//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ebanjelioak VI (San Joanen Ebanjelioa)

Ebanjelio honen sorburuan dagoen komunitateak Jesusek «gehien maite zuen» ikaslearekin identifikatzen du autorea, 21,24 tx.eko konklusioan ikus daitekeenez. Ikasle hau behin eta berriro agertzen da Pazko-kontakizunetan (13,23; 19,26; 20,2); hau 1,35-39 eta 18,15 tx.etan agertzen den «beste ikaslea» bera da. Ebanjelioak ez du ikasle honen izenik ematen.

II. mendetik aurrera kristau-tradizioak Joanekin, Zebedeoren semearekin, identifikatzen du ikasle hori eta ebanjelioaren idazletzat jotzen. Baina ez dakigu ziur ez non, ez nork idatzi zuen ebanjelioa. Segur aski, ebanjelio honek eratze-prozesu luze samarra izan zuen. Azken moldaketa lehenengo mendearen azken urteetan burutu zen, beste hiru ebanjelioena baino beranduago.

Mezuaren hartzaileari dagokionez, egoera zail samarrean bizi zen kristau-komunitate batentzat idatzi zela pentsa daiteke, bai barne-eztabaidengatik (Joan Bataiatzailearen jarraitzaileak, Jesusen jainkotasuna edo gizatasuna zalantzan jartzen zutenak…), bai judaismoarekiko sumatzen den gatazkagatik.

Nahiko berezia eta ezberdina dugu hau beste hiru ebanjelioen –Sinoptikoen– aldean. Material ezberdina jasotzen du, eta beste tradizio batekoa dirudi. Sinoptikoek Jesusen jarduera gehiena Galilean kokatzen badute, azkenean bidaia bakarra eginez Jerusalemera, Joanen ebanjelioak Jesusek Judean egindakoa azpimarratzen du, eta Jerusalemera hiru joanaldi aipatzen. Sinoptikoetan hogeita hamarren bat mirari azaltzen badira, Joanen ebanjelioan zazpi bakarrik dira mirarizko seinaleak. Sinoptikoek Jesusen irakaspena esaldi laburretan ematen dute, parabola askorekin. Joanek, berriz, gaien inguruko hitzaldi luze eta landuagoak ditu. Hiztegia eta baliabide literarioak ere bereziak dira; sarri erabiltzen ditu maitatu, epaitu, testigantza eman, egia, bizia, mundua eta beste hitz batzuk. Honen helburu nagusia ez da hainbeste Jesusen bizitzako xehetasunak kontatzea, ez baita historiaz arduratzen; izaera bereziki teologiko eta espirituala du laugarren ebanjelioak. Eta hau litzateke ikuspegirik egokiena liburu hau irakurri eta ulertzeko.

Mezuari dagokionez, Joanen ebanjelioa loturik dago Jesusekin bizi izan zirenek –eta batez ere Jesusek «gehien maite zuen» ikasleak– eman zuten testigantzarekin; baina, aldi berean, Jesus mundutik desagertu ondorengo kristau-komunitate batek, Espiritu Santuaren gidaritzapean, Jesusen misterioa hobeto ulertzeko egin zuen ahalegina erakusten du, Jesusen bizitzaren, egintzen eta hitzen esanahian sakondu nahirik, alegia. Honi dagokionez, Kristo, batetik, Jainkoa bera bezain handi eta ahaltsu dela, eta, bestetik, benetako gizaki dela azpimarratzen du.

Sarreran (1. kap.) hitzaurrea dugu lehenik, gorazarre moduan moldatua; bertan Jainkoaren betiko Hitza bezala agertzen da Jesus, gizaki bihurtu eta munduan bizitzera etortzen dena, gizon-emakumeen bizia, argia eta egia delarik.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

San Simon eta San Juda
San Frantzisko Xabierkoa. Bizitza eta Baliabideak
Gogoan har dezala PSOEk: Elizaren (egiazko) zenbatekoak.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15