//
irakurtzen ari zara....

Artea eta Kultura

Ospakizuna Gaztelugatxe inguruko uretan

13/09/2013 bizkelizatik jasoa
Begoñako Andra Mariaren urpeko tronuratzearen urteurrena

Ospakizuna Gaztelugatxe inguruko uretan

Berrogeta hamar urte bete dira, Urpeko Jardueretarako Alkarte Txangozalearen ekimenez, Begoñako Amatxuren irudia urpean tronuratu ebenetik Kantabriar itsasoan. Bihar, zapatuz, eta etzi, domekaz, hainbat ekitaldi izango da Bermeon urteurren hau gogoratzeko.

pais_vasco_san_juan_gaztelugatxe.jpg

Marinel-herri honek bere zaindariaren jaiak ospatzen dihardu eta bihar ekingo deutse, gainera, Amabirjina urpean tronuratua izan zaneko 50. urteurreneko ospakizunei.Arratsaldeko zortzietatik aurrera, Euskadiko lekurik bisitatuenetakoa dan Gaztelugatxeko San Joan ermita argiz apainduko dabe. Ordu erdi beranduago meza ospatuko da.Domekan, Santa Eufemia bezperan, egingo dira itsasaldeko herri honetan urteurreneko ekitaldi nagusiak. Orain berrogeta hamar urte irudia urperatu eben alkarte txagozaleko urpekariek 12 metrotako sakoneran dagoan eta 1.20 metrotako altuera eta 198 kilotako pisua dauan irudia garbitu egingo dabe.Goizeko 10:00etan, otoitzaldia egingo dabe Begoñako Andra Mariaren irudiaren aurrean Bermeoko Frantziskotarren eleizan. Irudia prozesinoan aterako dabe goizeko 1o:30etan eta 11:00etan helduko da Bermeoko portura. Orduan, Gaztelugatxeko San Joan ermitaraino prozesinoan aterako diran itsasontziei bedeinkazinoa banatuko jake.Porturainoko prozesinoan, buru izango da kurutze gidaria eta honen ostean joango da Begoñako Ermandadearen estandartea, gure Zaindaria irudikatzen dauana eta Begoñako Andra Mariaren irudia suhiltzaileen auto baten gainean joango da, orain dala 50 urte egin zan prozesinoan lez. Begoñako Ermandadearen korneta eta danborren banda arduratuko da musikaz; hain zuzen be, andra Mariari buruzko kantuak entseatzen ari da banda, gero Begoñako Andra Mariaganako jaiera suspertzen daben jarduera guztietan abestu ahal izateko.Gero, eguerdiko 12:00etan, ekitaldi nagusia izango da: Meza Nagusia, on Mario Izeta Bilboko Gotzaina buru dala, Bakiotik Bermeorako errepide zaharreko monolitoan, non Gaztelugatxeko san Joan ermitaren bista ederra dagoan. Eukaristiaren ostean, oroitzapenezko plaka bi inauguratuko dira eta lore-eskaintza egingo da, tronuratzearen 50. urteurrenari eta Juan Marrari omenaldia egiteko.50 urteko historiaUrpeko Jardueretarako Bizkaiko Alkarte Txangozalea  1959. urtean sortu zan, Bizkaiko Zentro Txangozaletik, alkarte honetan mendiari lotutako jarduerak egitetik urpeko jarduerak egitera igaro ziranean.Urte batzuk lehenago sartu zan alkartean Juan Marra, sortzez italiarra eta urpekaritzako jardueren zale amorratua. Honek Genoako San Fruktuoso uretan urperatuta dagoan Jesusen urpeko irudia, Leizeetako Kristo, ezagutzen eban.Berea izan zan Begoñako Andra Maria urpean tronuratzeko ideia. Joaquin Lucarini Deustuko ibaiertzean dagoan eraikineko “Tigrea” estatua ezagunaren egilea dan Angel Lucarini eskultore italiarraren semeari agindu jakon irudia egitea. Honek 1.20 metrotako altuera dauan brontzezko irudia egin eban. Zein lekutan tronuratuko zan pentsatzen egozanean, orduan Zentroko presidentea zan Luciano Reguera jn.a hil egin zan urpekaritza praktikatzen ebilenean, Gaztelugatxeko San Joan harkaitzaren parean  eta horixe izango zala lekurik egokiena ebatzi eben.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

‘Los Ríos’ aldizkaria eta Elizbarrutietako Misinoak
Adoro te devote, euskaraz
Deustuk Honoris Causa Doktore izendatuko du Ravasi kardinala.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15