//
irakurtzen ari zara....

Berriak

Mixel Garikoitz sainduaren beila.

Jende andana bildu zen abuztuaren 28an Ibarren Mixel Garikoitzen sainduaren beilan.

 MSanMixelGarikoitzenetxeaeza nagusia 10:30tan hasi zen Gaspar Fernández Pérez, Betharram erlijiosoen jenerala, buru zuela. Meza bukatuta hamaiketakoa atera zen eta aukera izan zen zonbait liburu, apaingarri, diska eta abar.. erosteko.

Berehala Ibarreko elizan Santisimo Sakramentuaren gurtza hasi zen.

SanMixelGarikoitzenetxea

Isiltasunean eta merezi duen errespetuarekin nahi zuenak, askatasun osoz, Jesus sakramentatuarekin egoteko denbora izan zuen. Ondoren arrosario santua errezatu zen bost eskaera eginez, hunkigarria izanik azkeneko eskaera. Herriak debozio handiz erantzun zuen.

Hirurak aldera bezperak errezatu ziren, edo zehatzago, kantatuz errezatu ziren. Arras polita izan zen salmoak, Magnifikat… abestiaren bidez errezatzea.

SanMixelGarikoitzenetxea

Hau akituta, gurutzea aitzinean, erromesaldia segidan hasi zen. Aita Jean-Pierre Etcheverryren meditazioak hausnartzen, San Mixel Garikoitzen etxeruntz, Garakotxearuntz, abiatu zen. Fedearen urtea irizpide izanik eta San Mixel Garikoitzen bizi-gertaera batzuk kontutan hartuz, herria erromesaldian joan zen eta Garakotxeara iristean, han, San Mixel Garikoitzen erlikiak zeuden beneratzeko 150 urteurrenagatik jubileon baikaude.

SanMixelGarikoitzenetxea

 

Ospakizuna anaiarteanbukatuta datorren berriro elkar ikusiko dugunaren itxaropenarekin, bakoitza bere etxera bueltatu zen eskerrona bihotzean eramanez.

 

 

Lapurdi irratian hiru audio hauek eskegi dituzte:

Ecouter le mot d’accueil du Père Delgue

Ecouter l’homélie du Père Fernandez

Ecouter les bertsu de la prière universelle

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Garizuma garaia haurrekin lantzeko materiala
Rouco Varelak krisiaren aurrean familiak duen garrantzia nabarmendu du.
Ricardo Blazquez, Espainiako Gotzainen Biltzarreko buru.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15