//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

Frantzisko Aita Santuari elkarrizketa.

Donostiako elizbarrutitik hartua.

2013-09-20

Sei orduko solasaldian, Elizarekin zerikusia duten gai guztiak jorratu ditu

Jesusen Lagundiko aldizkari bati emandako elkarrizketa zabalan, Frantzisko Aita Santuak Elizaren inguruko gai guztiak jorratu ditu: gobernua, ekumenismoa, moralarekin zerikusia duten gaiak, esperientzia kristaua,…. Gairik gatazkatsuenak ere ahotan izan ditu beldurrik gabe Aita Santuak.

Elkarrizketa Antonio Spadaro jesuitak egina du, La Civiltà Cattolicako zuzendariak. Sei ordu luze iraun duen solasaldia, abuztuan egin zuten, 19, 23 eta 29an hain zuzen. Espainian, “Razón y Fe” aldizkariak argitaratuko du elkarrizketa urrian.

Gai asko jorratu ditu Frantzisko Aita Santuak elkarrizketan. Elizaren gobernua, aldaketak, ekumenismoa, moralarekin zerikusia duten gaiak,…

Bere buruaz ere mintzo da Aita Santua, gustoko duenaz, otoitz egiteko duen moduaz,… Jesusen Lagundian sartzera elkartean bizitzeak bultzatu zuela dio, esaterako: “ez nuen nire burua bakarkako apaiza moduan”, dio. Eta hain juxtu horregatik erabaki zuen Aita Santua izanik, Santa Marta egoitzan bizitzea.

Erabakien inguruan, “bapatean hartutako erabakiak ez ditut gustoko2, dio Aita Santuak eta erabakitzeak denbora ematen duela azpimarratzen du. “Asko dira aldaketak azkar egin daitezkeela uste dutenak baina denbora behar dugu. Nire aburuz, aldaketa egokia egiteko oinarriak jartzea ezinbestekoa da. Gauzak argi ikusteko denbora hartu behar dugu”.

Elizaren gobernurako eredu baliagarriaz, elkarrizketa ezinbestekotzat jotzen du: “Sinodoak esaterako oinarrizkoak dira egiazko ikuspegia eskuratzeko. Forma aldetik malgutu behar dira bestalde”. Denboraren poderioz, esperientzia lortu duela eta gazte garaian akats asko egin dituela dio, bestalde.

Elizaz eta egin beharreko aldaketez luze eta zabal dihar du Aita Santuak ere bai. “Elizak egun gehien behar duena, zauriak sendatzeko eta sinesdunen bihotzak berotzeko ahalmena da” “Errukia behar dute apaizek, pertsonen gainean izatea ezinbestekoa da, samariar onaren moduan. Hau da Ebenjelioa. Eta bestalde, egituran egin beharreko aldaketak ondoren etorriko dira, azalekoak dira. Egin beharrreko lehen aldaketa, jarreran datza”.

Honenbestez, Eliza kanpora ateratzeko aldaketa da, Aita Santuaren iritziz, egin behar den lehena. “Elizatik urrun dagoenaren bila doan Eliza behar dugu. Kanpora irteten den Eliza. Eliza utzi zuenak zergatik egin zuen jakin eta haren bila jo behar dugu. Baina ausardia behar dugu horretarako”.

Eliza, “Jainkoarekiko Fidela den herri santua” dela dio. “Denak elkarturik gaude eta inor ez da bakarrik salbatuko”. Eta bizitza erlijiosoari dagokionez, “erlijiosoak profetak direla” dio, “Ebanjelioaren espiritua iragartzen dutenak”.

Elizaren barruan egoera berezia dutenen egoeraz ere mintzo da, dibortziatuak, homosexualak,… Pertsona guzti hauek kontuan hartzera gonbidatzen ditu fededunak: “Jauna haiekin dago eta gure betebeharra ere bada haiekin egotea”. Bestalde, “abortoaz, homosexualitateak, antisorgailuez,…. Etengabe hitzegiten ezin izango dugu ibili”, dio. “Kontestu finko baten barruan hitzegin behar dugu horietaz”.

Emakumeak Elizan duen paperaz ere aritu da eta emakumezkoen presentzia areagotzearen alde egin du: “Erabaki garrantzitsuak hartzen diren guneetan emakumeak izatea behar dugu. Egun erronka hori dugu: emakumeak Elizan non egon behar duen erabakitzea”.

Jainkoaren bilaketa prozesuaz, Aita Santuak aieneka ez ibili eta Jainkoa gure egunerokoan topatzera gonbidatzen gaitu: “Jainkoa gaur da. Horregatik aieneka ibiltzeak ez gaitu Jaungoikoa topatzera laguntzen”. Halaber, apaltasuna eskatzen die fededunei.

Razón y Fe, Jesusen Lagundiko aldizkariak argitaratu du elkarrizketa. Urrian azalduko da paperean eta web orriaren bitartez ere irakur daiteke.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko: http://www.razonyfe.org/

PDF MODUAN IKUSI 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Elizaren berri onak.
Gure bizitza eraldatzeko garaia.
BENEDIKTO XVIa AITA SANTUAREN BIOGRAFIA
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15