//
irakurtzen ari zara....

Elizaren irakatsi soziala

Eleizaren Doktrina Soziala irakurri, gaur

Kurso barria martxan jarrita, Karidadea eta Zuzentasuna Eleizbarrutiko Ordezkaritzak hilero Eleizaren Doktrina Sozialari buruzko esaldi bat bialtzeari ekingo deutso barriro be. Oraingoan, Gizarte Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordearen agiri batetik hartutakoa da.

Hona hemen hilabete honetako esaldia: “Kristinauok badakigu miserian bizi diran ume eta zahar, gazte eta heldu, gizon eta emakume horreetako bakotxagan, guzti horreengan  sufritzen dauan eta horreetako bakotxagan gure laguntza eskatzen dauan Kristo Jainkoaren Seme eta gizakien anaiaren arpegia ikusi daikegula.” (Eleizea eta txiroak. Gizarte Pastoraltzarako Gotzain Batzordearen gogapena. C.E.E. – 1994)
Karidadea eta Zuzentasuna Eleizbarrutiko Ordezkaritzatik nabarmentzen dabenez, esaldi honetan “dei egiten jaku aberastasunaren banaketa okerraren ondorioak jasaten dabezan gure anai eta arreben arpegi zehatzean arreta jarri daigun, eurengan aurkituko dogulako Kristoren arpegia. Azken batean, alkartasunerako deia baino ez da”.
Gainera, Eleizaren Doktrina Sozialaren inguruko testuak asti eta sakontasun gehiagoz ezagutzeko ekimen barria be gogoratzen dabe: ‘gizalegeko gizarterako’ goiburupean, hilero fitxa bat aurkeztuko eta banatuko da, idazki horreek irakurri eta taldean lantzeko, gure gizarte, ekonomia, politika… errealidadea kontuan hartuta.
Barri gehiago behar izan ezkero: Maite Valdivieso,  944795652- 944795617; mvaldivieso@idtp.org edo  pobrera@barria.net

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina abiarazi du Karitasek.
GAZTEEN LANGABEZIA, “RICARDO ALBERDI” ASTEAREN ARDATZ
Krisiaren inguruko gogoetak.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15