//
irakurtzen ari zara....

Analisia

FAGORREN KRISIA, KOOPERATIBISMOARENA?

FAGORREN KRISIA, KOOPERATIBISMOARENA?
Donostiako Elizbarrutiko Sozial Idazkaritza
FAGORREN krisiak anitz irakurketa eragin ditu, ez denak egokiak eta zuzenak. Eta horien artean, bereziki bidegabekoa eta faltsua iruditzen zaiguna: FAGORREN itxiera, batzuen aburuz, Jose Maria Arizmendiarrieta apaizak Elizaren Dotrina Sozialetik abiatuta sortu zuen kooperatiba ereduaren porrotaren ondorio litzateke. Gertatutakoak, egungo ekonomiak sistema kapitalista liberalaren barruan salbuespenik ez duela onartzen frogatuko luke.
Alabaina, Donostiako Elizbarrutiko Sozial Idazkaritzaren iritzia oso bestelakoa da: FAGOR Elektrogailuak enpresaren egoera ez da Arizmendiarrietaren espirituarengandik
aldendu izanaren ondorio zuzena? Ez da ba izango, FAGORREK egitura kooperatibista izan arren, soldatapekoen berezko espirituan erori dela? Nola da posible azken hiru urtetan kolokan izanda, enpresaren bideraezintasunari aurre egiteko neurririk ez hartzea?
Gertatutakoaren iturria merkatu krisia baino, kudeaketan huts handiak eragin dituen lidergo falta izan dela erakusten duten arrastoak badira. Kooperatibismo ereduak enpresa lidergorik ez zuela behar pentsatzen al zuten? Edozein enpresa-proiektu martxan jartzeko orduan On Jose Maria Arizmendiarrietak esan ohi zuen esaldia ahaztu dute nonbait: “ Nork eramango du gurdi hau? ”. Hain zuzen, kooperatiba ereduak ez du bururik gabeko egiturarekin inolako zerikusirik, alderantziz, lidergo argia eta ausarta behar du. Ez da ba krisi honen arrazoi nagusietako bat izango kideak kontratatzeko orduan, langileen gaitasuna baino, familia arteko loturetan eta jatorrian oinarritutako eredu endogamikoa erabili dela?
FAGOR Elektrogailuan gertatutakoa, ez da, zorionez, Mondragon Kooperatibetako enpresetan (ehun inguru) gertatzen ari denaren erakusgarri; gehienak lidergo argia eta eraginkorra dute eta egoera onean daude. Hala ere, Arizmendiarrietaren espiritua eta ideiarekiko MONDRAGONEK egun mantentzen duen fideltasuna aztertzeko abiapuntu egokia dugu aurrean.
FAGOR kasuak komunikabideetan izan duen oihartzuna izugarria izan da. Orain hilabete batzuk inork ez zuen buruan krisian dagoen Kooperatiba eta orain aldiz, denek dute itxuran, hura
konpontzeko “makila magikoa”. Politikoek ere antzerki itsura izan duen bileraren argazkian atera dira: ”Hemen gaude eta konponduko dugu”, diotela dirudi. Batzuen aburuz irtenbide “orokorra” behar da, besteen iritziz lurraldekakoa behar du izan; batzuek, kooperatibak aztertu eta egungo egoerara “moldatu” behar direla, besteek eredu liberal-kapitalismora
egokitu behar direla eta egin beharreko murrizketak egitea ezinbestekoa dela… Azken batez, beldurgarria ere bada, batzuek eta besteek egungo egoera kooperatibismoa z gaitz esateko probestu nahi izatea.
Irtenbidea kooperatibismoan bertan topatu behar dugu, horrek dakarren ardura eta arriskuarekin; benetan ardura dutenen agintepean eta erabakiei uko egin gabe, horrek sakrifizioak eta atsekabea eragingo badu ere. Susmoa ere badugu, krisia gero eta gehiago “politizatu” eta kooperatiben zuzendaritza alde batera uzten bada, arazoa konpontzea orduan eta zailagoa eta
korapilatsuagoa izango dela.
Arizmendiarrietak bultzatu zuen kooperatiba mugimendua oso emankorra izan da urtetan zehar.Eta benetan pozten gaitu kooperatibaren espirituari eusten dioten kooperatibistak izatea; izan ere, horri esker zutik diraute Taldearen enpresarik gehienak. Baztertu ezineko beste alderdia, belaunaldi berriak Arizmendiarrietaren kooperatiba-espirituan hezteko aurrean
dugun erronka. Jakin badakigu ez dela erraza gazteak baloreetan heztea: esfortzua, sakrifizioa, besteengan pentsatzea, “besteak” hobeto izateko “irabazietan” pentsatu, gutxien duten langileekin irabaziak banatzen erakustea,… Ezagutu ere ezagutzen dugu Taldeko ikastetxeek alor honetan egiten ari diren lan eskerga. Ildo beretik jarraitzera gonbidatzen ditugu.
Eta azpimarratzekoa, “Arizmendiarrieta Aitaren Lagunen Elkartea” egiten ari den lana, ia apostolikoa; gazteei, Elizaren Dotrina Sozialean oinarrituta, “kooperatibista” izatea zer den
erakusten ari zaizkie.
Jainkoaren Zerbitzariak lagun gaitzala gu guztiok eta lagun dezala bereziki MONDRAGON.
Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Bilboko Elizabarrutiak bere etxebizitzen %30a kaleratuak izan diren familiei eman dizkie.
ZERGATIK ELIZA KATOLIKOARI DAGOKION “X”a MARKATU ERRENTA AITORPENEAN?
Agustin Hiponakoa gazteon eredu
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15