//
irakurtzen ari zara....

Elizaren irakatsi soziala

Krisiaren inguruko gogoetak.

Gizakia, ekonomiaren muina

Egungo ekonomiako krisialdi egoerak geure bizitzetan denoi moldatze ahalegin bat egitea eskatzen digu, eta ez soilik geure norberaren eta etxeko ekonomiari dagokionean, baizik eta denok deituak gaudelako irudipenaren ahalegin bati ekiteko, biziraupen eredu berriak garatzeko,

besteekin harreman eta elkartasunean, inguruan, lanean, diruan. Garai honetako ekonomiaren krisiak azalera atera ditu egungo garapen ekonomikoa neoliberal-kapitalistaren hutsak, ustezko beharrak nahi eta nahiez erantzuteko grina sortzean oinarritua. Hortik moralki eta espiritualki urria

den gizaki bat sortzen da, dirua eta gauzei atxikia, edukitze eta kontsumitzeko etorkizuna besterik nahi ez duena.

Karitasetik pertsonaren eta gizarteko garapen bat bermatzen dugu, non gizakia edozein arduren erdian jartzen duen*. Eredu honek gizarte mailan planetaren baliabideak hobeki babestea eta nazio-errenta zuzenago banatzea eskatzen du, urritasunetik bereziki datorren gizarte esklusioaren aurka borrokatzeko. Erakunde bezala pertsonaren osoko garapenaren alde lan egiten dugu, kontutan hartzen duena ez soilik ekonomi aldea, baizik gizarte, morala (besteekiko harremana) eta espirituala (traszendentziari dagokiona)

  • Ekonomia ez dabil besterik gabe merkatuaren autorregulazioaz, baizik eta arrazoi etiko baten beharra du gizakiarentzat baliagarria izan dadin… gizakia, ekonomiaren muina behar du izan” Benedikto XVI Madril bideko abioian, 2011 abuztuak 18.

Norberaren edo taldeko hausnarketarako:

Zein eragin du gaur eguneko ekonomiako krisiak nire bizitzan?

Konturatzen ahal naiz gizarteko aldaketek nire bihotz berritzea eskatzen dutela?

Zein neurritan atxikia nago gauzei, diruari, ondasunei… gai ahal naiz apaltasun eta modu xumeago batean bizitzeko?

 

Krisiaren aurkako balioak

15-M mugimenduak behintzat zerbaiterako izan da, gehienok lelotuak egote egoeratik esnatzeko, gure gain hartu besterik gabe, gutxi batzuen zekenkeri eta diru-goseak eragindako krisi ekonomikoa. Politikarien klasea amore emanda (eta batzuetan saldua) botere ekonomikoaren

aurrean, erantzuten hasia da (agian motelegi) herritarrak lehentasuna berreskuratu dezan eta bizitza publikoan dagokion lekua.

15-Mko haserretuen zenbait proposamen, enplegu eta etxebizitzei buruzkoak aspaldidanik Karitasek sostengatzen eta salatzen ari da:

* Lanaren banaketa lansaioen murrizketa sustatuz eta lana biziarekin adostuz langabezia estrukuralarekin amaitzeraino.

* 426€ diru-laguntzaren berrezarpena denbora luzeko langabetu guztientzat.

* Alokatzeko laguntzak gazte eta baliabide gutxiko jende guztientzat.

* Hipotekak kentzeko etxebizitza ordainez ematea baimendu dadila.

Kristauok gaurko krisialdiaren aurrean, Ebanjelioa eta Elizaren Gizarte dotrina (hain maiz gugatik alde batera utziak eta ezezagunak) erantzunik bikainena dela jabetu behar ginateke. Berri Onaren balioak, xumetasuna eta bizi soiltasunak, era zuzenean ukitzen dute gu nola jarduntzen garen ondasunekin, nola erabiltzen ditugun, nola elkarbanatzen. Zoriontasuna ez dagoela gauza eta ondasunak edukitzean, baizik eta gure eskura dauzkagunak gozatzen jakitean dagoela konturatu beharko ginen. Apalki bizi beharra daukagu, jakinik diru-gosea eta zikoizkeria, ondasunen pilaketak gure bizitza kalitatearen aurka jokatzen dutela, besteen kontra eta planetaren baliabideen aurka*.

Zuei zuzendu nahi dut, gizon eta emakumeoi, salbuespenik gabe, oraingo garaien larritasunaz

jabetuz, eta norberaren elkarrekiko erantzukizunaz, saia gaitezen – bizitzako tankera

pertsonal eta familiartekoan, ondasunen erabilerakin, hiritarren eskuhartzearekin, erabaki ekonomiko eta politikoetan lagunduz, norberaren ekimenarekin nazio eta nazioarteko mailan- solidaritzan eta txiroekiko lehentasunezko maitasunean iradokiko neurriak hartzen”.

Juan Pablo II, “S.R.S. 47”

Norberaren edo taldeko hausnarketarako:

Ebanjelioan, aurkitzen ahal dut une honetan hain beharrezkoa dugun itxaropena?

Nola zabaldu dezaket itxaropena nire inguruan?

 

Jainkoaren Jakinduria

Une hartan, Izpiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan zuen: Goresten zaitut, Aita, zeru lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko. Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak” Luk 10,21-22

Ebanjelioak, garapenaren eredu zehatzik mugatu gabe, hazteko eta garatzeko gai den gizaki bat eratzeko inspirazioa dakar. Ikasturte honetan Berri Onaren xumetasunaz hausnartzea proposatzen dizuegu, zeinek apaltasun, soiltasun eta erantzukizunarekin batean, benetako giza garapen

bat sustatzeko gai izan daitezen. Jesusek bihotzaren apaltasuna, “Jainkoaren gauzak” ulertzeko gaitasunarekin lotzen ditu, hau da, benetako Jakinduriarekin. Pertsona bezala garatu ahal izateko, xumetasun hau lortzea nahi eta nahiezeko helmuga izango da.

Zentzu ebanjelikoan xume eta apalak izatea, harro eta handiuste izatearen aurkakoak dira, hau da, besteen egien aurrean irekiak egotea eskatzen du, Bestearengan, besteengan aurkezten zaigun egia onartzeko gai. Agian Berri Ona benetan kontuan hartzen hasiko bagina, gizakiari

buruzko egi eta jakinduri gisa, doan eskaintzen zaiguna, beste era batean bizitzen hasiko ginateke. Again ulertuko genuen elkarbanatzen diren ondasunak zoriontasun iturri direla ulertuko genuen, eta zergatik Ebanjelioak pobreak zoriontsu deitzen dituen.

Norberaren edo taldeko hausnarketarako:

Zein oinarrizko arrazoiek bultzatzen dute nire bizia?

Nola ikusgarri bilakatu nire biziaz nire kristau nortasuna?

Karitas Iruñea-Tutera – 2011ko Abendualdirako hausnarketak.

 

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Bilboko Elizabarrutiak bere etxebizitzen %30a kaleratuak izan diren familiei eman dizkie.
Euskadiko Caritasen ustez, pobrezia gogortzen ari da.
Eta Kristok hesia gainditu eban !!!
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15