//
irakurtzen ari zara....

Artea eta Kultura

Jaiotzak Bilbon

Bilboko hainbat lekutan izango dira aurton jaiotzen ohiko erakusketak. Jaiotzazaleen V. Azokak eta ‘Bilboko Uriburua’ Dioramen Lehiaketa Nazionalak osatzen dabe abendu osoan zehar, urtarrilaren 7ra arte garatuko dan eta aste honetan aurkeztu dan egitaraua.

Bilbon ospatuko da lehenengo aldiz, Carlos Torner Justo eta Pastor Santuak Jaiotzazaleen Alkarteko presidenteak iragarri dauanez, dioramen lehiaketa estatala eta bizkaitar uriburuan batuko dira arte honetako maisuak. Aurtengo Gabon jaietarako antolatu diran jardueren aurkezpenean, zera esan dau Tornerrek: Bilbao, Gabonetan, “europar jaiotzazaleen uriburu” bihurtuko da.Jaiotzen ohiko erakusketa abenduaren 1ean hasiko da eta urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik San Nikolas eleizan. Aurton, barritasun lez, “euskal gaiak” azalduko dira, esate barerako Gaztelugatxeko San Joanen kopia. Eta Jaiotzazaleen V. Azoka Arenalean egingo da abenduaren 5etik 15era.Ekitaldi honetarako prestatutako programan dioramen lehiaketa nabarmendu daiteke eta abenduaren 27, 28 eta 29an Bilbon 250 artista jaiotzazale batuko dituan kongresua. Urtero San Nikolas eleizan egiten dan erakusketari azoka solidarioa gehituko jako aurton Santiago katedralean eta erakusketa Otxarkoaga-Txurdinagako zentro zibikoan. Aitatutako Justo eta Pastor Santuak Jaiotzazaleen Alkarteak antolatzen dituan jarduera guzti honeek Alde Zaharreko dendarien alkarteen, Erriberako azokaren eta ‘BilbaoHistoriko’ dalakoaren laguntzagaz garatzen dira.Antolatzaileek, gainera, bizkaitar uriburuan dioramen (jaiotza txikiak) lehiaketa egitea lortu dabe. Euren esanetan, bertan izango dira “Estaduko maisu jaiotzazalerik onenak”. Hirurogeta hiru jaiotza aurkeztu dira lehiaketara eta, honeetatik, alkarteak berrogeta hamar aukeratu ditu. Lehiaketan parte hartuko daben jaiotza honeek ikusgai izango dira abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra arte Santiago katedralean.

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ospakizuna Gaztelugatxe inguruko uretan
San Migeli bederatziurrena.
'Urtesasoiak.com' euskal ohiturak ezagutzeko webgune berria plazaratu dute.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15