//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Katolikoen ihesa: nerabezaroan dago gakoa.

Eliztarren galera prozesua bataioan hasi eta sendotzarte doa: urtero ia 100 mila espainiar deskristautzen dira.

Espainiar populazioan, gutxi gorabehera, % 70 katolikoa deklaratzen du bere burua, nahiz eta praktikan erdia baino gehiago ez izan. Hots, praktika erlijiosoan ez dira ezertan desberdin galdeketetan agertzen diren beste talde batzuekiko. Lau talde desberdindu daitezke baina azkenean hiru talde izaten bukatzen dira: katoliko praktikatzaileak, katoliko ez praktikatzaileak, agnostiko edota axolagabeak, eta ateoak. Katoliko praktikatzaileek eta ateoek oso posizio nabariak dituzte, baina katoliko ez praktikatzaileek eta axolagabeek ez dute haien arteko desberdintasun adierazgarririk eta, berez, talderik ugariena eratzen dute.
Beraz, hitz egin ahal izango genuke konprometitutako katolikoek populazioaren % 36a osatzen dutela (% 33 – % 37 bitartean). Zergatik zifra hau? Ekonomia-Ministerioaren zifren arabera eta zergadunek Eliza katolikoari 2011n eman zioten zerga-aitorpenen arabera % 34,83 da aitorleen kopurua . Hau kristau praktikatzaileen taldea edota katoliko kulturalen taldea izango litzateke: Elizaren lana eta Elizaren balioak balioesten dituztenak.

Jarduera liturgikoa: datuak eta interpretazioak
2011 urtean jarduera liturgikoak zifra interesgarri batzuk ezagutarazten ditu; adibidez bataioa eta lehen jaunartzeen arteko galera 41.000 katolikoetan dagoela, hau da 292.143 bataiatuetatik 250.916k Lehen Jaunartzea egin zuten. Apurketa handiagoa suertatzen da lehen jaunartzetatik sendotzara pasatzen garenean (109.275 pertsona konfirmatzen dira); izan ere, artean, 140.000 fidel galtzen direlako. Gogoratu behar da Elizak hura ebazteko ez duela ezer egin (edo egindako lanak ez du espero ziren fruituak eman: itzultzailearen oharra) zer-nola komunikatzen den adin horietan eta katekesiaren huts nabari eta sakona ezagutarazten du.

Oso pasarte espezifikoa da: zer egingo dugu Elizan lehen jaunartzea egiteko sartu diren haurrekin eta bere fedean jarraitasunik izatea heldutasunean ebanjelizatuta sartzeko? Elizan lehentasuna gazteek dutela sarritan esan arren estatistikek aurkakoa erakusten dute. Apaizak familiaren, bere ingurunearen, arazoa dela argudia dezake, baina hori ere berezko erronka da apaizarentzat, baita Elizarentzat ere: lehen jaunartzea egiten duten haurren familia ebanjelizatzea.

Ezkontzekin (67.313 ezkontza daude, beraz pertsona-bikoitza) bi gauza gertatzen dira: Gero eta ezkontza gutxiago ospatzen direla Elizan (jada deskristauta daudelako) eta ezkontza kopurua sendotzena baino altuago dela (%30 gutxi gora behera). Azkenik, hiletak dira pertsona gehiagok heltzen dioten zeremonia katolikoa (386.017). Honek, argi eta garbi, gauza bat esaten digu: galerako prozesua bataioan hasten dela eta sendotzararte doala. Eliza espainiarrak ez badu prozesu honetan indarra jartzen eliztarrak galtzen jarraituko du.
Ezkontzei buruz aspektu negatibo bat hau da: portzentualki gutxiago daudela, baita absolutuetan ere. Hau gizarteko deskristautasun prozesuaren ondorioa da, jada zifrak alderatzen direnean egiaztatu daiteke ez dagoela sendotza egin dutenenen desertzioa.

Bataioetatik (292.143tatik) hiletetara (386.017tara) doan zifrak belaunaldihaustura erakusten du. Gertaera hau oso larria da urtero 94.000 katoliko galtzen direla erakusten duelako. Eliza katolikoaren egiturazko defizita interbelaunaldi-arazoa da, urtero ia 100.000 katoliko galtzen direlako.
Gainera ezkontzak erritmo honetan urtean 50.000 zeremoniatan kokatuko dira 15 urte barru.

Forumlibertas.com etik egokitua eta itzulia.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Zergaitik erlijioa?
zenbat gotzain mota daude? II
“Ez genuen, ba, sutan gure bihotza? (Lk 24, 32).
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15