//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

Benedikto: nekagaitz, batasunaren alde

Donostiako Gotzainaren idazkia

Benedikto XVI.aren agurraz eta hark utzitako ondareaz Donostiako Gotzainak artikulua idatzi du. Horretan, gure Gotzainak elizbarrutiko apaiza guztiak Aita Santu berriaren alde otoitz egitera deitzen ditu eta Apirilaren 7rako Esker Oneko Meza Santua deitu du, parrokia guztietan. Hark ere Artzain Onaren katedralean ospatuko du Esker Oneko Euskaristia.

“Askotan, gertakizunak distantzia hartuta begiratu behar ditugu, behar bezala baloratu ahal izateko; horixe da Benedikto XVI.ak aitasantutza uzteko hartutako erabakiaren kasua. Hasiera batean guztiok zur eta lur utzi gaitu albisteak baina haren erabakiaren inguruan tartetxo batez pentsatzen hasiz gero, berehala konturatuko gara, Joseph Ratzingerrek bere bizitza osoan jarraitu duen bideari ekin diola orain ere: bere buruari ‘uko egin’ dio berriro, Kristori eta Elizari dien maitasunak bultzatuta. Hala da, hasiera hasieratik bizimodu eroso eta lasaiari uko egin zion, familia osatzeari uko egin zion, hala-holako prestakuntza izateari uko egin zion, hain maite zuen aberriari uko egin zion, handikeriari uko egin zion, eraso eta traizioei aurre egiteari uko egin zien,… Eta orain, apostolu-zerbitzua aurrera eramateko bere burua ahul ikusi duenean, Elizaren gidaritzari uko egin dio. Benedikto XVI.ak argi du bera ez dela Jainkoarengandik jaso duen bokazioaren jabe, eta horrexek azaltzen du hain zuzen, haren erabakia.
Beste edozer baino lehen, Donostiako gure Elizbarrutiaren esker ona azaldu nahi diot Benedikto XVI.ari. Harekin zorretan gaude. Gure arazo eta krisiak gainditu ahal izateko, ezinbestekoak izan ditugu hark egindako erlatibismoaren salaketa gordina eta bizitzari aurre egiteko hark erakutsi digun fedearen ikuspegi berezia. Guk aldiz, aurreiritziek baldintzatuta, sarritan ez dugu aintzat hartu aitasantutza honen aberastasuna. Maiz, gaixotasun berak jartzen gaitu medikuaren sendabidearen kontra! Zorionez, hasierako erreparo eta errezeloak denborarekin fede gizon on, apal, aske eta jakitun horren aurrean desagertu dira; eta segurutik une hauetan Benedikto XVI.ak uzten digun ondare apostolikoa jaso eta balioesteko moduan gara. Hausterre egunean, bere azken Meza publikoan, maisutasunezko homilia aldarrikatu zuen Aita Santuak Elizaren batasunaren kontrako erasoak eta barne zatiketak salatuz; uneoro “egiaren karitatearen” alde egin duen aitasantutzaren testamenturik adierazgarriena dugu.
Orain, gure okerretatik ikasi eta haren ondorengoaren izendapena modu egokian jasotzeko garaia dugu. Hain zuzen, Elizak Aita Santu berri bat aukeratzeko prozesua martxan jartzera doa eta Espiritu Santuarenganako fede osoz egitera doa, Hark Kardinal Elkargoaren erabakia gidatu dezan. Gure Elizbarrutiaren Elizaren arduradun naizenetik, gure artzainei, konklabeak irauten duen bitartean, Mezan, ‘Pro eligendo Pontífice’ liturgia ospatzeko eskaera egin diet eta ‘fumata zuria’ sortzen denean gure elizetako kanpaiak jo ditzatela eskatu diet. Seguru asko, Pazkoko bigarren iganderako, Jainkozko Errukiaren egunerako— apirilaren 7an—esker oneko Eukaristia ospatuko ahal izango dugu gure parrokia guztietan eta nik ere gauza bera egingo dut Artzain Onaren Katedralean.
Une honetatik bertatik, Aita Santu berria izendatuko dutenari gure babesa eta atxikimendu guztia adierazten diogu, haren izena, jatorria eta izaera ezagutzen ez badugu ere. Zuei, haren alde otoitz egin dezazuen eskatzen dizuet, guztiok elkarrekin Erromako Aita Sainduaren alde erregutu dezagun: gure fedearen adierazgarri dugu, Jainkoaren Espirituak gizakion bitartekotzaren artetik eta haien gainetik gidatzen gaituela jakin badakigulako. Egunotan entzuten ditugun kiniela eta Elizaren kanpokoak diren esamesa ‘politizatzaileen’ artean, Espiritu Santuan dugun fede eta konfiantza osoek, Elizaren lehen mendean jadanik, San Paulok aipatzen zituen arriskuetatik libratzen gaituzte: «Alegia, nork bere aldetik honela omen dio: «:Ni Paulorena naiz », «Ni Apolorena», «Ni Pedrorena», «Ni Kristorena». Zatitua ote dago, bada, Kristo? » (Ik. 1 Ko 1, 12-13). Berriz ere diotsuet: kristauok Aita Santuari atxikimendu osoa zor diogu, baita hura nor den jakin aurretik ere, fede, itxaropen eta karitatezko atxikimendua baitugu.
Eta oraindik ere Benedikto XVI.aren ondare ederra jasotzeko garaiz gaudenez, idazki hau amaitzeko, askoren esanetan “jakinduriaren pastoraltza” izan diren urte hauetan Aita Santuak eskaini dizkigun aparteko hamar gogoeta, hamar ‘perla’ aipatu nahi ditut:
 “Jainkoak lehentasuna ez duen lekuetan, gizakiaren duintasuna arriskuan dago”.
 “Gizakia Jainkoarengandik aldentzen denean, ez da Jainkoa haren atzetik dabilena,
idoloak baino”.
 “Guk moldatu dezakegun fedea, ez da inolaz ere egiazko fedea”.
 “Federik gabeko arrazoia ez da salbatuko, baina arrazoirik gabeko fedea ez da
gizatiarra”.
 “Politikak erredentzioa agintzen digunean, gehiegi agintzen digu. Jainkoaren lana
egin nahi duenean, ez da jainkotiar bihurtzen, deabruzkoa baizik”.
 “Laizismoa, larderiazko ideologia intolerantea bihurtzen ari da”.
 “Zientziak ez du gizakia libratzen. Maitasunean datza gure salbamena”.
 “Gizabanakoaren askatasunari zor diogun errespetuak egia bilatzea okerra dela
dionik bada. Baina, zertan oinarritzen da orduan askatasuna?”.
 “Jainkorik gabeko gizakiaren inguruko kontuak ez dira zuzenak; eta Jainkorik
gabeko unibertsoaren ingurukoak, ere ez”.
 “Europako kulturaren jatorria, Jerusalem, Atenas eta Erromaren arteko batuketa da;
Israelgo Jainkoaren fedeak, Greziako arrazoi filosofikoak eta erromatarren zuzenbideko
pentsamenduak bat egitearen ondorio zuzena”.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Benedikto XVI.a aita santuak zereginari uko egin dio.
Frantzisko Aita Santuari elkarrizketa.
Frantzisko aita santuaren mezua, Etorkinen eta Errefuxiatuen 2014ko mundu egunerako: «Etorkinak eta ...
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15