//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Gogoan har dezala PSOEk: Elizaren (egiazko) zenbatekoak.

Gogoan har dezala PSOEk: Elizaren (egiazko) zenbatekoak

 

19/04/2013

 

Sozialistek Estatuak Elizarekin mantentzen dituen akordioen kontrako milagarren kanpaina hasi dute, baina ahots kritikoen artean inork ez du ekonomia mailan erakunde katolikoek gizarteari egiten dizkioten ekarpenak baloratu.

ForumLibertas.com etik euskaratua

 

Berriz ere Elizak Estatuarekin 1979an sinatutako akordioaren bidez daukan finantza-estatusaren kontra jo du PSOEk. Argudioak betikoak dira, baina PSOEk gogoan izan beharko lituzte behingoz Elizaren benetako zenbatekoak Espainian. Oroituko ditugu.

 

Alfredo Pérez Rubalcabak, buruzagi sozialistak, hezkuntza, osasuna eta pentsioak bezala, Eliza Gardentasun-Legearen barruan sartu beharko litzatekeela eriztu zuen aurreko larunbatan. PSOEko idazkari orokorrak Badajozen bota zituen adierazpen hauek, “hondora begiratu” behar dela eta Elizak “finantziazio publiko” baten parte dela ziurtatuz.

 

“Hezkuntza, osasuna, pentsioak, langabezia, diru-sarrerak eta zergak berrikusi behar ditugun bezala, Elizaren finantza-estatusa berrikusi behar dugu” baieztatu zuen. Zentzu honetan, oposizioaren buruak seinalatu zuen PSOEk urrian egingo duen Konferentzia Politikoan aurreikusita daukala Estatuaren gastuei buruzko “hurbilketa” bat egitea, apezgo katolikoaren gastuak barne.

 

Izan ere, aurrekari bezala, Gazteri Sozialistek orain gutxi kanpaina antikatoliko bat plazaratu zuten Elizaren finantziazioari buruzko datu faltsuak erabiliz. PSOEren gaztediaren idazkari orokorrak, Nino Torrek, “Eliza Katolikoak Estatuarengandik urtean 6.500 milioi euro baino gehiago jasotzen dituela zerga-salbuespenak eta diru publikoetako jasotze zuzenak direla eta” azpimarratu zuen. Torrerentzat, zenbateko hau murriztuz gero, “espainiar gizartearen politika sozialei eragiten dieten murrizketa sakonak sahiesten ahal ziren”.

 

Elizaren (egiazko) zenbatekoak

Eliza Katolikoak gizarte ekintza itzela egiten du Espainian, krisialdiak hiritarrengan eragindako kalte handiek areagotu dutena. Ahots kritiko batek ere ez du baloratu erakunde katolikoek gizarteari egiten dioten ekarpen ekonomikoa. Honek milaka milioi aurrezten dizkio diru-kutxa publikoari, fededunen ekarpenei edo egiten dituen zerbitzuen ordainei esker.

Berez, Elizak gauzatzen duen laguntza, hezkuntza, osasun, edo Kultura Ondarearen mantentze-lanarekin, besteak beste, urtean

30.000 eta 32.000 milioi euro arteko aurreztea ekartzen dio Estatuari. Estatuak ekintza hauen guztien ardura izango balu dirua inbertitu beharko luke.

 

Zenbateko hauek argi eta garbi hitz egiten dute

Ondoko taulan ikusten ahal den moduan, Eliza Katolikoaren zenbatekoek argi eta garbi hitz egiten dute. Esate baterako, hezkuntzaren esparruan, milioi bat ikasle baino gehiago hezitzen dituzten hitzartutako 5.141 ikastetxeei esker, Estatuak 2008an 4.148 milioi euro aurreztu zituen, Espainiako Gotzaien Batzarraren datuen arabera.

Elizaren zenbatekoak

Oroitu beharra dago Estatuak plaza bakoitzeko jartzen duen dirua eskola publikoko plaza bakoitzaren kostua baino baxuagoa dela, hortaz, gainontzekoa aurrezten dio. Gainera, diru-ekarpena ez da jasotzen ikastetxe katoliko bat izateagatik, baizik eta beste ideología edo joeratako edozein ikastetxek bezala, Estatuaren kontzertua jasotzeko baldintzak betetzeagatik..

 

Beste horrenbeste gertatzen da ospitalekin, zeinekin 5.600 milioi aurrezten dituen Estatuak; edo osasun-etxeak, kontsultategiak, zahar-etxeak eta bestelako gizarte edo osasun-arreta zentruekin, 4.200 milioietako aurreztea ekartzen dute.

 

Gizartearen baztertuentzako, prostitutentzako, preso ohiak edo drogazale ohientzako berreziketa-zentruek beste 190 milioi inguru aurrezten dute; eta umerzurtegiek 98 baino gehiago. Halaber, Caritasek, Esku Elkartuak erakundeak eta Domundek Estatuari ia 230 milioi euro aurrezten dizkiote.

 

Honi guztiari gehitu behar litzaioke Caritas edo Esku Elkartuekin lan egiten duten ia pertsona guztiak, behartsuenei laguntzeko lan egiten duten beste erakundeen artean, besteei laguntzeagatik deus ere kobratzen ez duten boluntarioak baitira.

Honela, galdetu egin daiteke zenbatekoa den Estatuari aurrezten zaion lana. Orobat, Eliza Katolikoak historia eta arte ondarearen mantentzearen kostuaren %80a estaltzen duela balioetsi behar da ere.

 

Estatuaren aldetiko Elizaren finantziazioaren mitoa

 

Ondoren, Elizak Estatuari aurrezten dion dirua, OHZren kontua, Caritasen aurrekontua, etabarren inguruan argudiatzen diren hamar topikoak (eta beti berdinak direnak) desegitea merezi du:

 

1.- Estatuak Eliza finantziatzen al du?

Bere sostengurako, Elizak ez du ezer ere jasotzen Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik. Zergapekoek urtero libreki eta bere borondatez Errenta Aitorpenean Xa jartzea aukeratzen dute. Hau, gutxi gora behera, Elizaren finantziazio osoaren %25a da.

1978 Espainiar Konstituzioko 16. artikuluak esaten du botere publikoek “dagozkien lankidetza harremanak mantenduko dituela Eliza Katolikoarekin eta beste konfesioekin”. Bestalde, 1979ko Aulki Santua eta Espainiar Estatuaren arteko Gai Ekonomikoen inguruko Akordioek agintzen dute “Estatuak Eliza Katolikoarekin lan egiteko konpromezua hartzen duela honek beharrezko sostengu ekonomikoa lor dezan, erlijio-askatasunarekiko printzipioa erabat errespetatuz” (II.1 art.). Lankidetza eta elkarrekin lan egitea ez da finantziazio zuzena ezta diru-laguntza ere.

 

2.- Elizak dirua aurrezten al dio Estatuari?

Oso zaila da zehaztasunez ezagutzea Elizak Estatuari aurrezten dion diru kopurua. Hezkuntzaren esparruan soilik, non kalkulu hau askoz ere errazagoa den, baieztatu dezakegu, Hezkuntza Ministerio beraren datuen arabera, zentru publiko batetako plaza batek urtean 3.518 euroko kostua daukala. Hitzartutako zentru batean, plaza bera 1.841 euro bakarrik kostatzen zaio altxor publikoari. Kontzeptu honengatik bakarrik, eta Hezkuntza Ministerioko 2009ko gastu publikoaren datuetan oinarrituz, Elizak Estatuari 4.399 milioi euro aurrezten dizkio.

3.- Elizaren ondarea ekonomikoki errentagarria den altxor bat ote da?

Eliza mendeetan zehar bere baitako erakunde desberdinek egindako edo jasotako kultura ondare garrantzitsu baten gordetzailea da. Ondare hau ez da berezko aberastasun bat bezala planteatzen, ez da altxor ekonomiko edo negozio iturri bat ere. Beti besteentzako zerbitzu bezala planteatu da, denontzako kultura altxor bat da, baina inola ere errentagarria den altxor ekonomiko bat. Aitzitik, guztiz kontrakoa da.

 

4.- Elizak %2ko ekarpena bakarrik egiten dio Caritasen aurrekontuari?

Hemen Elizaren diru-ekarpena Espainiako Gotzaien Batzarraren dohaintzarekin nahasten da. Benetan, %2 hortaz hitz egiterakoan Espainiako Gotzaien Batzarrak azkeneko lau urteetan egiten datorren dohaintza batez ari gara. Diru-kopurua urtero areagotzen joan da gaurko %2,17ra ailegatu arte. 2011an, 5 milioi euro eman egin dira. Eta lau urte hauetan, guztira 13,8 milioi euroko dohaintza egin da.

 

Gainera, %2ko diru-ekarpen “eskas” hortaz hitz egiten denean, oinarritzat Espainiako Caritasek aurkezten duen aurrekontua hartzen da, eta ez dira aipatzen elizbarrutietako Caritas, parrokietako Caritasen bidez denengana ailegatzen den benetako sarea.

 

Caritasen fondoen %65a dohaintza pribatuetatik dator. Fondo horien gehiengo handiak Elizaren baitako erakunde eta pertsonengandik datoz.

 

5.- Ez al da Eliza Caritas?

Caritas ez da Elizako partaidea bakarrik, Eliza bera da, bere funtsezko egituran, parrokian, hain zuzen ere. Gizarte ekintzak egiten dituzten Elizako milaka boluntarioak ez dira berez sortzen. Berri Onaren iragarpena eta fedea eliz-elkartean bizi eta elikatzen duten Elizako kideak dira. Esperientzia hori da beraien jarduera guztiari izateko arrazoia ematen diona.

 

6.- Elizak ez du OHZ ordaintzen?

Gezurra da. Elizak legez salbuestuta ez dauden higiezin guztien OHZ ordaintzen du. Legez tokiak honela tipifikatuta daudenean, Fundazioek, gainontzeko konfesioek edo elkarteek egiten duten modu berean.

 

7.- Eliza bakarra al da, zenbait kasutan, OHZren salbuespena daukana?

Faltsua da ere. Fundazioek, Onura Publikoko Elkarteek, Kirol Federazioek, Alderdi Politikoek, Sindikatuek, eliz ebanjelikoek, judu eta islamiar elkarteek, besteak beste, ez

dituzte ordaintzen. Madrilen, adibidez, honakoek ez dute OHZ ordaintzen: Pradoko museoa, SGAEk, Ritz Hotelak, Liriako Jauregiak, etab.

Mezenasgoaren Legea deiturikoan erregulatuta dago (49/2002 legea).

Zerga-sustapen bat da, honekin Estatuak onura publikoko jarduerak egiten dituzten erakunde asko ezagutzen ditu. Ulergarria da Estatuak ongi komunaren alde lan egiten dutenak –zergen ikuspuntutik ere- sustatzea eta bultzatzea.

 

8.- Elizak ez al ditu udal-tasak ordaintzen?

Bai, ordaintzen ditu (zaborrak, garajeen pasabideak, etab.). Tasa hauen ordainketa arautzen duen legean ez dago inolako salbuespenik aurreikusita.

 

9.- Legeak arrazoia Elizari ematen dio, baina krisi momentu hain gogor honetan, ezingo luke gizartearen aurrean keinu bat egin eta bere borondatez OHZren salbuespenari uko egin?

Elizak gehien behar dutenen alde egunero egiten ditu benetako keinuak. Apezpiku, apez, erlijioso, lekaime eta kristau laiko askok beraien soldata jeitsiz ikusten ahal diren keinuak egin dituzte eta beste akok egin dute eta ez dute esan.

 

10.- Eta zerga-legedian aldaketarik egongo balitz?

Eliza Legeak agintzen duenaren alde egongo da. Zerga-legedian aldaketa bat egotekotan, arauak agindutakoa beteko luke, maila altuagoa duten Akordioek aurreikusten dituzten onuren mugarekin. Elizak dituen baliabideekin bere misioa betetzen jarraituko du. Logikoki, baliabide gutxiago izanez gero, jarduerak eskasagoak izan daitezke, baina baliabide gehiago edo gutxiagorekin, Elizak oraindik hainbeste behar duten hainbesteren alde lan handia egiten jarraituko du.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Eguberri ospakizunaren jatorria.
Eliza gaurko munduankonstituzio pastorala
Euskadiko Caritasen ustez, pobrezia gogortzen ari da.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15