//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

Frantziskoren aitasantutzaren lehenbiziko hilabeteak ulertzeko 6 gakoak.

Aita Santua Frantzisko

Berezko estiloa

Frantziskoren aitasantutzaren lehenbiziko hilabeteak ulertzeko 6 gakoak.

Askatasuna, jarraipenarekin; kanpoaldera ateratzea, baina erreformei ekinez… Frantzisko Aita Santuak lerro argi batzuk markatu ditu.

Edozein erakundetako agintaldiaren lehenbiziko hilabeteak transizio garaia izan ohi dira. Horietan, agintea hartzen duen pertsonaren kudeaketa nolakoa izango den antzematen hasten da.

Frantzisko Aita Santuaren kasuan ez da beharrezkoa izan hainbeste itxoitea estilo berri bat eta Eliza suspertzeko borondate handia deskubritzeko.

Hauek dira bere estilo berriaren 6 gakoak:

1- GERTUTASUNA


Galdera hau irakasle batek egin dit: baina zergatik ez zoaz hara bizitzera? Nik erantzun diot: Ba, entzun ezazu, arrazoi psikiatrikoengatik. Nire pertsonalitateagatik da”. 2013-06-07.

Erromara doazen erromesengandik oso gertu egon nahi du Frantzisko Aita Santuak. Mezetan eta Entzunaldietan denbora luzez jarduten du beraiekin. Agurtu eta bedeinkatu egiten ditu. Kuriako langileengandik hurbil egotearren Aita Santuaren etxebizitzari uko egin zion. Dei efektua berehalakoa izan da, plaza gainezka dago igandetako angelusan eta baita asteazkenetako entzunaldietan ere.

2 – ASKATASUNA


Konfesatzera noanean – orain ezin dut, konfesatzera ateratzeko… hemendik ezin da atera, baina hau beste arazo bat da”. 2013-05-18.

Bere diskurtsoetan inprobisatzea, bat-batean bromak egitea, topatzen dituen guztiak agurtzea, gustatzen zaio Aita Santuari. Santa Martan ostatu hartzeak bisita informalak jasotzea ahalbidetzen dio. Baita Vaticanotik, konfesatzeko adibidez, gehiago ateratzeko desioarekin bromak egin ditu ere.

3- ELIZA


Eta Eliza aberats bat eta gorespenaren dohakutasunik gabe egin nahi duten apostoluak topatzen ditugunean, Eliza zahartzen da, Eliza GKE bat bilakatzen da, Elizak ez dauka bizirik”. 2013-06-11.

Frantzisko Aita Santuak gehitu dituen ohitura berrien artean Santa Marta Etxeko Meza dago. Goizero, sermoi labur bat predikatzen du. Ebanjelioa eta bere irakaskuntzak komentatzen ditu. Atze-ohial bezala, Elizak nolakoa izan behar duen eta kristauek nola jokatu behar duten gaiei buruzko bere ikusmira azaltzen da bertan.

4- JARRAIPENA


Mila esker zure Aitasantutzan zehar izandako apaltasunarengatik, apaltasun eta samurtasun eredu handia eman diguzu”. 2013-03-23.

Bere diskurtsoek indar pastoral handia daukate, hitz argi eta zuzenekin, adibide grafikoekin baina baita sakontasun teologikoarekin ere. Bere irakaskuntzak aurrekoen Maisutzarekin bat datoz, Benedikto XVI, Juan Pablo II eta Pablo VI aipatzen ditu maiz.

5- KANPOALDEA

 

mgt 1

Hau arrisku bat da, parrokian, lagunekin, mugimenduan, berdin pentsatzen dugunekin ixten gara… baina, ba al dakizue zer gertatzen den? Eliza itxita dagoenean, gaixotu egiten da, gaixotu egiten da”. 2013-05-18.

Frantziskoren Aitasantutzaren hasieran ezaugarririk deigarrienetarikoa behartsuenenganako maitasuna da. Bere maitasun guztia gaixoekin, behartsuekin, haurrekin, baztertuekin erakusten du. Eta “existentziaren kanpoaldean” dauden guztiei laguntzera atera daitezela eskatzen die kristauei.

6- ERREFORMAK


Pobrea den eta pobreentzat den Eliza bat nahi nuke!”. 2013-03-16.

Aita Santu bezala aukeratua izan baino lehen, Kuria erreformatzeko beharra aldarrikatu zuen, munduko elizbarruti guztien zerbitzuan arinago eta erabilgarriago izan zedin. Erreforma hau aurrera eramateko eginbehar zaila zortzi kardinalen eskuetan paratu du. Aita Santuak aurretik joan nahi du eta, momentuz, zentzu askotan ekiteko moduak aldatzen ari da.

Frantzisko Aita Santuaren lehenbiziko hilabeteak biziak izan dira eta Elizari eman nahi dion indarra eta bultzada aditzera ematen dute.

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Dei Verbum dokumentua euskaraz.
Juan Pablo II duela 30 urte Euskal Herrian.
Esker mila Benedikto XVI.a
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15