//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Ez zapaterismoak, ez MGTak, ezta Aita Santu aldaketak ere: Espainiarren erlijiozkotasunak 10 urtetan aldatu gabe.

Ez zapaterismoak, ez MGTak, ezta Aita Santu aldaketak ere: Espainiarren erlijiozkotasunak 10 urtetan aldatu gabe.

CISeko barometroak, espainiarren erlijiozkotasun estatistikak jasotzen dituenak, aurreko hilabeteei dagokienez igo edota jeisten direnean titular izugarriak idazten dira bai komunikabide antiklerikaletan (“Eliza hondatzen da, fidelen %2a galtzen du urtean) baita Elizaren aldekoetan (hazkunde arina MGTn, Frantziskoen edota Ebanjelizazio Berriaren “efektuak”) ere.

Benetakoa joera ezagutu nahi bada ez da nahikoa urte bateko aldaketak beste batekin alderatzearekin. Joera serioa hainbat urtetan zehar analizatzea da.

Eta joera argia da: 10 urtetan, 2003ko urtarrilekin konparatuta, Espainiarrek berdin jarraitzen dute.

 

Mugimendu handiko hamar urte baina …

10 urte hauetan gauza nahikoa gertatu dira.

Juan Pablo II-k, zahar eta gaixo, asko samurtu zituen eta gero hil zen. Benedicto XVI.a iritsi zen eta Benedicto XVIa (hil gabe) joan zen. Gero Francisco iritsi zen.

Aita Santuek Espainian saiakera handia egin dute hamarkada honetan.Juan Pablo II-k Espainia bisitatu zuen 2003ko maiatzean eta Lau Haizeak gazte-jendetzaz bete zituen. 2006an Benedicto XVI.a Valentziara iritsi zen Familien Munduko Topaketarako eta 2010ean Compostelako Santiago eta Bartzelona bisitatu zituen. 2011n, bere ekaitza eta tximistekin, Madrilgo MGTa. Gertaera hauek guztiek Eliza dinamizatu zuten eta Benedicto XVIk Ebanjelizazio Berrirako deiarekin (hartara eskainitako Sinodoarekin) indartu du.

Denbora honetan milioika etorkin iritsi ziren eta parrokia espainiarren katekesia bere umeez bete zituzten. Gero, krisiarekin, haietako asko joan ziren eta katekesi asko berriro ere hustu ziren.

Bai bete dena eta bete jarraitzen duena Cáritasen ilara da. Atentzioa jaso duten pertsonen kopurua hirukoiztu da eta hainbat urtetan erabat gainezkatuta daraman erakundea da (jendetzez, etorkinez, enplegurik gabe karrera dute espainiarreez…).

Zapaterismoa: eraginkortasunik gabeko laizismoa …

Bestalde, Zapateroren bi gobernu legealdiak (2005etik 2011ko abendura) biziak izan ziren neurri antikatolikoetan eta bizitzaren eta familiaren kontran.

Ezkontza berriz definitu zen, dibortzio espresa ezarri zen eta argudiatu gabeko abortuak ezarri ziyuen; laizista, genero ideologia, gay lobby, nerabeetako “hezkuntza” sexuala eta biraogile antzezlanak finantzatu zituen diru publikoaren kontura. Ideologia hau kritikatu zuena ostrazismora kondenatzea ere saiatu zen.

Baina honekin ere Elizaren, bizitzaren aldeko taldeen eta familiaren aldeko taldeetan ere manifestazio handiak bizia izan ziren erantzun soziala emanez eta talde hauek indartuz.
Sexu-bortxaketak: hamar urte prentsan

Kontuan hartzeko beste aspektu bat da 2002etatik “Globe Bostoneko” erreportajeak, “Madalenako” garbitegietako filma- gaur arte nazioarteko prentsan (eta espainiarrean ere) argitaratu dute maizegi sexu-bortxaketan nahasitako kleroen istorioak (batzuetan, askotan, errepikatutako kasu bera). Mendebaldeko prentsak ez zituen inoiz metatu irudi katolikorako hainbeste denboratan zehar, hain sistematikoki, hainbeste berri negatibo (eta hain negatibo).

10 urte hauetan zehar Eliza ebanjelizatzen saiatu da eta bere arerioak saiatu dira hura zailtzen.

10 urteren buruan bateko eta besteko ahaleginarekin joera gutxi gorabehera, berdina dela erakusten da.

2003ko urtarrileko CISen datuak

http://datos.cis.es/pdf/Es2976mar_A.pdf

- Espainiarren % 73,1a katolikoa da; Haien % 13,4a asteroko mezatara doaz, % 9,2a hilabetean behin joaten da; eta % 2,2 astean hainbatetan joaten da.

- % 15,9  ”ez fededun” deklaratzen dira eta  % 7,7 ateoak

2013ko iraileko CIS-aren datuak

(hamar urte geroago):

http://datos.cis.es/pdf/Es2997mar_A.pdf

- Espainiarren % 72,4 katolikoak deklaratzen da; Haien % 13,3 doaz asteroko mezatara, % 9 inoiz doa hilabetera; % 2,4 doaz hainbat aldi astean.

- % 15,2a “fede gabea” eta % 8,6a ateo deklaratzen dira.

Ia berdin, ikusten denez gero.

Hamarkada honetan Irailero CISa begiratzen badugu, zifrek gutxi aldatzen den urkila batean oszilatzen dute: katolikoak % 72ren % 74ren artean, %13 eta % 15a artean “fede gabekoak”eta %7 – %9 artan ateoak. Estatistikoa den errore-marjina barruan, era ez adierazgarrian, urte batzuetan igotzen dute eta beste batzutan jaisten dira datuak.

Urte arraroa, bereziki erlijiosoa izateagatik, 2009ko iraila izan zen: % 74,8a deklaratutako katolikoak ziren, % 10,6 “hileroko mezatara” joaten zirena, % 15,2 astero joaten zirenak eta  % 2a hainbat alditan astean joaten zirenak. Irail honek ez zuen joerarik markatu.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ongi etorria
Abendualdiko Koroa
Gogoan har dezala PSOEk: Elizaren (egiazko) zenbatekoak.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15