//
irakurtzen ari zara....

Artea eta Kultura

Eskerrik asko Joxan Artze!

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS Berria.infotik hartua

Berria.infon egindako elkarrizketa irakurri berri dugu.

Ez dugu hemen osoa jarriko, nahi duenak esteka honetan irakur dezake. Baina zatitxo hau aipatu nahiko genuke.

 

Irazalea ere, Atta, Jainkoa… maiz agertzen da. Baliteke, ordea, zure poemen irakurleetako askok harenganako fede handirik ez izatea. Zer esango zenieke horiei?

Fedegabeari, eta fededunari ere, esango nioke gerez garenak izan behar dugula. Sinestunon artean ere gehiegitxotan gertatzen zaigu garenak ez izatea. Uste baitugu, horrela, jaiotzeagatik bakarrik, beste gogoeta eta inongo ahaleginik egin gabe, garenak garela. Gure sasinia da hori esaten diguna, jakina, gure egiazko nia bila ez dezagun, haren amarrua ezabatuz. Garenak izatea bizitza guztiko borroka latz eta taigabea dugu gizakumeok. Garenak bagina, jainko baikinateke. Sufiek esaten dute: bere burua ezagutzen duenak ezagutzen du bere Jauna, eta ezagutzea eta izatea gauza bera dira tradizio metafisiko guztietan. Ezin dugu ezer egiaz jakin dakiguna ez bagara. Bestalde, ez dut uste fedegabea izan daitekeenik inor, ezinezkoa da. Bai, oso erraza da «Jainkorik ez da» eta horrelakoak esatea. Horiek buruz esaten ditugu ordea, baina gure bihotzak ez du horrelakorik esaten. Gure bihotza —sinbolikoki gure izatearen erdiguneaz ari naiz, ez organoaz— hain dago izateari lotuta, non eta bihotzez esan ahalko banu Jainkorik ez dela, ez bakarrik hilko nintzateke, baizik eta izatea bera galduko nuke. Ez dut uste ateo betea izan daitekeenik inor, ezerezean amildu gabe.

Zure kasuan, noiz eta nola aldatu zenuen zuk zure ikuspuntua?

Ni sinesmenetatik eta erlijiotik kanpo bizi izan nintzen garai batean. Besterik ez duzunean, oso normala da ikusten duzun mundua absolututzat edukitzea. Mugagabea dela iruditzen zaizu, azkengabea, baztergabea, betikoa… Baina 39 urte inguru nituela ilunpe ikaragarri bat etorri zitzaidan, jabetu nintzenean mugagabetzat neukan mundu hura mugatua zela. Bolada luze bat pasa nuen, oso iluna. Eta halako batean barruan zerbait urtuko balitzait bezala sentitu nuen, gauza txiki-txiki bat, oso xamurra, baina nintzen guztia inarrosi zidana. Horren eskutik baztergabearen, betikotasunaren zentzua heldu zitzaidan, eta hori bizitzen hasi nintzen. Horrekin batera, poliki-poliki beste zerbait etorri zitzaidan: lehenago gauzetan ikusten zena bakarrik ikusten nuen bezala, gauza guztietan ikusten ez zena ere ikusten hasi nintzen. Denean: harri koxkor batean, zuhaitzetan, errekan, pertsonengan zer esanik ez… Horrek ziurtasun berezi bat sentiarazten dit. Ez da ziurtasun arrazionala. Ez dakizu, baina jakin gabe dakizu. Horrelako zerbait. Horrek eraman nau ingurua ere askoz gehiago gozatzera, bizitzera, mirestera, maitatzera.

 

Eskerrik asko, bene-benetan, bihotz-bihotzez.

 

PD: Ez ahaztu elkarrizketa osoa irakurtzeaz hemen irakurri.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Sixtina kapera 3d bidaia birtuala
Milaka ikasle "Gartxot" filma ikustera eramaten ari dira.
Euskal Pastoraltza Jardunaldia: Berri onaren poza.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15