//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Esklabotzari EZ! Carlos Lavigerie Kardinalaren lana gogoratuz.

Aurten 125 urte betetzen dira Carlos Lavigerie Kardinalak, Aljeriako artzapezpikua eta Afrikako Misiolarien fundatzailea, kontinente afrikarreko gizakien salerosketaren kontra balentriaz altxatu zenean. Bi urtetan zehar, hiriburu europarretan lan egin zuen esklabo-saleroska merkataritzarekin amaitzeko, enpresariak eta Gobernuak konbentzituz. Legezko aurrerapen batzuk lortu zituen, legezkoak soilik. Gaur, mende bat baino gehiago pasata, hainbat instituto misiolari elkartu dira bere pertsona gogoratzeko eta esklabo egoten jarraitzen dutela salatzeko.

Lavigerie Baionan jaio zen 1825ean, 1863an Nancyeko apezpikua izendatu zuten, eta bost urte beranduago, Lyongo artzapezpikua izendatua izan zenean, karguari uko egin zion eta Aljerrera bidaltzea eskatu zuen, aljeriarrak bizi zuten miseria eta diskriminazioko lekukoa izan zen tokira. Testuinguru honetan, bi errealitate garrantzitsuaz konturatu zen: Lehenengoa «Islama Afrikan barneratu zela eta Eliza bertan ez zela» eta bigarrena «esklabo-salerosketa iparraldean egiten zela» kontatzen digu Hegoa Fundazioko zuzendaria eta Aita Zuria (Padre Blanco) den Lázaro Bustincek.

Lehen oztopoa konpontzeko Lavigerie kardinalak bi institutu; Afrikako Misiolariak edo Aita Zuriak eta Afrikako Gure Andrea Ahizpa Misiolariak sortu zituen eta bere nahia «Jendeari, bere hizkuntzei eta bere ohiturei ororen gainetik hurbilak nahi ditu, apostoluak izateko» zela baieztatzen du Paquita Rechek, gaur, artzapezpikuaren proposamenak bizitza eginez jarraitzen duen misiolaria. Baina hasleak edo abiarazleak ziren soilik: Lavigerie kardinala ez zen nekatzen errepikatzeaz afrikarrak izan behar direla egintza edo lan iraunkorra egin behar dutenak. Misiolariek, soilik, ikusi behar ez diren zimenduak izan behar zuten.

Esklabotasuna indargabetzeko artzapezpikuaren kanpainari ez zion hasierarik eman 20 urte pasa arte. 1888an izan zen Laku Handiak, Tanganica edo Zanzibarrera bidalitako bere lehen Aita Zurien bitartez esklaboak sufritzen zuten krudelkerien lekukotasunak jaso ondoren. Zerbait egin behar zuen hura erremediatzeko.

Esklabotasunaren kontrako kanpaina.
«Erremedio hura jartzeko Aita León XIII.a bisitatzera joan zen eta Aita Santuak denbora osoa eskain zezala eskatu zion Europan barna konta zezan Afrikan gertatutakoaz». Lavigerie monsinorea, Erroma, Londres, Brusela edo Paris bezala hiriburu europarretan izan zen bi urtez hemengo Gobernuetan, Parlamentuetan eskatuz (baita entzun nahi zuen orori) Afrikan odol-merkataritza gelditu behar zela. «Gobernuek esklaboen bizitzarekin negozioa egiten dute», gezurrik gabe zioen.

Hegoa Fundazioko zuzendaria ziurtatzen du: «Europarrak ziren merkataritzako konpainia handiak, eskulan merke bailiran pertsonak erosten zutenak». Landatze amerikarrei lan egitera bidaltzeko pertsonekin trafikatzen zen. Europarrak ez ziren soilik errudunak: «Gaizkile lokalek eta mafiek negozio handiak egiten zituzten ere». Balentria europarraren ondoren, Lavigerie kardinalak esklabotasunaren indargabetze adierazpen berria lortu zuen. 1889ako Bruselan hitzartu zen legezko aitorpen bat, nahiz eta errealitatean ezkutuko salerosketak jarraitu zuten, negozioa itzela zelako.

 

Gaur, esklaboak ere badaude.
Gaur, 125 urte geroago, esklaboak ere badaude. Emakumeak eta umeak ustiapen sexualeko biktimak dira. Umea gudariak daude. Aita Santuak, joan den ostiralean, gogoratzen zien Migrazio Pastoraleko eta Ibiltariei Batzorde Pontifikalaren hogeigarren osoko bilkurako parte-hartzaile: «Pertsona-salerosketa jarduera zitala da, zibilizatuta deitzen dieten gure gizarteetarako lotsa».

Aita Frantziskok esklabotasuna aipatu zuen ere igandean, Palermon mafia siziliarrak erahilda izan zen Pino Puglisi dohatsutzearen ondorengo egunean. «Esklabotasunaren, ustiapenaren, atzean mafiak daude. Haiek ezin dute hori egin!, gure anai-arrebak esklaboak bihurtzea!», San Pedro Plazako Angelusaren otoitzean oihukatu zuen.

Bere fundatzailearen lorratzari jarraituz, Afrikako Misiolariek esklabotasuna indargabetzeko lan egiten jarraitzen dute. Horregatik, urte honetan guztian zehar, beste batzuen ondoan, Elkartutako Eskuak bezalako erakunde misiolariak, erlijioso mertzedarioak, REDES edo San Egidio-ren Komunitateekin batera, “Gaur Afrikaren Esklabotasun” kanpaina antolatu dute «sentikor bihurtzea eta esklabo daudela, esklabotasuna erreala dela, eta hazten ari dela biztanlegoari gogoratzeko», Lázaro Bustince Aita Zuriak baieztatzen duen bezala.

Hurrengo hitzordua, Madrilen, ekainaren 23an izango da. San Egidion Komunitatearekin Meza ospatuko da pateretan hil direnen alde, Verónica kaleko 11n 19tan.

Alfa y Omegatik 835 zenbakitik egokitua eta itzulia.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

2013.an Jainkoak bedeinka zaitzala.
"Berezko izaeran sortzen diren konfliktoak eta konpontzeko bideak" Jesus Maria Mujikaren h...
Eleizaren Doktrina Soziala irakurri, gaur
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15