//
irakurtzen ari zara....

Elizaren irakatsia

Eliza gaurko munduankonstituzio pastorala

 Lanean gaude dokumentu hau hobetzeko.

 

 

PAULO APEZPIKUAK

JAINKOAREN ZERBITZARIEN ZERBITZARIAK KONTZILIOKO GURASOEKIN BATERA BETIKO OROIGARRITZAT

Eliza gaurko munduankonstituzio pastorala

SARRERA

1 {Elizaren barru-barruko lotura giza familia osoarekin). Oraingo gizon-emakumeen poz eta itxaropenak, tristura eta larritasunak, batez ere behartsuenak eta nahigabetu guztienak, Kristoren ikasleen poz eta itxaropen, tristura eta larritasun ere badira eta ez da gizakiarenik ezer, haien bihotzean oihartzunik ez duenik. Izan ere haien komunitatea, Kristorengan bildua, Aitaren Erreinuranzko erromesaldian Espiritu Santuak gidatuak diren eta guztiei hots egiteko salbamen-berria jaso duten gizon-emakumez osatua da. Horregatik, gizadiarekin eta honen historiarekin egiaz eta estu-estu bat eginik sumatzen du bere burua.

2 (Norentzat den Kontzilioaren hitzd). Beraz, Vatikanoko II. Kontzilioak, Elizaren misterioa sakonkiago aztertu ondoren, jadanik ez die zuzentzen hitza Elizaren seme-alabei eta Kristoren izena hots egiten duten guztiei soilik, baita gizaki orori ere, Elizaren presentzia eta ekintza gaurko munduan berak nola ulertzen duen guztiei azaldu nahirik.

Bere begien aurrean du, bada, gizakien mundua edo giza familia osoa, berau bizi deneko gauza guztiekin batera; mundua, gizadiaren historiaren gertalekua, haren trebetasunaz, porrotez eta garaipenez markatua; mundua, Kreatzailearen maitasunak kreatua eta mantendua dela kristau fededunek sinesten dutena, bekatuaren mende ezarria bai, baina Kristo gurutziltzatuak eta piztuak, Gaiztoaren ahalmena hautsi ondoren, askatua dela sinesten dutena, Jainkoaren asmoen arabera eraldatu eta bere betearen betera hel dadin.

3 (Gizakiari eman beharreko zerbitzua). Gure egunetan, gizadia bere asmakizunez eta bere ahalmenez miretsirik dago, baina hala ere maiz egiten dizkio bere buruari galdera larriak, oraingo munduaren bilakaeraz, gizakiak unibertsoan duen toki eta egitekoaz, bakarkako eta taldekako ahaleginaren zentzuaz, eta, azkenik, gauzen eta gizakiaren azken helburuaz. Horregatik, Kontzilioak, Kristok bildutako Jainkoaren herri osoaren fedea aitortuz eta azalduz, ezin froga dezake argiago, Jainkoaren herriak bera txertaturik dagoen giza familia osoarekin duen elkartasun, begirune eta maitasuna, harekin arazo hauei guztiei buruz elkarrizketan jarriz, Ebanjeliotik hartutako argia arazo haien gain eginez eta Elizak, Espiritu Santuaren gidaritzapean, bere Fundatzaileagandik jasotzen dituen salbamen-indarrak gizadiari emanez baizik.

Izan ere, gizakia salbatu behar da eta gizartea eraberritu. Beraz, gizakia, baina gizakia bere batasun eta osotasunean, gorputz eta arima, bihotz eta ezaguera, adimen eta nahimen, izango da gure azalpen guztiaren ardatza.

Horregatik, Sinodo santuak, gizakiaren bokazio guztiz bikaina aldarrikatuz eta harengan nolabaiteko jainkozko hazia dagoela baieztatuz, gizadiari Elizaren egiazko lankidetza eskaintzen dio, bokazio horri dagokion senidetasun unibertsala ezartzeko. Eliza ez da ari lurreko inolako handinahikeriaz. Gauza bat lortu nahi du soilik: Espirituaren gidaritzapean,

Kristoren beraren lana jarraitzea, Hura egiaren testigantza egiteraetorri baitzen mundura, salbatzera eta ez epaitzera, zerbitzari izatera eta ez zerbitzatua izatera.

 

AURRETIKO AZALPENA GlZAKIAREN EGOERA GAURKO MUNDUAN

4 {Itxaropena eta beldurra). Egiteko hau betetzeko, Elizari dagokio aldien ezaugarriak une guztietan sakonki aztertu eta Ebanjelioaren argitan interpretatzea, gizaldi bakoitzari egokiturik, oraingo eta geroko bizitzaren esanahiaz eta bien arteko erlazioaz gizakiek dituzten betiko galderei erantzun diezaien. Beharrezko da, beraz, bizi garen mundu hau,

beronen gogo eta gurariak, eta maiz dramatikoa den beronen izaera ezagutu eta ulertzea. Gaurko munduaren ezaugarririk nagusienak, berriz, honela zirriborra genitzake: Gizadia, gaur egun, bere historiaren aro berri batean sarturik dago, aldaketa sakon eta azkarrak mailaz maila unibertso osoan zehar zabalduz doazeneko aro berrian. Gizakiaren adimenak eta trebetasun kreatzaileak sorrarazirik, gizakiarengan berarengan du eragina, haren iritzietan

eta banakako eta taldekako gurarietan, gauzei eta gizakiei buruz haren pentsaeran eta jokaeran. Hori dela eta, jadanik hitz egin genezake erlijio-bizitzan ere zerikusia duen benetako aldaketa sozial eta kulturalaz. Hazkundeko krisi orotan gertatzen denez, eraldaketa honek berekin dakartza zailtasun ez txikiak. Honela, gizakiak bere ahalmena hainbesteraino

zabaltzen badu ere, ez da beti gai izaten ahalmen hau bere zerbitzuan mende ezartzeko. Bere espirituaren barru-barruraino sartzen saiatuz, bere buruaz ziurtasun txikiagoz ageri da maiz. Apurka-apurka gizarte-bizitzako legeak argiago sumatuz, hari eman behar zaion norabideaz duda-mudatan dago.

Ez du sekula izan gizadiak aberastasun hain handirik, hainbesteko eskuarte eta ahalmen ekonomikorik; eta, hala ere, oraindik munduko biztanleen parte handi-handi bat goseak eta ezak jota dago eta kontaezinak dira guztiz eskolagabeak. Gaur egun bezain zoli ez du gizakiak izan sekula askatasun-sena; eta, hala ere, esklabotza sozial eta psikologiko berriak sortzen dira. Munduak biziki sumatzen du bere batasuna eta elkarrekiko mendekotasuna, beharrezko den elkartasunaren barruan; eta, hala ere, bata-bestearen aurkako indarren artean larriki zatikatua ikusten du bere burua. Izan ere, zorrotzak diren gatazka politiko, sozial, ekonomiko, arrazagatiko eta ideologikoak bizi-bizi irauten dute eta guzti-guztia suntsi dezakeen gerraren arriskua ere hortxe dago. Ideien trukatzea gero eta handiagoa den bitartean, garrantzi handiko kontzeptuak adierazten dituzten hitzek eurek ere esanahi aski ezberdinak dituzte ideologia ezberdinetan. Azkenik, mundu honetako gauzen antolaketa hobeagoa bilatzen da behin eta berriro, garapen espiritualak haren parez

pare aurrera egiten ez duela.

Egoera hain korapilatsuak eraginik, gure garaiko asko nekez iristen dira betiko balioak ezagutzera eta, era berean, haiek aurkikunde berriekin behar bezala uztartzera; hortik dator, itxaropen eta larritasun artean astinduak izanik, kezkaz beterik egotea, oraingo gauzak norantz doazen beren buruei galdezka. Oraingo gauzen bilakaerak erantzuna ematera

berotzen eta, are gehiago, behartzen ditu gizakiak.

5 {Aldaketa sakonak). Gogoen oraingo nahastea eta bizitzako baldintzen aldaketa, iraultza zabalagoarekin loturik daude, eta horrek, pentsamendua moldatzean, zientzia matematikoak eta natur zientziak eta gizakia bera gaitzat dutenak eta, bizitzako jarduerari begira, zientzia hauetatik datozen arte teknikoak, gero eta garrantzi handiago hartzea dakar. Pentsamolde zientifiko honek aldatu egiten ditu kultura-giroa eta pentsatzeko erak. Arte teknikoak hainbesteraino garatzen dira, non lurbira osoa aldarazten baitute eta planeta arteko espazioa ere mende hartzen ahalegintzen baitira.

Giza adimenak denboraren gain ere zabaltzen du, nolabait, bere nagusitasuna: iraganaren gain, historiaren ezagutzaren bidez; geroaren gain, aurreikuspen-teknikaren eta plangintzaren bidez. Zientzia biologiko, psikologiko eta sozialen aurrerapenek, ez bakarrik bide ematen diote gizakiari bere burua hobeki ezagut dezan, baita, metodo teknikoak

erabilita, giza taldeen bizitzan eragin zuzena izan dezan lagundu ere. Era berean, gizadiak, gero eta arreta handiagoaz begiratzen dio bere hedadura demografikoa aurreikusi eta antolatzeari. Historia bera ere hain abiada bizian sartua dago, non nekez jarraitu baitiezaioke gizaki bakoitzak. Giza komunitatearen zoria bide beretik doa aurrera eta ez da honezkero historia ezberdinetan zatikatzen. Honela, gizadia, gauzen ordenaren kontzepzio estatikoago batetik dinamikoago

eta aldakorrago izatera doa; hortik sortzen da, analisi eta sintesi berriak eskatzen dituzten arazoen multzo korapilatsua.

6 (Ordenamendu sozialeko aldaketak). Horrexegatik, lekuan lekuko gizatalde tradizionalek, esaterako: patriarka-familiek, klanek, tribuek, auzoek, beste hainbat taldek eta gizarte-bizitzako elkarrekiko harremanek egunetik egunera aldaketa sakonagoak dituzte. Gizarte industrialaren eredua apurka-apurka zabalduz doa, herrialde batzuk oparotasun ekonomikora eramanez eta orain dela mende asko ezarritako gizarte-bizitzako ideiak eta baldintzak goitik behera aldatuz.

Horren antzera doa handituz hiri-bizitzaren zibilizazioa eta jorana, bai hirien eta haietako biztanleen hazkundearen bidez, bai nekazarienganaino zabaltzen den hiri-bizitzaren mugimenduaren bidez. Gizarteko komunikabide berriak eta hobeak lagungarri dira gertaeren berri jakiteko eta pentsaerak eta sentierak lastertasun eta zabaltasunik handienaz hedatzeko, horrela, era batera askotariko ondorioak sorraraziz. Eta ez da gutxietsi behar, gizon-emakume askok, arrazoi ezberdinak direla bide atzerrira joan beharra izanik, bizimodua aldatu izana.

Honela, gizakiak bere kidekoekin dituen harremanak etengabe ugarituz doaz eta, era berean, sozializatzeak berak ere harreman berriak sortzen ditu; hala ere, ez beti pertsonaren heldutasun egokia lortzeko eta egiazko harreman pertsonaletarako {pertsonalizatzeko) lagungarri diren harremanak bultzatzeko.

Eboluzio hau, jakina, argiago agertzen da, jadanik aurrerapen ekonomiko eta teknikoaren erosotasuna duten nazioetan; baina garapen-bidean diren herrietan ere badu eraginik, haiek ere, beren lurraldeentzat, industrializatzearen eta urbanizatzearen onurak lortzea baitute helburu.

Herri hauek ere, bereziki antzinako usadioei loturik daudenek, askatasuna era helduagoan eta pertsonalagoan erabiltzeko joera sentitzen dute.

7 {Aldaketa psikologikoak, moralak eta erlijiosoak). Pentsaeraren eta egituren aldaketak auzitan jartzen ditu maiz jasotako ondasunak, batez ere gazteengan, hauek, behin baino sarriago, pazientzia gabe, are bihurri ere bihurtzen baitira larritasunagatik, eta gizarte-bizitzan duten garrantziaz oharturik, albait lasterren esku hartu nahi dute hartan. Horregatik,

ez gutxitan, guraso eta hezitzaileek egunez egun eragozpen handiagoak izaten dituzte beren eginbeharrak betetzeko.

Bestalde, gure aurretikoek transmitituriko erakunde, lege eta pentsaera eta sentierak ez dirudi oraingo gauzen egoerara beti ongi egokitzen direnik. Hortik dator nahasmendu larria portaeran eta baita portaerako arauetan ere.

Azkenik, egoera berriak eragina du erlijio-bizitzan bertan ere. Alde batetik, espiritu kritiko zorrotzagoak garbitu egiten du hura munduaren ikuskera magikotik eta oraindik irauten duten sineskerietatik, eta egunetik egunera fedearekiko atxikimendu pertsonalago eta aktiboagoa eskatzen du; askok Jainkoaren zentzu biziagoa izatea du honek ondorio.

Beste aldetik, berriz, jendetza gero eta handiagoak urrundu egiten dira benetan erlijiotik. Iraganeko garaietan gertatzen zenaren alderantziz, jadanik ez dira gauza bakanak eta gutxi batzuenak, Jainkoa nahiz erlijioa ukatzea, edota haiek aintzakotzat ez hartzea; gaur egun, zientzia-aurrerapenaren edo nolabaiteko humanismo berri baten eskakizuntzat erakutsi nahi izaten dira, ez gutxitan. Hauek guztiak, herrialde askotan, ez dira agertzen filosofoen iritzietan adieraziak soilik; letretan, arteetan, giza zientziak eta historia ulertzeko eran eta baita lege zibiletan ere eragin sakon-sakona dute, askorengan nahasmendua sortuz.

8 (Desorekak oraingo munduan). Hain aldaketa azkarrak, maiz ordenarik gabe aurrera doanak, eta munduan dauden desadostasunen ezaguera zorrotzagoak berak, kontraesanak eta desorekak sorrarazten edo gehitzen dituzte.

Pertsonarengan berarengan ere maiz sortzen da desoreka, adimen praktiko modernoaren eta pentsatzeko era teorikoaren artean, ezin baitu bere ezagutza-multzoa ez bere mende ezarri, ezta sintesi egoki batean antolatu ere. Era berean, desoreka sortzen da, eragingarritasun praktikoa lortu nahiaren eta kontzientzia moralaren eskakizunen artean, baita talde-bizitzako baldintzen eta banakako pentsamenduaren eta are kontenplazioaren artean ere. Azkenik, desoreka sortzen da giza ekintzaren espezializazioaren eta gauzen ikusketa orokorraren artean.

Familian ere desadostasunak sortzen dira, baldintza demografiko, ekonomiko eta sozial larriek, nahiz belaunaldien arteko gatazkek, nahiz gizon-emakumeen arteko giza harreman berriek eraginik.

Horrez gainera, desadostasun handiak sortzen dira arrazen artean, are gizarte mota ezberdinen artean ere; herrialde aberatsen, ez hain aberatsen eta pobreen artean; azkenik, nazioarteko erakundeen artean, herrien bakerako guraritik, beren ideologia zabaltzeko handinahikeriatik eta baita nazioetan eta beste giza taldeetan nagusi diren burukoikeria

kolektiboetatik sortzen direnak. Hortik datoz elkarrekiko mesfidantza eta etsaitasunak, gatazkak eta nahigabeak, gizakia aldi berean eragile eta biktima izanik.

9 (Gizadiaren nabi unibertsalagoak). Bien bitartean bizituz doa, ez bakarrik gizakiak kreaturen gain bere nagusitasuna gero eta gehiago sendotu dezakeelako eta sendotu behar duelako ustea, baita, gero eta gehiago gizakiaren zerbitzuan izango den eta gizabanakoei eta giza taldeei beren duintasuna sendotzen eta lantzen lagunduko dien ordenamendu politiko, sozial eta ekonomikoa ezartzea gizakiari dagokiolako ustea ere. Hortik dator, askok behin eta berriro ondasun haiek eskatzea, haiek gabe bidegabekeriagatik edota zuzena ez den banaketagatik daudelako uste argia baitute. Garapen-bidean diren nazioek, oraintsu beren burujabetza lortu duten haiek bezala, oraingo zibilizazioaren onuretan esku

hartu nahi lukete, ez arlo politikoan soilik, baita ekonomikoan ere, eta beren egitekoa libreki bete munduan. Hala ere, era berean, egunetik egunera handituz doa haien eta lasterrago aurrerantz doazen nazio aberatsen arteko distantzia eta haien hauekiko mendekotasuna, baita ekonomikoa ere. Gosez dauden herriek kontuak eskatzen dizkiete aberatsenei. Emakumezkoek, oraindik lortu gabe duten tokietan, gizonezkoekin, eskubidez eta izatez, berdin izatea eskatzen dute. Langile eta nekazariek, jateko beharrezkoa dena lortzea bakarrik ez dute nahi, baita beren lanaren bidez beren dohainak garatu eta bizitza ekonomiko, sozial, politiko eta kulturala antolatzen esku hartzea ere. Orain, giza historian barrena lehen aldiz, kulturaren onurak egiaz guztiengana zabaldu daitezkeela eta zabaldu beharrekoak direla sinetsirik daude jada herri guztiak. Baina eskakizun hauen guztien azpian, gogo sakonago eta unibertsalago bat dago; hau da, pertsonek eta taldeek bizitza betea eta librea nahi dute, gizakiaren duin izango dena, oraingo munduak hain ugari eskain

diezaieketena beren zerbitzura ekarriz. Bestalde, nazioak egunetik egunera gehiago saiatzen dira nolabaiteko komunitate unibertsal bat lortzen. Honela, oraingo mundua, indartsu eta ahul agertzen da aldi berean, hoberena eta txarrena egiteko gai, bere aurrean askatasunera nahiz esklabotzara, aurrerapenera nahiz atzerapenera, senidetasunera nahiz gorrotora daraman bidea baitu. Eta, gainera, gizakiak ongi daki, berari dagokiola berberak askatu dituen indarrak gidatzea, eta haiek bera zapaltzeko nahiz bere zerbitzurako izan daitezkeela. Horregatik egiten dizkio galderak bere buruari.

10 {Gizakiaren galderarik sakonenak). Egia esan, oraingo mundua nekarazten duten desorekak, gizakiaren bihotzean erroak dituen beste desoreka sakonago batekin loturik daude. Izan ere, gizakiaren beraren baitan elementu ugari dira elkarren aurka borrokan. Alde batetik, kreatura denez, bere burua mugatua ikusten duen bitartean, bestetik, mugagabea

sentitzen du bere gurarietan eta goragoko bizitzara deitua. Eskaera ugariz erakarria, etengabe haien artean aukera egin beharrean eta batzuei uko egin beharrean izaten da. Are gehiago, ahul eta bekataria izanik, maiz egiten du nahi ez duena eta ez du egiten egin nahi lukeena4. Horregatik, bere baitan zatiketa jasaten du eta hortik sortzen dira hainbeste gatazka eta hain larriak gizartean. Asko eta asko dira, beren bizitzan materialismo praktikoak pozoiturik, egoera larri hau argi sumatzetik urruntzen direnak, edota, bestalde, miseriak jota, hartaz pentsatzeko eragozpenak dituztenak. Askok, era askotara emandako gauzen interpretazioan aurkitu uste dute bakea. Beste batzuek, gizadiaren askapen oso eta benetakoa giza ahaleginetik soilik etorriko dela, uste dute; eta bete-betean buruan sarturik dute, gizakiaren geroko erreinuak mundu honetan beren bihotzen gogo guztiak aseko dituela. Badira, bestalde, bizitzari zentzurik aurkitzeaz etsita, bizitzak berez ez duela inolako zentzurik, eta beren asmamenetik soilik abiatuz hari bere zentzu betea aurkitzen saiatzen direnen ausardia goresten dutenak. Hala ere, munduaren oraingo eboluzioa ikusirik, gero eta gehiago dira, bai guztiz oinarrizkoak diren galderak egiten dituztenak, bai galdera horiek zorroztasun berriz aurrera dakartzatenak: Zer da gizakia? Zer esan nahi dute saminak, gaitzak, heriotzak, hainbeste aurrerapen egin ondoren ere hortxe irauten baitute? Zertarako hain garesti irten ziren garaipen haiek? Zer ekar diezaioke gizakiak gizarteari; zer itxaron dezake honengandik? Zer etorriko da lurreko bizitza honen ondoren? Elizak sinesten du, Kristok, guztiongatik hil eta piztuak5, gizakiari argia eta indarrak ematen dizkiola bere Espirituaren bidez, bere bokazio gorenari erantzun diezaion; eta ez zaiela gizon-emakumeei beste inoren izenik eman zerupean, salba ditzakeenik6. Era berean sinesten du, giza historia osoaren giltza, ardatza eta helmuga bere Jaun eta Maisuarengan daudela. Horrez gainera, hau baieztatzen du Elizak: aldaketa orotan badirela iraun egiten dutenak, aldatzen ez direnak, eta atzo, gaur eta menderen mendetan bat bera7 den Kristorengan dutela beren azken oinarria. Beraz, Jainko ikusezinaren irudi, izaki guztietan lehen sortua8 den Kristoren

argitan, Kontzilioak, guztiei hitz egitea nahi du, gizakiaren misterioa argitzeko eta gure garaiko arazo nagusienei konponbidea aurkitzen laguntzeko.

LEHEN PARTEA

ELIZA ETA GIZAKIAREN BOKAZIOA

11 (Erantzun egin behar zaie Espirituaren eraginei). Jainkoaren Herria,

fedeak eraginik, haren bidez lurbira osoa betetzen duen Jaunaren Espirituak

gidatzen duela sinesten baitu, bere garaiko guztiekin batera bizi

dituen gertaera, eskaera eta gurarietan, Jainkoaren presentziaren nahiz

 

xedearen egiazko seinaleak zein diren bereizten saiatzen da. Izan ere, fedeak

guztia argitzen du argi berriaz eta gizakiaren bokazio osoari buruz

Jainkoak duen asmoa agertzen du, eta, horregatik, bete-betean gizatasunezkoak

diren konponbideetarantz zuzentzen du gogoa.

Kontzilioak, lehenengo eta behin, goren mailakotzat dauden balioak

argi honen pean epaitu eta beronen jainkozko iturriarekin bat eginik

jarri nahi ditu. Izan ere, balio haiek, Jainkoak gizakia hornitu duen

adimenetik datozen heinean, bikainak dira; baina, giza bihotzaren ustelkeria

dela eta, maiz aldentzen dira beren erabide zuzenetik; horregatik,

garbitu beharra dute.

Zer pentsatzen du Elizak gizakiaz? Zer gomendatu beharko dela dirudi

gaurko gizartea eraikitzeko? Zein da giza ekintzaren azken zentzua

munduan? Galdera hauek erantzunaren zain daude. Erantzun horren bidez

argiago agertuko da, Jainkoaren Herria eta gizadia, hura honen parte

bat baita, elkarren zerbitzura daudela. Honek, Elizaren egitekoa eriijiosoa

dela, eta, horrexegatik, guztiz gizatiarra dela erakusten du.

I. KAPITULUA

Pertsonaren duintasuna

12 (Gizakia, Jainkoaren irudi). Fededunek eta fedegabeek ia iritzi batez

uste dutenez, lurrean diren guztiak, haien ardatz eta gailur den gizakiari

begira eratu behar dira.

Baina zer da gizakia? Asko dira gizakiak bere buruaz eman dituen

eta ematen dituen iritziak. Era askotakoak eta baita elkarren aurkakoak

ere, sarri bere burua arau guztien gain goratuz edota etsipeneraino beheratuz.

Horren ondorio dira zalantza eta larritasuna. Elizak, zailtasun

hauek bihotz-bihotzean sentituz eta Jainkoaren errebelazioak argi eginik,

gizakiaren egiazko egoera taxutuko duen, haren gaixotasunak argituko

dituen eta aldi berean haren duintasuna eta bokazioa ongi ezagutzeko

modua egingo duen erantzuna eman ahal izango die.

Liburu Santuek gizakia Jainkoaren irudira egina izan dela irakasten

digute, bere Kreatzailea ezagutzeko eta maitatzeko gaitasunaz, eta Jainkoak

lurreko kreatura guztien jaun ezarri9 duela, haiek goberna eta erabil

ditzan, Jainkoa goretsiz10. «Zer da gizona, zu hartaz oroitzeko? Zer

gizakia, zu hartaz arduratzeko? Ia jainko baten pareko egin duzu, ohorez

eta aintzaz koroatu; zeure eskulan guztien buru egin duzu, denak haren

menpean jarri» (Sal 8, 5-7).

 

Baina Jainkoak ez zuen gizakia bakarrean egin; izan ere, hasieratik

«ar eta eme egin zituen» (Has 1, 27). Hauen elkarte hau, pertsonen arteko

elkartasunaren lehen forma da. Gizakia, izan ere, bere barne-izaeraz,

izaki soziala da, eta ezin daiteke bizi, ezta bere gaitasunez baliatu

ere, besteekin harremanak izan gabe.

Jainkoak, bada, berriro ere Liburu Santuan irakurtzen dugunez,

«egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen» (Has 1, 31).

13 (Bekatua). Jainkoak zuzentasunean ezarria, gizakiak, hala ere,

Gaiztoak hartara eraginik, gaizki erabili zuen bere askatasuna historiaren

hasieratik, haren aurka jaikiz eta bere helburua Jainkoarengandik at

lortzera joz. Jainkoa ezaguturik, ez zuten Jainkotzat goretsi, bestela baizik:

haien bihotz ergela ilunak hartu zuen eta kreatura zerbitzatzera jo

zuten Kreatzailea11 baino areago. Jainkoaren errebelazioak irakasten diguna

bat dator esperientziarekin berarekin. Izan ere, gizakiak, bere barrua

aztertzean, gaitzera ere makurtua eta gaitz askotan murgildua ikusten

du bere burua eta hauek ezin etor daitezke Kreatzaile onarengandik.

Jainkoa bere hasieratzat onartzeari maiz uko eginez, azken helburuari

dagokion erabidea ere hautsi egin zuen eta, era berean, baita bere buruari,

gainerako gizakiei eta kreatura guztiei zor zaien erabide oro ere.

Hortik dator gizakia bere baitan zatiturik egotea. Horregatik, gizakien

bizitza osoa, bai gizabanakoarena eta bai giza taldearena, borroka

eta noski borroka larri bezala agertzen da, ongiaren eta gaizkiaren artean,

argiaren eta ilunaren artean. Are gehiago: gizakia bere kasa gaitzari

aurre egiteko hainbesteraino dago ezindua, non bakoitzak katez loturik

bezala sentitzen baitu bere burua. Baina Jauna bera etorri zen gizakia askatzera

eta sendotzera, barruz eraberrituz eta bekatuaren mende12 atxikitzen

zuen mundu honetako buruzagia kanpora egotziz (ik. Jn 12, 31).

Bekatuak, bada, murriztu egiten du gizakia bera, honi bere betetasuna

lortzea eragotziz.

Errebelazio honen argitan, bai gizakien bokazio gorenak eta bai

haiek sumatzen duten miseria sakonak beren azalpen betea aurkitzen

dute.

14 (Gizakiaren osaera). Gizakiak, gorputz eta arimaren batasunean,

bere gorputzezko izaera beragatik, mundu materialaren osagaiak ditu

berarengan; eta haren bidez, hauek, beren gailurra lortzen dute eta ahotsa

jasotzen13, libreki Kreatzailea goresteko. Beraz, ez du zilegi gizakiak

 

gorputz-bizitza gutxiestea, alderantziz baizik: bere gorputza on eta ohoragarritzat

izan behar du, Jainkoak kreatua eta azken egunean piztekoa

den aldetik. Hala ere, bekatuak kolpatua izanik, gorputzaren jaikialdiak

jasaten ditu. Beraz, gizakiaren duintasunak berak eskatzen du bere gorputzean14

Jainkoa gorets dezala eta bere bihotzaren joera makurren

mende egoten ez diezaiola utz.

Gizakia ez dabil, bada, oker, bere burua gauza materialen gainetik

ikusten duenean eta izadiaren partikula soil edota giza hiriaren elementu

anonimoa ez dela uste duenean. Izan ere, bere barne-izaeragatik

mundu osoa baino gorago dago gizakia; barne-izaera sakon

honetara itzultzen da, bere bihotzaren baitan biltzen denean; han du

zain gogo-bihotzak arakatzen dituen Jainkoa15 eta han, Jainkoaren begiradapean,

erabakia hartzen du berberak bere etorkizunaz. Horregatik,

bada, berarengan badela espirituzkoa eta hilezkorra den arima sumatzean,

ez du liluratzen bere burua baldintza fisiko eta sozialetatik

datorren begitazio hutsalez, alderantziz baizik; hau da, errealitatearen

egia sakona atxikitzen du.

15 {Adimenaren gorentasuna. Egia etajakinduria). Gizakiak zuzen uste

du, Jainkoaren adimen-argian esku hartuz, bera bere adimenarekin,

gauza guztiak baino gehiago dela. Bere zorroztasunaren erabilera nekaezinaz,

aurrerapen handiak egin ditu, mendeetan zehar, zientzia enpirikoetan

eta arte tekniko eta liberaletan. Oraingo aroan, berriz, egundoko

arrakastak lortu ditu, batez ere mundu materiala ikertzean eta mende

hartzean. Hala ere, beti bilatu eta aurkitu du egia sakonagoa. Izan ere,

adimena ez da fenomenoetara soilik mugatzen; ulergarri den guztia irits

dezake, ordea, benetako ziurtasunez, bekatuaren ondorioz neurri batean

ilundua eta moteldua badago ere.

Azkenik, pertsonaren izaera intelektuala jakinduriaz hobetzen da

eta hala hobetu beharra du, hark gizakiaren gogoa egia eta ongia bilatzera

eta maitatzera leunki erakartzen baitu. Jakinduriak hartuta, gizakia

agerikotik ezin ikusizkora jaikitzen da.

Gure garaiak, berriz, iraganeko mendeek baino jakinduria horren

behar handiagoa du, gizakiak egindako aurkikunde berri guztiak gizatiarrago.

bihur daitezen. Munduaren etorkizuneko zoria arriskuan da,

gizaki jakintsuak irteten ez badira. Kontuan izan behar da, bestalde,

ekonomiaz behartsuago, baina jakinduriaz aberatsago diren nazio askok

ekarpen bikaina egin diezaiekeela gainerakoei.

Espiritu Santuaren dohainari esker, gizakiak Jainkoaren asmoaren

misterioa kontenplatzera eta gozatzera jotzen du16 fedearen bidez.

 

16 {Kontzientzia moralaren duintasuna). Bere kontzientziaren barru-

-barruan gizakiak lege bat aurkitzen du, berak bere buruari eman ez diona,

baina obeditu behar duena; haren ahotsak, behar denean, durundi

egiten du bihotzeko entzumenean, beti ona dena maitatu eta egitera eta

txarra dena baztertzera dei eginez: egizu hau, ez egin beste hura. Izan

ere, Jainkoak bere bihotzean idatzitako lege bat du gizakiak; hari men

egitean datza giza duintasuna eta haren arabera izango da epaitua17.

Kontzientzia gizakiaren ezkutu-ezkutuko gunea eta santutegia da, gizakia

Jainkoarekin bakarrean dagoen eta Jainkoaren ahotsak haren barru-

-barruan durundi egiten duen gunea eta santutegia18. Kontzientziaren

bidez ezagutzen da harrigarriro, Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasuna

betetzen den19 lege hura. Kontzientzia honekiko zintzotasunak bat

egiten ditu kristauak gainerako gizon-emakumeekin, egia aurkitzeko eta

bai gizabanakoaren bizitzan bai gizarteko harremanetan sor daitezkeen

arazo moral guztiak egiaren arabera konpontzeko. Zenbat eta handiagoa

izan kontzientzia zuzenaren nagusitasuna, hainbat gehiago aldentzen

dira pertsonak eta taldeak apeta itsutik eta saiatzen dira moralaren arau

objektiboetara egokitzen. Dena dela, kontzientziak huts egiten du ez

gutxitan ezin gaindituzko ezjakintasunez, horregatik bere duintasuna

galdu gabe. Hala ere, ezin daiteke hori esan, gizakiak egia eta ona dena

bilatzeko ardurarik ez duenean eta, apurka-apurka, bekatuaren ohituraz,

kontzientzia ia itsu gelditzen denean.

17 (Askatasunaren handitasund). Baina gizakiak askatasuna erabiliz soilik

jo dezake onera. Askatasun hau oso maite dute eta gogo beroz bilatzen

dute gure garaikideek; eta arrazoiz gainera. Hala ere, sarritan, modu

txarrez egiten dute haren alde, atsegin izanez gero, edozer egiteko baimena

balitz bezala, txarra bada ere. Egiazko askatasuna jainkozko irudiaren

seinaie gorena da gizakiarengan. Izan ere, Jainkoak, «gizakia, beronen aukeramenaren

baitan»20 utzi nahi izan zuen, inork behartu gabe bila zezan

bere Kreatzailea eta, hari atxikirik, libreki irits zedin perfekzio oso eta zoriontsura.

Gizakiaren duintasunak, hain zuzen ere, jakinaren gainean eta

libreki aukera eginez jokatzea eskatzen du; hau da, berak bere buruari

eraginda eta barruak aginduta, eta ez barruko bultzada itsu baten eraginez

edo kanpoko bortxa huts batek hartaratuta. Gizakiak, grina ororen

mendetik askatuz, libreki ongia aukeratuz bere helburua jarraitzen

duenean eta modu eragingarrian eta trebetasunez hartarako bitarteko

egokiak bilatzen dituenean, lortzen du duintasun hau. Giza askatasunak,

bekatuak zaurituak, Jainkoaren graziaren laguntzaz baizik ezin dezake

bete-betean eragingarri bihurtu Jainkoarenganako antolaketa hau.

Bakoitzak bere bizitzaren kontua eman beharko du Jainkoaren auzitegian,

bere egintza onen nahiz gaiztoen arabera21.

18 {Heriotzaren misterioa). Heriotzaren aurrean, giza izaeraren enigmak

bere gunerik gorena hartzen du. Gizakiari ez bakarrik sufriarazten

dio minak eta gorputzaren etengabeko desegiteak, baita, eta areago, betiko

iraungitzearen beldurrak ere. Zuzen dabil, bere senak esanik, hondamendi

osoa eta bere buruaren aienatze behin betikoa gorrotatzen eta

arbuiatzen duenean. Bere baitan daraman betikotasun-hazia, ezin baita

materia huts izatera etorri, jarki egiten zaio heriotzari. Teknikaren ahalegin

guztiek, oso onera handikoak badira ere, ezin dute baretu gizakiaren

kezka hau; bizitza biologikoaren luzapenak ezin ase dezake geroko bizitzaren

gurari hau, ezinbestean haren bihotzean errotua baitago.

Irudimen orok heriotzaren aurrean huts egiten duen bitartean, Elizak,

Jainkoaren errebelazioak irakatsita, gizakia Jainkoak egina izan dela

baieztatzen du, lurreko miserien mugetatik harantz etorkizun zoriontsurako.

Kristau-fedeak irakasten digu, gorputzezko heriotza, hartatik askatua

izango baitzen22 gizakia bekaturik egin ez balu, gainditua izango

dela, Salbatzaile ahalguztidun eta errukitsuak, bekatuagatik galdutako

salbamena gizakiari itzul diezaionean. Izan ere, Jainkoak dei egin zion

eta dei egiten dio gizakiari, beronen izaera osoa, jainkozko bizitza ustelezinaren

betiko elkargoan, berarekin bat egin dezan. Kristok, bizitzara

piztuz, lortu du garaipen hau, bere heriotzaz gizakia heriotzatik askatuz23.

Beraz, fedeak, pentsatzen duen edozein gizakiri ematen dio erantzuna,

argudio sendoetan oinarritua, etorkizuneko zoriaz duen galdera

larrian, eta, era berean, jadanik heriotzak kendutako senide maiteekin

Kristorengan bat egiteko aukera ere eskaintzen dio, haiek Jainkoarengan

benetako bizitza erdietsi dutelako itxaropena sortuz.

19 {Ateismoaren formak eta sustraiak). Giza duintasunaren arrazoirik

gorena, Jainkoarekin bat egiteko gizakiak duen bokazioa da. Gizakia,

bere sorreraz gero, Jainkoarekin elkarrizketara gonbidatua da; izan ere,

Jainkoak maitasunagatik egin zuelako eta maitasunagatik eusten diolako

existitzen da; eta ez da egiaz bete-betean bizi, maitasun hura libreki

ezagutzen ez badu eta Kreatzaileari bere burua ematen ez badio. Hala

ere, gure garaikide askok ez dute sumatzen inola ere Jainkoarekiko lotura

barruko eta bizi hau edota arbuiatu egiten dute argi eta garbi; beraz,

ateismoa garai honetako arazo larrienen artekotzat jo behar da eta arreta

bereziaz aztertu behar da.

«Ateismo» hitzaz, beren artean oso ezberdinak diren fenomenoak

adierazten dira. Izan ere, batzuek Jainkoa argi eta garbi ukatzen duten bitartean,

beste batzuek hartaz ezin daitekeela ezertxo ere baiezta uste dute;

beste batzuek, berriz, Jainkoaren arazoa aztertzeko halako metodoa erabiltzen

dute, non zentzugabea baitirudi. Askok, behar ez denez zientzia positiboen

mugak gaindituz, guztia azaldu nahi lukete zientzi arrazoi soilaren

bidez edota, bestela, ez dute onartzen inolako egia absoluturik. Batzuek gizakia

hainbesteraino goresten dute, non Jainkoarengan sinestea moteldurik

gertatzen baita; dirudienez, gizakia baieztatzea nahi dutelako Jainkoa ukatzea

baino gehiago. Beste batzuek Jainkoa hala irudikatzen dute, non berek

arbuiatzen duten irudikapen hori ez baita inola ere Ebanjelioko Jainkoa.

Beste batzuek Jainkoari buruzko arazoa aztertu ere ez dute egiten, dirudienez,

ez baitute erlijio-kezkarik eta ez baitute ikusten zer dela-eta arduratu

behar duten erlijioaz. Horrez gainera, ateismoa maiz sortzen da, bai munduan

den gaitzaren aurkako kexutik, bai giza ondasun batzuei ez dagokien

izaera absolutua ematetik, egiaz Jainkoaren ordezkotzat hartzen baitira.

Oraingo zibilizazioak berak, ez berez, baina bai lurreko gauzekin nahasiegia

dagoelako, zailago bihur dezake, maiz, Jainkoarenganako bidea.

Ez da zalantzarik, Jainkoa beren bihotzetatik nahita urruntzen eta

erlijio-arazoa baztertzen saiatzen direnak, beren kontzientzien agindua

jarraitu gabe, ez direla errurik gabe izango; baina fededunek ere badute,

batzuetan, nolabaiteko erantzukizuna horretan. Izan ere, ateismoa, bere

osotasunean hartuz, ez da hasieratik dagoen zerbait, hainbat arrazoirengatik

sortzen dena baizik; arrazoi hauen artean, erlijioen aurkako erreakzio

kritikoa dago, eta, herrialde batzuetan, batez ere kristau-erlijioaren

aurkakoa. Horregatik, ateismoaren sorrera honetan beren parte ez hain

txikia izan dezakete fededunek, fede-heziera baztertuz, doktrinaren azalpen

gezurrezkoa eginez, edota beren bizitza erlijioso, moral eta sozialeko

hutsegiteekin, Jainkoaren eta erlijioaren benetako aurpegia agertu

baino gehiago ezkutatu egin dutela esan daitekeelako.

20 {Ateismo sistematikoa). Oraingo ateismoak maiz agertzen du forma

sistematikoa ere; hark, beste arrazoi batzuez gain, giza beregaintasuna lortzeko

irrika du berekin, Jainkoarekiko edozein eratako mendekotasuna zail

gertatzeraino. Ateismo honen aldekoek, askatasuna, gizakia bere buruaren

jomuga, bere historiaren egile eta kreatzaile izatean datzala baieztatzen

dute; hau ezin daitekeela bat etorri, uste dute, Jauna, gauza guztien egile

eta helburua aitortzearekin, edota, gutxienez, honek guztiz alferrikako

bihurtzen duela haren aitormena. Oraingo garapen teknikoak gizakiarengan

sortzen duen botere-sentimenduak, doktrina honen alde egin dezake.

 

Oraingo ateismo moten artean, ez da ahaztu behar, gizakiaren askapena

batez ere haren askapen ekonomiko eta sozialetik etorriko dela

sinesten duena. Erlijioa, bere izaeraz, askapen honetarako eragozpen

dela uste du; izan ere, gizakiaren itxaropena geroko bizitza ametsezkora

bideratzean, lurreko hiriaren eraiketatik aldenduko bailuke. Horregatik,

doktrina honen aldekoek, estatuaren gobernura iristen direnean, eraso

egiten diote bortizki erlijioari, ateismoa zabalduz, batez ere gazteen hezieran,

herri-botereak bere esku izan ohi dituen presio-bideez baliatuz.

21 (Elizaren jarrera ateismoari buruz). Elizak, bai Jainkoari eta bai gizakiei

leialki atxikia denak, ezin du arrazoiaren eta giza esperientzia orokorraren

aurkakoak diren eta gizakia bere jatorrizko handitasunetik beheratzen

duten doktrina eta ekintza kaltegarri haiek gaitzetsi gabe utzi;

saminez gaitzetsi, baina baita sendotasun osoz ere, orain arte egin duen

bezala24.

Hala ere, pertsona jainkogabeen baitan Jainkoa ukatzeko diren ezkutuko

arrazoiak aurkitzen saiatzen da, ateismoak dakartzan arazoen

larriaz oharturik, eta, gizaki guztiei dien maitasunak eraginik, arazo

hauek azterketa serio eta sakona behar dutela uste du.

Elizak uste du, Jainkoa aitortzea ez dagoela inola ere gizakiaren

duintasunaren aurka, duintasun honek Jainkoarengan berarengan baitu

oinarria eta perfekzioa; izan ere, Jainko kreatzaileak ezarria izan da gizakia

adimendun eta libre gizartean; eta, batez ere, seme-alaba bezala,

Jainkoaren elkartasun berera eta haren zorion berera deitua izan da.

Gainera, itxaropen eskatologikoak ez duela lurreko zereginen garrantzia

murrizten irakasten du Elizak, alderantziz baizik: haiek betetzeko euskarri

gisa arrazoi berriak ematen ditu. Jainkozko oinarria eta betiko bizitzaren

itxaropena falta direnean, ordea, gizakiaren duintasunak kalte

larri-larriak jasaten ditu, gaur egun behin eta berriro agertzen denez, eta

bizitzaren eta heriotzaren, erruaren eta saminaren enigmak erantzunik

gabe gelditzen dira, gizakiak maiz etsipenean erortzeraino.

Bien bitartean, gizaki orok askatu gabeko arazo izanez jarraitzen

du bere buruarentzat, lauso artean bezala sumatzen den arazoa. Izan ere,

une batzuetan, batez ere bizitzako gertaera nagusienetan, inork ere ezin

dio erabat ihes egin aipatutako galderari. Jainkoa da arazo honi erantzun

betea eta guztiz ziurra ematen diona; gizakiari goragoko pentsamenduetara

eta bilaketa apalagora dei egiten dion Jainkoa.

 

Ateismoari eman behar zaion erremedioa, doktrinaren azalpen

egokian eta Elizaren eta beronen kideen bizitza zintzoan bilatu behar

da. Elizak bertako egin behar ditu eta ia begien bistan agertu Jainko

Aita eta honen Seme gizon egina, Espiritu Santuaren gidaritzapean bere

burua etengabe eraberrituz eta garbituz25. Hau, lehenengo eta behin,

fede bizi eta helduaren testigantzaz lortzen da, zailtasunak argi ikusi eta

gainditzeko landua den fedearen testigantzaz. Martiri askok eman zuten

eta ematen dute fede honen testigantza bikaina. Fede honek sinestunen

bizitza osoa, baita bizitza profanoa ere, betez eta zuzentasun eta maitasunera

bultzatuz, batez ere behartsuekiko zuzentasun eta maitasunera

bultzatuz, agertu behar du bere emankortasuna. Azkenik, Jainkoaren

presentzia agertzeko asko laguntzen du fededunen senide arteko maitasunak,

gogo batez Ebanjelioko26 fedearen alde lan egiten dute eta batasun-

seinale agertzen dira.

Elizak, ateismoa oso-osoan gaitzesten badu ere, gizaki guztiek,

sinestunek eta sinesgabeek, lan egin behar dutela aitortzen du, mundu

hau, bertan bizi baitira elkarrekin, behar den bezala eraikitzeko. Hau ez

dago benetan egiterik, egiazko eta zentzudun elkarrizketarik gabe. Tamalgarria

deritzo, bada, herri-agintari batzuek, pertsonaren oinarrizko

eskubideak kontuan izan gabe, sinestunen eta sinesgabeen artean bidegabeki

egiten duten bereizkeriari. Sinestunentzat askatasun aktiboa eskatzen

du, mundu honetan ere Jainkoaren tenplua eraikitzen utz dakien.

Jainkogabeei, berriz, dei egiten die gizalegez, Kristoren Ebanjelioa

bihotz zabalez kontuan har dezaten.

Elizak badaki ongi, bere mezuak bat egiten duela giza bihotzaren

gurari sakonenekin, giza bokazioaren duintasuna aintzat hartzeko eskatzen

duenean, beren etorkizun gorenaz etsita zeudenei itxaropena itzuliz.

Haren mezuak ez du inola ere txikiago egiten gizakia, alderantziz

baizik; hau da, argia, bizitza eta askatasuna ematen ditu haren garapenerako;

eta hortik at, ezerk ere ezin dezake ase gizakiaren bihotza: «Zeuretzat

egin gaituzu, Jauna, eta gure bihotza egonezinik dago zugan atseden

dezan arte»27.

22 (Kristo, gizaseme berria). Egiaz, gizakiaren misterioa gizon egindako

Hitzaren misterioan argitzen da soilik. Bada, Adam, lehen gizasemea,

etortzekoa28 zenaren irudi zen, hau da, Kristo Jaunarena. Kristok, Adam

berriak, Aitaren eta honen maitasunaren misterioaren errebelazioan,

gizasemea agertzen dio bete-betean gizakiari berari eta beronen bokazioaren

bikaintasuna erakusten dio. Ez da, beraz, batere harritzekoa

adierazitako egiek Harengan beren sorrera aurkitzea eta beren gailurra

iristea.

«Jainko ikusezinaren irudi den Kristo» (Kol 1, 15)29, gizaseme perfektua

da, lehen bekatuaz gero desitxuratua izan zen jainkozko irudia

Adamen seme-alabei lehengoratu ziena. Harengan giza izaera onartua

izan zen, ez irentsia30; horrexegatik, gugan ere goi-goiko mailara jasoa izan

da. Izan ere, Berbera, Jainkoaren Semea, bere gizakundeaz, nolabait esateko,

gizaki ororekin bat egin da. Giza eskuez lan egin zuen, giza adimenez

pentsatu, giza borondatez jokatu31, giza bihotzez maitatu. Maria

Birjinarengandik jaioa, benetan gutariko bihurtu zen, gauza guztietan

gure antzeko bekatuan izan ezik32.

Bildots errugabeak, berak nahita isuri zuen bere odolaren bidez,

bizitza merezi izan zuen guretzat, eta Harengan Jainkoak adiskidetu

egin gintuen berekin eta gu geure artean33 eta deabruaren eta bekatuaren

esklabotzatik askatu gintuen; horrela, guretariko edonork esan dezake

Apostoluarekin batera: Jainkoaren Semeak «maite izan ninduen eta bere

bizia nire alde eskaini zuen» (Ga 2, 20). Guregatik sufrituz, ez bakarrik

ikasbide ona eman zigun haren urratsei jarraituz joka dezagun34, bidea

ere ezarri zuen, hura jarraituz bizitza eta heriotza santutzen baitira eta

haiek esanahi berria hartzen baitute.

Gizaki kristauak, senide askoren artean35 lehen sortua den Semearen

irudiko egina izanik, «Espirituaren lehen-dohainak» (Erm 8, 23) hartzen

ditu, maitasunaren lege berria betetzeko36 gai egingo dutenak. Espiritu

honen bidez, «hartuko dugun ondarearen garantia baita» (Ef 1, 14), gizaki

osoa eraberritzen da barruz, «gorputzaren erospeneraino» (Erm 8, 23):

«Jesus hilen artetik piztu zuen Jainkoaren Espiritua zuengan bizi bada,

Kristo hilen artetik piztu zuenak berak biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak

ere, zuengan bizi den bere Espirituaren bitartez» (Erm 8, ll)3 7.

Egiaz, kristauak, nahigabe handien artean gaitzaren aurka borrokatzeko

premia eta eginbeharra ditu eta baita heriotza jasateko ere; baina, pazko

misterioan elkarturik, Kristoren heriotzaren irudiko eginik, esperantzak

sendoturik, piztuerara iritsiko da38.

Honek ez du kristauentzat soilik balio, baita borondate oneko gizaki

guztientzat ere, hauen bihotzetan graziak ezin ikusizko eran lan

egiten baitu39. Kristo guztion onerako hil zen40 eta gizakiaren bokazio

gorena bakarra da, hau da, jainkozkoa. Beraz, Espiritu Santuak guztiei

eskaintzen diela, sinetsi behar dugu, pazko-misterio honekin elkartzeko

ahalbidea, Jainkoak dakien eran.

Hauxe da gizakiaren misterio handia, kristau-errebelazioak sinestunentzat

argitzen duena. Honela, bada, Kristoren bitartez eta Kristorengan

argitzen da, honen Ebanjeliotik at larritasunez betetzen gaituen saminaren

eta heriotzaren enigma. Kristo piztu egin zen, bere heriotzaz

heriotza deseginez, eta bizitza41 eman zigun, Semearengan seme-alaba

izanik, Espirituarengan Abba!Aita!42 hots egin dezagun.

I I . KAPITULUA

Giza komunitatea

23 {Kontzilioaren asmoa). Oraingo munduaren ezaugarri nagusienen

artean, elkarrekiko harremanen indartzea aipatzen da, eta garapen honetarako

asko laguntzen dute gaur eguneko aurrerapen teknikoek. Hala

ere, gizakien senide arteko elkarrizketaren perfekzioa ez datza aurrerapen

hauetan; sakonkiago, pertsonen artean ezartzen den komunitatean baizik;

honek duintasun espiritual beteari dagokion elkarrekiko begirunea

eskatzen du. Kristau-errebelazioak laguntza handia ematen du pertsonen

arteko elkartasun hau bultzatzeko eta, era berean, gizarte-bizitza arautzen

duten legeak, Kreatzaileak gizakiaren izaera espiritualean eta moralean

grabatu zituenak, hobeki ulertzera eramaten gaitu.

Elizaren Maisutzaren oraintsuko dokumentuek, gizarteari buruzko

kristau-doktrina luze eta zabal azaldu dutenez gero43, Kontzilioak

egiarik nagusien batzuk gogorarazten ditu soilik, eta haien oinarriak azaltzen

ditu errebelazioaren argitan. Ondorengo lerroetan, haietatik sortzen

diren eta gure egunetan garrantzi handia duten ondorio batzuei ekiten

die.

24 (Giza bokazioaren izaera komunitarioa Jainkoaren asmoetan). Guztiak

aita-arduraz zaintzen dituen Jainkoak, gizaki guztiek familia bat

bera osa dezatela nahi du eta elkarren artean senide-harremanak izan ditzatela.

Izan ere guztiak, Jainkoaren irudira eginak, «gizon bakar batengandik

sorrarazi baitzituen Jainkoak nazio guztiak, lur zabal osoan bizi

zitezen» (Eg 17, 26), helburu bakar eta berera deituak dira, hau da,

Jainkoaren berarengana.

Horregatik, Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasuna da lehenengo

agindua eta nagusiena. Izan ere, Jainkoarenganako eta lagun

hurkoarenganako maitasuna ezin daitezkeela bata besteagandik banatu

irakasten digu Eskritura Santuak: «…eta beste edozein agindu, esaldi

honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala… maite

duenak, beraz, erabat betetzen du legea» (Erm 13, 9-10; ik. 1 Jn 4, 20).

Argi eta garbi ikusten da hau garrantzi handi-handikoa dela, gero eta

gehiago elkarren mende dauden gizakientzat eta gero eta batuago den

munduan.

Are gehiago: Jesus Jaunak, Aitari, «guztiak bat izan daitezela…, zu

nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala» (Jn 17, 21-22), otoitz egiten

dionean, giza adimenarentzat itxita zeuden ikuspegiak irekiz, nolabaiteko

antzekotasuna iradokitzen du Jainkoaren pertsonen artean dagoen

batasunaren eta Jainkoaren seme-alabek egian eta karitatean duten

batasunaren artean. Antzekotasun honek hau erakusten du: gizakiak,

Jainkoak beronengatik maite izan zuen kreatura bakarra izanik lurrean,

ezin dezakeela bere burua bete-betean aurkitu, bere burua egiaz emanez

izan ezik44.

25 (Pertsonaren eta gizartearen arteko elkarrekiko mendekotasuna). Gizakiaren

izaera sozialak dakar pertsonaren garapena eta gizartearen beraren

hazkundea bata bestearen mende izatea. Izan ere, erakunde sozial

guztien oinarri, subjektu eta jomuga giza pertsona da eta halaxe izan be

har du, bere izaeraz gizarte-bizitzaren premia duelako45. Gizarte-bizitza

gizakiarentzat gainera datorkion zerbait ez denez gero, besteekin harremanetan,

elkarri lagunduz eta senideekin elkarrizketan garatu ditzake

hark bere gaitasun guztiak eta erantzun bere bokazioari.

Gizakia osatzeko beharrezko diren lotura sozialen artean, batzuk,

familia eta komunitate politikoa adibidez, haren barne-izaerari hurbilagotik

erantzuten diotenak dira; beste batzuk, berriz, hark libreki hala

nahita sortzen direnak. Gure garaian, hainbat arrazoirengatik, egunetik

egunera ugarituz doaz elkarrekiko harreman eta mendekotasunak; hortik

sortzen dira zuzenbide publiko nahiz pribatuko elkarte eta erakundeak.

Fenomeno honek, sozializazioa deritzonak, arrisku gabea ez bada

ere, onura handiak dakartza pertsonaren gaitasunak sendotzeko eta

gehitzeko eta haren eskubideak babesteko46.

Baina pertsonek beren bokazioa betetzeko, baita bokazio erlijiosoa

betetzeko ere, gizarte-bizitza honetatik asko hartu arren, hala ere

ezin uka genezake, gizakiak haurtzarotik sartuak eta murgilduak dauden

ingurumari sozialak maiz aldentzen dituela on egitetik eta gaitzera

eramaten dituela. Egia da, gizarte arloan maiz gertatzen diren nahasteak,

neurri batean, egitura ekonomiko, politiko eta sozialeko tirabiretatik

datozela. Baina batez ere, gizarte-arloa ere gaiztotzen duten gizakiaren

harrokeria eta berekoikeriatik sortzen dira. Gizarteko gauzak

bekatuaren ondorioz kutsatuak izan direnean, berriz, gaitzera makurtua

jaiotzen den gizakiak, gero bekaturako eragingarri berriak aurkitzen

ditu, eginahalak egin gabe eta graziaren laguntza gabe gainditu

ezin dituenak.

26 (Guztien ona bultzatzea). Gero eta estuagoa eta apurka-apurka hedatuagoa

den elkarren mendekotasunaren ondorioz dator, guztien ona

hau da, giza taldeei eta kide bakoitzari beren perfekzioa lortu ahal

izatea ematen dien gizarte-bizitzako baldintza multzoa— gaur egun

gero eta unibertsalago eginez joatea eta, horregatik, gizadi osoari dagozkion

eskubide eta eginbeharrak ondorio izatea. Talde orok izan behar

ditu kontuan gainerako taldeen bidezko behar eta nahiak; areago oraindik,

giza familia osoaren ona izan behar du kontuan47.

Era berean, biziagotuz doa pertsonaren duintasun gorenaz dagoen

sentiberatasuna, gauza guztien gain baitago eta haren eskubide eta egin

beharrak unibertsalak eta ukiezinak baitira. Beraz, gizakiari eskuragarri

egitea komeni da, benetako giza bizitza egiteko behar duen oro, esaterako:

janaria, jantzia, bizilekua, bizibidea libreki hautatzeko eta familia

osatzeko, heziera, lana, izen ona izateko, errespetatua izateko, informa-

2io egokia izateko eskubidea, bere kontzientziaren arau zu^enaren erara

jokatzeko, bizit2a pribatua babesturik izateko eta bidezko askatasuna,

baita erlijio-arloan ere, izateko eskubidea.

Horrela, gizarteko ordena eta honen aurrerapena etengabe pertsonen

onaren mende jarri behar dira, gauzen erabideak pertsonen erabideari

begira izan behar duelako eta ez alderantziz. Jaunak berak ohartarazi

zuen hau, larunbata gizakiarentzat egina izan zela eta ez gizakia

larunbatarentzat48, esan zuenean. Gizarteko erabide honek egunez

egun aurrera egin behar du, egian oinarritu behar du, zuzentasunaren

gainean eraiki, maitasunaren bidez biziberritu; bestalde, askatasunean

aurkitu behar du oreka gero eta gizatiarragoa49. Baina hau guztiau betetzeko,

pentsaera eraberritu behar da eta gizartean aldaketa handiak

egin behar dira.

Jainkoaren Espiritua, probidentzia miragarriz historiaren joan-etorria

gidatzen duena eta lurraren aurpegia eraberritzen duena, ber-bertan

dago eboluzio honetan. Ebanjelioaren legamiak duintasun-eskaera geldiezina

eragin du eta eragiten du gizon-emakumeen bihotzean.

27 {Pertsonarekiko begirunea). Ondorio praktiko eta oso premiazkoetara

etorriz, Kontzilioak gizakiarekiko begirunea azpimarratzen du;

horrela, bakoitzak, inolako salbuespenik gabe, beste ni bat bezala hartu

behar du lagun hurkoa, lehenengo eta behin, haren bizitzaz eta

duintasunez bizi izateko behar dituen bitartekoez ardura hartuz50, Lazaro

behartsuaz batere arduratu gabe bizi zen aberats haren antzera

joka ez dezaten51.

Gure egunotan, batez ere, premiazkoa da edozein gizakiren lagun

hurko egin eta hari fin-fin zerbitzatzea hartarako aukera etor dadinean,

bai guztiek bertan behera utzitako zaharra denean, bai bidegabeki gutxietsia

den langile atzerritarra denean, bai erbesteratua denean edo legez

kanpoko harremanetatik jaiotako haurra, berak egin ez duen bekatuagatik

errurik gabe sufritzen duena denean, bai gure kontzientziari

kontuak eskatzen dizkion gosetia denean, Jaunaren hitza gogoratuz:

«Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten

» (Mt 25, 40).

Gainera, bizitzaren aurka doan oro, esaterako: edozein eratako giza

hilketak, genozidioak, abortua, eutanasia eta nahita nork bere buruaz

beste egitea bera; pertsonaren osotasuna galtzera datorkeen oro, esaterako:

gorputz-atalen mozketak, gorputz eta arimako torturak, baita gogoa

bortxatzeko ahaleginak ere; giza duintasuna iraintzen duen oro, esaterako:

bizitzeko baldintza penagarriak, kartzelatze arbitrarioak, deportazioak,

esklabotza, prostituzioa, emakumezkoen eta gazteen salerosketa;

baita langileak dirua irabazteko tresna huts bezala eta ez pertsona libre

eta erantzule bezala erabiliak diren laneko baldintza umiliagarriak ere;

gauza hauek guztiak eta antzekoak benetan dira lotsagarriak, eta, giza

zibilizazioa hondatuz, beren egileak gehiago desohoratzen dituzte bidegabekeria

jasaten dutenak baino eta Kreatzaileari zor zaion ohorearen

aurkakoak dira erabat.

28 {Etsaiei izan behar zaien begirune eta maitasuna). Gure begirune

eta maitasuna, gai sozial, politiko eta baita erlijiosoan ere guk bezala

sentitzen eta jokatzen ez dutenenengana ere zabaldu behar dira; eta zenbat

eta sakonkiago ulertu haien pentsaera gizatasunez eta maitasunez,

hainbat errazago izango zaigu haiekin elkarrizketan sartzea.

Dena dela, maitasun eta onberatasun hauek ez gaituzte inola ere

axolagabeko bihurtu behar egiaren eta ongiaren aurrean. Are gehiago:

maitasunak berak estutzen ditu Kristoren ikasleak, egia salbagarria gizaki

guztiei hots egin diezaieten. Baina errakuntzaren eta erratzen

duenaren artean bereizkuntza egitea komeni da; errakuntza beti da arbuiatzekoa,

baina erratzen duenak, pertsonaren duintasuna gordetzen

du, baita erlijio-ideia okerrez edo zehatzak ez direnez kutsatua dagoenean

ere52. Jainkoa da epaile eta bihotzak ezagutzen dituen bakarra:

horregatik debekatzen digu edonoren barruko errudun izateaz juzgu

egitea53.

Kristoren doktrinak irainak barka ditzagula ere eskatzen du eta

maitasunaren agindua, Itun Berriko agindua dena, etsai guztiengana

zabaltzen du: «Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta

gorrotatu etsaia. Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin

otoitz pertsegitzen zaituztenen alde» (Mt 5, 43-44) eta zuek belzten zaituztenen

alde54.

29 (Gizakien arteko funtsezko berdintasuna eta gizarteko justizia). Gizaki

guztiek, adimendun arimaz hornituak eta Jainkoaren irudiko eginak,

izaera eta jatorri bera dute, eta, Kristok berrerosiak izanik, bokazio

eta jainkozko zori bera. Horregatik, guztien arteko funtsezko berdintasuna

gero eta argiago aitortu behar da.

Argi dago, gizaki guztiak ez direia berdinak ahalmen fisikoari dagokionez

eta gaitasun intelektual eta moralei dagokienez. Hala ere, per

tsonaren oinarrizko eskubideetan egiten den edozein bereizkeria mota,

soziala nahiz kulturala, sexu, arraza, kolore, maila sozial, hizkuntza

nahiz erlijioagatik, gainditu eta baztertu beharra dago, Jainkoaren asmoen

aurkakoa da-eta. Izan ere, benetan tamalgarria da, pertsonaren

oinarrizko eskubide horiek alde guztietan behar bezala babestuak ez izatea.

Esaterako, emakumeari senarra libreki aukeratzeko eta bizibide bat

hartzeko, edota gizonezkoaren antzeko kultura eta heziera izateko eskubidea

ukatzen zaionean.

Gainera, gizakien artean bidezko ezberdintasunak badira ere, pertsonen

duintasun berdinak eskatzen du bizitzaren egoera gizatiar eta zuzenagora

iristea. Izan ere, giza familia bakarreko kide edo herrien artean gertatzen

diren ezberdintasun ekonomiko eta sozial handiegiak gaizpidea

dakarte eta gizarteko justiziaren, zuzentasunaren, pertsonaren duintasunaren

aurka doaz eta baita gizarteko eta nazioarteko bakearen aurka ere.

Giza erakundeek, pribatuek nahiz publikoek, gizakiaren duintasunaren

eta helburuaren zerbitzura jokatzen saiatu behar dute, era berean

morrontza sozial eta politikoaren kontra ausarki borrokatuz eta gizakiaren

oinarrizko eskubideak edozein gobernamendutan errespetatuz. Gainera,

erakunde hauek apurka-apurka errealitate espiritualekin bat etor

daitezela komeni da, hauek baitira gorengoak, nahi den helburura iritsi

arte aldi luzea izango bada ere.

30 (Etika indibidualista gainditzea). Munduaren aldaketa sakon eta azkarrak

premia handiz eskatzen du, ez dadila inor izan, gauzen joan-etorriaz

axolagabe nahiz aurrera egiteko nagi, etika indibidualistarekin etsitzen

duenik. Justiziaren eta maitasunaren eginbeharra are eta hobeki betetzen

da, bakoitzak, bere gaitasunaren eta besteen premien arabera guztien onerako

lan eginez, era berean gizakien bizitzako baldintzak hobetzeko diren

erakunde haiek, publikoak nahiz pribatuak, bultzatzen eta laguntzen dituenean.

Badira ideia ireki eta nobleak eduki, eta hala ere gizarteko premiez

batere arduratuko ez balira bezala bizi direnak. Are gehiago, askok,

han eta hemen, ez dituzte legeak eta gizarteko arauak aintzat hartzen. Ez

dira gutxi, iruzur eta amarruz, bidezko zergak eta gizarteko beste zenbait

eginbehar saihesten dituztenak. Beste batzuek gutxietsi egiten dituzte gizarte-

bizitzako zenbait arau, esaterako, osasuna zaintzeko ezarriak, edota

zirkulazioko arautegia eta ez dira konturatzen zabarkeria horrek arriskuan

jartzen duela beraien bizitza eta beste batzuena.

Gizarteko harremanak aintzat hartzea eta betetzea izan bedi guztientzat

gauza sakratua, gaurko gizakiaren eginbehar nagusietariko bat

bezala. Izan ere, mundua zenbat eta batuago eginez doan, gizakiaren

eginbeharrek hainbat argiago gainez egingo diete talde partikularrei,

apurka-apurka mundu osora zabaltzeko. Hau ezin gauzatu daiteke, gizaki

bakoitzak eta giza talde bakoitzak bertute moral eta sozialak berengan

lantzen eta gizartean zabaltzen ez badituzte, horrela gizaki berriak

eta gizadi berriaren egile izango direnak sor daitezen, beharrezko den

Jainkoaren graziak lagundurik.

31 (Erantzukizuna eta esku hartzea). Gizaki bakoitzak ardura handiagoz

bete dezan bere kontzientziako eginbeharra, bai bere buruari dagokionez

eta bai bera partaide den taldeei dagokienez, kultura espiritual

zabalago batean kontu handiz hezia izan behar du, gaur egun gizadiaren

esku dauden baliabide izugarriak erabiliz. Batez ere edozein gizarte motatatik

datozen gazteen hezierak, gizon eta emakume jantziak ez ezik,

bihotz handikoak ateratzera bideratua izan behar du, oraingo garaiek

premia handiz eskatzen dutenez.

Baina gizakia nekez hel daiteke erantzukizun-zentzu honetara, bizitzako

baldintzek bere duintasunaz konturatzen eta bere bokazioari

erantzuten uzten ez badiote, Jainkoari eta ingurukoei bere burua eskainiz.

Giza askatasuna ahuldu egiten da askotan, gizakia premia gorrian

gertatzen denean; eta, era berean, doilortu egiten da, bizimodu errazegian

bertan gozo, urrezko bakardade antzeko batean biltzen denean. Askatasuna

sendotu egiten da, ordea, pertsonak gizarte-bizitzako halabeharrezko

eginbeharrak onartzen dituenean, elkarrekin bizitzeak

dituen era askotako eskakizunak bere gain hartzen dituenean eta giza

komunitatearen zerbitzurako bere burua eskaintzen duenean.

Horregatik, guztiengan berotu behar da proiektu bateratuetan esku

hartzeko gogoa. Txalogarria da, ahalik eta herritar gehienek herri-bizitzan

benetako askatasunez esku hartzen duten nazioen jokamoldea.

Hala ere, herrialde bakoitzaren egiazko egoera eta herri-aginteak duen

ezinbesteko sendotasuna izan behar dira kontuan. Herritar guztiak, gizartea

osatzen duten talde ezberdinen bizitzan parte hartzera emanak

izan daitezen, beharrezko da talde hauetan erakargarriak diren ondasunak

aurkitzea eta besteen zerbitzurako haiek erabiltzea. Zentzuz pentsa

genezake, gizadiaren etorkizuna, geroko belaunaldiei bizitzeko eta itxaropena

izateko arrazoiak transmititzeko gai direnen baitan dagoela.

32 (Gizon egindako Hitza eta giza elkartasuna). Jainkoak, gizakia, bakarrik

bizitzeko ez, baina batasun soziala eraikitzeko sortu zuenez gero, era

berean «haren nahia izan zen…, ez soilik gizakiak bana-banaka elkarrekin

zerikusirik ez balute bezala santu egin eta salbatzea, baizik eta haiek herri

gisa eratzea, bera egiaz ezagutu eta bizitza santuaz zerbitza zezan»55. Horre

gatik, salbamen-historiaren hasierarik hautatu ditu gizakiak, ez gizabanako

direnez soilik, baita komunitate jakin bateko kide direnez ere. Izan ere,

Jainkoak bere asmoa agertuz hautatu zituenei, «bere herri» (Ir 3, 7-12) deitu

zien eta, gainera, ituna sinatu zuen harekin Sinain56.

Komunitate-izaera hau Jesu Kristoren egintzaz hobetzen eta burutzen

da. Izan ere, gizon egindako Hitzak berak nahi izan zuen gizarte-bizitzan

partaide izatea. Kanako ezteietan izan zen; Zakeoren etxera jaitsi

zen; zergalari eta bekatariekin batera jan zuen. Aitaren maitasuna eta gizakiaren

bokazio gorena errebelatu zituen, gizarteko gertaera arrunt-arruntak

gogoraraziz eta guztiz egunerokoak diren esamolde eta irudiak erabiliz.

Sorterriko legeen mende nahita egonez, giza harremanak santutu

zituen, batez ere familiako harremanak, hortik jaiotzen baita gizarte-bizitza.

Bere garaiko eta herrialdeko langile baten bizitza egin nahi izan zuen.

Bere predikuan argi eta garbi agindu zien Jainkoaren seme-alabei,

elkarrekin senide bezala joka zezatela. Bere otoitzean, bere ikasle guztiak

«bat» izan zitezela eskatu zuen. Are gehiago: berak ere, guztien Berrerosle,

bere burua eman zuen heriotzaraino denen alde. «Ez die inork maitasun

handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino

» (Jn 15, 13). Herri guztiei Berri Ona hots egiteko agindu zien

apostoluei, gizadia Jainkoaren familia izatera etor zedin, hartan legearen

gailurra maitasuna izanik.

Senide askoren artean lehen sortua izanik, bere heriotza eta piztueraren

ondoren, fedez eta maitasunez onartzen dutenen artean, bere Espirituaren

dohainez, senidearteko elkartasun berria ezartzen du; hori

haren Gorputzean gauzatzen da, Elizan. Gorputz honetan, guztiek, elkarren

osagarri direnez gero, elkarren zerbitzuan jardun behar dute,

eman zaizkien dohainen arabera.

Elkartasun honek handituz joan behar du, harik eta betearen betera

iristen den eguna arte eta harik eta gizakiek, graziaren bidez salbatuak,

Jainkoak eta Kristo Senideak maitatutako familia bezala, Jainkoari

aintza bete-betea emango dioten arte.

III. KAPITULUA

Giza ekintza munduan

33 {Arazoaren planteamendua). Gizakia beti ahalegindu da bere lanaz

eta argitasunaz bere bizitza gehiago garatzen; gaur egun, batez ere zientziari

eta teknikari esker, handitu egin du eta etengabe handituz doa ia

izadi osoaren gain duen nagusitasuna; eta, batez ere nazioarteko era

askotako harremanen gehitzeak lagundurik, giza familiak, apurka-

-apurka, komunitate bat bezala ikusten eta ezartzen du bere burua

mundu osoan. Horrela, gizakiak lehen bereziki goiko indarretatik itxaron

ohi zituen ondasunetarik asko, gaur egun bere trebetasunak eskuratzen

dizkio.

Jada gizadi osoa hartzen duen ahalegin eskerga honen aurrean, galdera

ugari sortzen dira gizakien artean: Zein da ekintza honen esanahia

eta balioa? Nola erabili behar dira gauza hauek guztiak? Zein da gizabanakoen

eta elkarteen ahaleginek lortu nahi duten heiburua? Elizak Jainkoaren

hitzaren gordailua du; hortik ateratzen dira printzipio erlijioso

eta moralak, baina Elizak galdera bakoitzarentzat erantzuna beti eskura

izan ez arren, errebelazioaren argia bildu nahi luke guztien trebetasunarekin,

gizadiak oraintsu hartu duen bidea argitzeko.

34 (Giza ekintzaren balioa). Sinestunentzat argi dago, giza ekintza

bakarkakoa eta taldekakoa, edota gizakiek mendeetan barrena bizitzako

baldintza hobeak lortzearren egin duten ahalegin ikaragarri hura, bere

hartan ikusirik, Jainkoaren asmoari erantzuten diona dela. Izan ere, gizakiak,

Jainkoaren irudira eginak, lurra bertan dauden guztiekin menderatuz,

mundua justiziaz eta santutasunez gobernatzeko agindua jaso

zuen57, eta, Jainkoa gauza guztien egile aitortuz, bere burua eta unibertso

osoa harengana zuzen zitzala, gauza guztiak gizakiaren mendeko izanik,

Jainkoaren izena miresgarria izan dadin mundu osoan58.

Honek badu zerikusia lanik arruntenekin ere. Izan ere, gizon-emakumeek,

berentzat eta beren familientzat bizibidea bilatzeko lan egiten

duten bitartean, beren ekintzak gizartearen onerako egiten dituztenek,

arrazoiz pentsa dezakete, beren lanaz Kreatzailearen obra garatzen dutela,

beren senideen onaz arduratzen direla, eta beren arretaz Jainkoaren

asmoa historian bete dadin laguntzen dutela59.

Eta honela, kristauek, gizakiek beren asmamenez eta bertutez lortutako

obrak Jainkoaren ahalmenaren aurka doazela eta adimendun

kreatura bere Kreatzailearen aurrean ia etsai bezala jaikitzen dela pentsatu

beharrean, buruan ongi sarturik dute, gizadiaren garaipenak Jainkoaren

handitasunaren seinale eta haren erabaki harrigarriaren fruitu direla.

Zenbat eta handiago egiten den gizakien ahalmena, hainbat gehiago zabalduko

da haien erantzukizuna, bai gizabanakoena eta bai giza taldeena.

Horregatik, argi dago, kristau-mezuak ez dituela aldentzen gizakiak

mundua eraikitzetik eta ez dituela bultzatzen beren kidekoen ongi izateaz

axolagabe egotera, alderantziz baizik: eginbehartzat ezartzen die

hori egitea60.

35 (Giza ekintzaren antolaketa). Giza ekintza, gizakiagandik datorrenez

gero, gizakiagana zuzendurik dago. Izan ere, gizakiak hartan edo

horretan diharduenean, ez ditu gauzak eta gizartea aldatzen soilik, bere

burua ere hobetzen du. Asko ikasten du, bere ahalmenak lantzen ditu,

bere baitatik irten eta gainditu egiten du bere burua. Hazkunde hau,

zuzen ulertuz gero, bil daitezkeen kanpoko ondasunak baino baliotsuagoa

da. Gizakiak gehiago balio du bera denagatik, berak daukanagatik

baino61. Era berean, justizia handiagoa, senidetasun zabalagoa eta gizarteko

harremanetan antolaketa gizatiarragoa lortzeko gizakiek egiten

dutenak gehiago balio du aurrerapen teknikoak baino. Bada, aurrerapen

hauek giza sustapenerako gaia eman dezakete nolabait esateko, baina

berek bakarrik ezin gauzatu dezakete.

Beraz, hauxe da giza ekintzaren araua: Jainkoaren erabaki eta borondatearen

arabera, gizadiaren benetako ongiarekin bat etor dadila eta

gizakiari, bakarrean nahiz taldean, bere bokazioa bete-betean lantzeko

eta gauzatzeko ahalbidea eman diezaiola.

36 {Munduko gauzen bidezko autonomid). Hala ere, gure garaikideak

beldur direla dirudi, giza ekintzaren eta erlijioaren artean den lotura

estu-estuak, gizakiaren, gizartearen edo zientziaren autonomia ez ote

duen eragotziko.

Munduko gauzen autonomia esatean, kreaturek eta elkarteek ere gizakiak

apurka-apurka ezagutu, aplikatu eta eratu behar dituen lege eta balio

bereziak dituztela ulertzen bada, argi dago hori eskatzea guztiz zilegi

dela. Hori ez bakarrik eskatzen dute gure garaiko gizakiek; hori Kreatzailearen

asmoekin ere bat dator. Izan ere, kreazioaren izaeragatik beragatik,

gauza guztiak daude beren sendotasun, egia eta ontasunez, beren ordena

eta legez hornituak; gizakiak horiek errespetatu beharra du, zientzia edo

arte bakoitzaren metodo bereziak aitortuz. Horregatik, ikerketa metodikoa

diziplina guztietan, benetan era zientifikoan eta arau moralen harian

eginez gero, ez da inola ere fedearen aurkakoa izango, munduko errealitateek

eta fedeko errealitateek Jainkoarengan beragan dutelako sorrera62.

Are gehiago: gogo apal eta iraunkorrez gauzen alderdi ezkutuak arakatzen

saiatzen dena, berak jakin gabe ere, Jainkoaren eskuak gidatua bezala da,

Hark, gauza guztiei euskarria emanez, diren huraxe izan daitezela eragiten

baitu. Horregatik tamalgarritzat jo behar dira, zientziari zor zaion

autonomia behar den bezala ez ulertzeagatik, kristauen artean ere izan

diren jarrera batzuk, hortik sortu diren eztabaida eta liskarrek eraman

baitituzte asko fedea eta zientzia bata bestearen aurkakoak direla pentsatzera63.

Baina «munduko gauzen autonomia» esatean, kreaturak ez daudela

Jainkoaren mende eta gizakiak Kreatzailearengana zuzendu gabe erabil

ditzakeela ulertzen bada, ez da Jainkoa ezagutzen duen inor era horretako

iritziak zein okerrak diren sumatuko ez duenik. Izan ere, Kreatzailerik

gabe kreatura aienatu egiten da. Gainerakoan, edozein erlijiotako

sinestunek entzun izan dituzte beti Jainkoaren ahotsa eta adierazpenak

kreaturen hizkuntzan. Gainera, Jainkoa ahaztuz gero, kreatura bera

ilundurik gelditzen da.

37 {Giza ekintzaren hondamena bekatuagatik). Baina Eskritura Santuak,

eta honekin bat dator mendeetako esperientzia, hau irakasten dio

giza familiari: gizakiarentzat guztiz onuragarria bada ere, giza aurrerapenak

tentaldi handi bat ere badakarrela berekin: balioen hurrenkera azpikoz

gora jarriz eta ona eta txarra nahasiz, gizabanakoek eta taldeek nork

bere interesak soilik eta ez besteenak begiratzeko tentaldia. Horrek mundua

jada benetako senidetasun-lekua ez izatea dakar, gizadiaren botere

gehiagotuak giza arraza bera galtzeko arriskuan jartzen duen bitartean.

Gizakiaren historia osoan barrena borroka latza gertatu da ilunpetako

indarren aurka, munduaren sorreran bertan hasirik, azken eguna

arte iraungo duena, Jaunak dioenez64. Gudu honetan sarturik, gizakiak

etengabe borrokatu behar du onari atxikitzeko, eta eginahalak eginda

baizik ez da gai izango, Jainkoaren graziaren laguntzaz, bere baitan batasuna

lortzeko.

Horregatik, Kristoren Eliza, Kreatzailearen erabakietan ustea jarriz,

giza aurrerapenak gizakiaren benetako zoriona ekar dezakeela aitortuz,

ezin daiteke gera, hala ere, Apostoluaren hitzak errepikatu gabe: «Ez

egokitu mundu honen iritzietara» (Erm 12, 2), hau da, huskeriaren eta

gaiztakeriaren espiritu hartara, Jainkoaren eta gizakiaren zerbitzura eratua

dagoen giza ekintza bekaturako tresna bihurtzen duenera.

Beraz, inork miseria hura nola gainditu daitekeen galdetuko balu,

kristauek hau aldarrikatuko lukete: harrokeriak eta norberaren buruaganako

maitasun eragabeak egunero arriskuan jartzen dituzten gizakiaren

ekintza guztiak, garbitu eta perfekziora eraman beharra dagoela, Kristoren

gurutzearen eta piztueraren bidez. Bada, Kristok berrerosia eta Espiritu

Santuak sorkari berri egina izanik, Jainkoak egindako gauza berberak

maita ditzake eta maitatu behar ditu gizakiak. Izan ere, Jainkoarengandik

hartzen ditu eta Jainkoaren eskutik etorriak bezala begiratzen eta errespetatzen

ditu. Haiengatik bere Ongileari eskerrak emanez, eta pobretasun

eta askatasun espirituz sorkariak erabiliz eta gozatuz, munduaren

benetako jabe egiten da, ezertxo ere ez balu bezala, eta guztiaren jabe

izanik65. Izan ere, «dena zuena da. Zuek, ordea, Kristorenak zarete, eta

Kristo Jainkoarena» (1 Ko 3, 22-23).

38 (Giza ekintza, pazko-misterioan perfekziora eramana). Jainkoaren

Hitza, beronen bidez egin baitziren gauza guztiak, berbera gizon eginez

eta gizakien lurrean bizi izanez66, munduaren historian gizon perfektu

bezala sartu zen, hura onartuz eta beregan laburbilduz67. Berak

errebelatzen digu «Jainkoa maitasuna dela» (1 Jn 4, 8) eta era berean,

giza perfekzioaren, eta beraz, mundua transformatzeko oinarrizko legea

maitasunaren agindu berria dela. Honela, bada, Jainkoaren maitasunean

sinesten dutenei, gizaki guztientzat irekita dagoela maitasun-

-bidea ziurtatzen die eta ez dela alferrikakoa senidetasun unibertsala

ezartzeko egiten den ahalegina. Era berean jakinarazten du, maitasun

hau ez dela gauza handietan bakarrik bilatu behar, batez ere bizitzako

eguneroko egoeretan baizik. Gu guztiongatik, bekatariongatik, heriotza

jasanez68, bere etsenpluz, haragiak eta munduak bakea eta zuzentasuna

bilatzen dutenen sorbalda gainean ezartzen duten gurutzea eramaten

irakasten digu. Bere piztueragatik Jaun egina izanik, Kristok,

zeru-lurretan ahalmen osoa eman izan zaionak69, bere lana egiten du

jada gizakien bihotzetan, bere Espirituaren indarrez; bere lana, ez bakarrik

geroko bizitzaren irrika sortuz, baita, horrexegatik, giza familiak

bere bizitza gizatiarrago bihurtzen eta mundu guztia helburu honen

mende jartzen saiatzeko dituen gurari nobleak piztuz, garbituz eta

sendotuz ere. Baina Espirituaren dohainak era askotakoak dira: batzuei

zeruko bizilekuaren nahia argi eta garbi agertu eta giza familian

gorde dezaten dei egiten dien bitartean, beste batzuei mundu honetan

gizakien zerbitzura beren buruak eskaintzera dei egiten die, beren zerbitzu

honen bidez zeruetako erreinurako gaia prestatuz. Hala ere, guztiak

askatzen ditu, berekoikeria alde batera utziz eta lurreko indar

guztiak giza bizitzaren alde jarriz, geroko gauzetara jo dezaten, gizadia

bera Jainkoarentzat opari atsegingarri70 bilaka dadinean.

Jaunak itxaropen honen bermea eta biderako biatikoa utzi zizkien

bereei, gizakiak landutako izadiko elementuak, senide-elkartasunaren

afarian eta zeruko otordua aurrez dastatzean, bere gorputz eta odol aintzatsu

bilakatzen diren fedeko sakramentu hartan.

39 (Lur berria eta zeru berria). Ezezaguna zaigu71 lurraren eta gizadiaren

amaiera noiz izango den, eta ez dakigu unibertsoa nola eraldatuko

den ere. Egia da, mundu honen irudia, bekatuak desitxuratua,

iragankorra dela72, baina Jainkoak bizileku berria eta lur berria prestatu

dituela irakatsi zaigu; han justizia biziko da73 eta hango zoriontasunak,

gizakien bihotzetan diren bakezko gurari guztiak aseko eta

gaindituko ditu74. Orduan, heriotza ezerezturik, Jainkoaren seme-alabak

Kristorengan piztuak izango dira, eta izate makal eta ustelkorrean

ereina izan zena, izate ustelezinez jantziko da75; eta, maitasunak eta

honen egintzek bere horretan iraunez76, Jainkoak gizakiarengan pentsatuz

egin zuen kreazio oso hura77 harropuzkeriaren mendetik askatua

izango da.

Ohar hau egiten zaigu: gizakiarentzat ez dela ezertarako mundu

guztia irabaztea, bere burua galtzen badu78. Hala ere, lur berriaren itxaropenak

ez du lur hau lantzeko ardura moteldu behar, bizitu baizik, lur

honetan hazten baita giza familia berriaren gorputz hura, jada mende

berriaren egitamu antzekoa ager dezakeena. Horregatik, lurreko aurrerapena

Kristoren erreinuaren hazkundetik kontu handiz bereizi behar

bada ere, aurrerapen hura, gizartea hobeki antolatzen laguntzen duen

heinean, zerikusi handikoa da Jainkoaren erreinuarentzat79.

Giza duintasunaren, senide-elkartasunaren eta askatasunaren ondareak,

hau da, gure izaeraren eta gure ahaleginaren fruitu on hauek guztiak,

Jaunaren Espirituan eta haren aginduaren arabera lurrean zehar zabaldu

ondoren, berriro aurkituko ditugu gero, orban orotarik garbituak,

argituak eta antzaldatuak, Kristok betiko erreinua eta erreinu unibertsala

Aitarengana dezanean: «egiaren eta biziaren erreinua, santutasun eta graziaren

erreinua, zuzentasun, maitasun eta bakearen erreinua»80. Erreinua

era misteriotsuan lurrean da jadanik; Jauna etor dadinean helduko da

bere betearen betera.

IV. KAPITULUA

Elizaren egitekoa gaurko munduan

40 {Elizaren eta munduaren arteko erlazioa). Pertsonaren duintasunaz,

giza komunitateaz, giza ekintzaren sakoneko esanahiaz esan dugun guztiak

Elizaren eta munduaren arteko erlazioen oinarria osatzen du eta

baita bien arteko elkarrizketaren funtsa ere81. Horregatik, kapitulu honetan,

Kontzilio honek Elizaren misterioaz esandako guztia jakintzat

emanik, Eliza bera hartuko da kontuan, mundu honetan dena eta berarekin

bizi dena eta jokatzen duena.

Aita Betikoaren82 maitasunetik etorria, Kristo Berrerosleak denboran

fundatua, Espiritu Santuarengan83 bildua, Elizak salbameneko eta

eskatologiako helburua du, geroko mendean soilik bete-betean irits

dezakeena. Hemen da jadanik, lurrean, gizon-emakumez osatua, hau

da, gizadiaren historian, Jainkoaren seme-alaben familia, Jaunaren

etorrera arte etengabe haziz joan behar duena, osatzera deituak diren

lurreko hiriko kidez osatua. Zeruko ondasunak direla-eta bat egina eta

haiekin aberastua, familia hau «Kristok ezarria eta eratua izan da

mundu honetan elkargo legez»84 eta «batasun ageriko eta sozialerako

bitarteko egokiz»85 hornitua da. Honela, Eliza, era berean «ageriko taldea

eta komunitate espirituala»86, gizadi osoarekin batera aurrera doa eta

munduaren lurreko zori berbera du, eta Kristorengan eraberritua eta Jainkoaren

familia bilakatua izan behar duen gizartearen87 legamia eta

arima bezala dago.

Egia esan, lurreko hiriaren eta zeruko hiriaren lotura estu hau fedez

suma daiteke soilik; are gehiago: bekatuaz hondaturiko giza historiarentzat

misterioa izango da, harik eta argiz beteriko Jainkoaren seme-alaben

errebelazioa iritsi arte. Elizak, bere salbamen-helburua bilatzean, ez dio

bakarrik jainkozko bizitza ematen gizakiari, nolabait ispilatzen den bere

argia mundu osoaren gainera isuri ere bai, batez ere pertsonaren duintasuna

sendatzen eta jasotzen, gizartearen finkotasuna indartzen duen

heinean, eta gizakien eguneroko ekintzari esanahi sakonagoa ematen

dion heinean. Elizak uste du, honela, bere kide bakoitzaren eta komunitate

osoaren bidez, asko egin dezakeela gizakien familia eta hauen historia

gizatiarrago bihurtzeko.

Gainera, gogo onez hartzen du estimu handitan Eliza katolikoak,

zeregin bera betetzeko kristau Eliza edo eliz komunitate batzuek, lan

bateratuaren bidez egin duten eta egiten duten ekarpena. Era berean,

ongi buruan sarturik du, munduak, bai gizabanakoen bitartez, bai gizartearen

bitartez, beren dohain eta ekintzez, asko lagundu dezakeela

eta era askotara lagundu ere, Ebanjelioari bidea prestatzeko. Elizari eta

munduari, biei, dagozkien gauza haietan, elkarrekiko harreman eta laguntza

hau ongi bideratzeko printzipio orokor batzuk ematen dira.

41 {Gizaki bakoitzari Elizak eman nahi dion laguntza). Gaurko gizakia,

bere pertsona-izaera hobeki garatzeko eta bere eskubideak egunetik

egunera gehiago azaltzeko eta finkatzeko bidean da. Jainkoaren misterioa

agerraraztea, gizakiaren azken helburua dena, Elizaren gain utzia

izan denez gero, berberak erakusten dio gizakiari bere izatearen zentzua,

hau da, gizakiari buruzko barru-barruko egia. Elizak ongi daki, berak

zerbitzatzen duen Jainkoak bakarrik erantzun diezaiekeela giza bihotzaren

nahierarik sakonenei, lurreko janariz ez baitira egundo ere asetzen

oso-osoan. Badaki beste hau ere: gizakia, Jainkoaren Espirituak etengabe

eragina, ez dela egundo ere guztiz axolagabe izango erlijio-arazoaren

aurrean, iragan mendeetako esperientziak ez ezik, gure garaiko lekukotasun

ugarik ere agertzen dutenez. Izan ere, gizakiak beti jakin nahi izango

du, argi-argi ez bada ere, bere bizitzaren, bere ekintzaren eta heriotzaren

esanahia zein den. Elizaren presentziak berak ere arazo hauek

gogorarazten dizkio. Baina gizakia bere irudiko egin zuen eta bekatutik

berrerosi zuen Jainkoak bakarrik ematen die erantzun betea galdera

hauei, eta hau, gizon egin zen bere Semearengan burututako errebelazioaren

bidez. Kristo gizaki perfektuari jarraitzen diona, bera ere gizakiago

egiten da.

Fede honetatik abiatuz, Elizak aska dezake giza duintasuna iritzien

etengabeko aldaketatik, esaterako, giza gorputza gehiegi beheratzen edota

neurrigabe aupatzen duten iritzietatik. Ez da giza legerik pertsonaren

duintasuna eta gizakiaren askatasuna, Elizaren esku utzitako Kristoren

Ebanjelioak bezain ongi berma dezakeenik. Hain zuzen ere, Ebanjelio honek

Jainkoaren seme-alaben askatasuna iragartzen eta aldarrikatzen du;

esklabotza oro gaitzesten du, azken batean bekatutik dator-eta88; kontu

handiz errespetatzen du kontzientziaren duintasuna eta honek libreki

hartutako erabakia; etengabe aholkatzen du, giza talentu guztiak emankor

bihurtzea Jainkoaren zerbitzurako eta gizakien onerako, azkenik,

guztiei guztienganako maitasuna89 gomendatuz. Hau, kristau-ekonomiaren

oinarrizko legeari dagokio. Izan ere, Jainkoa bera Salbatzaile eta Kreatzaile

eta aldi berean giza historiaren eta salbamen-historiaren Jaun bada

ere, jainkozko ordena honetan bertan, ez da ezeztatzen kreazioaren eta batez

ere gizakiaren bidezko autonomia, aitzitik, bere duintasunera lehengoratzen

da eta hartan sendotzen.

Horregatik, Elizak, bere esku utzia izan den Ebanjelioaren indarrez,

gizakiaren eskubideak aldarrikatzen ditu eta aitortzen du eta

estimu handitan du garai honetako dinamismoa, beroni esker eskubide

hauek alde guztietan biziki bultzatzen baitira. Hala ere, mugimendu

hau Ebanjelioaren espirituz bete behar da eta era bateko nahiz

besteko autonomia faltsutik babestu. Izan ere, geure buruak Jainkoaren

lege orotatik aske ikusten ditugunean, gure pertsona-eskubideak

oso-osoan babestuak daudela pentsatzeko tentaldian izan gintezke.

Baina, bide honetatik, pertsonaren duintasuna, salbatu beharrean,

galdu egiten da.

42 {Gizarteari Elizak eman nahi dion laguntza). Giza familiaren bat

egitea asko sendotzen eta osatzen da, Kristorengan oinarritzen den90

Jainkoaren seme-alaben familiaren batasunarekin.

Baina, Kristok bere Elizari eman zion berariazko egitekoa ez da politikoa,

ekonomikoa edo soziala; izan ere, hari ezarri zion helburua erlijiosoa91

da. Baina, hain zuzen ere, erlijiozko egiteko honetatik bertatik

sortzen dira, gizakien komunitatea Jainkoaren legearen arabera moldatzeko

eta sendotzeko izan daitezkeen eginkizunak, argia eta indarrak. Are

gehiago, beharrezko den lekuan, garaien eta lekuen baldintzak kontuan

izanik, berberak eragin ditzake eta, areago, eragin behar ditu, guztien eta

batez ere behartsuen zerbitzurako diren egintzak, esaterako, errukizko

egintzak eta horien antzekoak.

Gainera, Elizak aitortzen du oraingo giza dinamismoan dagoen on

guztia: batez ere batasunerako joera, sozializazio egoki baterako eta elkartze

zibil eta ekonomikorako prozesua. Batasuna eragitea, Elizaren

barne-misioari loturik dago, hura baita «Jainkoarekin estu-estu batzearen

eta gizadi osoaren batasunaren sakramentu bezalakoa edo ezaugarri

eta tresna da Kristorengan»92. Honela, hark berak erakusten dio munduari,

ageriko batasun sozial benetakoa, gogoen eta bihotzen batasunetik

datorrela; hau da, fedetik eta maitasunetik, Espiritu Santuarengan batasun

ezin hautsizkoaren oinarria osatzen baitute. Hain zuzen ere, Elizak

oraingo gizarteari ekar diezaiokeen indarra, bizitza praktikoan betetzen

diren fede horretan eta maitasun horretan datza, eta ez giza bitarteko

hutsez burutzen den kanpoko inolako ahalmenetan.

Bestalde, bere misioa eta bere izaera dela eta, inongo giza kultura

partikularri edota inongo sistema politiko, ekonomiko eta soziali loturik

ez dagoenez gero, Eliza, bere unibertsaltasun honetatik, elkarbide

estu-estua izan liteke giza komunitate eta nazio ezberdinen artean,

hauek harengan fidatzen badira eta hari, zinez, bere misioa betetzeko

egiazko askatasuna aitortzen badiote behintzat. Arrazoi honengatik, Elizak

bere seme-alaba guztiei, baina baita gizaki guztiei ere, Jainkoaren

seme-alaben famili espiritu honetan, gainditu ditzatela nazioen eta arrazen

arteko liskar guztiak eta eman diezaiela barne-finkotasuna bidezko

giza elkargoei.

Gizadiak beretzat sortu dituen eta etengabe sortzen dituen era

askotako erakundeetan egiazko, on eta bidezko den guztia, begirune

handiz hartzen du Kontzilioak. Gainera, hau adierazten du: Elizak erakunde

hauek guztiak lagundu eta bultzatu nahi dituela, hori egitea beraren

esku den eta beraren misioarekin bat datorren heinean. Gauza

guztien gainetik nahi lukeena da, pertsonaren eta familiaren oinarrizko

eskubideak eta guztien onaren eskakizunak onartzen dituen edozein gobernamenduren

mendean, libreki moldatu ahal izatea guztien onerako.

43 (Kristauen bitartez giza ekintzari Elizak eman nahi dion laguntza).

Kontzilioak aholku ematen die kristauei, bi hirietako herritarrei, Ebanjelioaren

espirituak gidaturik, mundu honetako eginbeharrak leialki betetzen

saia daitezen. Oker daude, guk hemen hiri iraunkorrik ez daukagula

jakinik, baizik eta geroko hiriaren bila gabiltzala93, hori dela eta lurreko

eginbeharrak laga ditzaketela uste dutenean, beren fedeagatik beragatik,

bakoitza deitua izan den bokazioaren arabera94, horiek betetzera behartuago

daudela konturatu gabe. Baina ez daude zuzenago, ordea, lurreko

arazoetan murgil daitezkeela uste dutenak, hauek erlijio-bizitzarekin inolako

zerikusirik ez balute bezala, hau elizkizun-ekintzetan eta moraleko

eginbehar batzuetan datzala soilik uste dutelako. Aitortzen duten fedearen

eta askoren eguneroko bizitzaren arteko banaketa, gure garaiko oker

larrienetakotzat jo behar da. Itun Zaharrean jadanik profetek gartsuki gaitzesten

zuten93 eskandalu hau; eta Itun Berrian are gehiago, Jesu Kristok

berak zigor handiak agintzen baititu96 hori dela eta. Beraz, ez bitez jar faltsuki

bata bestearen aurka, ekintza profesional eta sozialak alde batetik,

eta erlijio-bizitza bestetik. Lurreko eginbeharretan zabarkeriaz jokatzen

duen kristauak, lagun hurkoarenganako eginbeharretan eta are Jainkoarenganakoetan

ere zabarkeriaz jokatzen du eta arriskuan jartzen du bere

betiko salbamena. Kristoren etsenplua jarraituz, hark eskulana egin baitzuen,

poztu bitez kristauak lurreko ekintza guztietan jardun ahal izateaz,

bizi-sintesi batean bilduz giza ahaiegin guztiak, etxekoak, ogibidekoak,

zientifikoak edo teknikoak erlijio-ondasunekin, goi-ordenamendu horren

mende, guztia Jainkoaren aintzarako izango baita.

Laikoei dagozkie bereziki, baina ez haiei bakarrik, mundu honetako

eginbehar eta ekintzak. Beraz, munduko herritar diren aldetik bakarrean

nahiz taldean jokatzen dutenean, ez bakarrik diziplina bakoitzeko

legeak errespetatu behar dituzte, baita arlo horietan benetako

gaitasuna lortzen saiatu ere. Gogo onez jardungo dute helburu berberak

dituzten gizakiekin elkarlanean. Fedearen eskakizunak gogoan izanik

eta hark ematen duen indarrez horniturik, duda-mudatan aritu

gabe ekin biezaiete asmo berriei behar denean eta aurrera eraman bitzate.

Behar bezala formatutako laikoen kontzientziari dagokio Jainkoaren

legea lurreko hiriaren bizitzan grabatzea. Bila bitzate laikoek

apaizengan argia eta espirituaren indarra. Baina ez bezate uste izan, beren

artzainak, sor daitezkeen arazo guztiei, are larrienei ere, berehala

erantzun zehatza emateko gai direnik, edota, hori haien egitekoa denik.

Bestera da: beraiek dira, kristau-jakinduriak argiturik eta Eliz Maisutzaren

doktrinari jaramon eginez97, dagozkien erantzukizunak beren

gain hartu behar dituztenak.

Sarri askotan, gauzen ikuspegi kristauak berak eragingo du, egoera

batzuetan, irtenbide zehatz baten alderantz makurtzea. Hala ere, beste

fededun batzuek, asmo zintzo berdintsuak eraginda, maiz gertatzen denez

eta bidezko denez, iritzi ezberdina emango dute gai beraren inguruan.

Eta askok, handik eta hemendik proposaturiko irtenbide horiek,

partaideen asmoak alde batera utziz, ebanjelio-mezuarekin erraz lotu

arren, gogoan izatea komeni da, aipaturiko kasu horietan ez zaiola inori

zilegi, Elizaren autoritatea beretzat soilik, bere iritziaren alde soilik aldarrikatzea.

Saia bitez, ordea, beti bata-bestea argitzen elkarrizketa leialaren

bidez, elkarrenganako maitasuna gordez eta, beste ezer baino lehen,

guztien ona gogoan izanik.

Baina Elizaren bizitzan aktiboki esku hartu behar duten laikoek, ez

bakarrik daude kristau-espirituz mundua blai egitera behartuak; horrez

gainera, gauza guztietan Kristoren lekuko izatera deituak dira, baita gizartearen

barnean ere.

Apezpikuek, haiei eman baitzaie Jainkoaren Eliza gobernatzeko egitekoa,

aldarrika bezate Kristoren mezua beren apaizekin batera, horrela

fededunen munduko ekintza guztiak Ebanjelioaren argiz beteak izan

daitezen. Gogoan izan bezate, gainera, artzain guztiek, beren eguneroko

harremanez eta arduraz98, Elizaren aurpegia erakusten diotela munduari,

eta hortik epaitzen dutela gizon-emakumeek kristau-mezuak dituen indarra

eta egia. Erakuts bezate erlijiosoekin eta beren fededunekin batera,

bizitzaz eta hitzez, Eliza, bere presentzia hutsez, dituen dohain guztiekin,

gaurko munduak behar-behar dituen bertute haien guztien iturri agorrezina

dela. Presta bitez estudioei biziki emanez, munduarekin eta edozein

iritzitako pertsonekin izatekoak diren elkarrizketan behar den bezala

esku hartu ahal izateko. Batez ere, izan bitzate bihotz-bihotzean Kontzilioaren

hitzak: «Mundu osoak egunetik egunera gero eta gehiago batasun

zibil, ekonomiko eta sozialera jotzen duenez gero, hainbat gehiago komeni

da apaizek, apezpikuen eta Aita Santuaren gidaritzapean beren

ahalegin eta arduretan elkar harturik, zatiketa-bide den oro saihestea, gizadi

guztia Jainkoaren familiaren batasunera etor dadin»99.

Elizak, Espiritu Santuaren indarrez, bere Jaunaren emazte leial izanez

eta munduan salbamen-ezaugarri izanez beti iraun badu ere, ongi

daki, hala ere, mendeetan barrena izan direla bere kideen artean100 Jainkoaren

Espirituari leial izan ez zaizkion klerikoak nahiz laikoak. Jakitun

dago, gure garaian ere, zenbaterainoko aldea dagoen berak aldarrikatzen

duen mezuaren eta Ebanjelioaren ardura beren gain duten haien giza

argaltasunaren artean. Akats hauei buruz historiak ematen duen epaia

edozein izanda ere, haietaz jakitun egon behar dugu eta ausarki borrokatu

haien aurka, Ebanjelioaren zabalkunderako eragozpen izan ez daitezen.

Era berean, badaki Elizak, mendeetako bere esperientziaz, munduarekiko

harremanak lantzerakoan zenbateraino joan behar duen

etengabe heldutasunerantz. Espiritu Santuak gidaturik, Elizak, Ama denez,

etengabe «aholku ematen die bere seme-alabei beren buruak garbitu

eta berriztatzera, Elizaren aurpegian Kristoren ezaugarria distiratsuago

ager dadin»101.

44 {Elizak oraingo mundutik jasotzen duen laguntzd). Munduak badu

interesa Eliza errealitate soziala eta historiaren legamia den aldetik aitortzeko.

Era berean Elizak berak ere badaki zenbat jaso duen gizadiaren

historiatik eta bilakaeratik.

Iragan mendeetako esperientzia, zientzien aurrerapena, giza kulturaren

forma ezberdinetan gorderik dauden altxorrak, haien bidez gizakiaren

izaera garapen beteagoz agertzen baita eta bide berriak irekitzen

baitira egiarantz, Elizarentzat ere onuragarri dira. Izan ere, hark berak,

bere historiaren hasieratik, herri ezberdinetako kontzeptu eta hizkuntzen

bidez adierazten ikasi zuen Kristoren mezua eta, horrez gainera, filosofoen

jakinduriaz janzten ahalegindu zen; eta guztia, Ebanjelioa, bai

guztien ulermenera eta bai jakintsuen eskakizunetara, komeni zen eran

egokitzearren. Egiaz, errebelatutako hitzaren prediku egokitu honek,

ebanjelizatze ororen lege izan behar du. Izan ere, honela, Kristoren mezua

herri guztietan nork bere erara adierazteko aukera indartzen da eta,

era berean, Elizaren eta herrietako kultura ezberdinen arteko harreman

bizia eragiten da102. Harreman hau sendotzeko, batez ere gure garaian,

gauzak azkar-azkar aldatzen eta batzuen eta besteen artean hain pentsamolde

ezberdinak diren honetan, munduan bizi izanez, fededunak izan

nahiz ez izan, erakunde eta diziplina ezberdinak sakonki ezagutu eta

haien pentsamoldea ulertzen dutenen aparteko laguntza behar du Elizak.

Jainkoaren Herri osoari dagokio, batez ere artzainei eta teologoei,

Espiritu Santuaren laguntzaz, gure garaiko hizkuntza ezberdinak arakatzea,

bereiztea eta interpretatzea eta Jainkoaren hitzaren argitan epaitzea,

errebelatutako Egia hobeki jasoa, hobeki ulertua eta egokiago adierazia

izan dadin.

Eliza, ageriko egitura soziala izatean, Kristorengan duen batasunaren

ezaugarri dena, aberastu daiteke eta aberasten da, gainera, bizitza

sozialaren eboluzioaz; ez Kristok eman zion egiturari zerbait falta bali

tzaio bezala; egitura hori sakonkiago ezagutzeko, hobeki adierazteko eta

zuzenkiago egokitzeko gure garaietara baizik. Elizak kontuan hartzen

du esker onez, askotariko laguntza jasotzen duela nola bere elkartean

hala bere seme-alabetariko bakoitzarengan, era eta kondizio guztietako

gizakiengandik. Izan ere, giza komunitatea eratzen dutenek, familiari,

kulturari, bizitza ekonomiko eta sozialari, nazioko eta nazioarteko politikari

dagokienez, eliz komunitateari ere, hau kanpoko errealitateen

mende dagoen heinean, laguntza handia ematen diete, Jainkoaren asmoen

arabera. Are gehiago, Elizak, kontra egin dioten eta jazarri zaizkion

haien oposiziotik bertatik ere onura handia atera duela eta atera litekeela

aitortzen du103.

45 (Kristo, alfa eta omega). Elizak, munduari laguntzean eta honengandik

asko jasotzean, gauza bat nahi du bakarrik: Jainkoaren erreinua

etor dadila eta gizadiaren salbamena ezar dadila. Jainkoaren Herriak

lurrean erromes doan garaian giza familiari egin diezaiokeen on guztia,

Eliza «salbamen sakramentu unibertsala»104 izatetik dator, Jainkoak gizakiari

dion maitasunaren misterioa aldi berean adierazi eta gauzatu

egiten baitu.

Jainkoaren Hitza, beronen bidez egin baitzen guztia, haragi egin

zen, gizon osoa izanez, guztiak salbatzeko eta gauza guztiak laburbiltzeko.

Jauna da giza historiaren jomuga, historiaren eta zibilizazioaren desirak

biltzen diren gunea, gizadiaren erdigunea, bihotz guztien poza eta

haien gose-egarrien betetasuna105. Bera da Aitak hilen artetik piztu, goretsi

eta bere eskuinaldean jarri zuena, bizien eta hilen epaile ezarririk.

Haren Espirituarengan biziberriturik eta elkarturik, giza historiaren

amaierarantz goaz erromes; hori haren maitasun-asmoarekin bete-betean

bat dator: «gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru

dela, batean bilduz» (Ef 1, 10).

 

Jaunak berak dio: «Hara, laster nator eta neurekin dakart saria, bakoitzari

bere egintzen arabera ordaintzeko. Neu naiz AJfa eta Omega,

lehena eta azkena, hasiera eta bukaera» (Ap 22, 12,13).

BlGARREN PARTEA

ARAZO LARRIENETARIKO BATZUK

46 (Sarrera). Pertsonak nolako duintasuna duen eta bakarka nahiz taldeka

mundu osoan zein egiteko betetzera deitua den azaldu ondoren,

Kontzilioak orain, Ebanjelioaren eta giza esperientziaren argitan, gizadia

biziki ukitzen duten garai honetako premiarik larrienetariko batzuetara

zuzentzen ditu guztien gogoak.

Gaur egun, guztien ardura pizten duten arazo askoren artean, ondorengo

hauek aipatzea komeni da batez ere: ezkontza eta familia, giza

kultura, bizitza ekonomiko-soziala eta politikoa, herrien familiaren elkartasuna

eta bakea. Arazo hauetariko bakoitzaren gain Kristorengandik

sortzen diren printzipioek eta argiek egin behar dute distira, kristau fededunak

gidatzeko eta gizaki guztiak argitzeko, hain korapilatsuak diren

hainbeste arazoren konponbide bila ari direla.

I. KAPITULUA

Ezkontzaren eta familiaren duintasuna zaintzea

47 {Ezkontza eta familia gaurko munduan). Pertsonaren eta giza elkartearen

eta kristau-elkartearen osasuna estu-estu loturik dago senaremazteen

eta familiaren ongizatearekin. Horregatik, kristauak, eta orobat

elkarte hau maite-maite duten guztiak, benetan pozten dira, gizakiei

maitasun-elkarte hau sendotzeko eta bizitza errespetatzeko erraztasuna

emango dieten, eta senar-emazteei eta gurasoei beren goi-mailako eginbeharra

betetzen lagunduko dieten askotariko baliabideetan gaur egun

aurrera egiteaz; baina, gainera, fruitu hobeak itxaroten dituzte eta haiek

bultzatzen saiatzen dira.

Hala ere, erakunde honen duintasunak ez du distira bera agertzen

leku guztietan; poligamiaz, dibortzioaren izurriaz, maitasun librea

deitzen denaz eta beste okerbide batzuez ilundurik baita. Gainera,

ezkontza-maitasuna gizakiaren berekoikeriaz, hedonismoaz, umeak

 

sortzearen aurkako jarduera bidegabekoez lorrindua izan ohi da maiz.

Bestalde, oraingo baldintza ekonomiko, sozio-psikologiko eta zibilek

nahasmendu larriak sortzen dizkiote familiari. Azkenik, munduko zenbait

lekutan kezkaz beterik ikusten ditugu biztanleen hazkundetik sorturiko

arazoak. Honek guztionek larritasuna dakar kontzientzietara.

Hala ere, ezkontza eta famili erakundearen indarra eta sendotasuna

agerian jartzen du gauza batek: oraingo gizartearen eraldaketa sakonek,

zailtasun handiak sortu arren, sarri-sarri eta era askotara erakunde horren

benetako izaera erakusten dute.

Horregatik, Kontzilioak, Elizaren doktrinaren kapitulu batzuk argiago

azaltzerakoan, argitu eta sendotu egin nahi ditu kristauak eta ezkontzaren

berezko duintasuna eta balio bikaina babesten eta bultzatzen

saiatzen diren gizaki guztiak.

48 {Ezkontzaren eta familiaren santutasuna). Ezkontideen itunez edo

atzeraezineko baietz pertsonalez ezartzen da bizitzaren eta ezkon maitasunaren

komunitate min-mina, Kreatzaileak sortua eta bere berariazko

legez hornitua dena. Honela, ezkontideek elkarri beren burua ematen

dioten eta elkar onartzen duten giza ekintzaren bidez, Jainkoak berretsitako

erakunde iraunkor bat sortzen da, baita gizartearen aurrean ere.

Bai ezkontideen eta seme-alaben onari begira eta bai gizarteari begira

ezartzen den lotura sakratu hau ez dago giza erabakiaren mende. Jainkoa

bera da ezkontzaren egilea eta hainbat onez eta xedez jantzi du106;

hori guztiori oso garrantzitsua da gizadiaren iraupenerako, familiako

kide bakoitzaren ongizaterako eta betiko zorionerako, familiaren beraren

eta gizarte osoaren duintasun, egonkortasun, bake eta joritasunerako.

Berezko izaeragatik, ezkontzaren erakundea bera eta ezkon maitasuna

umeak izatera eta haiek heztera zuzenduak dira, eta haiekin iristen

dute, nolabait esateko, beren koroa. Horrela, bada, gizonak eta emakumeak,

ezkon loturagatik aurrerantzean ez baitira bi, bat baino (Mt 19, 6),

elkarri laguntza eta zerbitzua ematen dizkiote beren buruen eta ekintzen

bat egite estuaren bidez, beren batasunaren esanahiaz jabetuz eta egunetik

egunera areagotuz. Bai barru-barruko bat-egite honek, bi pertsonaren

arteko buru-eskaintza den aldetik, bai seme-alaben onak, ezkontideen

leialtasun osoa eskatzen dute eta batasun hautsezina izatera

behartzen dute107.

 

Kristo Jaunak oparo bedeinkatu du askotariko amodio hau, maitasunaren

jainkozko iturritik sortua eta hark Elizarekin duen bat egitearen

irudira eraikia. Izan ere, behinola Jainkoa bere herriari bidera maitasun

eta leialtasun itun batez irten zitzaionez108, era berean orain

gizakien Salbatzailea eta Elizaren Senarra109 bidera irteten zaie, ezkontzako

sakramentuaren bidez, senar-emazte kristauei. Gainera, haiekin

geratzen da, hark bere Eliza maite izan zuenez eta haren alde bere burua

eman zuenez110, senar-emazteek ere, elkarri beren burua emanez, betiko

leialtasunez elkar maita dezaten. Senar-emazteen benetako maitasuna

Jainkoaren maitasunak hartzen du bere baitan eta Kristoren indar berrerosleak

eta Elizaren eragin salbagarriak zuzentzen dute eta aberasten, senar-

emazteak egoki Jainkoarengana eramateko eta aitaren eta amaren

eginkizun gorenean haiek laguntzeko eta sendotzeko111. Horregatik,

senar-emazte kristauak, beren bizierako eginbeharrak ongi bete ditzaten,

berariazko sakramentu batez sendotuak eta, nolabait esateko, sagaratuak

dira112; horren indarrez, beren ezkontzako eta familiako egitekoa

betetzean, Kristoren espirituak hartuak, eta, horren bidez beren bizitza

osoa fedez, itxaropenez eta maitasunez blai dutelarik, gero eta gehiago

hurbiltzen dira beren perfekziora eta elkar santutzera eta, beraz, elkarrekin

Jainkoa gorestera.

Horrela, gurasoek eurek etsenpluaz eta familiako otoitzaz aurrea

hartzen dutenean, seme-alabek eta are familiarekin bizi diren guztiek

ere errazago aurkituko dute gizatasun, salbamen eta santutasun bidea.

Senar-emazteek, aitatasun eta amatasun duintasunez eta eginkizunez jantzirik,

arretaz beteko dute hezieraren eginbeharra, batez ere erlijio-hezierarena,

lehen-lehenik berei baitagokie eginbehar hori.

Seme-alabek, familiako kide biziak direnez gero, laguntzen dute

beren erara gurasoen santutasunerako. Izan ere, gurasoen mesedeei esker

onez, maitasunez eta konfiantzaz erantzungo diete, eta egoera zailetan

eta zahartzaroko bakardadean seme-alabei dagokien jarrera zintzoz

lagunduko diete. Alarguntza, ezkontza-bokazioaren jarraipen bezala

bihotz sendoz eramana, guztiek goretsiko dute113. Familiak beste familia

batzuekin ere banatuko ditu bihotz zabaltasunez bere ondasun espiritualak.

Beraz, kristau-familiak, Kristoren eta Elizaren arteko maitasun-

-itunaren irudi eta parte-hartze den ezkontzan jatorria duenez gero114

 

Salbatzailearen presentzia bizia agertu behar du munduan eta Elizaren

benetako izaera, bai senar-emazteen maitasunaren, ugalkortasun bihotz

zabalaren, batasun eta zintzotasunaren bidez, bai bere kide guztien lankidetza

amultsuaren bidez.

49 (Ezkon maitasuna). Jainkoaren hitzak maiz dei egiten die ezkongaiei

eta senar-emazteei, ezkongai aldia maitasun garbiaz eta ezkontza

maitasun zatiezinaz sendotzera eta bultzatzera115. Gure garaiko gizaki

askok ere, estimu handitan dute, herrien ohitura garbien eta garaien

arabera agertu ohi den senar-emazteen arteko benetako maitasuna.

Maitasun honek, bete-betean giza maitasuna den aldetik, pertsonatik

pertsonarako borondatezko afektua denez gero, pertsona osoaren ona

biltzen du, eta, horregatik, berariazko duintasunez aberastu ditzake gorputz

eta arimaren adierazpenak eta baita gora jaso ere ezkon adiskidetasunaren

elementu eta ezaugarri berezi bezala. Jaunak, maitasun hau,

graziaren eta karitatearen dohain bereziaz sendatu, perfekzionatu eta

jaso nahi izan du. Era berean, gizatiarra eta jainkotiarra biltzen dituen

maitasun honek, beren buruen eskaintza, afektu samurrez eta ekintzaz

frogatua, elkarri libreki egitera daramatza senar-emazteak, eta maitasun

hau haien bizitza osora zabaltzen da116; are gehiago, bere ekintza oparoagatik

beragatik, perfekzionatu eta hazi egiten da. Beraz, oso erraz gainditzen

du joera erotiko hutsa, berekoikeriaz bilatzen denean, laster batean

eta era negargarrian aienatzen baita.

Maitasun hau, bereziki, ezkontzaren ekintza propioaren bitartez

adierazten eta perfekzionatzen da. Horregatik, senar-emazteak maiteki

eta oneski elkartzen direneko ekintzak onak eta duinak dira, eta, benetako

gizatasunez eginez gero, elkarrekiko eskaintza esan nahi dute eta

eragiten dute, horrela elkar aberastuz, pozezko eta esker oneko gogoaz.

Maitasun hau, elkarri emandako hitzaz berretsia eta batez ere Kristoren

sakramentuaz onetsia, ezin hautsizko eran leiala da aldi onean nahiz

txarrean, gorputzean nahiz gogoan, eta, beraz, ezkontza-nahaste eta dibortzio

guztitik at gelditzen da. Elkarren eta oso-osoko maitasunean,

bai gizonari eta bai emakumeari aitortu behar zaien duintasun pertsonal

berdinean ere, argi eta garbi agertzen da Jaunak berretsitako ezkontzaren

batasuna. Baina kristau-bokazio honetako eginbeharrak iraupenez

betetzeko, bertute handi-handia behar da; horregatik, senar-emazteek,

bizitza santurako graziaz sendotuak izanik, landu bitzate etengabe eta

eska bitzate otoitzean maitasunaren tinkotasuna, bihotz-handitasuna

eta sakrifiziorako joera.

 

Ezkontzako benetako maitasuna estimagarriago izango da eta hartaz

lagunartean iritzi ona sortuko da, senar-emazteak, maitasun berean beren

zintzotasun eta harmoniaren testigantza ematean eta seme-alaben hezkuntzaz

arduratzean gailentzen badira, eta haiek ezkon bikotearen eta familiaren

alde beharrezko den berritze kultural, psikologiko eta sozialean esku

hartzen badute. Gazteek ongi eta bere garaian eskolatuak izan behar dute

ezkontzako maitasunaren duintasunaz, egitekoaz eta jardueraz, batez ere

familiaren barruan bertan, kastitatea gordetzen ikasirik, horretarako adin

egokian, ezkongai aldi begiratu batetik ezkontzara igaro ahal daitezen.

50 (Ezkontzaren emankortasuna). Ezkontza eta ezkon maitasuna, berezko

izatez, ugaltzera eta umeak heztera zuzendua dago. Seme-alabak

dira, izan ere, ezkontzaren dohainik gorena eta biziki laguntzen dute

gurasoen onerako ere. Jainkoak berak, «ez da on gizona bakarrik egotea

» (Has 2, 18) esan baitzuen, eta «hasieran gizaseme eta emakume

egin zituela» (Mt 19, 4), hari bere egintza kreatzailean nolabaiteko

esku-hartzea eman nahirik, bedeinkatu egin zituen gizona eta emakumea

esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu» (Has 1, 28). Horregatik,

ezkontzako benetako maitasunak eta hortik datorren famili bizitzaren

sistema osoak, ezkontzaren gainerako helburuak ahaztu gabe, horra jotzen

dute: senar-emazteak prestatzera, gogo sendoz Kreatzailearen eta

Salbatzailearen maitasunarekin lankide izateko, Hark berauen bitartez

gehitzen eta aberasten baitu egunetik egunera bere familia.

Giza bizitza transmititzeko eta hezteko eginbeharrean, horixe izan

behar baitute beren egitekotzat, senar-emazteek badakite Jainko Kreatzailearen

maitasunaren lankide direla eta, nolabait, haren interpretatzaileak.

Horregatik, giza eta kristau erantzukizunez beteko dute beren egitekoa,

eta, Jainkoarenganako begirune otzanez, biak bat etorriz eta ahalegin

bateratuz, irizpide zuzena moldatuko dute, ez beren ona bakarrik gogoan

izanik, baita jaioak eta jaiotzeko diren seme-alabena ere, unean

uneko eta bizitza-egoerako baldintzak bereiziz, bai materialak eta bai espiritualak,

eta, azkenik, familiako elkartea, munduko gizartea eta Eliza

bera kontuan izanik. Azken batean, senar-emazteak eurak dira Jainkoaren

aurrean iritzi hau moldatu behar dutenak. Beren portaeran, senar-

-emazte kristauek jakinean egon behar dute, ezin dutela jokatu nahi duten

bezala, beti kontzientziaren arabera baizik; Jainkoaren legearekin berarekin

bat etorri behar duen kontzientziaren arabera, Elizaren Maisutzari

men eginez, honek interpretatzen baitu benetan lege hau Ebanjelioaren argitan.

Jainkoaren lege honek erakusten du senar-emazteen maitasunaren

esanahi betea, babestu egiten du eta benetako giza perfekziorantz

eramaten du. Horrela, senar-emazte kristauak, Jainkoaren probidentzian

uste osoa dutela eta sakrifiziorako joera landuz117, Kreatzailea goresten

dute eta Kristorengan perfekziora jotzen dute, erantzukizun zintzo,

gizatiar eta kristauaz ugaltzeko duten eginbeharra betetzen dutenean.

Jainkoak eman dien egitekoa honela betetzen duten senar-emazteen artean,

aipamen berezia merezi dute, zentzuz eta biak bat etorriz, bihotzzabaltasunez

umeak, ugari izanda ere, onartzen dituztenak118 behar bezala

hezteko.

Baina ezkontza ez da ezarria izan ugaltzerako soilik; pertsonen arteko

elkartasun hautsezinaren izateak berak eta umeen onak, senar-

-emazteen elkar maitasuna era egokian adieraztea, garatzea eta heltzea

eskatzen dute. Horregatik, umeak, batzuetan gogo biziz nahi diren

umeak, etortzen ez badira ere, ezkontzak, bizitza osoa hartzen duen

adiskidetasun eta batasun den aldetik, bere horretan dirau eta bere balioa

eta hautsezintasuna gordetzen ditu.

51 (Ezkon maitasunak bat etorri behar du giza bizitzari zor zaion errespetuarekin).

Kontzilioak badaki, senar-emazteak, beren ezkon bizitza

ongi antolatzean sarritan aurkitzen direla, oraingo bizitzaren baldintza

batzuek hartara eraginda, aldi batean behintzat, seme-alaba gehiago izaterik

ez dutela, eta elkar maitasunean eta elkarteko bizitzan zintzo irautea

zail egiten zaiela. Ezkon bizitza barnekoa eten dadinean, leialtasunaren

ona arriskuan gerta daiteke ez gutxitan eta umeen ona galbidetsuan:

bada, orduan seme-alaben heziera eta baita seme-alaba gehiago onartzeko

sendotasuna ere arriskuan daude.

Badira arazo hauei irtenbide ez-morala ematen ausartzen direnak,

are gehiago, hilketa ere arbuiatzen ez dutenak; Elizak, ordea, bizitza

transmititzea agintzen duten Jainkoarengandiko legeen eta benetako ezkon

maitasuna bultzatzearen artean, ezin daitekeela egiazko kontraesanik

egon gogorarazten du.

Izan ere, Jainkoak, bizitzaren Jaunak, bizitza zaintzeko eginkizun

ederra utzi du gizakien gain, eta hauek, gizakiei dagokien duintasunez,

bete behar dute eginkizun hori. Beraz, bizitza, sortzen den unetik bertatik

ardurarik handienaz zaindu behar da; bai abortua eta bai haur-hiltzea

krimen beldurgarriak dira. Gizakiaren izaera sexualak eta ugaltzeko giza

ahalmenak, harrigarriro gainditzen dute bizitzaren beheragoko mailetan

dagoena; horregatik, ezkontzaren ekintza propioak ere, benetako giza

duintasunez eratuak, begirune handiz hartuak izango dira. Beraz, jokaeraren

moraltasuna, ezkon maitasuna eta bizitza erantzukizunez transmititzea

uztartzeko orduan, ez dago soilik asmo zintzoaren eta motiboak

kontuan izatearen baitan, aitzitik, pertsonaren izaeratik eta honen ekintzetatik

harturiko irizpide objektiboetan oinarrituz finkatu behar da.

Irizpide hauek osorik gordetzen dute elkarri egindako beren buruen eskaintzaren

eta giza ugalketaren esanahia, benetako maitasunaren ingurumarian.

Hau ezinezkoa da, zintzoki lantzen ez bada ezkontzako kastitatea.

Ugalketa arautzean, printzipio hauetan oinarriturik, ez zaie zilegi

Elizaren seme-alabei, Jainkoaren legea azaltzean Eliz Maisutzak debekatzen

dituen119 bideetatik joatea.

Argi gera bedi, gizakien bizitza eta hura transmititzeko eginbeharra

ez direla mugatzen mundu honetara eta ezin daitekeela hortik

bakarrik neurtu eta ulertu, baizik eta gizakien betiko helburura jotzen

duela beti.

52 {Ezkontza eta familia bultzatzea guztion egitekoa dd). Familia gizatasunik

aberatsenetako eskola da. Bere bizitzaren eta bere misioaren

osotasuna lor dezan, beharrezkoak dira onginahizko komunikazio espirituala,

biek batera hartutako erabakia eta umeen hezkuntzan gurasoen

lankidetza arduratsua. Aitaren presentzia biziak asko laguntzen du

seme-alaben hezierarako, baina amaren etxeko ardura ere ziurtatu

beharra dago, seme-alabek, batez ere txikiek, oso premiazkoa baitute,

betiere emakumearen bidezko gizarte-sustapena alde batera utzi gabe.

Seme-alaben hezierak, haiek adindun izatera hel daitezenean, erantzukizun

osoz beren bokazioa, baita bokazio sakratua ere, jarraitzea eta bizibidea

hautatzea posible egingo duena izan behar du; eta hau ezkontza

balitz, beren familia propioa baldintza moral, sozial eta ekonomiko

egokietan sortzea posible egingo duena. Gurasoei nahiz jagoleei dagokie,

familia sortzean, gazteen aurrean gidari bezala agertzea, hauek

gogo onez entzun behar dituzten aholku zuhurrak emanez, baina, zuzenean

nahiz zeharka, ezkontzera edota pertsona jakin bat hautatzera

behartu gabe.

Horrela, belaunaldi ezberdinak biltzen diren eta jakinduria osoagoa

lortzen eta pertsonen eskubideak gizarte-bizitzako beste eskakizun batzuekin

uztartzen elkarri laguntzen dioten familia, gizartearen oinarri da.

 

Horregatik, komunitateetan eta giza taldeetan eragina duten guztiek,

biziki lagundu behar dute ezkontza eta familia bultzatzen. Botere zibilak

bere eginkizun sakratutzat izan behar du, ezkontzaren eta familiaren

benetako izaera ezagutzea, babestea, hari begiratzea, moraltasun publikoa

ziurtatzea eta etxeko ongizatearen alde egitea. Gurasoek seme-alabak

izateko eta familia barruan haiek hezteko duten eskubidea zaindu

behar da. Legeak egiterakoan kontuan hartuz eta beste hainbat ekinbidez,

babestu behar dira zorigaitzez familiaren ondasun hori ez dutenak

eta haiei laguntza egokia eman.

Kristauek, oraingo aldiaz baliatuz120 eta betikoa forma iragankorretatik

bereiziz, bultza bitzate ezkontzaren eta familiaren onak, beren

bizitzaren beraren testigantzaz eta borondate oneko gizakiekin ekintza

bateratuz, eta, honela, zailtasunak gaindituz, beteko dituzte familiaren beharrak

eta garai berriei dagozkien onuraz hornituko dute. Helburu hau

lortzeko, asko lagunduko dute fededunen kristau-zentzuak, gizakien

kontzientzia moral zuzenak eta zientzia sakratuetan jantziak direnen jakinduriak

eta iaiotasunak.

Zientzialariek, batez ere biologoek, medikuek, soziologoek eta psikologoek,

lan eder-ederra egin dezakete ezkontzaren eta familiaren onerako

eta kontzientzien bakerako, beren ikerketak bateratuz, giza ugalketaren

ordenamendu zuzenaren alde dauden baldintza ezberdinak hobeki

argitzen saiatzen badira.

Apaizei dagokie, famili gaietan ongi eskolatuak, senar-emazteen

bokazioa berauen ezkon bizitzan eta famili bizitzan bultzatzea, baliabide

pastoral ezberdinen bitartez, Jainkoaren hitzaren predikuaz, gurtza liturgikoaz

edota beste laguntza espiritual batzuez; haiei dagokie zailtasunetan

onberatasunez eta pazientziaz bihotz ematea eta maitasunean sendotzea,

familia egiaz distiratsuak izan ditzaten.

Saia bitez erakunde batzuk eta besteak, batez ere familien elkarteak,

doktrinaz eta egintzaz gazteak eta senar-emazteak eurak, batez ere

ezkonberriak, sendotzen eta famili bizitzarako eta bizitza sozial eta apostolikorako

prestatzen.

Senar-emazteak eurak ere, azkenik, Jainko biziaren irudira eginak

eta pertsonen benetako sailean ezarriak, bizi bitez bat eginik121 maitasun

berberaz, bata-bestearen antzeko pentsaeraz, elkarren arteko santutasunaz,

beren bokazioko poz eta nahigabeetan, bizi-iturri122 den Kristori

jarraituz, beren maitasun leialagatik, Jaunak bere heriotza eta

piztueraren bidez munduari errebelatu zion123 karitate-misterio haren

lekuko izan daitezen.

 

II. KAPITULUA

Kulturaren garapena egoki bultzatzeaz

53 (Sarrerd). Pertsonak, bere izaerari hala dagokio-eta, ezin dezake benetako

eta erabateko gizatasuna erdietsi, kulturaren bitartez izan ezik;

hau da, naturaren ondasunak eta balioak landuz. Beraz, giza bizitzaz ari

garenean, natura eta kultura estu-estu loturik daude.

«Kultura» hitzaz, oro har, gizakiari bere espirituaren eta gorputzaren

gaitasun askotarikoak hobetzen eta garatzen laguntzen dion guztia

esan nahi da; bere mende ezarri nahi du lurbira bera ere, ezagutzaren

eta lanaren bitartez; lagunarteko bizitza gizatiarrago bihurtzen du, bai

familian eta bai gizarte zibil osoan, ohituren eta erakundeen aurrerapenaren

bidez; azkenik, bere ekintzetan adierazten, komunikatzen eta gordetzen

ditu mendeetan barrena esperientzia handiak eta gurari espiritualak,

askoren, are gizadi osoaren, onerako izan daitezen.

Hortik dator giza kulturak, nahitaez, alderdi historiko eta soziala

berekin izatea, eta «kultura» hitzak, esanahi soziologiko eta etnologikoa

maiz hartzea. Alde horretatik esan ohi da, askotariko kulturak daudela.

Bada, gauzak erabiltzeko, lan egiteko, ideiak adierazteko, erlijioa bizi

izateko, portatzeko, legeak egin eta lege-erakundeak sortzeko, zientziak

eta arteak garatzeko eta eder-sena lantzeko era ezberdinetatik datoz elkarrekiko

bizitza antolatzeko eta bizitzako ondasunak moldatzeko era

ezberdinak. Honela, tradizioz jasotako ohiturek giza komunitate bakoitzaren

ondare propioa osatzen dute. Honela ingurumari zehatz eta historiko

bat ere sortzen da eta herri edo garai bakoitzeko gizakia hantxe

kokatzen da eta handik ateratzen ditu giza zibilizazioa bultzatzeko ondasunak.

1. atala

Kulturaren egoera oraingo munduan

54 (Bizitzeko era berriak). Gizaki modernoaren bizitzako baldintzak,

alde sozial eta kulturalean, biziki aldatu dira; hainbesteraino aldatu ere,

giza historiaren aro berri batez hitz egiteko bide ematen baitu124. Horregatik,

bide berriak irekitzen dira kultura hobetzeko eta hari hedadura

handiagoa emateko. Bide hauek, natur eta giza zientzien, baita zientzia sozialen,

aurrerapen izugarrien bitartez, teknikaren garapenaren eta baita gizakien

arteko komunikabideen erabileran eta antolaketa zuzenean ere egin

diren aurrerapenen bitartez prestatuak izan dira. Hortik dator oraingo kultura

ezaugarri bereziz markatua izatea: zientzia zehatzak deitzen direnek

gehiago ezinean lantzen dute iritzi kritikoa; oraingo psikologiako estudioek

sakonkiago azaltzen dute giza ekintza; historiako diziplinek asko laguntzen

dute gauzak beren aldakortasunaren eta eboluzioaren aldetik ikusten; bizitzako

usadio eta ohiturak gero eta berdinago bihurtzen dira; industrializazioak,

hirigintzak eta gizarte-bizitza eragiten duten beste arrazoi batzuek

kulturaren forma berriak sortzen dituzte (multzoen kultura), eta hortik datoz

sentitzeko, jokatzeko, aisialdiaz baliatzeko modu berriak; era berean,

herri eta giza talde ezberdinen arteko harreman gero eta handiagoek kultura

ezberdinen ondasunak hobeki agertzen dizkie guztiei eta bakoitzari, eta,

horrela, apurka-apurka, prestatuz doa giza kulturaren forma unibertsalagoa;

zenbat eta hobeki errespetatzen dituen kultura ezberdinen berezkasunak,

hainbat gehiago eragiten eta adierazten du gizadiaren batasuna.

55 {Gizakia, kulturaren egilea). Egunetik egunera gehiago dira, beren

komunitateko kulturaren egile eta sortzaile direla jakinean dauden edozein

giza taldetako nahiz naziotako gizon eta emakumeak. Mundu osoan

egunean baino egunean biziago sumatzen da autonomia-zentzua eta era

berean erantzukizun-zentzua; hori oso garrantzitsua da gizadiaren heldutasun

espiritual eta moralerako. Hau argiago agertzen da, munduaren

bat egitea eta mundu hobe bat egian eta justizian eraikitzeko ezarri zaigun

eginbeharra gogoan hartzen badugu. Honela humanismo berri baten

jaiotzaren lekuko gara, humanismo horretan gizakia batez ere bere

senideekin eta historiarekin duen erantzukizunagatik bereizten baita.

56 (Zailtasunak eta eginbeharrak). Baldintza hauetan ez da harritzekoa,

gizakiak, kulturaren aurrerapenaz bere burua erantzukizunez ikusten

baitu, itxaropen sakonago bati indar ematea bere baitan, baina baita

kezka handiz kontraesan ugari sumatzea ere, berberak erabaki behar dituen

kontraesanak.

Zer egin behar da kulturen arteko harreman naroagoek, talde eta

nazioen artean elkarrizketa egiazkora eta emankorrera eraman behar luketenek,

komunitateen bizitza nahas ez dezaten, arbasoen jakinduria alferrik

gal ez dezaten eta herrien izaera apartekoa arriskuan jar ez dezaten?

Nola bultzatu kultura berriaren dinamismoa eta zabalkundea, tradizioen

oinordetzarekiko leialtasuna galdu gabe? Hau premiazkoa da

batez ere, kultura, zientziaren eta teknikaren aurrerapen izugarritik

jaioa, tradizio ezberdinen arabera, estudio klasikoez elikatzen den espiritua

lantzearekin uztartu behar den lekuan.

Nola bat egin daiteke diziplina partikularren barreiatze azkarra

eta gehiagora doana, haien sintesia egiteko eta gizakiengan jakinduriara

daramaten kontenplazio eta miresmen-gaitasuna gordetzeko premiarekin?

Zer egin gizaki guztiek munduko kultura-ondasunetan parte har

dezaten, era berean espezialisten giza kultura gero eta goragokoa eta korapilatsuagoa

izanez doanean?

Azkenik, nola jo bidezkotzat kulturak eskatzen duen autonomia,

mundu honetakoa besterik ez den humanismo batean, are gehiago erlijioaren

beraren aurka doan humanismo batean, erori gabe?

Giza kulturak gaur egun kontraesan hauen artean garatu behar du,

giza pertsona osoa orekatsu lantzeko eran eta gizakiei, guztiak, baina batez

ere kristauak, senide bezala giza familia bakarrean bildurik, betetzera

deituak diren eginbeharrak betetzen laguntzeko eran.

2. atala

Kultura egoki bultzatzeko printzipio batzuk

57 {Fedea eta kultura). Kristauek, zeruko hirirantz erromes doazela,

goiko gauzak bilatu eta dastatu behar dituzte125; honek ez dio garrantzirik

kentzen, garrantzi handiagoa eman baizik, mundu gizatiarrago bat

eraikitzen gizaki guztiekin batera lah egiteko eginkizunari. Egia esan,

kristau-fedearen misterioak, eginkizun hau intentsitate handiagoz betetzeko

eta batez ere egintza honen zentzu betea aurkitzeko eragingarri eta

laguntza baliotsuak eskaintzen dizkie, giza kulturak bere lekurik gorena

gizakiaren bokazio osoan hartzen baitu.

Izan ere, gizakiak bere eskuen lanaz nahiz teknikaren laguntzaz

lurra lantzen duenean fruitu eman dezan eta giza familia osoarentzat

bizileku egokia izatera etor dadin, eta giza elkarteen bizitzan jakinaren

gainean bere egitekoa onartzen duenean, Jainkoaren asmoa, garaien

hasieran adierazia, lurraren nagusi izan126 eta kreazioa hobetzekoa

betetzen du, eta bere burua janzten; eta era berean senideen

zerbitzuari emanda bizitzeko esaten duen Kristoren agindu nagusia

gordetzen du.

Gainera, gizakiak, filosofia, historia, matematika eta giza zientzien

diziplina ezberdinetan murgiltzen denean eta arteei emanda dagoenean,

asko lagundu dezake giza familia egiaren, ongiaren eta ederraren goren

kontzepzioetara eta balioen iritzi unibertsalera igo dadin, horrela, argiroago

argitua izan dadin Jainkoarengan betidanik zen Jakinduria miresgarriz,

Harekin gauza guztiak bere esku izanez, lurbiran jostatuz, gizakiekin

egotea bere gozamen izanez127.

Horrexegatik, giza espiritua, gauzen morrontzatik libreago, errazago

igo daiteke Kreatzailearen gurtza eta kontenplaziora. Gainera,

graziaren eraginez, Jainkoaren Hitza ezagutzeko prestatzen da, gizon

egin baino lehen gauza guztiak salbatzeko eta Harengan laburbiltzeko,

munduan baitzegoen, gizaki guztiak argitzen dituen egiazko argi

(Jn l,9)128bezala.

Egia da, oraingo zientzien eta teknikaren aurrerapenak, beren metodoa

dela-eta ezin baitira gauzen barru-barruko arrazoietaraino iritsi,

halako fenomenismoa eta sinesgabetasuna lagundu dezakeela, diziplina

hauetan erabiltzen den metodoa, arrazoi gabe, egia oro aurkitzeko erregela

nagusitzat hartzen denean. Are gehiago, gizakiak, asmakizun modernoetan

gehiegizko konfiantza jarriz, bera nahikoa dela sinetsirik, goragokorik

ezer ere ez bilatzeko arriskua dago.

Hala ere, ondorio tamalgarri hauek ez dira nahitaez oraingo kulturaren

ondorioak eta ez gaituzte eraman behar honen alde onak ukatzera.

Alde onen artean, hauek aipa genitzake: zientziak ikastea eta

ikerketa zientifikoetan egiari buruzko leialtasun zehatza; talde teknikoetan

elkarrekin lan egin beharra; nazioarteko solidaritate-zentzua;

adituek duten erantzukizun-kontzientzia gero eta biziagoa gizakiei laguntzeko

eta baita haiei babesa emateko ere; bizi-baldintzak guztientzat

onuragarriagoak egin nahia, batez ere beren buruen jabe ez direnentzat

edota kultura aldetik murriztuak daudenentzat. Honek

guztionek nolabaiteko prestaera eman dezake Ebanjelioaren mezua

hartzeko, eta prestaera hau mundua salbatzera etorri zen Hark eratu

dezake bere maitasunaz.

58 (Lotura ugari Kristoren berri onaren eta giza kulturaren arteari). Salbamen-

mezuaren eta giza kulturaren artean lotura ugari dira. Izan ere,

Jainkoak, gizon egindako Semearengan bere burua bete-betean agertu

arte bere herriari errebelatuz, aro ezberdinei dagokien kulturaren arabera

hitz egin du.

Era berean, Elizak, mendeetan zehar baldintza ezberdinetan bizi

izanez, kultura ezberdinetako aurkikundeak erabili izan ditu, jende

guztien artean bere predikuan Kristoren mezua zabaltzeko eta azaltzeko,

mezu hori aztertzeko eta sakonkiago ulertzeko, ospakizun liturgikoan

eta fededunen forma askotako komunitatearen bizitzan hobeki

adierazteko.

Baina, aldi berean, edozein garaitako nahiz tokitako herri guztietara

bidalia izanik, Eliza ez dago soil-soilik eta ezin hautsizko eran loturik

inongo arraza nahiz naziori, inongo bizitzeko era bereziri, inongo ohitura

zahar nahiz berriri. Bere-berea duen tradizioari atxikirik eta era berean

bere misio unibertsalaz jakitun, kultura ezberdinekin harremanetan sar

daiteke, harreman hori aberasgarri izanik bai Elizarentzat berarentzat eta

bai kultura ezberdinentzat.

Kristoren Berri Onak etengabe berritzen ditu eroritako gizakiaren

bizitza eta kultura; beti mehatxagarri den bekatuaren liluratik datozen

okerrak eta gaitzak gudukatu eta desegiten ditu. Etengabe garbitzen eta

jasotzen ditu herrietako ohiturak. Goiko aberastasunez ugaltzen, sendotzen,

osatzen eta berrezartzen ditu129 Kristorengan, barrutik bezala, herri

nahiz aro bakoitzeko edertasun eta dohain espiritualak. Honela, Elizak,

berea duen egitekoa betetzean130, besterik gabe, jadanik giza zibilizazioa

bultzatzen eta laguntzen du, eta bere ekintzaz, baita liturgikoaz ere, gizakia

barne-askatasunerako hezten du.

59 (Kultura formetan dauden alde ezberdinak ongi eratu beharrd).

Goian adierazitako arrazoiengatik, Elizak guztiei gogorarazten die, kulturak

pertsonaren perfekzio osoari, komunitatearen eta gizarte osoaren

onari begira egon behar duela. Horregatik, espiritua landu beharra

dago, miresmenerako, barne-irakurketarako, kontenplaziorako eta irizpide

pertsonala eragiteko, eta zentzu erlijioso, moral eta soziala lantzeko

ahalmena haz dadin.

Bada, kulturari, gizakiaren izaera arrazional eta sozialetik zuzen datorrena

izaki, beti zor zaio egoki den askatasuna, aurrera egiteko, eta bidezko

ahalmena, bere printzipioen arabera, autonomiaz jokatzeko. Beraz,

arrazoiz eskatzen du begirunea eta badu nolabaiteko bortxaezintasuna ere,

pertsonaren eta elkarte partikular nahiz unibertsalaren eskubideak zainduz

betiere, guztien onaren muga barruan.

Sinodo santuak, Vatikanoko I. Kontzilioaren irakaspenak jasoz,

hau adierazten du: «bi ezagutza sail ezberdin daudela», fedearena eta

adimenarena, eta Elizak ez duela debekatzen «giza arteek eta kulturazko

diziplinek… beren printzipioak eta beren metodoak erabiltzea bakoitzak

bere arloan»; beraz, «zor zaien askatasun hau aitortuz», giza kulturaren

eta batez ere zientzien bidezko autonomia berresten du131.

Honek guztionek eskatzen du, gizakiak, moraltasuna eta guztien

ona zainduz betiere, egia libreki bilatzeko, bere iritzia adierazi eta zabaltzeko,

edozein lanbidetan aritzeko eta, azkenik, zabal dabiltzan gertakariak

egiaren arabera jakiteko bideak izatea132.

Aginte publikoari dagokio, ez kultura bakoitzaren izaera propioa

zein den zehaztea, guztien artean, baita nazio bateko gutxiengoen artean

ere133, kultura-bizitza eragiteko baldintzak eta baliabideak finkatzea

baizik. Horregatik, behin eta berriro gogorarazi behar da batez ere,

kultura, bere helburuetatik okerturik, ez dadila erabil botere politiko

eta ekonomikoen zerbitzura.

3. atala

Kristauen eginkizunik premiazkoenak

kulturari dagokionez

60 {Kulturarako guztien eskubidea aitortzea eta egitez betearazted).

Gaur egun badira erak pertsona asko ezjakintasunaren miseriatik askatzeko.

Horregatik, gure garaiko berariazko egitekoa, batez ere kristauei

dagokienez, gartsuki lan egitea da, ekonomian nahiz politikan, nazio

barruan nahiz nazioartean, kultura eta zibilizaziorako guztien eskubidea

aitortzeko eta egitez betearazteko oinarrizko arauak eman daitezen

munduko alde guztietan, pertsonaren duintasunari zor zaionez, arraza,

sexu, nazio, erlijio nahiz maila soziala dela-eta bereizkeriarik egin gabe.

Horregatik, guztiei eskaini behar zaie kultura-ondasunetatik nahikoa,

batez ere oinarrizko kultura osatzen duten horietatik, gizaki multzo

handi bat, eskolarik ezagatik eta ardurazko ekintzetarako gai ez izateagatik,

guztien onerako benetan gizatiarra den esku-hartzerik gabe gera

ez dadin.

Beraz, buru argikoak diren gizakiek goi-mailako ikasketak egiteko

aukera izan dezatela bilatu behar da, ahal den neurrian, gizartean beren

adimen eta gaitasunari dagozkien134 eginkizun, ofizio eta zerbitzuetara

jo dezaten. Horrela, herri bakoitzeko edozein gizakik eta giza taldek lor

dezakete beren gaitasun eta tradizioei dagokien beren kultura-bizitzaren

garapen betea.

Gainera, lan egin behar da, guztiak kulturarako eskubideaz eta beren

buruak lantzeko eta besteei laguntzeko eginbeharraz jakitun egon

daitezen. Izan ere, batzuetan, gizakien kultura-ahalegina eragozten eta

haiengan kulturarako lehia desegiten duten bizitzako nahiz laneko baldintzak

daude. Honek nekazari eta langileentzat balio du batez ere;

haiei beren lana egiteko baldintza egokiak eman behar zaizkie, ez bakarrik

giza kultura eragotziko ez dutenak, hura bultzatuko dutenak baizik.

Emakumeek bizitzako ia arlo guztietan esku hartzen dute, baina beren

egitekoa bete-betean har dezatela komeni da, beren izaerari dagokionez.

Guztien eginbeharra da, emakumeari, bere-berea duen eta beharrezkoa

den kultura-bizitzan esku-hartzea aitortzea eta hura bultzatzea.

61 {Kultura osorako formatzea). Gaur egun lehenago baino zailago da

jakintzaren diziplina eta arte guztiak sintesi batean biltzea. Bada, kultura

osatzen duten elementuen multzoa eta aniztasuna gehituz doazen bitartean,

aldi berean gutxituz doa haiek sumatzeko eta era organikoan

atontzeko gizaki bakoitzaren gaitasuna; horrela, gero eta gehiago galtzen

da «gizaki unibertsalaren» irudia. Hala ere, gizaki bakoitzak du pertsona

osoaren zentzua atxikitzeko eginbeharra; pertsonarengan balio hauek

gailentzen dira: adimena, borondatea, kontzientzia eta senidetasuna,

guztiak Jainko Kreatzailearengan oinarrituak eta Kristorengan harrigarriro

sendatuak eta goratuak.

Heziera honen ama eta mantentzailea familia da batez ere; han,

seme-alabek, maitasun giroan, errazago ikasten dute guztiek batera gauzen

ordena zuzena, kulturaren forma probatuak gaztetxoen ariman,

hauek hazi ahala, berez bezala sartuz doazen bitartean.

Heziera hau aurrera eramateko, oraingo elkarteetan badira kultura

unibertsala erraztu dezaketen baliabideak, batez ere gero eta gehiagora

doan liburuen zabalkundea eta kulturako eta gizarteko komunikabide

berriak direla eta. Izan ere, lanerako denbora alde guztietan

gutxituz, aukerak gehitzen dira gizaki askorentzat. Aisialdiak erabil bitez

ongi gogoa lasaitzeko, gorputz eta arimaren osasuna sendotzeko,

aukerako ekintza eta estudioen bitartez, beste lurralde batzuetara

egindako bidaien bitartez (turismoa), horrela giza espiritua fintzen

baita, eta gizakiak elkar ezagutuz aberasten baitira; baita ariketa fisiko

eta kirol-ekintzen bitartez ere, asko laguntzen baitute oreka espirituala

gordetzen, baita komunitatean ere, eta senide arteko harremanak sortzen

era, nazio eta arraza guztietako gizakiekin. Beraz, kristauek lan

egin behar dute, gure garaiko agerpen eta ekintza kultural kolektiboak

giza espirituz eta kristau-espirituz betetzeko.

Baina baliabide hauek guztiek ezin dezakete eraman gizakiaren

heziera bere garapen betera, aldi berean pertsonarentzat kulturak eta

zientziak duten esanahiari buruzko galdera sakona alde batera uzten

bada.

62 (Giza kulturaren eta kristau-irakaspenaren arteko harmonia zuzena).

Elizak kulturaren aurrerapenerako asko egin duen arren, hala ere, esperientziak

erakusten du, kulturaren eta kristau-irakaspenaren arteko harmonia,

gertagarri diren arrazoiengatik, ez dela beti zailtasun gabea izaten.

Zailtasun hauek ez doaz nahitaez fede-bizitzaren kaltetan; are

gehiago, zolitu egin dezakete gogoa fedea arduratsuago eta sakonkiago

ulertzeko. Izan ere, zientzietako, historiako eta filosofiako oraintsuko

ikerketek eta aurkikundeek galdera berriak sorrarazten dituzte, berekin

bizitzarako ondorioak dakartzatenak eta teologoengandik ere ikerketa

berriak eskatzen dituztenak. Gainera, teologoak, zientzia teologikoari

dagozkion metodoak eta eskakizunak zainduz, beren garaiko gizakiei

doktrina azaltzeko era egokiagoa etengabe bilatzera deituak dira; izan

ere, gauza bat da fedearen gordailua bera edo egiak, eta beste bat haiek

azaltzeko era, baina zentzu bera eta esanahi bera gordez135. Ardura pastoralean

behar bezala ezagutu eta aplikatu behar dira ez printzipio teologikoak

soilik, baita zientzia profanoen aurkikundeak ere, bereziki psikologia

eta soziologiarenak, fededunak fede-bizitza garbiago eta

helduagora eraman ahal izateko.

Beren erara, literaturak eta arteak ere garrantzi handikoak dira Elizaren

bizitzarako. Izan ere, gizakiaren izaera propioa, haren arazoak eta

esperientziak adieraztera jotzen dute, beren buruak eta mundua hobeki

ezagutzeko eta hoberantz egiteko ahaleginean. Historian eta unibertsoan

gizakiek duten kokapena, ezereztasun eta poztasunak aurkitzea, haien

premiak eta gaitasunak argitzea eta gizakiaren geroa hobeki markatzea

haien ahalegina. Horrela, gora jaso dezakete giza bizitza, era askotara

adierazi, garaiek eta tokiek eskatzen dutenez.

Beraz, lan egin behar da, Elizak aintzat har ditzan arte horiek lantzen

dituztenak berauen ekintza horretan eta, egoki den askatasuna izanez,

kristau-komunitatearekin harreman errazagoak izan ditzaten. Gure

garaikideei dagozkien artearen forma berriak ere, nazio eta herrialdeen

izaeren arabera, aintzat hartuak izan bitez Elizaren aldetik. Onar bitez

santutegian, beren forma egokiaz eta liturgiaren eskakizunen erakoaz,

gogoa Jainkoarengana jasotzen dutenean136.

Honela, hobeki ematen da Jainkoaren berri eta Ebanjelioaren predikua

argiago egiten zaio gizakien adimenari eta haien bizitzako baldintzekin

bat eginda bezala ageri da.

Fededunak bizi bitez beren garaiko gizakiekin estu-estu loturik eta

saia bitez kulturaren bidez adierazten den haien pentsaera eta sentiera

ongi ulertzen. Uztar bitzate zientzia eta teoria berrien eta oraintsuko asmakizunen

ezagutzak kristau-ohiturekin eta kristau-doktrinaren irakaskuntzarekin,

kultura erlijiosoa eta espirituaren zintzotasuna haiengan

bateratsu joan daitezen zientzien ezagutza eta teknikak egunero

egiten dituen aurrerapenekin, eta, horrela, beraiek gauza guztiak kristau-

zentzu beteaz aztertzeko eta interpretatzeko gai izan daitezen.

Saia bitez seminarioetan eta unibertsitateetan zientzia teologikoei

emanak daudenak beste zientzia batzuetan gailentzen diren gizakiekin

elkarlana egiten, beren indarrak eta asmoak bilduz. Ikerketa teologikoak,

era berean, errebelaturiko egia sakonkiago ezagutzera jo behar du,

eta ez du ahaztu behar bere garaiarekiko erlazioa, diziplina ezberdinetako

pertsona jantziei fedea hobeki ezagutzen lagundu ahal izateko. Elkarlan

hau oso onuragarria izango da ministro berriak formatzeko, horrela

egokiago azalduko baitute Elizaren doktrina Jainkoari buruz, gizakiari

buruz eta munduari buruz, hitz hori gogo biziagoz har dezaten137. Are

gehiago, laiko askok diziplina sakratuetan prestaera egokia lortzea nahi

litzateke eta haietariko hainbatek beren-beregi ikasketa teologikoei ematea

eta haietan sakontzea. Baina beren egitekoa bete ahal izateko, zor

zaien askatasuna aitortu behar zaie fededunei, elizgizonei nahiz laikoei,

beraiek adituak diren gaietan138 apalki eta ausarki ikerketak egin eta beren

iritzia ager dezaten.

 

III. KAPITULUA

Bizitza ekonomiko soziala

63 (Bizitza ekonomikoaren zenbait alderdi). Bizitza ekonomiko-sozialean

ere pertsonaren duintasuna, haren bokazio osoa eta gizarte osoaren

ona ohoratu eta bultzatu behar dira. Izan ere, gizakia, bizitza ekonomiko-

sozial osoaren egile, ardatz eta helburu da.

Ekonomia modernoak, bizitza sozialeko beste edozein arlok bezala,

hauek ditu bereizgarri: gizakiak naturaren gain duen nagusitasuna, harremanen

ugaritze eta biziagotzea, herritar, giza talde eta herrien artean den

elkarren mendekotasuna, baita botere politikoaren esku-hartze sarriagoak

ere. Era berean, ekoizpen-tekniketan eta ondasun eta zerbitzuen

trukaketan izan diren aurrerapenek, handiago egin diren giza familiaren

premiei hobeki erantzuteko tresna egoki bihurtu dute ekonomia.

Hala ere, kezkatzeko arrazoiak ez dira falta. Hainbeste gizakik, batez

ere ekonomia aldetik aurreratuak diren lurraldeetan, ekonomiari bakarrik

jarraitzen diotela dirudi, beraien bizitza pertsonala eta soziala halako espiritu

ekonomista batez blai egonik, bai ekonomia kolektibistaren aldeko nazioetan

eta bai bestelakoetan. Bizitza ekonomikoaren aurrerapenak, zentzuz

eta gizatasunez bideraturik eta koordinaturik, desberdintasun sozialak

arindu ditzakeen une batean, sarri askotan haiek txarragora jotzea ekarri

ohi du eta, batzuetan, baita ahulenak baldintza sozialetan atzerantz egitea

eta behartsuen mespretxua. Jendetza izugarri batek guztiz beharrezkoak

diren gauzak ere ez dituen bitartean, batzuk, baita gutxiago garatutako

herrialdeetan ere, oparotasunean bizi dira edota ondasunak parrastaka

xahutuz. Luxua eta miseria batera bizi dira. Eta banaka batzuek erabakiak

hartzeko egundoko ahalmena duten bitartean, askok eta askok ez dute beren

kabuz eta beren ardurapean jokatzeko inolako erarik, sarritan pertsonarentzat

duin ez diren bizitzako eta laneko baldintzetan bizi izanez.

Horrelako desoreka ekonomiko eta sozialak bai nekazaritza, industria

eta zerbitzu arloetan, bai nazio bereko herrialde ezberdinen artean

gertatu ohi dira. Egunetik egunera larriagoa da ekonomia aldetik aurreratuak

diren nazioen eta gainerakoen artean dagoen kontrakotasuna, eta

horrek munduko bakea bera ere arriskuan jar dezake.

Gure garaikideak egunetik egunera sentiberago dira desberdintasun

hauen aurrean, oso argi ikusten baitute teknikaren aurrerapenak

eta gaurko munduak duen ahalmen ekonomikoak konpon dezaketela eta

konpondu behar dutela egoera negargarri hau. Horregatik, berrikuntza

ugari egin behar dira bizitza ekonomiko-sozialean eta aldaketa sakona

guztien pentsaeran eta jarreran. Honetarako, Elizak, mendeetan barrena,

Ebanjelioaren argitan, arrazoi zuzenak eskatzen dituen justiziazko

eta egokitasunezko printzipioak moldatu ditu, bai gizabanakoaren bizitzarako

eta gizarte-bizitzarako, bai nazioarteko bizitzarako, eta batez ere

azkenaldi honetan aldarrikatu ditu. Kontzilio santuak printzipio horiek

sendotu nahi ditu oraingo baldintzen arabera eta argibide batzuk eman,

batez ere, garapen ekonomikoaren eskakizunei buruzkoak139.

1. atala

Aurrerapen ekonomikoa

64 {Aurrerapen ekonomikoa gizakiaren zerbitzura). Gaur egun lehen

baino gehiago, biztanleriaren gehitzeari aurre egiteko eta handiagora

doazen gizadiaren nahiak asetzeko, bidezko denez, nekazaritzako eta industriako

baita zerbitzuetako ondasunen ekoizpena ere gehitzera jo ohi

da. Horregatik, aurrerapen teknikoa, berrikuntzarako joera, ekinbideak

sortzeko eta handitzeko gogoa, ekoizpen-metodoen egokitzea, ekoizpenean

esku hartzen duten guztien ahalegin handiak, hau da, aurrerapen

honetarako diren elementu guztiak bultzatu behar dira. Ekoizpen honen

funtsezko helburua ez da gehitze hutsa, ezta irabazia edo gauzak

mende izatea ere, gizakiaren zerbitzua baizik, gizaki osoarena, haren

premia materialak eta eskakizun intelektualak, moralak, espiritualak eta

erlijiosoak gogoan izanik; hau edozein gizakiri buruz diogu, edozein

giza talderi buruz, munduko edozein arraza nahiz herrialdetakori buruz.

Honela, ekintza ekonomikoa metodo eta lege propioen arabera gauzatu

behar da, ordena moralaren barruan140, horrela Jainkoak gizakiaren gain

duen asmoa bete dadin141.

65 {Aurrerapen ekonomikoa, gizakiaren kontrolpean). Aurrerapen ekonomikoak

gizakiaren kontrolpean egon behar du, eta ez pertsona gutxi

batzuen edota ahalmen ekonomiko handiegia duten taldeen, ezta elkarte

politiko bakar baten esku soilik, eta ezta nazio boteretsu batzuen esku

ere utzi behar, alderantziz baizik: edozein mailatan dela, ahalik eta

gehienek, eta nazioarteko harremanak direnean, nazio guztiek aktiboki

esku har dezatela komeni da aurrerapen honen gidaritzan. Era berean,

beharrezko da gizabanako bakoitzari eta talde libreei berez-berez sortzen

zaizkien ekinbideak koordina daitezen eta egoki eta behar bezala batera

daitezen herri-agintarien ahaleginekin.

Ezin daiteke utz garapena gizabanakoen jarduera ekonomikoaren

bilakaera ia mekanikoaren mende, ezta soilik herri-agintearen mende

ere. Horregatik, okertzat jo behar dira, bai askatasun faltsu baten izenean

beharrezko berrikuntzak ukatzen dituzten doktrinak, eta bai pertsona

jakinen eta taldeen oinarrizko eskubideak, ekoizpen-eraketa kolektiboaren

atzetik ezartzen dituztenak142.

Gogora bezate, bestalde, herritarrek, ahal duten neurrian, beren

komunitatearen benetako aurrerapenean laguntzeko eskubidea eta eginbeharra

dituztela; aginte zibilak ere onartu behar dizkien eskubidea eta

eginbeharra. Batez ere, garapen txikiagoko herrialdeetan, hauetan baliabide

guztiak erabiltzeko premia gorria baita, arrisku larrian jartzen dute

guztien ona baliabideak alfer-alferrik dauzkatenek edota, emigratzeko

eskubide pertsonala zainduz betiere, beren elkartea beharrezko dituen

laguntza materialik nahiz espiritualik gabe uzten dutenek.

66 {Desberdintasun sozio-ekonomiko izugarriak baztertu beharra dago).

Zuzentasun eta egokitasunaren eskakizunak beteko badira, eginahalak

egin behar dira, pertsonen eskubideak eta herri bakoitzaren berariazko

izaera ukitu gabe, albait arinen bazter daitezen egungo desberdintasun

ekonomiko izugarriak eta, maiz gizabanako mailako eta sozial mailako

bereizkeriarekin batera handituz doazenak. Era berean, herrialde askotan,

nekazaritzaren egoera zaila, ondasunak sortzean nahiz saltzean,

kontuan harturik, laguntza eman behar zaie nekazariei, bai ekoizpena

gehitzen eta saltzen, bai behar diren aldakuntzak eta berrikuntzak sartzen

eta bidezko den irabazia lortzen, gaur egun maiz gertatzen den bezala,

bigarren mailako herritar izaten jarrai ez dezaten. Nekazariak eurak

ere, batez ere gazteak, saia bitez beren prestaera profesionala hobetzen,

hori gabe ezin baitezake aurrera egin nekazaritzak143.

Zuzentasun eta egokitasunak eskatzen du, aurrerabidean den ekonomian

beharrezko den mugikortasuna antola dadila gizabanako jakinen

eta hauen familien bizitza segurtasun gabe eta ezegonkor ez bihurtzeko

eran. Kontu handiz saihestu behar da, beste nazio edo lurralde

batetik etorriz, beren lanarekin herri nahiz herrialdeari garapen ekonomikoan

laguntzen diotenen lansari eta lan baldintzetan egin daitekeen

edozein bereizkeria. Gainera, guztiek, batez ere herri-agintariek, hartu

behar dituzte ez ekoizpen-tresna hutsak bezala, pertsona bezala baizik,

eta lagundu beren ondora beren familia ekarri eta bizileku egokia lor

dezaten, eta haiek hartzen dituen herri nahiz herrialdeko gizarte-bizitzan

bertako egin daitezen. Hala ere, ahal dela, bakoitzaren herrialdean

bertan sortu behar dira lan-iturriak.

Gaur egun aldaketa unean dauden ekonomietan, gizarte industrial

berrietan gertatzen den bezala, esaterako, automatismoa aurrera

doan haietan, ahaleginak egin behar dira lana nahikoa eta bakoitzari

dagokiona eta, era berean, prestaera tekniko eta profesional egokia

eman dakion. Segurtatu beharra dago, batez ere gaixorik edo zaharturik

daudelako, eragozpen larriak dituzten haien mantenua eta giza

duintasuna.

2. atala

Bizitza ekonomiko-sozial osoa

zuzentzen duten printzipio batzuk

67 (Lana, lan baldintzak eta aisialdia). Ondasunen ekoizpenean eta

salerosketan eta ekonomia arloko zerbitzuetan gauzatzen den giza lana

ekonomia-bizitzako gainerako elementuen gainetik dago, hauek bitarteko

hutsak baizik ez direlako.

Izan ere, lan hau, nork bere kontura egiten duena nahiz inoren

agindupean, pertsonarengandik dator zuzenki, hark bere marka bezalakoa

ematen baitie izadiko gauzei eta bere borondatearen mende ezartzen

baititu. Bere lanaz, gizakiak bere bizitza eta bere etxekoena mantentzen

du eskuarki; bere senideekin bat egiten du eta haien zerbitzuan jarduten;

benetako karitatea egin dezake eta Jainkoak eginiko kreazio-lana hobetzen

lagundu. Are gehiago, Jainkoari eskainitako lanaren bidez, gizakiak

Jesu Kristoren berrerospen-lanarekin berarekin bat egiten duelakoan

gaude, Hark Nazareten bere eskuz lan eginik goi-mailara jaso baitzuen

lana. Hortik dator gizaki ororentzat zintzoki lan egiteko eginbeharra eta

baita lanerako eskubidea ere. Gizarteari dagokio, bertako egoera kontuan

harturik, herritarrei lanerako aukerak aurkitu ahal izaten laguntzea. Azkenik

lanak, gizakiari bera eta bere etxekoak bizitza material, sozial, kultural

eta espirituala duintasunez egiteko aukera emateko eran, ordaindua

izan behar du, bakoitzaren egitekoa eta ekoizpena, eta baita enpresaren

egoera eta guztien ona144 ere kontuan izanik.

Jarduera ekonomikoa, gizon-emakumeen elkarlanaren fruitua izan

ohi da gehienetan. Horregatik, bidegabekoa eta ankerra da edozein langileren

kalterako izateko eran antolatzea eta arautzea. Oso maiz gertatzen

da, baita gure egunotan ere, lanen bat egiten dutenak beren lanaren

beraren morroi bihurtzea. Hau ezin daiteke zuritu sekula ere lege

ekonomikoak aipatuz. Produkzio-lanaren prozesu osoa pertsonaren beharretara

eta haren bizitzeko moduetara egokitu behar da; lehenik haren

etxeko bizitzara, batez ere familietako amei dagokienez, sexua eta adina

beti kontuan izanik. Eman bekie langileei laneko ekintzan bertan beren

dohainak eta beren nortasuna garatzeko aukera. Zeregin horretan beren

denbora eta indarrak, behar den arduraz, ematen dituztenez gero,

nahikoa atseden eta aisialdi izan behar dute, etxeko bizitza, kultura-bizitza,

gizartekoa eta erlijiokoa lantzeko. Are gehiago, beren ogibideko lanean

agian gutxi landu ahal dituzten ahalmenak libreki lantzeko aukera

izan behar dute.

68 (Enpresetan eta ekonomiaren antolaketa orokorrean esku-hartzea. Laneko

gatazkak). Enpresa ekonomikoetan pertsonak elkartu ohi dira, hau

da, gizon-emakume libre eta burujabeak, Jainkoaren irudira eginak.

Horregatik, bakoitzaren egitekoak, ugazaba, administratzaile, teknikari,

langileenak, kontuan izanik, eta zuzendaritzaren beharrezko batasuna

gordetzen dela, enpresaren kudeaketan145 guztien esku-hartzea bultzatu

behar da, behar bezala zehaztuko diren moduen arabera. Baina gehienetan

langileen eta hauen seme-alaben geroko zoria beren baitan duten

baldintza ekonomiko eta sozialei buruz enpresan bertan barik, goragoko

erakundeetan erabakitzen denez gero, langileek esku hartu behar dute

erabaki horietan ere, beren buruz nahiz libreki hautatutako ordezkarien

bitartez.

Pertsonaren oinarrizko eskubideen artean, langileek libreki elkarteak

sortzeko duten eskubidea sartu behar da, benetan haien ordezkari

izango diren eta bizitza ekonomikoa zuzen antolatzen lagunduko duten

elkarteak sortzeko eskubidea, eta baita elkarte hauen ekintzetan libreki

esku hartzeko eskubidea ere, mendeku arriskurik gabe. Parte-hartze

egoki honen bidez, hobetuz doan prestaera ekonomiko eta sozialarekin

batera, biziagotu egingo da guztiengan egunetik egunera bakoitzaren zeregin

eta zamen kontzientzia, eta horrek eramango ditu, bakoitzaren

ahalmen eta gaitasunen arabera, beren burua laguntzaile bezala ikustera

enpresa osoaren garapen ekonomiko eta sozialean, baita guztien on unibertsala

bilatzera ere.

Gatazka ekonomiko-sozialak sor daitezenean, haiei bakezko irtenbide

bilatzen saiatu beharra dago. Lehenengo batzuen eta besteen artean

beti egiazko elkarrizketara jo behar bada ere, oraingo egoeran grebara

jotzea beharrezko baliabidea izan liteke, besterik ezinean erabiltzekoa

bada ere, nork bere eskubideak babesteko eta langileen bidezko helburuak

erdiesteko. Baina bila bitez albait lasterren hitzarmen eta bakezko

elkarrizketa bideak.

69 (Lurreko ondasunak gizaki guztientzat dira). Jainkoak lurra eta bertan

dagoen oro gizaki eta herri guztientzat zuzendu du; beraz, ondasun

kreatuek guztiengana iritsi behar dute egoki den moduan, zuzentasuna

gidari eta maitasuna lagun direla146. Direnak direla jabetza motak,

herrietako legezko erakundeetara egokituak, egoera ezberdin eta aldakorren

arabera, beti kontuan hartu behar da ondasunen xede unibertsala.

Beraz, gizakiak, ondasun horiek erabiltzean, eskubidez dituen kanpoko

gauzak, bereak soilik balira bezala ez, baizik eta guztienak balira bezala

hartu behar ditu, hau da, bere onerako bakarrik ez, baizik eta besteen

onerako direla pentsatuz147. Gainerakoan, gizaki guztiek dute berentzat

eta beren etxekoentzat nahikoa ondasun izateko eskubidea. Hau da

Elizaren Guraso eta Irakasleen iritzia, gizakiek pobreei, eta ez sobera148 dituzten

ondasunekin soilik, laguntzeko eginbeharra dutela irakastean. Premia

gorrian aurkitzen denak inoren ondasunetatik behar duena harrzeko

eskubidea du149. Hainbeste gizon-emakume goseak jota egonik munduan,

Kontzilio santuak dei egiten die guztiei, bai pertsona partikularrei

bai agintariei, Eliz Gurasoen esaldi hura gogora ekarriz: «Eman jaten goseak

hiltzen dagoenari, janaritu ezik hil egingo baituzu»150, bakoitzak ahal

duen neurrian, bana eta eskain ditzaten egiaz beren ondasunak, batez ere

haiei, gizabanakoei nahiz herriei, laguntza emanez, horrela haiek beren

buruei lagundu eta beren kabuz konpontzeko era izan dezaten.

Ekonomia aldetik gutxiago aurreratuak diren elkarteetan, ondasunak

guztientzat izatearen helburua neurri batean lortua egon ohi da maiz, komunitatearen

ohitura eta tradizioek hartara eraginda, bakoitzari ematen

baitzaizkio behar-beharrezko dituen ondasunak. Hala ere, saihestu egin behar

da ohitura batzuk guztiz aldaezintzat hartzea, jadanik garai honetako eskakizunei

erantzuten ez badiete; baina, bestalde, ez da zentzugabe jokatu

behar ohitura onen aurka, oraingo egoerara behar bezala egokituz gero, oso

baliagarriak izan daitezkeelako. Horren antzera, ekonomian oso aurreratuak

diren nazioetan, prebisio eta gizarte-segurantzari emanda dauden erakunde

multzoek lagun dezakete ondasunak guztien onerako bideratzen. Familiako

eta gizarteko zerbitzuak ere, batez ere kultura eta hezkuntza helburutzat dituztenak,

garatzen jarraitu beharra dago. Erakunde hauek guztiak antolatzean

kontu izan behar da, herritarrak gizartearekiko jarrera pasibora ez eramateko

edota dagozkien eginbeharrak eta zerbitzuak bertan behera ez

uzteko.

70 (Diru-ezartzea eta moneta-politikd). Diru-ezartzeek, beren aldetik,

laneko aukera eta irabaziak nahikoa lortzera jo behar dute, bai oraingo

herriarentzat eta bai gerokoarentzat. Diru-ezartzearen eta bizitza ekonomikoaren

antolatzaileek —gizabanako, talde nahiz herri-agintariek—

gogoan izan behar dituzte beti helburu hauek eta aitortu, alde batetik,

gizabanakoek nahiz komunitate osoak bizitza duin baterako behar dutena

izan dezaten arduratzeko eginbehar larria dutela; beste aldetik, etorkizuna

aurrez ikusteko eta oraingo banakako eta taldekako kontsumobeharren

eta geroko belaunaldietako diru-ezartze beharren artean,

bidezko oreka bat eragiteko eginbehar larria dutela. Horrez gainera, gogoan

izan bitez beti ekonomian hain garatuak ez diren nazio eta herrialdeen

premia larriak. Moneta-politikan saia bitez bakoitzaren nazioaren

nahiz inorenaren ondasunari kalterik ez egiten. Kontuz ibili bitez, gainera,

ekonomian ahulak direnek bidegabeki kalterik izan ez dezaten

monetaren balio-aldaketa dela eta.

71 (Ondasunen jabetza eta eskumen pribaturako bidea; latifundioak).

Jabetza eta kanpoko ondasunen gaineko beste eskumen pribatuko formek

asko laguntzen diote pertsonari bere burua adierazten eta gainera

gizartean eta ekonomian bere egitekoa betetzeko aukera ematen diote.

Horregatik, garrantzitsua da gizabanakoek eta komunitateek kanpoko

ondasunen gain nolabaiteko eskumena lor dezaten saiatzea.

Jabetza pribatuak edo kanpoko ondasunen gain nolabaiteko eskumena

izateak, bakoitzari, gizabanako mailan eta familia mailan burujabe

izateko behar-beharrezko den espazioa ematen diote, eta giza askatasunaren

luzapentzat hartu behar dira. Azkenik, eginbeharra betetzera

eta ardura hartzera bultzatzen du, eta hori askatasun zibilaren baldintzetariko

bat da151.

Eskumen honen edo jabetzaren formak gaur egun askotarikoak

dira eta egunetik egunera areago desberdinduz doaz. Hala ere, guztiek,

fondo sozialak eta gizarteak eskainitako eskubide eta zerbitzuak gorabehera,

gutxietsi behar ez den segurtasun kausa izanez jarraitzen dute.

Hau ondasun materialen jabetzaz bakarrik ez, baita ondasun inmaterialez

ere esan behar da, esaterako, lanbideko gaitasunez.

Jabetza pribatuko eskubideak ez ditu ukatzen indarrean dauden

herri-jabetzaren era ezberdinak. Ondasunak herri-jabetzara eskualdatzea

ezin du aurrera eraman eskudun agintariak baizik, betiere guztien onaren

eskakizunen arabera eta haren muga barruan, bidezko dena ordaindu

ondoren. Gainera, herri-agintariari dagokio neurriak hartzea, inork

guztien onaren aurka jabetza pribatuaz gehiegikeriarik egin ez dezan152.

Jabetza pribatuak berak ere izaera soziala du berez, ondasunak guztientzat

direla dioen legean oinarritua153. Izaera sozial hau kontuan hartzen

ez denean, jabetza askonahi eta nahaste larrietarako bide izan ohi

da maiz, kontra-egileei aitzakiak atera eta eskubidea bera arriskuan jartzeraino.

Ekonomian hain garatuak ez dauden herrialde askotan nekazaritzako

latifundio handiak edo izugarriak daude, ongi landu gabeak edo

espekulaziorako landu gabe utziak, herriko gehienak lurrik ez duten edo

soro oso txikiak baizik ez dituzten bitartean, eta, bestalde, nekazaritza-

-ekoizpenaren aurrerabidea oso premiazkoa dela ageri den bitartean.

Ugazaben aldetik lanerako kontratua izan dutenek, edota maiztergoan

lur zatiren bat lantzen dutenek, gizon batentzat lotsagarri den lansaria

jasotzen dute, ez dute bizileku egokirik eta hurrupatu egiten dituzte bitartekoek.

Inolako segurtasunik gabe, halako morrontza pertsonalean

bizi dira, non askatasunez eta erantzukizunez jokatzeko ia aukera guztia

ukatzen baitzaie eta kultura bidean sartzeko eta bizitza politiko eta sozialean

esku-hartzea zeharo eragozten baitzaie. Honela, bada, kasuankasuan,

beharrezko erreformak egin behar dira, lansariak gehi daitezen,

laneko baldintzak zuzendu daitezen, enplegu-segurtasuna gehi dadin eta

bakoitzak bere kabuz jokatzeko eragingarriak izan ditzan; are gehiago,

ongi landu gabe dauden lur-ondasunak lur horiek emankor bihurtzeko

gai direnen artean bana daitezen. Horrelakoetan, behar diren gauzak

eta bitartekoak eman behar zaizkie, batez ere hezkuntzarako laguntzak

eta kooperatiba modura egoki antolatzeko baliabideak. Guztien

onak jabetza kentzea eskatzen duenean, kalte-ordaina zuzenki neurtu

behar da zertzelada guztiak kontuan izanik.

72 (Jarduera ekonomiko-soziala eta Kristoren erreinua). Oraingo aurrerapen

ekonomiko-sozialean esku hartzen duten eta zuzentasun eta maitasunaren

alde borrokatzen duten kristauek, buruan ongi sarturik izan

behar dute, beraiek asko egin dezaketela gizadiaren aurrerapenerako eta

munduko bakerako. Jarduera hauetan etsenplu bikaina eman behar dute

bai bakarka eta bai taldeka. Behar-beharrezko diren gaitasuna eta esperientzia

lortu ondoren, gorde bezate ordena zuzena mundu honetako arazoetan

Kristorenganako eta honen Ebanjelioarenganako zintzotasunaz,

beren bizitza osoa, bai gizabanako mailan eta bai maila sozialean, zoriontasunen

espirituz, batez ere pobretasun-espirituz, betea egon dadin.

Kristori men eginez, gauza guztien gainetik Jainkoaren erreinua bilatzen

duen orok, beren senide guztiei laguntzeko eta karitateak argi

eginda zuzentasun-lana aurrera154 eramateko maitasun sendoagoa eta

garbiagoa lortzen du hortik.

IV. KAPITULUA

Komunitate politikoaren bizitza

73 (Oraingo bizitza publikod). Gure garaian aldakuntza sakonak sumatzen

dira baita herrien egitura eta erakundeetan ere, bilakaera kultural,

ekonomiko eta sozialaren ondorio direnak. Aldakuntza hauek zerikusi

handia dute elkarte politikoaren bizitzan, batez ere askatasun

zibilaren jardueran eta guztien ona erdiestean guztien eskubide eta eginbeharrei

dagokienean, eta baita herritarren harremanak beren artean eta

herri-agintariekin antolatzeari dagokionean ere.

Giza duintasunaren kontzientzia biziagotik dator munduan, han-

-hemenka, herri-bizitzan pertsonak dituen eskubideak babestuko diren

antolaketa politiko-juridikoa ezartzeko gogoa; hauek, esaterako: libreki

batzartzeko, elkarteak sortzeko, nork bere iritziak adierazteko eta era

pribatuan nahiz jendaurrean erlijioa aitortu ahal izateko eskubidea.

Bada, pertsonaren eskubideak babestea behar-beharrezkoa da herritarrek,

bakarrean nahiz elkartean, errepublikaren bizitzan eta gobernuan

aktiboki parte har dezaten.

Aurrerapen kultural, ekonomiko eta sozialarekin batera, indarra

hartuz doa askorengan elkarte politikoaren bizitza antolatzean esku-hartze

handiagoa izateko gogoa. Bizituz doa askoren kontzientzian, nazio

bateko gutxiengoen eskubideak gorde daitezen irrika, hauek elkarte politikoari

begira dituzten eginbeharrak ahaztu gabe; horrez gainera, egunetik

egunera handiagoa da beste iritzi bat nahiz beste erlijio bat duten

gizakienganako errespetua; era berean elkar hartze handiagoa nabari da,

herritar guztiek, eta ez pribilegiodun batzuek soilik, egiaz pertsonari dagozkion

eskubideez goza dezaten.

Gaitzestekoak dira askatasun zibil nahiz erlijiosoa eragozten duten,

goranahiaren eta krimen politikoen biktimak ugaritzen dituzten eta,

aginpidea guztien ona bilatzera bideratu beharrean, talde baten nahiz

gobernukoen ona bilatzera bideratzen duten gobernamenduak, herrialde

batzuetan indarrean daudenak.

Benetan gizatiarra izango den bizitza politikoa ezartzeko, ez dago

ezer hoberik justiziaren, onginahiaren eta guztien onaren zerbitzuan aritzearen

barne-esanahia bultzatzea baino eta elkarte politikoaren benetako

izaerari buruz, baita aginte publikoaren helburu, erabilera zuzen eta

hark dituen mugei buruzko oinarrizko usteak sendotzea baino.

74 {Komunitate politikoaren izaera eta helburua). Gizakiak, familiak

eta elkarte zibila osatzen duten talde ezberdinak jakitun dira, beraiek

ez direla aski benetan gizatiarra izango den bizitza ezarri ahal izateko

eta komunitate zabalago baten beharra sumatzen dute, guztien ona

hobeki lortzeko, guztiek egunero beren indarrak bilduko dituzten komunitatearen

beharra155. Horregatik, askotariko formak dituen komunitate

politikoa egiten dute. Beraz, komunitate politikoa guztien onerako

dago, hortxe du bere justifikazio eta zentzu osoa eta hortik

sortzen da hark jatorrizkoa eta bere-berea duen eskubidea. Gizakiek,

familiek eta elkarteek beren perfekzioa hobeki eta errazago lortzeko

bide izan daitezkeen156 gizarte-bizitzako baldintza multzo osoa hartzen

du guztien onak.

Baina asko dira eta ezberdinak komunitate politiko bat osatzen

duten gizon-emakumeak eta, bidezko denez, iritzi ezberdinetara makur

daitezke. Horrela, bada, nork bere aburuari eutsiz, komunitate politikoa

zatitu ez dadin, aginte bat behar da, herritar guztien indarrak guztien

onerantz zuzenduko dituena, ez era mekanikoan ezta despota batek bezala

ere, batez ere askatasunean eta jaso duen egitekoaren eta zamaren

kontzientzian oinarritzen den indar moral bezala baizik.

Argi dago, beraz, komunitate politikoa eta aginte publikoa giza

izaeran oinarritzen direla eta, horregatik, Jainkoak nahi izan duen ordenaren

baitakoak direla; hala ere, gobernamendua zehaztea eta gobernatzaileak

izendatzea herritarren borondate librearen baitan utzi behar

dira157.

Hortik ondorio hau ere ateratzen da: agintaritza politikoa, bai komunitatean

bertan, bai Estatuaren ordezkari diren erakundeetan, orde

 

na moralak eskatzen dituen muga barruan erabili behar dela beti guztien

ona —era dinamikoan ulertu behar dena— lortzeko, ezarrita dagoen

nahiz ezarriko den bidezko antolamendu juridikoaren arabera.

Orduan herritarrak beharturik daude kontzientziaren eraginez esana

egitera158. Hortik argi ateratzen dira gobernuan daudenen erantzukizun,

duintasun eta garrantzia.

Baina aginte publikoak, bere eskumenak gaindituz, herritarrak zapal

ditzanean, hauek ez diete uko egin behar guztien onaren eskakizun

objektiboei; baina zilegi zaie beren eskubideak eta beren herrikideenak

babestea aginte honen gehiegikerien aurka, lege naturalak eta Ebanjelioko

legeak ezartzen dituen mugak gordez.

Komunitate politikoak bere buruari ezartzen dizkion egitura eta

gobernu antolaketaren modu zehatzak ezberdinak izan daitezke, herrien

izaeraren arabera eta historiaren aurrerapenaren arabera; baina beti balio

izan behar dute, giza familia osoaren onerako, pertsona jantziak, baketsuak

eta guztiekin onberak formatzeko.

75 (Guztien lankidetza herri-bizitzan). Bat dator erabat giza izaerarekin,

herritar guztiei, gero eta hobeki eta inolako bereizkeriarik gabe,

libreki eta aktiboki komunitate politikoaren legeko oinarriak ezartzean,

Estatuaren gobernuan, erakunde ezberdinen arlo eta mugak zehaztean

eta gobernatzaileak hautatzean159 benetako ahalmena emango

dien egitura politiko-juridikoak ezartzea. Beraz, gogora bezate herritar

guztiek, beren boto librea erabiltzeko eskubidea eta eginbeharra dituztela,

guztien ona bultzatzeko. Elizak goresgarritzat eta aintzakotzat du,

gizon-emakumeen zerbitzurako bizitza publikoaren onari bere buruak

eskaintzen dizkioten eta egiteko horren zamak onartzen dituzten

haien lana.

Herritarren lankidetzak, eginbeharraren kontzientziarekin batera,

bere emaitza ona izan dezan errepublikaren eguneroko bizitzan, lege-ordena

positiboa behar da, aginte publikoaren eginkizun eta erakundeen

banakuntza egokia eta era berean eskubideen egiazko eta alderdikeriarik

gabeko babesa ezarriko duena. Aitor bitez, errespeta eta bultza bitez160

pertsona, familia eta talde guztien eskubideak, baita haien erabilera

ere, herritar guztiak behartzen dituzten eginbeharrekin batera. Ongi da

gogoratzea, eginbehar hauen artean guztien onerako eskatzen diren zerbitzu

material eta pertsonalak errepublikari egitea dagoela. Kontuz ibil

bitez gobernatzaileak, familiako, gizarteko nahiz kulturako taldeei, tarteko

multzo nahiz erakundeei oztoporik ez jartzeko, eta haiek beren ekintza

bidezko eta eragingarritik ez baztertzeko; saia bitez, ordea, hori bultzatzen

gogo onez eta era ordenatuan. Kontuz ibil bitez herritarrak,

bakarka nahiz taldeka, aginte publikoari ahalmen handiegiak ez egozteko

eta ez bezate jardun, behar ez denean, gehiegizko mesedeak eta onurak

hari eskatzen, pertsonen, familien eta giza taldeen eginbeharrei garrantzia

kenduz.

Gure garaiko ingurumari korapilatsuak maiz behartzen du aginte

publikoa, gai sozial, ekonomiko eta kulturalean esku hartzera, herritarrei

eta taldeei, gizakiaren on osoa libreki lortzen hobeki lagunduko

dizkieten baldintza egokiagoak sortzearren. Herrialde ezberdinen arabera

eta herrien eboluzioaren arabera, era ezberdinez uler daitezke gizarteratzearen161

eta pertsonaren autonomiaren eta garapenaren arteko erlazioak.

Baina, guztien onagatik eskubideak erabiltzea murritz dadinean

aldi baterako, inguruko gorabeherak jadanik aldatuak direnean, berriro

ezarri behar da askatasuna albait lasterren. Baina jasangaitza da, aginte

politikoa, pertsonaren eta giza taldeen eskubideen aurkako totalitarismo

eta diktadura formetan erori izatea.

Landu bezate herritarrek bihotz-zabaltasunez eta leialtasunez aberriarenganako

maitasuna, baina gogo esturik gabe, aldi berean giza familia

osoaren onari beti begiratzen zaiola, arrazen, herrien eta nazioen artean

askotariko loturaz bildurik baita.

Izan bezate kristau guztiek, komunitate politikoan, bokazio partikular

eta beren-berena; bokazio honen eraginez, beren eginbeharraren

kontzientziak behartzen dituztenez gero eta guztien ona lantzeari lotuak

daudenez gero, eredugarri izan behar dute, egiteekin erakutsiz nola uztartu

agintea askatasunarekin, ekimen pertsonala gizarte osoaren juntura

eta kohesioarekin, komeni den batasuna aniztasun emankorrarekin.

Aintzat har bitez munduko arazoen antolaketan dauden iritziak, beren

artean ezberdinak badira ere, eta errespeta bitez haien alde era onez egiten

duten herritarrak, baita elkarturik egiten dutenean ere. Alderdi politikoek,

berriz, beren aburuz guztien onerako behar direnak bultzatu

behar dituzte; baina sekula ere ez da zilegi, bakoitzaren ona guztien

onaren aurretik jartzea.

Arreta handia jarri behar da heziera zibil eta politikoan, herriarentzat

gaur egun oso garrantzitsua baita, eta batez ere gazteentzat, herritar

guztiek komunitate politikoaren bizitzan biziki esku har dezaten. Politikako

arte zail eta era berean guztiz jatorrerako162 egokiak izan daitezkeenak,

presta bitez hartarako eta saia bitez hartan beren interesez eta

irabazi galkorrez gogoratu gabe. Joka bezate ohitura jatorrez eta zuhurtasunez

bidegabekeriaren eta zapalkuntzaren aurka, gizaki bakar nahiz

alderdi politiko bakar baten eskumen arbitrarioaren eta intolerantziaren

aurka; guztien onari eskain biezazkiote beren buruak egiaz eta egokitasunez,

are gehiago, maitasunez eta sendotasun politikoz.

76 (Komunitate politikoa eta Elizd). Zerikusi handikoa da, batez ere

askotariko gizartean, komunitate politikoaren eta Elizaren arteko erlazioei

buruz ikuspuntu zuzena izatea eta argi eta garbi bereiztea kristauek,

bakarka nahiz taldeka, herritar diren aldetik beren kabuz kristau-

-kontzientzia gidari dela egiten dutena, eta beren artzainekin batera Elizaren

izenean egiten dutena.

Eliza, bere egitekoagatik eta bere eskumenagatik ez baita nahasten

inola ere komunitate politikoarekin eta ez baitago inongo sistema politikorekin

loturik, era berean pertsonaren transzendentziaren ezaugarri

eta jagole da.

Komunitate politikoa eta Eliza beren artean aske eta burujabeak

dira nor bere arloan. Hala ere, biak, baina arrazoi ezberdinengatik, gizaki

berberen bokazio pertsonal eta sozialaren zerbitzura daude. Zenbat

eta hobeki bilatzen duten bien arteko lankidetza sanoa, hainbat eragingarriago

gertatuko da zerbitzu hau guztien onerako, zein tokitan eta garaitan

den ere kontuan izanik. Izan ere, gizakia ez dago munduko arazoetara

soil-soilik mugatua; bestera da, giza historian bizi izanez,

oso-osorik gordetzen baitu bere betiko bokazioa. Elizak, Berreroslearen

maitasunean oinarritua izanik, justizia eta maitasuna nazio baten barruan

eta nazioartean zabalago indarrean egon daitezen laguntzen du. Ebanjelioko

egia hots eginez eta giza jarduerako arlo guztietan argi eginez

bere doktrinaren eta kristauek emandako testigantzaren bitartez, herritarren

askatasuna eta erantzukizun politikoa ere errespetatzen eta bultzatzen

ditu.

Apostoluak, haien ondorengoak eta hauen laguntzaileak Kristo

munduko Salbatzailea gizakiei hots egitera bidaliak direnez gero, beren

apostolutza horretan Jainkoaren ahalmenean oinarritzen dira; eta honek

lekukoen ahultasunean agertzen du sarritan Ebanjelioaren indarra. Izan

ere, Jainkoaren hitzaren ministerioari emanda daudenek, Ebanjelioari

dagozkion bide eta bitartekoak erabil ditzatela komeni da, zenbaitetan

ezberdinak izaten baitira lurreko hiriko bitartekoetatik.

Egia esan, lurreko gauzak eta gizakien izaeran mundu hau gainditzen

dutenak, elkarrekin estu-estu loturik daude, eta Eliza bera ere baliatzen

da mundu honetako bitartekoez, haren misioak hala eskatzen

duenean. Hala ere, ez du bere ustea jartzen aginte zibilak emandako

pribilegioetan; are gehiago, uko egingo die era onez lortutako zenbait

eskubideri, haietaz baliatuz bere testigantzaren zintzotasuna kolokan

jartzen dela edota bizitzako baldintza berriek beste antolamendu bat eskatzen

dutela ikus dezanean. Baina Elizak beti eta edonon izan behar

du aukera fedea egiazko askatasunez hots egiteko, bere doktrina soziala

irakasteko, bere egitekoa gizon-emakumeen artean eragozpenik gabe

betetzeko eta iritzi morala emateko baita arlo politikoari dagozkion

gaietan ere, pertsonaren oinarrizko eskubideek nahiz arimen salbamenak

hala eskatzen dutenean, Ebanjelioarekin eta, garai eta baldintza desberdinen

arabera, guztien onarekin bat datozen bitarteko guztiak eta

haiek bakarrik erabiliz.

Ebanjelioari zintzoki atxikiz eta bere misioa munduan betez, Elizak,

berari baitagokio giza komunitatean izan daitekeen egiazko, on eta

eder oro bultzatzea eta jasotzea163, sendotzen du bakea164 gizakien artean

Jainkoaren aintzarako.

V. KAPITULUA

Bakearen alde egitea eta herrien arteko komunitatea bultzatzea

77 (Sarrera). Gure urte hauetan, gerratik bertatik nahiz gerraren mehatxutik

datozen lor eta estutasun larri-larriak oraindik irauten dutenean,

giza familia osoa, heldutasun-bidean doala, krisialdi latz batera

iritsi da. Apurka-apurka bildua eta jada alde guztietan bere batasunaren

kontzientzia argiagoa duela, ezin dezake burutu dagokion egitekoa, hau

da, gizaki ororentzat mundu gizatiarragoa eraikitzea lurreko parte guztietan,

gogo berrituaz bakearen egiara guztiak bihurtzen ez badira

behintzat. Hemendik dator, gizadiaren irrika eta gurari sakonenekin bat

datorren Ebanjelioaren mezuak argitasun berriz distira egitea gure garaian,

bakearen eraikitzaileak zorionekoak direla aldarrikatzean, halakoak

«Jainkoak seme-alabatzat hartuko baititu» (Mt 5, 9).

Horregatik, Kontzilioak, bakearen kontzeptu egiazkoa eta guztiz

noblea argituz, gerraren ankerkeria gaitzetsi ondoren, kristauei gartsuki

dei egitea nahi du gizaki guztiekin elkarlanean jardutera, Kristo bakearen

egilearen laguntzaz, beraien artean bakea justizian eta maitasunean

sendotu dadin, eta bakerako bitartekoak presta ditzaten.

78 (Bakearen izaera). Bakea ez da gerrarik eza soil-soilik; bakea ez da

mugatzen elkarren aurkako indarren artean oreka ezartzera; bakea ez

da sortzen ezta menderatze tiranikotik ere, alderantziz baizik: zehazki

eta zuzen esanda, «justiziak ekarriko du bakea» (Is 32, 17). Gizarteari

bere jainkozko fundatzaileak ezarri zion ordenamenduaren fruitua da,

beti justizia bikainago baten egarriz dauden gizakiek burutu behar dutena.

Gizadiaren ona, bere oinarrian, betiko legeak zuzendua da, baina

haren eskakizun zehatzei dagokienez, denboraren joan-etorrian, etengabeko

aldakuntzen mende dago. Horregatik, bakea ez da behin betiko

lortua, etengabe eraikiz-eraikiz joan behar duena baizik. Gainera, giza

borondatea ahula denez gero eta bekatuak zauritua, bakearen bilaketak

grinak etengabe mende hartzea eskatzen dio bakoitzari eta arreta handia

eskudun agintariari.

Hala ere, hau ez da nahikoa. Bake hau honela lortu ahal izango da

soilik lurrean: pertsonen ona ziurtatzen bada eta gizon-emakumeek beren

arimako eta adimeneko ondasunak berez-berez eta konfiantzaz elkarren

artean banatzen badituzte. Beste gizakiak eta beste herriak eta

haien duintasuna errespetatzeko gogo sendoa eta senidetasuna praktikatzeko

ahalegina behar-beharrezkoak dira bakea eraikitzeko. Honela, bakea

maitasunaren fruitua ere bada, justiziak eman dezakeena baino harago

baitoa.

Lagun hurkoa maitatzetik sortzen den lurreko bakea, Aita Jainkoarengandik

datorren Kristoren bakearen irudi eta ondorioa da. Bada,

Seme gizon eginak, bakearen Printzeak, bere gurutzearen bidez gizaki

guztiak adiskidetu zituen Jainkoarekin eta, herri bakarrean eta gorputz

bakarrean batasuna berrituz, hil egin zuen bere haragian bertan

gorrotoa165 eta, piztueraz goretsia izanik, karitatearen Espiritua isuri

zuen gizakien bihotzetan.

Beraz, kristau guztiei dei egiten zaie behin eta berriro, maitasunean

benetakoak izanez (Ef 4, 15), bil daitezen benetan bakezaleak diren gizaki

guztiekin, bakea eskatzeko eta bakea eraikitzeko.

Espiritu berberak eraginda, ezin goretsi gabe utzi, beren eskubideak

eskatzean indarkeriari uko eginik, defentsazko bitartekoetara, bestalde,

ahulenen esku ere badaudenetara, jotzen duten haiek, hau besteen

eta komunitatearen eskubide eta eginbeharrak kaltetu gabe egin ahal

baledi.

 

Gizakiak bekatariak diren heinean, gerraren arriskua mehatxuka

dute eta hala izango dute Kristoren etorrera arte; maitasunez bat eginik

bekatua gainditzen duten heinean, halaxe gainditzen dira indarkeriak

ere, hitz hau bete dadin arte: «Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak

igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako

prestatuko» (Is 2, 4).

1. atala

Gerra baztertu egin behar da

79 (Gerraren ankerkeriari aurre egin behar zaio). Oraintsu izan diren

gerrek gure mundura kalte izugarriak, bai materialak eta bai moralak,

ekarri badituzte ere, oraindik lurralderen batean gerrak bere triskantzak

eginez jarraitzen du egunero. Are gehiago, gerran edozein motatako

arma zientifikoak erabil daitezenean, orduan haren izaera ankerra, iraganean

izan diren gerra guztiak erraz gainditzen dituen basakeria batera

gudulariak eramateko mehatxu izango da. Gainera, oraingo egoera korapilatsuek

eta nazioen arteko harreman nahasiek, bestela baitakoan,

gerrek aurrera jarraitzea dakarte metodo berri amarrutsu eta subertsiboz.

Egoera batzuetan terrorismoaren metodoak erabiltzea, gerra egiteko

era berri bat balitz bezala hartzen da.

Gizadiaren egoera negargarri hau gogoan izanik, Kontzilioak

gauza guztien gainetik gogorarazi nahi du jendeen berezko eskubidearen

etengabeko indarra eta haren printzipio unibertsalak. Gizadiaren

kontzientziak berak aldarrikatzen ditu printzipio hauek irmoki

eta gero eta indar biziagoz. Beraz, nahita haien aurka doazen ekintzak,

baita halako ekintzak xedatzen dituzten aginduak ere, kriminalak dira

eta obedientzia itsuak ez ditu erru gabe uzten agindu hauei men egiten

diotenak. Ekintza hauen artean, batez ere, herri oso bat, nazio nahiz

etnia txikietariko bat sistematikoki suntsitzeko erabiltzen diren haiek

aipatu behar dira lehenik. Gartsuki gaitzetsiak izan behar dute hauek,

krimen izugarri bezala; biziki goretsi behar da, ordea, agindu horiek

ematen dituztenei bete-betean aurre egiteko beldurrik ez dutenen

ausardia.

Hainbat naziok sinatutako nazioarteko hitzarmenak daude gerrari

buruz, ekintza militarrak eta hauen ondorioak hain ankerrak gerta ez

daitezen; horrelako hitzarmenak dira, esaterako, soldadu zauritu nahiz

presoei buruzkoak eta horien antzeko beste batzuk. Hitzarmen hauek

errespetatu egin behar dira; are gehiago, guztiak daude behartuak, batez

ere herri-agintariak eta gai hauetan adituak direnak, ahalegin guztiak

egitera, haiek hobetu daitezen eta horrela gerren ankerkeria hobeki eta

modu eragingarriagoan arindu dadin. Gainera, zuzena dela dirudi,

kontzientziak aginduta armak erabiltzeari uko egiten diotenen, baina

hala ere gizakien komunitateari zerbitzatzeko beste eraren bat onartzen

dutenen kasua gizatasunez legean aztertua izatea.

Egia esan, gerra ez da gizartetik erauzia izan. Gerra arriskua den

bitartean eta nazioarteko eskudun eta dagokion ahalmenez hornitua

den aginterik ez denean, bakezko akordioa lortzeko eginahalak egin ondoren,

ezin dakieke gobernuei bidezko defentsarako eskubidea uka. Gobernatzaileek

eta haiekin batera errepublikaren erantzukizuna dutenek,

bada, beren ardurapean utzitako herrien ongizatea babestu beharra

dute, arazo hain larriak kontu handiz eramanez. Baina gauza bat da indar

militarra erabiltzea bidezko denez herriak babesteko, eta beste bat

beste nazioak menderatu nahi izatea. Gerra-ahalmenak ez du haren erabilera

militar nahiz politiko oro zilegi egiten. Eta, zoritxarrez gerra-sua

sor dadinean ere, ez da guztia zilegi gudularien artean.

Aberriaren zerbitzurako armadan direnek, beren buruak segurtasunaren

eta herrien askatasunaren zerbitzaritzat izan behar dituzte, eta

egiteko hau ongi betez gero, bakearen aldeko lana egiten dute.

80 (Gerra osod). Gerraren izua eta gaiztakeria neurrigabe handituz

doaz arma zientifikoak garatu ahala. Izan ere, gerra-ekintzek, arma

hauek erabiliz, hondamendi ikaragarri eta bereizi gabeak eragin ditzakete,

horrexegatik bidezko defentsa baino askoz harago doazenak. Are

gehiago, jadanik nazio handien arma-biltegietan dauden tresna hauek

indar guztiz erabiliko balira, ia sarraski orokorra eta erabat elkarren artekoa

gertatuko litzateke alde batekoen eta bestekoen artean, munduan

agertuko liratekeen hondamendi ugariak eta horrelako armak erabiltzetik

letozkeen ondorio kaltegarriak kontuan hartu gabe.

Honek guztionek, gerra, pentsamolde berri-berriaz aztertzera garamatza166.

Jakin bezate garai honetako gizakiek, beren gerra-ekintzez

kontu estua eman beharko dutela. Bada, haien oraingo erabakien baitan

egongo da, neurri handi batean, etorkizuneko garaien bilakaera.

Hau kontuan izanik, Sinodo santu honek, azken Aita Santuek

jada egindako167 gerra osoaren gaitzespena bere eginik, hau adierazten

du:

Ezer bereizi gabe hiri osoak nahiz eskualde zabalak bertako biztanleekin

batera suntsitzera jotzen duen edozein gerra-ekintza, Jainkoaren

eta gizakiaren beraren aurkako krimena da, irmoki eta zalantzarik gabe

gaitzetsi behar dena.

Oraingo gerraren aparteko arriskua, arrna- zientifiko berriak dituztenak

horrelako krimenak egiteko trantze antzekoan sartzean eta, ezinbesteko

loturaren bategatik, gizakien borondatea erabaki guztiz ikaragarrietara

makurtu ahal izatean datza. Hau etorkizunean sekula ere

gerta ez dadin, mundu osoko apezpikuek, bildurik, eskaera hau egiten

diete guztiei, batez ere nazioetako buruei eta militarren buruei: etengabe

gogoan izan dezatela erantzunbehar hain handi hau Jainkoaren eta

gizadi osoaren aurrean.

81 (Armamentu-lehia). Egia esan, arma zientifikoak ez dira gerra garaian

erabiliak izateko soilik pilatzen. Izan ere, bando bakoitzaren indarra

etsaiari erantzun suntsigarria emateko gaitasunaren baitan dagoela

uste denez gero, urtez urte handituz doan armamentuen pilaketa honek

ager daitezkeen etsaiei sekulako beldurra sartzeko balio du. Askok, nazioen

artean, orain, nolabaiteko bake-egoera ziurtatzeko biderik eragingarrientzat

dute.

Atzera eragiteko modu hau dena delakoa dela ere, buruan sartu

behar dute gizakiek, armamentuen lehia, hainbeste naziok horretara

jo arren, ez dela bakea irmoki gordetzeko bide ziurra, eta hortik sortzen

den ustezko oreka, ez dela bake ziur eta benetakoa. Horrela, ez

bakarrik ez dira baztertzen gerraren arrazoiak, apurka-apurka haren

arriskua biziagotu baizik. Arma beti berriak prestatzeko ondasun neurrigabeak

xahutzen diren bitartean, mundu osoko oraingo miseriei ezin

zaie behar bezalako konponbiderik eman. Nazioen arteko gatazkak

egiaz eta erro-errotik sendatu beharrean, gatazka horiek munduko

beste alde batzuk ere kutsatu egiten dituzte. Espiritu eraberritutik datozen

bide berriak hautatu beharko dira eskandalu hau baztertzeko,

behin mundua estu-estu daukan larrialditik askatua izan dadinean,

egiazko bakea ezar dadin.

Beraz, berriro adierazi behar da: armamentuen lehia gizadiaren

izurrite larri-larria da eta ezin jasan ahalako eran kalte egiten die behartsuei.

Benetan beldur izatekoa da, horrek iraunez gero, noizbait eragingo

dituela zorigaiztoko hondamendi guztiak, jadanik ari baita horretarako

bideak prestatzen.

Gizadiak sorrarazi dituen zorigaitzez oharturik, erabil dezagun dugun

geldiunea, goitik emana zaiguna, geure erantzukizunaz hobeki jabeturik,

gizakiari ondoen dagokion eran geure gatazkak konpontzeko

bideak aurki ditzagun. Jainko-Probidentziak gerraren antzinako morrontzatik

aska gaitezela eskatzen digu guri. Izan ere, ahalegin hau egiteari

uko eginez gero, ez dakigu nora eraman gaitzakeen hasia dugun bide

txar honek.

82 {Gerra guztiz debekatzea eta nazioarteko ekintza gerra saihesteko).

Argi dago, beraz, geure indar guztiekin saiatu behar dugula, nazioen hitzarmen

batez, edozein eratako gerra guztiz debekatua izan daitekeen

garaia prestatzeko. Honek, guztiek onartzen duten aginte publiko unibertsal

bat ezartzea eskatzen du, segurtasuna bermatzeko, justizia betearazteko

eta eskubideak errespetatzeko ahalmen eragingarria duena. Baina

irrikatzen den aginte hau ezarri orduko, beharrezko da oraingo nazioarteko

organismo gorenek gogotsu saia daitezen guztien segurtasuna lortzeko

bitartekorik hoberenak aztertzen. Bakeak, herriek elkarrekin duten

konfiantzatik sortu behar du, armen izuaz nazioei gainetik ezarri

beharrean. Horregatik, guztiek lan egin behar dute, armamentu-lehiak

halako batean bere amaiera izan dezan; armak egiaz gutxitu daitezen,

ez bando batekoak soilik, guztiek elkar harturik batera urratsak emanez

baizik, egiazko berme eragingarrien bitartez168.

Bien bitartean ez dira gutxietsi behar, gerraren arriskua baztertzeko jadanik

egin diren eta oraindik egiten diren ahaleginak. Aitzitik, lagundu

egin behar da hainbesteren borondate ona, haiek beren kargu gorenen ardura

izugarriez estuturik, behartzen dituen eginbehar larri-larriak eraginik,

gorroto duten gerra baztertzen saiatzen baitira, gauzen halabeharrezko konplexutasuna

alde batera utzi ezin badute ere. Etengabe otoitz egin behar

zaio Jainkoari, indarra eman diezaien gogo sendoaz ekiteko eta indarrez

amaiera emateko gizakienganako maitasun goreneko obra honi, honekin

bakea sendo eraikitzen baita. Honek, egiaz, gogoa eta espiritua beren nazioaren

mugetatik harantz zabaltzea eskatzen die, berekoikeria nazionalari

 

eta beste nazio batzuk mende hartzeko irritsari uko egitea eta gizadi osoarenganako

errespetu sakona izatea, batasun handiago baterantz hain nekez

baitoa.

Bake eta desarmatze arazoei buruz, orain arte arretaz eta etengabe

egindako azterketak eta gai hau erabili duten nazioarteko biltzarrak,

arazo hain larriak konpontzeko eta emaitza praktikoak lortzeko etorkizunean

urgentzia handiagoaz bultzatu behar direnen lehenengo urrats

bezala hartu behar dira. Hala ere, gizakiak kontuz ibil bitez, beren pentsaeraz

arduratu gabe, gutxi batzuen ahaleginetan soilik fidatzeaz. Izan

ere, herrietako gobernatzaileengan, berauek baitira beren herriko guztien

onaren bermeak eta era berean mundu osoko onaren eragileak, sekulako

eragina dute jendetzaren iritziek eta sentimenduek. Ezertarako

ez die balioko, bakea eraikitzeaz behin eta berriz ekiteak, areriotasun,

mespretxu eta mesfidantza sentimenduek, arrazagatiko gorrotoek eta

ideologia setatsuek gizakiak banatzen eta elkarren aurrez aurre jartzen

dituztenean. Horregatik, premiarik larriena, pentsaeraren heziera berritua

eta iritzi publikoan inspirazio berria dira. Hezkuntza-lanari, batez

ere gazteen hezkuntza-lanari, emanda daudenek, edota iritzi publikoa

moldatzen dutenek, har bezate eginbehar guztiz larritzat, bakezko sentimendu

berrietan guztien pentsaera moldatzeko ardura. Egiaz beharrezkoa

da, guk guztiok geure bihotzak aldatzea, mundu osoa eta guztiok

batera egin ditzakegun zereginak arretaz begiratuz, gizadia onerantz

urratsak emanez joan dadin.

Eta ez gaitzala atzipetu gezurrezko itxaropenak. Bada, areriotasun

eta gorrotoak baztertu ondoren, etorkizunean bake unibertsalaz hitzarmen

sendo eta zuzenik egiten ez bada, jadanik arrisku larrian den gizadia,

zientzia harrigarriz jantzia egon arren, beharbada, heriotzaren bake

ikaragarria baino beste bakerik izango ez duen trantzera eramana izango

da zoritxarrez. Hala ere, hau aldarrikatzen duen bitartean, Kristoren Eliza,

garai honetako larritasunean ezarria, itxaropen sendoaz itxaroten ari

da. Behin eta berriro, egoki denean eta ez denean, agertu nahi dio gure

garaiari Apostoluaren mezua: oraintxe da onginahi-garaia bihotzak alda

daitezen, oraintxe da salbamen-egunax6s‘.

2. atala

Nazioarteko komunitatea eraikitzea

83 (Liskarren kausak eta erremedioak). Bakea eraikitzeko, lehenik gizakien

arteko liskarren kausak baztertu beharra dago eta batez ere bidega

bekeriak, horiek baitira gerraren sua pizten dutenak. Horietako ez gutxi,

desberdintasun ekonomiko handiegietatik eta beharrezko erremedioak

atzeratzetik datoz. Beste batzuk, menderatze-gogotik eta pertsonak

gutxiestetik sortzen dira, eta, sustrai sakonagoen bila jardunez gero,

gizakiaren bekaitzetik, mesfidantzatik, harrokeriatik eta beste berekoikeriazko

grinetatik. Gizakiak hainbesteko gehiegikeriak onez eraman

ezin dituenez gero, hortik dator, gerra-sua lehertu ez arren ere, mundua

gizakien arteko borrokaz eta gogorkeriaz josirik egotea. Eta, gainera,

gaitz horiek nazioarteko harremanetan daudenez gero, ezinbestekoa da,

horiek gainditzeko eta horiei aurrea hartzeko, eta neurrigabeko gogorkeriak

desegiteko, nazioarteko erakundeek elkarrekin lan egin dezaten

eta hobeki eta irmokiago koordina daitezen eta atsedenik gabe bakearen

alde egingo duten organizazioak sortzea bultza dadin.

84 (Nazioen komunitatea eta nazioarteko erakundeak). Garai honetan,

guztien on unibertsala egoki bilatzeko eta modu eragingarriagoan lortzeko,

lurbira osoko herritar eta herri guztien artean elkarrekiko mendekotasun-

lotura estuak gehituz doazenean, beharrezkoa da nazioen komunitateak

eman diezaion bere buruari oraingo egitekoei dagokien

ordenamendua, batez ere oraindik miseria onartezina jasaten duten

herrialde ugari haiei begira.

Helburu hauek lortzeko, nazioarteko erakundeek, beren aldetik,

gizakien premiei erantzun behar diete, bai bizitza sozialaren arloetan, arlo

horietakoak baitira janaria, osasun-zerbitzua, hezkuntza, lana, bai nonahi

sor daitezkeen aparteko egoera batzuetan, adibidez: garapen-bidean

diren nazioen aurrerapen orokorra bultzatu beharra, mundu osoan zehar

barreiaturik dauden iheslarien miseriei kasu egin beharra, edota

etorkinei eta hauen familiei lagundu beharra.

Lehendik dauden erakundeak nazioartekoak, unibertsalak nahiz

herrialdekoak benetan gizadiaren ongileak dira. Gure garaiko arazo guztiz

larriak konpontzeko eta, egiaz, mundu osoan aurrerapena bultzatzeko

eta edozein motatako gerra baztertzeko giza komunitate osoaren nazioarteko

oinarriak jartzeko lehen ahalegintzat agertzen dira. Eliza pozten

da, arlo hauetan guztietan kristau direnen eta ez direnen artean loratzen

den benetako senide-espirituaz, miseria ikaragarriak arintzeko egiten

diren ahaleginak etengabe biziagotzen saiatzen baita.

85 (Nazioarteko lankidetza arlo ekonomikoan). Gizadiaren oraingo batasunak

nazioarteko lankidetza handiagoa ezartzea eskatzen du arlo ekonomikoan

ere. Bada, ia herri guztiak beren burujabe eginak badira ere,

oraindik urrun daude desberdintasun handiegietatik eta bidegabeko

menpetasun guztitik libre izatetik, baita barne-zailtasun larrien arrisku

guztitik ihes egitetik ere.

Nazio baten garapena giza eta ekonomi baliabideen baitan dago.

Nazio bakoitzeko herritarrek hezieraz eta lanbide-formazioaz prestatu

behar dute, bizitza ekonomiko eta sozialeko zeregin ezberdinak betetzeko.

Honetarako atzerriko adituen laguntza behar da, eta hauek, beren

jardueran, ez dute menderatzaile bezala jokatu behar, laguntzaile eta

lankide bezala baizik. Garapen-bidean diren nazioei ezin eman izango

zaie laguntza materialik, munduan oraingo merkataritza-ohiturak erroerrotik

aldatzen ez badira. Gainera, nazio aurreratuek beste laguntza batzuk

ere eman behar dituzte, dohain, mailegu nahiz diru-ezartze eran;

hauek eskuzabaltasunez eta diruzalekeriarik gabe egin behar dira, alde

batetik, eta, bestetik, prestutasun osoz jaso.

Benetako ordenamendu ekonomiko unibertsala ezartzeko, baztertu

egin behar dira irabazteko gehiegizko gosea, handinahikeria nazionalistak,

menderatze politikorako irrika, militar erako kalkuluak, eta

baita ideologiak zabaltzeko eta ezartzeko trikimailuak ere. Sistema ekonomiko

eta sozial ugari proposatzen dira; pertsona adituek, hauetan,

mundu mailako merkataritza egoki baterako oinarri komunak aurkitzea

nahi litzateke; hau errazago gertatuko da, bakoitzak bere aurreiritziak

alde batera uzten baditu eta guztiak egiazko elkarrizketa baterako

prest badaude.

86 (Arau egoki batzuk). Lankidetza honetarako egokiak direla dirudi

ondorengo arau hauek:

a) Garapen-bidean diren herriek gogo-gogoan izan bezate, berariaz

eta irmoki bilatu behar dutela, aurrerapenaren helburu berezitzat, beren

herritarren giza perfekzio osoa. Gogora bezate, aurrerapena, herrien euren

lanetik eta buru-argitasunetik sortzen eta hazten dela, ez delako batez

ere inoren indarretan oinarritu behar, bere indarren garapenean eta

bere asmamena eta tradizioa lantzean baizik. Honetan, besteengan eraginik

handiena dutenek gailendu behar dute.

b) Herri garatuek eginbehar larri-larria dute, garapen-bidean diren

herriei aipaturiko eginkizunak betetzen laguntzeko. Horregatik burutu

bezate beren baitan, lankidetza unibertsal hau ezartzeak eskatzen dituen

berrikuntza psikologiko eta materialak.

Horrela, nazio ahulago eta pobreagoekin tratuetan arretaz hartu

behar dute kontuan hauen ona, hauek, beraiek ekoizten dituzten gauzen

salmentatik lortzen dutena, beren mantenurako behar dutelako.

c) Nazioarteko komunitateari dagokio garapena arautzea eta bizkortzea,

horretarako diren laguntzak modu eragingarri eta egokienean

banatuak izan daitezen. Komunitate honi dagokio baita, ordezkatze-

-printzipioa gorderik, mundu osoko erlazio ekonomikoak antolatzea,

justiziaren arabera gauzatu daitezen.

Sortu bitez erakunde egokiak, nazioarteko merkataritza bultzatzeko

eta eratzeko batez ere gutxi garatutako nazioekin, eta nazioen artean

dagoen botere-ezberdintasun handiegietatik sortzen diren okerrak

zuzentzeko. Antolaketa honek, laguntza tekniko, kultural eta diru-laguntzarekin

batera, beharrezko babesa eman behar die aurrerapenerantz

doazen nazioei, beren ekonomiaren garapena egoki lor dezaten.

d) Askotan sortzen da egitura ekonomiko sozialak berriro aztertzeko

premia; baina kontuz ibili behar da goizegi emandako konponbide

teknikoekin, batez ere gizakiari onura materialak eskainirik, honen izaera

eta aurrerapen espiritualaren aurka doazenekin. Bada, «gizakia ez da

ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da» (Mt 4, 4).

Giza familiaren edozein partek, bere baitan eta bere tradiziorik hoberenetan,

Jainkoak gizadiari emandako altxor espiritualaren zati bat du, askok

nondik datorren ez badakite ere.

87 (Nazioarteko lankidetza biztanleriaren hazkundeari dagokionean).

Nazioarteko lankidetza maiz bihurtzen da guztiz premiazko gaur egun,

beste zailtasun batzuez gain, batez ere biztanleriaren hazkunde azkarretik

datozenak jasaten dituzten herri haiei dagokienean. Premia larria

dago, guztien lankidetza bete eta biziaz, batez ere naziorik aberatsenenaz,

azter dadin nola lor daitekeen gizakiak mantentzeko eta ongi eskolatzeko

behar dena, giza komunitate osoaren artean banatzeko. Hainbeste

herrik asko hobetuko lukete beren bizitzako egoera, behar diren

eskolak harturik, nekazari-metodo zaharkituetatik teknika berriak erabiltzera

pasatuko balira, beren egoerari dagokionez zuhurtasunez aplikatuz,

ordena sozial hobea ezarria izan eta lurren jabetza zuzenkiago banatua

izan ondoren.

Gobernuarenak dira bere nazioan, bere eskumeneko mugen barruan,

biztanleriaren arazoei dagozkien eskubide eta eginbeharrak; esaterako,

legegintza sozial eta familiarrari begira, baserritarren hirira bizitzera

etortzeari begira, nazioaren egoera eta premiez informazioa

emateari begira. Arazo honek gaur egun gizakiak bortizki astintzen dituenez

gero, on litzateke katoliko adituek, batez ere unibertsitateetan,

gai hauetaz ikasketak eta ekinbideak biziki jarraitzea eta haiek gehiago

garatzea.

Askok diotenez, lurreko, edota behintzat nazio batzuetako biztanleen

hazkundea zeharo gutxitu behar da bitarteko guztiak erabiliz eta

aginte publikoaren edozein eratako esku-sartzez. Horren aurrean, Kontzilioak

aholku ematen die guztiei, moralaren aurka doazen konponbideak,

ezkutuan nahiz agerian bultzatuak, eta batzuetan ezarriak, bazter

ditzatela. Izan ere, gizakiak ezkontzarako eta seme-alabak izateko duen

eskubide ukiezinaren arabera, zenbat seme-alaba izan, gurasoen iritzi

zuzenaren mende dago, eta inola ere ezin daiteke utz aginte publikoaren

iritzira. Baina gurasoen iritziak kontzientzia ongi formatua eskatzen duenez

gero, garrantzi handikoa da guztiei aukera ematea erantzukizun zuzena

eta benetan gizatiarra lantzeko, gauzen egoera eta garaiak kontuan

harturik Jainkoaren legeari begiratuko diona. Honek alde guztietan baldintza

pedagogiko eta sozialak hobetzea eskatzen du eta, batez ere, erlijio-

heziketa edo gutxienez heziketa moral osoa ematea. Horrez gainera,

seme-alaben kopurua zehazten senar-emazteei lagun diezaieketen metodoen

ikerketan egin diren aurrerapenen berri eman behar zaie gizakiei

zuhurtasunez; segurtasun egiaztatua eta ordena moralarekin benetako

bat etortzea duten metodoen berri.

88 (Kristauen egitekoa laguntzak ematean). Kristauek gogo onez eta

bihotz-bihotzez lagundu behar dute nazioarteko ordenamendurako,

bidezko eskubideekiko egiazko errespetuaz eta guztien adiskide arteko

senidetasunaz, are gehiago, munduaren parterik handiena hain premia

gorrian egonik, Kristo berberak bere ikasleen karitatea eragiteko pobreengan

bere ahotsa jasotzen duela baitirudi. Beraz, ez dadila eskandalu-

bide izan gizakientzat, nazio batzuk, bertako biztanlerik gehienak

kristauak izanik, ondasun handien jabe izatea, beste batzuei bizitzeko

behar-beharrezkoa ere falta zaienean eta goseak, gaixotasunek eta era

guztietako miseriek jota bizi direnean. Izan ere, pobretasun eta karitate

espiritua Kristoren Elizaren ohore eta testigantza da.

Beraz, gorestea eta laguntzea merezi dutenak dira gizon-emakumeei

eta herriei eskua luzatzeko berez-berez beren burua eskaintzen

duten kristauak, batez ere gazteak. Are gehiago: Jainkoaren Herri osoari

dagokio, apezpikuak hitzez eta etsenpluz buru direla, ahal duten

neurrian, oraingo miseriak arintzea, eta hau, Elizaren antzinako ohiturak

agertzen zuenez, ez bakarrik sobera dauden ondasunekin, baita beharrezkoekin

ere.

Laguntzak biltzeko eta banatzeko modu zehatza, zurrunegia eta uniformeegia

izan gabe, baina zuzenki antolatua izan behar du elizbarrutietan,

nazioetan eta mundu osoan, katolikoen ekintza gainerako senide kristauen

ekinczarekin bat eginik, hala komeni dela dirudienean. Bada, karitate-espirituak

ez du eragozten inola ere ekintza sozial eta karitatezkoaren jarduera

arduratsu eta ordenatua, alderantziz baizik: agindu egiten du. Beraz,

beharrezkoa da, garapen-bidean direñ nazioen zerbitzura beren burua

eskaini nahi dutenak ongi presta daitezen erakunde egokietan.

89 (Elizaren presentzia eragingarria nazioarteko komunitateari). Elizak,

bere jainkozko misioan oinarrituz, gizaki guztiei Ebanjelioa hots egiten

dienean eta graziazko ondasunak banatzen dituenean, mundu osoan bakea

sendotzen eta gizakien eta herrien senide-elkartasunaren oinarri finkoa

ezartzen laguntzen du; hau da, Jainkoaren legearen eta lege naturalaren

ezagutza ezartzen. Horregatik, Elizak erabat presente egon behar

du herrien komunitatean bertan, gizakien arteko lankidetza bultzatzeko

eta eragiteko; eta hori, bai bere ageriko erakundeen bidez, bai kristau

guztiek denei zerbitzatzeko gogo hutsez egindako elkarlan oso eta benetakoaren

bidez.

Hau hobeki lortuko da, fededunak eurak, beren giza eta kristau-

-erantzukizunaz jabeturik, berek bizi diren ingurumarian nazioarteko

komunitatearekin lankidetza bizkortzeaz arduratzen badira. Gai honetan

berariazko arduraz hartu behar da gazteen prestakuntza, bai heziketa

erlijiosoan eta bai zibilean.

90 (Kristauen esku-hartzea nazioarteko erakundeetan). Kristauen nazioarteko

ekintza modu eder bat, zalantzarik gabe, nazioen artean lankidetza

bultzatzeko sortuak diren nahiz sortuko diren erakundeetan,

bakarka nahiz taldeka ematen duten laguntza da. Gainera, bakean eta

senidetasunean nazioen komunitatea sortzeko, asko lagundu dezakete

nazioarteko elkargo katoliko desberdinek; hauek sendotu beharra dute,

ongi formatutako bere lankideak gehituz, behar dituzten bitartekoez eta

indarrak egoki koordinatuz. Gure garaian, ekintzen eraginkortasunak

eta elkarrizketaren beharrak elkarteko jarduerak eskatzen dituzte. Elkargo

hauek ez dute gutxi laguntzen, gainera, unibertsaltasun-zentzua

lantzeko, izatez oso komenigarria katolikoentzat, eta solidaritate eta

erantzukizun benetan unibertsalen kontzientzia eratzeko.

Azkenik, on litzateke, katolikoak, nazioarteko komunitatean behar

bezala beren egitekoa betetzeko, senide banatuekin aktiboki eta positiboki

lankidetzan ahalegintzea, haiekin batera karitate ebanjelikoa praktikatzen

baitute, eta baita benetako bakearen egarri diren gizaki guztiekin ere.

Kontzilioak, gizadiaren parterik handiena oraindik zoritxar ikaragarriek

jota dagoela kontuan izanik, eta nonahi Kristoren pobreenganako

justizia eta aldi berean maitasuna eragiteko, ondo baino hobeto deri

tzo Eliza unibertsalaren organismoren bat sortzeari, bere egitekoa katolikoen

elkartea bizkortzea izango duena, herrialde pobreen aurrerabidea

eta nazioartean justizia soziala bultza ditzan.

AMAIERA

91 (Fededun bakoitzaren eta Eliza partikularren egitekod). Sinodo santu

honek Elizaren doktrina-altxorretik abiaturik hemen agertu duen

guztiak, gure garaiko gizaki guztiei laguntzea nahi luke, bai Jainkoarengan

sinesten dutenei, bai espresuki Jainkoa ezagutzen ez dutenei, beren

bokazio osoa argiago sumatuz, mundua hobeki molda dezaten gizakiaren

duintasun bikainera, oinarri sakonagoak dituen senidetasun unibertsala

bila dezaten eta, maitasunaren eraginez, erantzun diezaieten gure garaiko

premia larriei ahalegin zintzo eta elkartuaz.

Egia da, munduko egoeren eta kultura formen ugaritasun hain

handien aurrean, hemen agertzen dugunak, bere parterik gehienetan,

berariaz izaera orokorra duela; are gehiago, Elizan jada hartua dagoen

doktrina aldarrikatzen badu ere, ez gutxitan etengabeko eboluzioan dauden

gaiei buruz ari denez gero, oraindik aurrera jarraitu eta osatu beharrekoa

izango da. Uste dugu, Jainkoaren hitzean eta Ebanjelioaren espirituan

oinarriturik esan ditugun gauza asko, laguntza baliotsua izan

daitezkeela guztientzat, batez ere kristauek, beren artzainen zuzendaritzapean,

herri bakoitzera eta pentsaera bakoitzera beren egokitzapena

burutu dezatenean.

92 {Gizaki guztien arteko elkarrizketa). Eliza, mundu osoa ebanjelio-

-mezuaz argitzeko eta edozein herri, arraza nahiz kulturatako gizaki guztiak

Espiritu bakarrean biltzeko duen misioaren eraginez, benetako elkarrizketa

bideratzen eta sendotzen duen senidetasun haren ezaugarri

bihurtzen da.

Honek Elizan bertan elkarrenganako estimua, begirunea eta elkartasuna

bultzatzea eskatzen du, bidezko desberdintasunak aitortuz, Jainkoaren

Herri bakarra osatzen duten guztien artean, bai artzainen eta bai

gainerako kristauen artean gero eta elkarrizketa onuragarriagoari bide

emateko. Fededunak biltzen dituena sendoagoa da banatzen dituena

baino. Izan bedi beharrezkoan batasuna, duda-mudakoan askatasuna

eta guztian maitasuna170.

 

Gure gogoak oraindik gurekin elkartasun betean bizi ez diren senideak

eta haien komunitateak hartzen ditu, haiekin Aitaren eta Semearen

eta Espiritu Santuaren aitormenean eta maitasun-loturaz bat eginik baikaude,

kristau-batasuna gaur egun Kristorengan sinesten ez duten askok

ere itxaroten dutela eta nahi dutela kontuan izanik. Izan ere, zenbat eta aurrerapen

handiagoak egin batasun honek egian eta maitasunean Espiritu

Santuaren bertute indartsuaren gidaritzapean, hainbat gehiago izango da

batasun eta bake ezaugarri mundu osoarentzat. Horregatik, indarrak bilduz

eta helburu bikain hau gaur egun hobeki lortzeko gero eta forma

egokiagoz, egunetik egunera Ebanjeliori gehiago lotuz, saia gaitezen giza

familiaren zerbitzuan senide gisa lankidetzari lotzen, giza familia hau

Kristo Jesusengan Jainkoaren Seme-alaben familia izatera deitua baita.

Arrazoi beragatik, Jainkoa aitortzen duten eta beren tradizioetan

erlijio- eta giza elementu baliotsuak gordetzen dituzten guztiengana ere

zuzentzen dugu geure gogoa, elkarrizketa irekiak Espirituaren eraginak

leialki onartzera eta gogotsu betetzera eraman gaitzala nahi izanez.

Elkarrizketa hau egiaren maitasunak bakarrik gida dezala nahi izateak,

betiere behar den zuhurtasuna gorderik, ez du inor ere baztertzen

gure aldetik: ez giza espirituaren ondasun gorenak lantzen dituztenak,

baina oraindik ondasun horien Egilea aitortzen ez dutenak, ezta Elizaren

aurka daudenak eta era askotara jazartzen zaizkionak ere. Jainko

Aita gauza guztien hasiera eta amaiera denez gero, guztiok gara elkarren

senide izatera deituak. Eta horregatik, giza eta jainkozko bokazioak deituak

izanik, indarkeriarik eta iruzurrik gabe, mundua eraikitzen lagundu

genezake eta lagundu behar dugu benetako bakean.

93 {Mundua eraikitzea eta bere helbururantz eramatea). Kristauek,

Jaunaren hitza gogoratuz: «honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire

ikasle zaretela: elkar maite izatean» (Jn 13, 35), ezin dezakete gogo biziagoz

nahi izan, gaurko munduko gizon-emakumeei egunetik egunera

bihotz-zabaltasun eta eraginkortasun handiagoz zerbitzatzea baino. Eta

honela, Ebanjelioarekin leialki loturik eta haren indarrez baliatuz, justizia

maite duten eta praktikatzen duten guztiekin bat eginik, beren gain

hartu dute lur honetan burutu behar den eginkizun eskerga, eta honen

kontu eman beharko diote azken egunean guztiak epaituko dituen

Hari. Ez dira sartuko zeruetako erreinuan «Jauna, Jauna» esan dezaten

guztiak, Aitaren borondatea171 egin eta gogo biziz lanari ekin diezaiotenak

baizik. Aitak, gizaki guztiengan Kristo, geure senidea, hitzez eta

egitez ezagut eta benetan maita dezagula nahi du, honela egiaren lekukotasuna

emanez, eta zeruko Aitaren maitasun-misterioa besteekin zabal

dezagula. Bide honetatik, mundu osoan, gizakiek itxaropen bizira zirikatuak

ikusiko dituzte beren buruak, Espiritu Santuaren dohaina baita,

azkenik, bake eta zorionik handienean hartuak izan daitezen, Jaunaren

aintzaz distiratsu den aberrian.

«Guregan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eska nahiz

pentsa dezakegun baino askoz hobeki egin ditzakeenari, aintza Elizan

eta Kristo Jesusengan, gizaldiz gizaldi eta menderen mendetan! Amen»

(Ef 3, 20-21).

Konstituzio dogmatiko honetan ezartzen diren gauza guztiek eta bakoitzak

Kontzilio santuko Gurasoen oniritzia izan dute. Eta Guk, Kristorengandik

jaso dugun ahalmen apostolikoaz, Guraso agurgarriekin batera,

onesten, dekretatzen eta ezartzen ditugu Espiritu Santuarengan; eta orobat

agintzen, batzarrean hala erabaki izan dena aldarrikatua izan dadila

Jainkoaren aintzarako.

Erroman, San Pedrorenean, 1965eko abenduaren 7an.

Nik, PAULOK, Eliza Katolikoaren Apezpikuak.

 

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz