//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

Aita Santuak bere ukoa azaltzen du lehenengo agerraldi publikoan.

Posted on febrero 14, 2013 by religionennavarra

BENEDICTO XVI

AUDIENTZIA OROKORRA

Pablo VI. Aretoa
2013ko otsailaren 13a, asteazkena

[Bideo]

Anai-arreba maiteok

Dakizuen bezala -mila esker zuen begikotasunarengatik-, Jaunak 2005eko apirilaren 19an nire eskuetan jarri zuen zerbitzuari uko egitea erabaki dut. Elizaren mesederako askatasun osoz egin dut, denbora luzez otoitz egin ondoren eta nire kontzientzia Jainkoaren aurrean aztertu eta gero, ekintza honen garrantziaz jabetuta, baina aldi berean Pedroren ministerioa aurrera eramateko beharrezkoa den indarraren gabeziaz jabetuta ere. Ziurtasun batek argitu eta eusten nau: Eliza Kristorena da eta Berak ez dio Eliza gidatzeari eta zaintzeari utziko. Denoi eskertzen dizuet maitasunez eta otoitzaz lagundu izanagatik. Mila esker. Neretzako bat ere errazak ez diren egun hauetan, ia fisikoki sentitu dut otoitzak ematen didan indarra, Elizaren maitasuna, zuen otoitza. Jarrai ezazue nire alde otoitz egiten, Elizaren alde, hurrengo Aita Santuaren alde. Jaunak gidatuko gaitu.

Anai-arreba maiteok:

Gaur, Hausterre Eguna, Garizumako liturgi-aldia hasten dugu, Pazko Santuaren ospakizunerako prestatzen gaituzten berrogei egun. Gure bide espiritualan ahalegin berezia egiteko denbora dugu hau. Berrogei egun igaro zituen Jesusek basamortuan bere bizitza publikoa hasi aurretik eta hor tentatu zuen deabruak.

Basamortuko Jesusen tentaldiei buruz hausnartzea oinarrizko galderari erantzuteko gonbitea da: Zer da garrantzitsua bizitzan? Zer toki dauka Jaunak gure existentzian? Jesusek aurre egin zituen tentaldiek Jainkoa norberaren mesede edo osperako erabiltzeko arriskua agertzen dute. Tentaldien aurrean Jainkoari lehenbiziko lekua ematea “bihozberritzea” eskatzen du; Kristori bere Ebanjelioa bizitzaren gida zehatza izateko moduan jarraitzea esan nahi du; kreaturak garela onartzea da, beraren menpe gaudela, bere maitasunaren beharra dugula; bere alde bizitza “galduz” soilik irabaz dezakegula. Bihozberritzea ilusioek, itxurek, gauzek gu harrapatzen ez uztea da; Jainkoarenganako fedea, maitasuna eta egia gure bizitzan garrantzitsuena izan daitezela bilatzea da.

http://www.vatican.vatik euskaratua

Gehiago irakurri:

Benedikto XVI.ak Elizaren buru izateari utziko dioAita Santuaren esperantzaren arrazoiak: elkarrizketa argitaragabea Benedikto XVI.ri

Ez al genuen sutan gure bihotza? Iruñe eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainen pastoral idazkia

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Esker mila Benedikto XVI.a
Habemus Papam!
Frantzisko aita santua, txapelarekin
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15