//
irakurtzen ari zara....

Berriak

Gure bizitza eraldatzeko garaia.

Pazkorako prestatzeko 40 egun hartzen dituen penitentzia eta gogoetarako garaia

Pazkoko festarako prestaketa garaia dugu Garizuma. Gure pekatuak aitortu eta haiengatik damutzera deituak gaude eta hobeak izan eta Kristorengandik hurbilago bizi ahal izateko aldatzera deituak.

40 egunek osatzen dute Garizuma; Hausterre egunean hasi (otsailaren 13an) eta Aste Santuari hasiera emango dion Erremu Iganderarte (martxoaren 24an).
Denbora horretan, igandeko liturgiaren bitartez batez ere, egiazko fededunen ereduari jarraituz, Jainkoaren seme-alaba moduan bizitzeko ahaleginak egingo ditugu.

Garizumako liturgiaren kolorea morea da, dolua eta penitentziaren adierazgarri. Gogoetarako, penitentziarako eta espiritua eraldatzeko garaia da; pazkoaren misterioari begira gure burua prestatzeko denbora dugu.

Garizuman, Kristok gure bizitza eraldatzeko deia egiten digu. Elizak, Garizuma Jesukristora eramango gaituen bidea bezala bizitzera gonbidatzen gaitu, Jaunaren Hitza entzuten, otoitz egiten, lagun urkoarekin daukaguna banatzen eta ekintza onak egiten. Jesukristoren moduan, jarrera kristauaren arabera bezitzera gonbidatzen gaitu; izan ere, bekatuak Jaunarengandik urruntzen gaitu.

Horregatik guztiagatik, Garizuma barkamenerako eta elkarkidetzerako garaia dugu. Egunero, gure bizitzan zehar, Jaunarengandik eta gure anai-arrebengandik urruntzen gaituzten gorrotoa, inbidia eta jelosia gure bihotzetatik kanporatzen saiatu behar dugu. Garizuman, Jesusen Gurutzea ezagutu eta maitatzeko ikasbidea dugu. Horrekin batera, gure gurutzea pozez hartzen ikasiko dugu, berpizkundearen aintza lortzeko.

40 EGUN

Garizumaren iraupenak Biblian 40 zenbakiak duen sinbologian du oinarri.

Zenbaki sakratuarekin badira beste adibide argiak: uholde nagusiaren 40 egunak, juduek basamortuan zehar egindako bideak iraun zituen 40 urteak, Moises eta Eliasek mendian egin zituzten 40 egunak, Jesusek, bizitza publikoari ekin aurretik basamortuan eman zituen 40 egunak, juduak Egipton bizi izan ziren 400 urteak,…

Biblian, lau zenbakiak materiarekin zerikusia duen oro adierazten du. Eta atzetik zeroak badaramatza, lurrean egingo dugun bizitzaren adierazgarri dugu, frogez eta oztopoez betetako garaia.

Garizumaren inguruko ospakizunak IV. Mendean hasi ziren, barau eta bijilia egiteko joerak, Elizaren berrikuntza zituen helburu. Gaur egun, Ekialdean zorrotz jarraitzen diote ohiturari baina Mendebaldean Garizumako betebeharrak arintzen joan dira.

Dena dela, ezinbestekoa da, kristauontzat, Garizuma garaian penitentzia eta elkarraldatze espirituari eustea.

Donostiako Elizbarrutitik hartua.

3semanasantacruzcifixion.gif

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Bilboko Elizabarrutiak bere etxebizitzen %30a kaleratuak izan diren familiei eman dizkie.
Abendualdia: Zer da?
Ospakizuna Gaztelugatxe inguruko uretan
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15