//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ebanjelioak V (San Lukasen Ebanjelioa)

A

ntzina-antzinatik uste izan denez, Lukas da hirugarren ebanjelioaren egilea, eta Lukas delako hori Pauloren ikaslea dugu, sendagilea (Kol 4,14; 2 Tm 4,11; Flm 1,24). Ebanjelioaren egilea eta Apostoluen Eginak liburuaren egilea, berriz, bat bera dira, bi liburuen hitzaurreek eta hizkuntza- nahiz pentsaera-antzak erakusten dutenez; halaxe uste izan da beti, bestalde. Baina egilea Pauloren ikaslea ote? Ez da segurua. Batetik, ebanjelioan ez da Pauloren ideia nagusirik nabarmen ageri eta, bestetik, Pauloren gutunen eta Apostoluen Eginak liburuaren arteko desberdintasunak nabarmenak dira.

Nolanahi ere, giro helenistan hezitako kristaua dugu egilea, bere garaiko literatura ongi ezagutzen eta grekoz bikain idazten duena. Palestinako geografia eta usadioak, aldiz, ez ditu batere zehatz ezagutzen. Halere, Itun Zaharra aise darabil eta Israeli egindako agintzarien oinordekotzat dauka bere burua (Lk 1,46-55.68-79).

K.o. 80/90 bitartean idatzi zuen ebanjelioa, bigarren kristau-belaunaldiko eta erromatar kultur eta politika-giroan bizi zen elkarte batentzat. Jesus zuzenean ezagutu zutenak galduak dira dagoeneko. Eta kultur giro berriak galdera eta premia berriak sortzen ditu. Elkarte barruan, berriz, hasierako sua itzaliz doa, Jaunaren itzulera luzatuz, bihotza aberastasunei emateko eta Jesusen segizioaren eskakizunak ahazteko arriskua areagotuz. Egoera horretan, ez da Jesusen esanak eta eginak ahalik eta zehatzen gogoraraztea bezalakorik. Horretan ahalegintzen da Lukas, baina berri ona historiaren barruan kokatzen eta garaiko kulturarekin uztartzen saiatuz (2,1-2; 3,1-2; Eg 17,28).

Jentil-jatorriko fededunentzat idazten du batik bat; hortik Palestinako geografiaren berri eman beharra (adib. 1,26; 4,31; 8,26; 23,51; 24,13), judu-usadioak azaldu beharra (adib. 1,9; 2,23-24.41-42; 22,1.7), legeari buruzko eztabaiden axolarik eza, jentilekiko ardura bizia, berpiztuaren gorputz-errealitatea azpimarratzea (24,39-43; azken puntu hau onargaitza zen grekoentzat; ik. Eg 17,32; 1 Ko 15,1-58).

Tradizioaren arabera Lukasek bere ebanjelioa eta Apostoluen Eginak  idazteko apostoluak elkarrizketatu zituen eta baita Maria bera ere. Honen ondorioz ulertu dezakegu zergatik Lukasek ematen dizkigun Jesusen jaiotza eta haur garaiko berriak hain modu zehatzean. Bestalde Medikua zenezkero Jesusen heriotza ere modu berezian kontatzen du bere ogibideak horretarako gaitasuna ematen baitio.

Bazenekien?

• San Lukas ez zela judutarra berez, baizik eta Antiokiakoa?

• Pedro eta Pauloren azken egunetan Erroman egon zela haien ondoan?

• XVII.mendean sortu eta gaur egun jarraitzen duen Italiako pintura akademia haundi eta ospetsuenak San Lukasen izena daramala?

• San Lukas, tradizioaren arabera margolari eta eskultorea ere bazela?

• Poloniako patroi maitatua den Częstochowako Amabirjina Lukas ek margotua omen dela San Josék egindako mahai baten gainean?

•Bere gorputza leku desberdinetan lurperatua izan ondotik gaur egun buruhezurra Pragan eta emborra Paduan daudela?

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak III (San Mateoren ebanjelioa)
Eguberri ospakizunaren jatorria.
Esklabotzari EZ! Carlos Lavigerie Kardinalaren lana gogoratuz.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15