeena da, antzinako tradizioak dioenez, Pedro eta Paulorekin estu lotua dagoen Markos delakoa izatea: Pedrok ezaguna zuen (Eg 12,12) eta geroztik Pauloren eta Bernaberen misio-lagun izan zen (Eg 12,25; 13,5); azkenik, Erroman ageri zaigu Pedroren ondoan (1 P 5,13).

Lau ebanjelioetan laburrena den hau Erroman bertan idatzi zuen Markosek segur aski; horretara garamatzate, tradizioaz gainera, idazlearen zenbait latinismok edo Erromako usadio berezien zenbait aipamenek, hala nola emazteak senarrarengandik dibortziatzeko duen eskubidearenak (10,11-12).

K.o. 70. urte aldera idatzi zuen, ordu arte ahoz nahiz idatziz zatika eta banaka jasoak zeuden Jesusen irakaspen eta egintzak liburu batean bilduz. Bera izan da horretan lehenengoa, kristauen literatur mota berria sortuz, biografia baino gehiago katekesia helburu duelarik. Hiztegi murritza eta estilo sinple eta traketsa baditu ere, kontalari trebea dugu Markos: kontakizunak bizi-bizi, ñabarduraz eta zehaztasunez beteak eta oso egoki eraturik ematen dizkigu.

Erromako kristau-elkarteren batentzat idazten du segur aski. Bertan gehienak ez dira judu; hortik juduen zenbait esaera eta usadio esplikatu beharra (ik. 5,41; 7,3). Egoera gogorra bizi dute, bai juduek eta bai jentilek gorroto dietelarik: mespretxua eta tratu txarrak ugari, baita pertsekuzioa ere (Neronen garaian, K.o. 64an). Inoiz baino beharrezkoagoa dute Jesus Mesias gurutziltzatuari begiratzea, zer eta nor den ongi jabetzea, haren jarraitzaile izaten ikasteko eta haren ondoren gurutzea eraman ahal izateko.

Tradizioz eta Elizako Aitek erraten digutenagatik Markosen ebanjelioa Pedroren ebanjelioa litzateke, hau da, Markosek egin zuen bakarra Pedrok predikatutakoa biltzea baino ez zen izango kontuan edukita Pedroren bidai laguna izan zela Erroman, bai eta hura preso egon zenean bere idazkari eta itzultzaile. Estua omen zen Pedro eta Markosen arteko erlazioa apostoluen printzeak “nire semea” deitzen baitio.

Bazenekien…?

• Markosen benetazko izena Joan zela eta bere amak Maria izena zuela?

• Uste denaren arabera Ejipton predikatu zuela han Eliza zabalduz eta Koptoek haien patroitzat daukatela Alejandriako lehen gotzain izan zelako?

• Koptoen Aita Santuari San Markosen ondorengo deitzen zaiola?

• Lorenzo Perosi handiak eta Oswaldo Golijov musikariek Markosen ebanjelioan oinarritutako pasio musikala konposatua daukatela?

• San Markosen gorputza merkatari italiarrek Alexandriatik Veneziara eraman zutela eta horregatik dela Markos hango patroia?

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Zenbat gotzain mota daude? I
Zer da santutasuna? I
Jainkoa, bizi eta batasun iturria. Kristauen batasunaren aldeko otoitz-astea.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15