//
irakurtzen ari zara....

Elizaren irakatsi soziala

Lanpedusako zorigaitza

Lanpedusako zorigaitza

Frantzisko Aita Santuak uztailaren 8an uharte hartara egin zuen bisitaldian Italiako penintsulatik kanpo egin zuen lehen irteera hain zuzen, salaketa profetikoa egin zuen ‘ez, axogabetasunaren globalizazioari!’ baldintza penagarritan Europara iristen saiatzen diren Afrikar etorkinen egoeraren inguruan. Egoera horren inguruan eta Lanpedusan gertatutako zorigaitzaren inguruan Donostiako Elizbarrutiko Sozial Idazkariak, hainbat gogoeta egin eta zabaldu nahi ditu:
1.- ‘Gelditu-ezineko’ immigrazio honen atzean, egiturazko abusua dago ‘bekatu
egitura’ diogu, moralaren teologia katolikoan, eta abusu hau, Mendebaldeko herrialdeen eta herrialde behartsuen garapenen ezberdintasunean adierazten da. Ezin dira ‘haizeari ateak’ jarri, eta immigrazio izugarri honen aurrean baliagarria den neurri bakarra, herrialde xumeen garapena da.
Hau da, benetan kezkatzekoa ez da etorkinak Europara ‘etortzea’, Europara ‘etorri nahi izatea’ baizik.

2.- Bestalde, Mendebaldean bizi dugun krisi ekonomikoa, Hirugarren Munduarekin dugun konpromisoari uko egiteko aitzaki bihurtu da. Espainiak adibidez ez du BPGren %0,7ko nazioarteko hitzarmena bete (krisiaren ondoren % 0,5a baino ez du eman). Eta are gehiago, azken aurrekontuetan, nazioarteko
kooperazioari zuzendutako dirutza % 0,15ean gelditu da. Sozial Idazkaritzatik ozen salatu nahi dugu nazioarteko elkartasunaren inguruko helburuak ez direla
ari betetzen eta honek oinarrizko arazoa handitu baino ez du egiten.

3.- Gainera, komunikabideen bitartez, Mendebaldetik herrialde pobreenei
aberastasun eta ongizate irudi faltsua zabaltzen jarraitzen diegu, ‘dei efektua’ egin ez. Afrika subsahariarrari bidaltzen dizkiegun irudietan, gure kulturaren baitan dagoen sufrimendu eta okerreko guztia ezkutatzen diogu. Ondorioz, gurera iristen diren etorkin askoren desengainua handia da, topatzen duten errealitatea eurek uste zutenaren oso bestelakoa dela ikusten dutenean.

4.- Europara ate-joka datorren immigrazioaren erregularizazioaren zuzenbide betebeharrak giza eskubideak jarri behar ditu unean uneko komenientziaren aurretik. Tamalez, immigrazio legeen oinarrian ez da elkartasun printzipioa nagusitu, behar demografikoa baizik, eta horrekin batera, langileen esplotazioa.

5.- Horrez gainera, ezinbestekoa da europar herrialde guztiek bidezko
immigrazio politikaren alde lan egitea, eta ez arazoa pairatzen duten herrialdeei uztea.

6.- Azkenik, Sozial Idazkaritzak bat egiten du, “Bi muturren arteko erromesaldia:
migrazioak eta erlijioen arteko elkarrizketa” lemapean Gotzainen Batzarreko Etorkinen Pastoraltzak eta Kadizko Etorkinen Idazkaritzek antolatuta, Tarifan, Tangerren, Rabaten, Tetuanen… eta inguruko herritan izan den topaketarekin.
Han izan dira gure Elizbarrutiko Etorkinen Idazkaritzako zortzi boluntario eta mugetaraino hurbildu eta hango errealitatea ezagutzeko gonbitea luzatu digute. Izan ere oso ezberdina da arazoak teorian oinarrituta eztabaidatzea edo esperientziatik abiatuta egitea; era berean ez da gauza bera zenbakiez aritzea edo pertsonez hitzegitea.

Donostiako Elizbarrutiko Sozial Idazkaritzaren gogoeta

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Idiez eta Astoez: Justizia eta Karitatea.
Rouco: "Bizitza eskubidearen babesgabetasun legalak jarraitzen du".
FAGORREN KRISIA, KOOPERATIBISMOARENA?
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15