//
irakurtzen ari zara....

Berriak

Langile Pastoraltzaren ‘Aizu!!!’ barria

“¡Stop! Demokrazia arriskuan”

Langile Pastoraltzaren ‘Aizu!!!’ barria

“Stop! Demokrazia arriskuan” goiburupean, kalean da Langile Pastoraltzak argitaratzen dauan ‘Aizu!!!’ agerkariaren 55. alea.

‘Aizu!!!’ barriak 2001ean ekonomia arloan Nobel saria jaso eban J. Stiglizen esaldi bat azpimarratzen dau: “Krisi ekonomikoak azkenaldian edozein erregimen totalitariok baino kalte gehiago egin deutse demokraziaren funtsezko balioei”.Langile Pastoraltzako arduradunek, hauxe gura dabe ‘Aizu!!!’ agerkariaren alde honetan jasoten diran hausnarketakaz: “bizi dogun errealidadea hobeto ulertu daigula eta gizarte eskubideen, giza duintasunaren autorpenean oinarritutako benetako demokraziaren alde jardun daigula”, Joan Paulo II.ak Centesimus Annus entziklikan gogoratzen deuskunez.Agerkariaren 55. ale honetan, joan dan irailaren 15ean bete zan Lehman Brothes dalakoaren beherakadaren bosgarren urteurrena, egun hori Atzeraldi Handiaren (A.H.), krisiaren hasieraren erreferentzia lez markatuta geratu zalarik. Harrezkero asko idatzi izan da hari eta bere ondorioei buruz: langabezia (Espainia izan da gehien nabaritu dauan herrialdeetako bat); 25 urtetik beherakoengan eragiten dauan gazteen langabezia; oraindik lanpostuari eusten deutsen askoren lan baldintzen txartzea (behin-behinekotasuna eta soldata); zerga barriak; pobretasunaren gehitzea; murrizketak; e.a. Aurreko ‘Aizu’ batzuetan jorratu izan dabez gai honeetako batzuk. “Eskuartean dozun honetan A.H.aren eraginez gure demokraziak jasaten diharduan desegitearen inguruan ohartarazo gura dogu”.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

On Frantzisko Perez: “Elizak 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkio estatuari”
GAZTELIZA 2013: IBILTARI ETA MISIOLARI.
Haurtzaroari buruzko Aita Santuaren AUDIENTZIA OROKORRA 2015/04/08
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15