//
irakurtzen ari zara....

Igandeko irakurgaiak

Etxezain argiaren parabola.

 XXV Igandea C


Etxezain argiaren parabola Lk 16, 1-13

Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten. «Deitu zion eta esan: “Zer da zutaz entzun dudan hori? Emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta”. «Honela zioen, orduan, etxezainak bere baitan: “Zer egin behar dut orain, nagusiak kargua kentzen didanez gero? Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz. Badakit zer egin, kargutik botatzen nauten honetan etxean nork hartu izan dezadan”. «Deitu zituen bere nagusiaren zordunak banan-banan, eta lehenengoari galdetu zion: “Zenbat zor diozu nire nagusiari?” Hark erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak esan zion: “Hona zure ordain-agiria; agudo, eseri eta idatzi berrogeita hamar”. «Gero, hurrengoari galdetu zion: “Zuk zenbat zor diozu?” Hark erantzun: “Ehun anega gari”. Eta besteak, orduan: “Hona zure ordain-agiria; idatzi laurogei”. «Eta nagusiak txalotu egin zuen etxezain zuzengabe hura, zuhurki jokatu zuelako. Izan ere, mundukoak zuhurrago dira beren arteko arazoetan, argitakoak berenetan baino. «Beraz, hauxe diotsuet nik ere: Irabaz itzazue adiskideak bidegabeko diruaren bidez; horrela, dirua amaitzean, betiko bizilekuetan hartuko zaituzte Jainkoak. «Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe. Bidegabeko dirua erabiltzen fidatzekoak izan ez bazarete, nork utzi zuen esku egiazko ondasuna? Zeuena ez duzuen aberastasunarekin fidatzekoak izan ez bazarete, nork eman benetan dagokizuena? «Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan».

 

Iruzkina La Verdad aldizkaritik:

Gaurko igandez, Jesusek erne bizitzeko deia luzatzen digu guztioi. Erreinuaren dinamikak oztopo ikaragarria du diruarekin. Sasi jainko bat denez, diruak ikaragarrizko gaitasuna du beste gainerako guztiak bere inguruan dantza erazteko. Morroi ona omen da baina nagusi txarra eta gaiztoa gainera. Diruak ez du beste jabetzarik onartzen, eta bihotza honekin harrapatua duenak ez da gai biziaren Jainkoari behar den zerbitzua eskaintzeko.

“Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarria da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe” (Lk 16, 10). Jaunaren deia, jakina, gure eskuetan gauza handiak uztea. Baina, horretarako, erakutsi behar gure fidagarritasuna, zintzo jokatuz zuzentasunezko bideetan saiatuz, hitz batean, pobreak aintzat hartuz.

Argiaren semetzat hartzen gaitu Jainkoak eta bere Espirituak garamatza. Amos profetaren hitzak barrenetik uki gaitzake. Jainkoaren hurbiltasunak berez dakar behartsuekin bizia elkar banatzea. Argi ibili gaitezen gure garai honetako zantzuari gogo onez eutsiz. Etxezain argiak bere interes soila borrokatu zuen. Gu Jainkoaren etxezainok arrazoi ederragoak ditugu zuzen eta fin jokatzeko.

 

Baionako elizbarrutiko Fededunak:

Has. – Eguneroko errealitateak, eguneroko hautuak beti hor diraute. Jainkoa ala sosa. Jainkoa ala ohoreak. Ez da mutilik bi nagusi zerbitza ditzazkeenik. Guk badiku nor dugun nagusia. Hura baita egiazko biziaren iturri, esklabotasun guzietarik libratzen gaituena…

- Jesus Jauna, zure xedea da gizon guziak salbatuak izan diten. U.J.

- Jesu Kristo, Jainkoaren eta gizonen arartekaria. K.U.

- Jesus Jauna, betiereko egia, bidea eta bizia zirena. U.J.

Ot. – Itzul gaiten egiaren Jainkoari buruz…

Jainko zuzen eta ona, zure legea da maita zaitzagun eta elgar maita dezagun, egizu atxik ditzagun zure manamenduak eta hel gaitezen betiereko bizitzarat. Galde egiten dautzugu Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

1. Ir. –Zuzengabekeria eta ahulen zapalketa betikoak izan dira. Profetak altxatu dira horien kontra.

2. Ir. – Jondoni Paulok otoitza gomendatzen dio Timoteori. Jainkoak entzuten baitu bihotzetik datorren otoitza.

Berriona. – Konfiantzaz hartu nahi banaute nik ere konfiantzaz hartu behar ditut aldeko lagunak.

F.o. – Egin dezagun otoitz Paulok Timoteori gomendatu maneran …

– Mundu huntara etorri zira pobre. Behardunen eta gose direnen argi eta ogi izan zaitezen.E.

– Mundu huntako bekatorosen barkatzeko etorri zira. Zuzengabeki sofritzen dutenen argi eta sostengu izan zaitezen. E.d.O

– Hil eta aintzan piztu zira, zure Elizari bizi emaiteko. Eliz-buruentzat izan zaitezen argi eta bide, E.d.o.

– Kurutze gainean sofritu duzu. Eri eta hil zorian direnentzat, argi eta esperantza izan zaitezen, E.d.o.

* Jauna, onar-zazu zure haurren otoitza, zure erresuma gutartean handi dadin eta gure haurrideak Jesus gure Jaunaren baitan salbatuak izan ditezen, zu, zure Seme Jesu Krixtorekin eta Izpiritu Sainduarekin errege bizi baitzira menderen mendetan.

E.g.o. – Emaitza xume hauk eskaintzen dauzkitzugu, Jauna, zure maitasunaren dohain direnak. Gure bihotzean hartu dugu zuk eman hitza. Harreman hunek gure sinestea indar dezala eta izan dadila betiereko biziaren hazkurri.JKgJb.

Kom. – « …Ni naiz artzain ona. Neure ardiak ezagutzen ditut, eta neure ardiek ezagutzen naute… »

A.o. – Jauna, zure laguntzak sustenga ditzala zure sakramenduaz asebete dituzunak. Misterio hunen bitartez eskura ditzaten betirako salbamenduaren fruituak.JKgJb.

Iruzkin gehiago.

 

 

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Liturgiarako abestirik ezagunenak
Eleizbarrutian euskera zerbitzua martxan
Garizumari hasiera eman.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15