//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ebanjelioak VIII (Apokrifoak)

Arestian aipatu bezala ebanjelio hauek ez ditu Elizak onartzen eta beraz ez dira Bibliako liburuen artean sartu. Eliza katolikoak bezalaxe ez ditu kristautasunaren adar bakar batek ere onartu, aipa genitzake Ortodoxoak (errusiarrak, greziarrak, ukraniarrak…), Protestanteak (Luteranoak, Kalvinistak, Baptistak, Adventistak, Ebanjelikoak…) edo Anglikanoak (Ingalaterrako Eliza, Episkopalianoak…) adierazgarrienen artean.

Apokrifoen jaiotza ia kristautasunaren jaiotzaren parekidea edo garaikidea da. II.mende aldera hasi ziren eskuz-esku zabaltzen eta askotan apostoluen izena egiletzat zeukatelarik, esaterako: Bartolomeren ebanjelioa. Baina zein da Kanoniko eta apokrifoen arteko desberdintasuna?

Mezua eta garaia

Topatu dezakegun lehengo desberdintasun nabarmena mezua da. Kanonikoek Apostoluen tradizioak zioena biltzen duten bitartean apokrifoek askotan Apostoluen mezuaren kontra jotzen dute idatzitakoa apostoluen izenean jarriz. Berezko kontraesana da. Pentsaezina egiten zaigu norbaitek publikoki Berri Ona hots-egin eta gero idatziz kontrakoa jartzea.

Kontuan eduki beharrekoa da egiazkotzat jotzen ditugun lau ebanjelioak Jesusen garaitik gertukoak direla, apostoluen belaunaldikoak, beraz Kristoren mezua lehen eskutik jaso dute, fresko eta deformaziorik gabe.

Beste aldetik, Apokrifoen datazioa begiratzen badugu ikusiko dugu, salbuespenik gabe, egun kontserbatzen diren guztiak II. Mendetik goitikoak direla eta IV. Mendetik aintzinera ikaragarri ugaritzen direla.

Estiloa

Kanokikoek darabilten estiloa zuzena, gehiegizko apaindurarik gabea eta anitzetan pixkabat “lehorra” ere bada. Pertsona baten biografia eta predikazioaren berri emateko estilo egokia da eta erabiltzen duten estiloa sinesgarria da. Apokrifoen idazkiak, ordea, fantasia ugariren fruitu dira. Egoerarik sinpleena ere puztu edo magnifikatu egiten dute, zentzu askorik ez daukaten detaileak ematen galtzen dute denbora eta Jesus mirari arraro eta bitxien egile bezala aurkezten digute.

Egileak

Erran bezala dauzkagun ebanjelio apokrifoak II.mendetik goitikoak dira modu zailean idatzi izango lituzke inongo apostoluk. Gertatu zena zera zen, ebanjelio berri horien benetako idazleek haien kontaketari egia kutsua eman asmoz edo idazten zutena egia zela sinestarazi nahian lehenengo kristau elkarteko pertsonaia garrantzitsuren baten izenarekin sinatzen zuten, horrela apostoluen izenak, Maria Magdalakoa, Nikodemo edo Pilatosen izenarekin sinatutako ebanjelioak aurki ditzakegu.

Inspirazioa

Katolikook bereziki sinesten dugu Ebanjelio Kanonikoek egia gardena diotela Jesusen bizitza eta mezuaren inguruan idazteko Espiritu Sainduak idazle horiek inspiratu zituelako eta Jainkoaren semearen Berri Ona modu egokienean aditzera emateko gaitasuna eman zielako. Horrelaxe ikusi eta ulertu zuten jada Elizako Aitek, Lyongo Ireneok, Hierapolisko Papiasek, Origenesek etb II. Eta III, medean egiazko ebanjelioa eta apokrifoak banatu zituztenean. Eliza katolikoak Kanonikoen inspirazio jainkotiarrean sinesten du eta Trentoko kontzilioa ezkero dogma da.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

J.M. Arizmendiarreta, krisia eta Eliza Katolikoa.
Zer da santutasuna? II (Santuak izendatzeko prozesua)
"Berezko izaeran sortzen diren konfliktoak eta konpontzeko bideak" Jesus Maria Mujikaren h...
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15