//
irakurtzen ari zara....

Analisia

On Frantzisko Perez: “Elizak 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkio estatuari”

Erlijioa Nafarroatik hartua:

 

Iruña eta Tuterako Artzapezpikua den On Frantzisko Perezek Artzapezpikutzak “zerga ordaintzen duela” adierazi du eta Elizak, “solidarioa” dena, “Estatuari 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkiola” azpimarratu du.

Honela seinalatu du Iruñako Artzapezpikuakaurtengo Xabieraldiak aurkezteko egin den prentsaurrekoan, Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan Elizak nafar udaletxeei hiri-kontribuzioa ordaintzeko ekimena onartu eta gero.

Frantzisko Perezek atzo gai “honen berri berandu” izan zuela baieztatu du, “gaueko 12etan” iritsi baitzen, horregatik, adierazi duen arabera, afera “argitzeko eta zehazteko komunikatu bat egin dezatela esan dut”.

“Egiten ari den azterketa itxoiten ari naiz orain”, esan du artzapezpikuak, Parlamentuaren erabakia baloratzeko Artzapezpikutzak egiten ari den komunikatuari lotzeko, ostiral honetan zehar komunikabideetara igorriko dena. “Elizari dagokiona, eman eta egiten duena ikusi behar dugu momentu honetan” nabarmendu du.

Hala, gogoan hartu du “batzuetan ez dagoela behar adina datu eta orduan argitu beharra dagoela” eta azpimarratu du “Artzapezpikutzak, adibidez, hiri-kontribuzioa ordaintzen duela”. “Iruñako Seminarioak hiri-kontribuzioagatik urtean 20.000 euro ordaintzen dizkio Udaletxeari eta baita parrokiek ere, hori da argitu eta zehaztu nahi duguna”, azaldu du.

Gainera, Iruñako Artzapezpikuak “Elizak pobreen mesederako ematen duen diru kopurua” baloratu du, “Karitas eta laguntzen dugun guztia Eliza delako”. Esan duenaren arabera, Eliza Katolikoak “35.000 milioi euro aurrezten dizkio Estatuari” eta erakundea “solidarioa dela eta pobreei laguntzen diela” defendatu du. “Gainerakoan, agian gehiago egin behar baldin badugu, denok gehiago egin dezakegulako, baina Eliza solidarioa da”, amaitu du.

Hau dela eta, Parlamentuak ostegunean hartutako erabakiari dagokionez “erantzun zehatz, argi, egiazkoa eta objetiboa eman behar dugula” errepikatu du, “horixe da egin behar duguna”. “Elkarri lagundu behar diogu eta hau da Artzapezpikutzatik ere egin nahi duguna”, baieztatu du.

“KRISIA EZ DA KONPONTZEN” OHZrekin

Bestetik, Herri-erlijiotasun delegatuak, Frantzisko Jabier Leozek, “krisia OHZrekin ez dela konpontzen” defendatu du eta “inor baldin badago krisiari aurre egiten hori Eliza Katolikoa eta Karitas” direla argudiatu du.

“Inoiz ez da ke-gortina ona izaten eta OHZrena egoeraren araberako kontua da, oso demagogikoa” mantendu du Leozek, “Elizarekin ehundaka familik eta pobre askok aurrera jarraitzen dutela” baieztatuz. “Espero dezagun OHZren gaiak ez dezala bakarrik Elizarengan eragina izan. Eta krisiaren kontra Eliza Katolikoak baino askoz gutxiago egiten duten beste erakunde eta taldeengan eragina izan dezala ere” bukatu du.

Europa Pressetik euskaratua

Gehiago irakurri:

Txema Mauleonek (I-E) Elizak OHZ ordain dezala eskatu du

Eusko Legebiltzarrak Elizak OHZ ordaintzeko proposamena bertan behera utzi du

Etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak I
Mixel Garikoitz sainduaren beila.
KRISTAUTASUN IKASTAROA Otsailaren 21etik 23ra Donostian.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15