//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

Aita Santuak merkatuen diktadura salatzen du.

Azkenaldi honetan, gutxienez hiru alditan aipatu digu Aita Santuak bizi dugun krisialdi hau bidezko modu batez; hau da, desberdintasun soziala handitu gabe eta behartsuak kaltetu gabe, aurre egiteko beharraz. Asteazkenean Aita Santuak eskatu zuen guztiontzat osasungarri izanen den erreforma ekonomikoa gauzatuko duen erreforma finantziero etikoa.

Aulki santuan izanen diren enbaxadore berriak osatzen zuten talde bati ohartarazi zien gaur egungo desorekak merkatuen eta espekulazio finantzieroen guztizko autonomia bultzatzen duten ideologietatik ondorioztatzen dela horrela Estatuei kontrolatzeko eskubidea galaraziz. Frantziskok salatu zuen beldurra eta etsipena pertsona askoren bihotzen jabe egiten dela, baita aberri aberatsetan ere, bizipoza txikitzen dela, indarkeria eta itsuskeria handitzen doazela eta txirotasuna nabarmena dela. Bizitzeko borrokatu behar dugu eta, sarritan, duina ez den bizia bizitzeko.

Aita Santuak jarraitu zuen esanez: nire ustez egoera hau sorrarazi duen kausa bat diruarekin dugun erlazioan datza, guregan eta gure gizartean bere nagusitasuna onartzean. Horrela, bizi dugun krisialdi finantziero honek bere lehen jatorria zein den ahaztea eragiten digu, antropologiko den krisialdi batean zehaztuz. Gizakiaren lehentasunaren ukazioa da! Idolo berriak sortu ditugu. Urrezko txekorraren aitzinako kultuak irudi berria eta bihozgabea aurkitu du diruaren fetixismoan eta benetako giza helbururik gabeko eta aurpegirik gabeko ekonomiaren diktaduran.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Esker mila Benedikto XVI.a
KRISTAUTASUN IKASTAROA Otsailaren 21etik 23ra Donostian.
On Mario Izeta gotzainaren lehen “ad limina” bisitaldia
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15