//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Gure gotzaiek idatzitako #gutunpastorala 33 txiotan.

Duela gutxi gure gotzaiek idatzitako gutun pastorala argitaratu genuen. Orain 33 txiotan “laburtuko” dugu. Noski, gure gomendioa gutun osoa irakurtzea da, baina hasteko…

1.”10.- Fedeak Jainkoaren aztarnak sumatu eta aztertzea eskatzen du, sarritan susmagaitzak direla jakinik”

2.”9.- Fedea bidea da, bizitza osorakoa”

3.”8.- Fedea norbere esperientzia da eta, era berean, eliz esperientzia”.

4.”7.- Fedea ziurtasunez egina da, baina iluntasunei ere aurre egin behar die”.

5.”6.- Fedeak Ebanjelioarekin bat datorren portaera eskatzen du”

6.”5.- Fedea bidean agertzen zaigun Jainkoari baietza ematea da”

7.”4.- Fedearen muina konfiantza da. Gure ondoan doan Jainkoarengan konfiantza jartzetik datorren lasaitasuna ematen digu”.

8.”Zaude gurekin. Fedea ez da lorpena, gure indar eta gaitasunez irabazia. Jainkoaren dohaia da,”

9.”3.- Fedea dohaia eta zeregina da”. Jesukristo eman egiten zaigu bizitzako ibilbidean, baina ez da inposatzen”.

10.”Edozein giza esperientzia izan daiteke Harekin topo egiteko bide.”

11.”2.- Gure fedearen erdigunea Jesus da, Jainkoaren Semea, Jainko eta gizon egiazkoa”

12.”1.- Fedea Norbaitengan sinestea eta konfiantza jartzea da, Berarekin topo egitea”

13.”Behar-beharrezkoa dugu denok Hitzaren entzule egitea, bizitzako esperientziak bere argitan argituak izan daitezen”

14.”Jainkoak gizaldi osoarentzat duen maitasuna eta salbamen asmoa agertzen du”

15.”Utz diezaiogun Jaunari gure bizitzako ibilbidean laguntzen”

16.”Norbere hutsegiteak aitortzeko beldurra gainditu behar da eta barkamena eskatu eta eman”

17.”Komunioa, komunikazioa eta eskuhartze arduratsua zaindu behar ditugu gure elkarte eta elizbarrutietan”.

18.”Elkarrizketa sakondu eta elkar ezagutza bultzatu behar dugu espiritualtasun desberdinen artean”

19.”Gure sinismena hasukorra eta ahula da, norberarena zein elkartearena”.

20.”Edozeinengan nabaritu daitekeen betetasun nahia ez ote da Jainkoa oroitzen digun aztarna?”

21.”Sufrimenduaren aurrean erakusten dugun errebeldia bera ez ote da barru-barruan daramagun ontasun -eta zuzentasun- egarriaren seinale?”

22.”Gaitza ez dator sekula Jainkoagandik, ez egitez, ez egin behar dena ez egiteagatik”

23.”Ez ote da Bera erruki eragilea eta bihotzean maitasun-egintzetan agertzen den sinismena sortarazten eta indartzen diguna?”

24.”Sufrimendua fedearen benekotasuna frogatu eta agertzeko aukera ere izan daiteke”

25.”Sufritzen dagoenaren ondoan egotea, ez ote da era guztietako gaitzaren kontra dagoen Jainkoaren ezaugarri?”

26.”Badira gure kristau elkarteetan eta gure gizartean zerbitzuaren eta laguntzaren eredu kontaezinak”

27.”Oinarrizko printzipio batzuk desagertzea ere ardura eta erronka da guretzat”

28.”Gure garaiko balore ederrak, hots gizakiaren duintasuna… kinka larrian daude sarritan, eta hainbatek ikusten du ez zaizkiela aitortzen”.

29.“Ekonomia gizakiaren esanetara jarri beharra aldarrikatzen dugu, krisi egoera nabaritzen dugu antropologian, etikan ta kulturan”

30.”Bizitzako benetako bidean, Jesus bertan dago eta etorkizuna beltz irudikatzen zaigunean agertzen da”

31.Fedea pertsonak Jainkoaren dohaia zabal-zabalik hartzen duenean gertatzen da eta elkarrekin topatzea eta hitz egitea eskatzen du.

32.”Non aurkitu ta ezagutu dezakegu Jesus? Galdera beti da bidezkoa ta guztiz aproposa da gaur egun ere guretzat”

33.”Jesusen konfiantza sentitzea eta Berari jarraitzea, gertatu zaigun gauzarik ederrena da”

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Katolikoen ihesa: nerabezaroan dago gakoa.
Edalontzia, ura eta elefantea
“ABORTUA, AHULA BAZTERTZEA” GUTUN PASTORALA AURKEZTU DU GOTZAINAK
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15