Maria Jaunaren Ama izateko aukeratua izan zenez, ez zuen jatorrizko bekaturik izan. Mariaren aukeraketa eta pribilegioa, eta Aitaren seme-alabak izateko gure patua, dena da “haren loriaren gorespenerako”.
Maria guztiz garbia eta graziaz betea, gizona egin zen Hitzaren Ama dohatsua da, Elizaren hasiera eta irudia, Kristoren emaztea, gaztea eta eder garbia, graziaren zaintzailea eta santutasun eredua. Bedeinkatua bedi Jainkoa Adan eta Eva berriengatik!
Benetan bedeinkagarria da Aita Jainkoa. Bedeinkagarria, horrenbesteko dohain garbia eman baitigu Mariaren bitartez eta bidez. Zerutar ondasun harrigarriz jantzi gaitu. Gaur, Maria garbiarengan, gure bokazioa biziki ederra eta handia da. Handiak eginak izan gara.
Jainko Jauna, Maria Birjinaren Sortze Garbiaz, egoitza egokia prestatu zenion zure Semeari, eta Semearen heriotzatik zetorren graziari esker, bekatu guztietatik garbi gorde zenuen ama; egizu, Andre Mariaren otoitzez, gu Zugana garbi iritsi gaitezela. Zure Seme Jesukristo…