//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ebanjelioak VII (Sinoptikoak)

Ikusi dugunez lau ebanjelioetan Joanena dugu bereziena; berezia, bai formaz eta bai edukiz, beste hiruren aldean. Lehen hirurak (Mateo, Markos eta Lukas), bakoitzak bere berezitasuna izan arren, tradizio komun baten zordun dira. Sinoptikoak deitzen dira, beren arteko kidetasunagatik; sinoptiko hitzak begirada batez esan nahi du; alegia, hirurak zutabe paralelotan jarriz gero, begirada batez ikus daitezkeela beren artean dituzten berdintasun eta diferentziak. Hortik sortu zen arazo sinoptikoa deitu ohi dena, hiru ebanjelio sinoptikoen arteko erlazioaren arazoa; nabaria baita nolabaiteko menpekotasuna dutela elkarrekiko. Hauek lirateke oinarrizko datuak:

Markosena da gaur egun ditugun ebanjelioetan zaharrena. Mateok eta Lukasek, zuzenean nahiz zeharka, Markosen ebanjelioa erabili zuten eta horretan oinarritu ziren.

Bada material-sail bat, batik bat Jesusen hitzez osatua, Mateok eta Lukasek paralekoki erabiltzen dutena eta Markosengan azaltzen ez dena. Mt-ren eta Lk-en artean harreman literariorik ez zela izan uste denez, biek dokumentu idatzi berberaz baliatu behar izan zuten. Dokumentu horrek Jesusen hitzak biltzen zituen, eta Markosek ez zuen ezagutu.  Q iturria deitzen zaio falta zaigun dokumentu horri.

Arazo hau bi aldetatik da interesgarria: batetik, bi edo hiru ebanjelioren testuak paraleloki irakurriz gero, tradizio komunean ebanjelari bakoitzak egin dituen ukitu eta aldaketak direla medio, ebanjelarien ikuspuntu eta ardura bereziak zein diren ikus dezakegu; bestetik, konparaketa horrek lehen kristau-elkarteetan Jesusi buruzko tradizioak behin eta berriro idatzi zirela erakusten du. Tradizioek eta testuek eragin handia zuten batak bestearekiko. Mateok eta Lukasek Markosen testua landu zuten, material berriak ezarriz, aurreko tradizioak beren erara egokituz, bakoitzak bere komunitate eta mezu-hartzaileen premiak kontuan hartuz batik bat.

“Q” iturriaren teoría XIX.mende erdialdean planteatu zen. Mateo eta Lukasen ebanjelioen artean antzekotasun nabarmenak zeudela ikusirik eta batez ere Jesusen esaldietan. Urte baztuk beranduago Tomasen ebanjelio apokrifoa aurkitu zenean antzekotasun berdinak nabaritu ziren.

Beraz, uste denaren arabera “Q” iturria Jesusen esaldien bilduma moduko bat izan zen, 40-60 urte tartean Galilean edo Judean  grekoz  idatzia.

Nola irakurri behar dira ebanjelioak?

Ezagunak ditugu ebanjelioetako hainbat eta hainbat pasarte; baina gehienetan beren testuingurutik kanpo entzun ohi ditugu eta ez gara gauza pasarte jakin bat zein ebanjeliori dagokion bereizteko. Ebanjelioak, ordea, ez dira pasarte-bilduma hutsak, literatur eta teologi asmo orokor batez eraturiko idazlanak baizik, eta beraien barne-hariaz eta batasunaz jabetuko den irakurketa eskatzen dute. Pasarte solteak ezagutzea bezain garrantzitsua da ebanjelio bat bere osotasunean hartzea, pasarte bakoitza bere testuinguru orokorrean ezarriz.

Ebanjelioen eraketa-prozesua marraztu dugu, histori mailan nola garatu ziren azalduz. Ebanjelioa esku artean hartzean, prozesuaren azken emaitza dugu begien aurrean, hau da, ebanjelioa bere behin betiko moldean. Guk gaur egun ebanjelioak irakurtzean, hain zuzen ere, eraketa-prozesuan egin zuten bide berbera egiten dugu, baina kontrako norabidea hartuz. Lehenik, azken idazlearen, ebanjelariaren, maila dugu. Egileak, Mateok edo Markosek, tradizioan oinarrituz, mezu bat zuzendu zien bere entzule nahiz irakurleei, eta gaur guri. Baina ebanjelariak ez dira asmatzaile. Beren idazlana eratzeko, eliz elkarteen tradizio bizian garatuz joandako Jesusi buruzko oroitzapenez baliatu ziren. Beraz, lehen komunitateen fede-esperientzia eta bizi-egoerak islatzen dituzte. Azkenik, eta hau da gure irakurketan azken urratsa, ebanjelioek Jesusen hitz eta egintzak jaso nahi izan dituzte. Zer esan edo egin zuen Jesusek?

Koloniako TetramorfosaAzken batean, ebanjelioko hitza hitz bizia da, eragilea, konpromiso-sortzailea; hala hots egin zuten lehen lekukoek eta hala hartu zuten lehen entzuleek ere, Jesusen hitza bizi-egoera berrietan adierazkor gertatu zitzaielarik. Ebanjelioa irakurtzeak inplikazio pertsonala eskatzen du: Zer esaten digu gaur ebanjelioko mezuak edo Jesusen proiektuak oro har?

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

AITA SANTUAREN ESPERANTZAREN ARRAZOIAK: ELKARRIZKETA ARGITARAGABEA BENEDIKTO XVI.ari
Berriztatze Karismatikoak 40 urte bete du Gipuzkoan.
Ez zapaterismoak, ez MGTak, ezta Aita Santu aldaketak ere: Espainiarren erlijiozkotasunak 10 urtetan...
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15