//
irakurtzen ari zara....

Otoitza

«Jaunak gero eta handiagoa egin dezala elkarrenganako eta guztienganako zuen maitasuna» (1 Ts 3, 12).

Bizi-Hitza > 2013ko abendua

 

San Paulok hitz hauetan, honelako beste hainbatetan bezala, grazia bereziak opa dizkie bere kristau elkarteei, eta aldi berean eskatu ere bai Jaunari (ik. Ef 3,18; Flp 1,9 … ). Hemen Tesalonikakoentzat elkarrenganako maitasuna, beti haziz doana eta leporainokoa, eskatzen du. Ez die gordeka hutsik aurpegiratzen, bere elkarte hartan elkarrekiko maitasunik ez balego bezala; aitzitik maitasunean berezkoa den legea eskatzen die: maitasun horretan haziz joatea.

 

«Jaunak gero eta handiagoa egin dezala elkarrenganako eta guztienganako zuen maitasuna».

Maitasuna kristau bizitzaren muina denez, haziz joan ezean kristau bizitza osoa ahultzen da, makaltzen eta are itzaltzen.

Ez da nahikoa lagun hurkoa maitatzearen argitasuna ulertu izana, ez eta haren bultzada gogo beroz sentitu izana ere Ebanjeliora konbertitu ginenean. Maitasun hori hazarazi egin behar da, bizirik eta eragile eta lanean eduki. Eta hori gertatuko da, bizitzak egunero eskaintzen dizkigun hainbat aukera gero eta bizkortasun eta eskuzabaltasun gehiagoz onartzen baldin badakigu.

«Jaunak gero eta handiagoa egin dezala elkarrenganako eta guztienganako zuen maitasuna».

San Paulorentzat, kristau elkarteek benetako familia baten mardultasuna eta garra eduki behar lukete.

Horrela ulertzen da apostoluaren ahalegina elkarte horiek ohartarazteko, sarritan mehatxatzen dituen arriskuez: indibidualismoa, axaletik ibiltzea, kaskarkeria.

Baina san Paulok aurrea hartu nahi dio aurreko horrekin estuki loturiko beste arrisku bati ere: bizitza ordenatu eta lasai batean, baina norbere buruan itxita, gelditzeko arriskua.

Hark kristau elkarte irekiak nahi ditu, izan ere karitateak berea baitu fedean anai-arreba direnak maitatzea eta, aldi berean, denen arazo eta premien aurrean sentibera izatea. Karitateak berea du edozein pertsona onartzea, zubiak eraikitzea alde onari helduz eta geure on egiteko desioak eta ahaleginak elkartuz borondate ona adierazten dutenekin.

«Jaunak gero eta handiagoa egin dezala elkarrenganako eta guztienganako zuen maitasuna».

Eta nola beteko dugu, bada, hil honetako Bizi-hitz hori? Gu ere elkar maitasunean hazten saiatuz geure familietan, geure lan-ingurunean, elizako geure elkarte eta erakundeetan, parrokietan …

Bizi-hitz honek karitate leporainokoa eskatzen digu, hau da, neurri kaskarrak eta geure egoismo finetik datozen hainbat traba gainditzen dakien karitatea. Nahikoa izango da karitatearen aspektu batzuetan pentsatzea (tolerantzia, konprentsioa, elkar onarpena, pazientzia, zerbitzurako prest egotea, gupida lagun hurkoaren benetako edo balizko hutsegiteekin, ondasun materialak elkarrekin jartzea, eta abar), horrela karitatea bizitzeko aukera asko aurkitzeko.

Eta gero begien bistakoa da, gure kristau elkartean horrelako elkar maitasun giroa baldin badago, bero hori denengana zabalduko dela. Are kristau bizitza ezagutzen ez dutenek ere sumatuko dute horren erakargarritasuna, eta erraz eta ia konturatu gabe afektuz inguratuak sentituko dira familia baten beraren parte sentitzeraino.

Chiara Lubich

Ciudad Nueva aldizkarian argitaratua: 304 zkia. (1994 / 11), 33. or.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

«Izan zaitezte elkarrentzat onginahiz beteak eta bihozberak, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bi...
«Zorionekoak bihotz garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa» (Mt 5, 8)
«Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez ...
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15