//
irakurtzen ari zara....

Santuak

Aita Santuak Pierre Favre kanonizatu du.

2013ko abenduaren 17an, Frantzisko Aita Santuak Pierre Favre Santu izendatu zuen.

Pierre Favre Loiolako Ignazioren aurreneko taldekideetarikoa izan zen eta Jesusen Lagundiaren aurreneko apaiza. Goi Savoian (Frantzia) jaio zen 1506ean eta Erroman hil (Italia) 1546ean, Trentoko Kontziliora bidean zihoanean. 1872an dohatsu egin zuen Pio IX Aita Santuak.

Savoyako artzainen seme, bere gaitasun intelektualak eta ikasteko grinak Parisera bultzatu zuten, eta bertan ezagutu zituen Xabierko Frantzisko eta Loiolako Ignazio, haiekin gela konpartituz. Ignaziok bere zalantzak menderatzen eta espiritualki hazten lagundu zion. 1534ean apaiztu zen, eta urte horretan bertan, Loiolako Ignaziorekin batera Montmartren pobrezia, kastitatea, obedientzia eta Lur Santuan lan egiteko botuak egin zituzten sei lagunek osaturiko taldeko kide izan zen.

Izaeraz lotsatia, kontsolatzeko eta animatzeko gaitasuna ezagutzen zaizkio, eta gogo-jardunen maisu kontsideratua da. Ignaziorentzat gogo-jardunen zuzendaritzan onena zen. Jesuita eredugarria izan zen bere garaian, intelektualki brillanteenetakoa eta aldi berean, umila eta besteei zerbitzatzeko eta laguntzeko prest zegoena.

Langile nekaezina, bere bizitzako 40 urteetan lanean gogotsu aritu zen batetik bestera Europan zehar bidalia izan zen misioei erantzunez: Teologia eta Idazkera Sakratuko irakasle Erroman, Worms eta Ratisbonan katoliko eta protestanteen arteko elkarrizketan parte hartu zuen, Alemanian Aita Santuaren nuntzioaren laguntzaile izan zen gainera eta baita Mainzeko Unibertsitatean irakasle; Jesusen Lagundiaren zabalkuntzan lan egin zuen Alemanian, Herbeheretan eta Espainian.

Elizak doktrina arloan disputa eta desafio handiak bizi izan zituen garai bati aurre egiteko izan zuen moduagatik, Pierre Favre ekumenismoaren aitzindari kontsideratua da. Bere testigantza, etenik gabeko jardueragatik eta pertsonekin zuen komunikazio espiritualerako gaitasunagatik, benetan “ekintzan kontenplatiboa” izandako gizonarena da. Hori guztia islatzen du bere esperientziak jasotzen dituen bere Mémorial Eguneroko Espiritualak, 1541 eta 1545 urteen artean idatzia nagusiki.

Bizitzarako eta apaizgorako eredu

Frantzisko Aita Santuak, Jesusen Lagundiko hainbat aldizkariei eskainitako elkarrizketan, Pierre Favre gehien inpresionatu duten jesuitetako bat bezala eta bizitzarako benetako eredu bezala aipatu zuen. Aita Santuak Favrerengandik nabarmendu zuen “guztiekin elkarrizketa, baita urrunenekin eta aurkariekin ere: bere pietate sinplea, segur aski nolabaiteko inozentzia, berehalako disponibilitatea, bere barne dizernimendu arretatsua, eta aldi berean erabaki handi eta indartsuak hartzen zituen gizona baina adeitsua izatea.

Bere testigantza eredua da gaur egungo apaizgorako, funtzionario eredutik urrun, artzain den apaiza, oraintsu Frantzisko Aita Santuak eskatu duen bezala: pertsonen zerbitzuan dagoen artzain; Jainkoa leku guztietan aurkitzeko gauza; pertsona ororekin baina bereziki sufritzen dutenekin, gertutasun eta ulermen gaitasuna duena.

BIOGRAFIA

Pierre Favre 1506ko apirilak 13an jaioa Villareten, Goi Savoian (Frantzian) eta Erroman hila 1546ko abuztuaren 1ean.

Artzain familia bateko anai zaharrena. Ikasle gogotsua, bere gurasoek ikasteko aukera eman zioten lehenik Thônesen eta ondoren La Rochen, Pierre Velliard apaiz eta irakaslearekin, Parisera joan zen arte. 1525ean Pariseko Unibertsitatean ikasketan hasi zituen eta Santa Barbarako Eskolan ostatu hartu zuen. Bere gelakidea Xabierko Frantzisko zen eta handik gutxira batu zitzaien Loiolako Ignazio. Favre Ignazioren dizipulu aurreratuena bihurtuko zen. Pierrek, gaitasun intelektual handiko gizona izanik, Ignaziori ikasketetan laguntzen zion, Ignaziok Pierre arlo espiritualean gidatzen zuen bitartean, izan ere Pierrek bere etorkizunari buruz eta bere bizitzan jarraitu beharreko bidearen inguruan zalantzak zituen.

1530ean batxiler gradua eta Arteetan lizentziatuarena jaso zituen, eta sei urteko teologia ikasketei ekin zien ondoren. 1534 hasieran Gogojardun osoak egin zituen, Ignazioren gidaritzapean. Esperientzia handia izan zen hura Favrerentzat.

Maiatzean apaiztu zen. Urte hartako abuztuaren 15an, bera taldeko apaiz bakarra izanik, Meza eman zuen Montmartreko Saint Denis kaperako kriptan, Ignazio eta bere sei taldekideek Kristori pobretasunean eta kastitatean jarraitzeko eta Lur Santura apostolutza lanean joatekoa botuak egin zituztelarik. Jesusen Lagundia bihurtuko zenaren hazia zen taldea zen hura.

1536ean Ignazio Espainiara joan zenean, Favre taldeko gidari bezala geratu zen. 1536ko urrian Arteetan maisu gradua jaso zuen, eta ondoren, bera eta beste taldekideak Ignaziorekin elkartu ziren Venezian. Bertan ospitaleetan gaixoak zaintzen lan egin zuten Lur Santura joateko aukera itxaroten zuten bitartean.

Bidaia ezinezkoa izanik, 1537an Ignazio eta besteak Erromara joan ziren beren zerbitzua Aita Santuari eskaintzeko asmoz. Bidaia honetan Favre, Diego Lainezekin batera, Ignaziok Erromatik kilometro gutxira izan zuen esperientzia mistikoaren testigu pribilegiatua izan zen (“Stortako irudipena”).

Erroman Teologiako eta Idazkera Sakratuko irakasle bezala aritu zen Sapienzako Unibertsitatean 1539 urtera arte. Orduan Paulo III Aita Santuak Parma eta Piacenzara bidali zuen. Han predikatzen, konfesioak entzuten eta Gogo-jardunak ematen aritu zen hamasei hilabetez.

Orduz geroztik deskantsurik hartu gabe Europan zehar bidaiatzeari ekin zion Aita Santuak eta Ignaziok agindutako misioei erantzunez. Horrela, Favre hainbat herrialdeetan ibili zen:Italian, Alemanian, Herbeheretan, Frantzian, Portugalen eta Espainian, zenbaitetan herrialde batetik bestera oinez eginaz bidaiak.

Egoten zen lekuetan, bere zereginez gain, beharrean aurkitzen zituen pertsonei espiritualki laguntzen saiatzen zen. Halaxe egin zuen mota guztietako pertsonekin: herriko jende xehea, pobreak eta hilzorian zeudenak edo teologo edo gobernari handiak, Gandiako dukea adibidez, ondoren San Frantzisko Borjakoa izango zena.

Aita Santuak buruzagi protestanteekin Worms eta Ratisbonan ospatu ziren elkarrizketetara bidali zuen, Carlos V enperadorearen ordezkari Pedro Ortizen laguntzaile bezala. Bere eskutitzetan Favrek protestantismoak Alemanian utzitako ondorioak eta katolizismoaren egoera jasotzen ditu. Beretzat, irtenbidea ez zen elkarrizketaren bidez iritsiko, fededunen erreforma erradikalaren bitartez baizik, bereziki kleroaren erreformaren bitartez. Horregatik, ahal zuen denbora guztia erreforman eragin handiena izan zezaketen katolikoekin elkarrizketa espiritualak izateko eta haiei Gogo-jardunak emateko baliatu zuen.

Favre Ratisbonan zegoen bitartean, 1541ean, Jesusen Lagundia onartua izan zen eta Ignazio Nagusi Jenerala izendatua. Ortizekin Espainiara itzuli zen ondoren, Bartzelonan, Zaragozan, Medinacelin, Madrilen, Ocañan eta Toledon lagun sarea sortuz eta Jesusen Lagundi berriarentzat kontaktuak eginez.

1542an Alemaniako Aita Santuaren nuntzio Giovanni Morone kardinalaren asistente izendatu zutenez, Europa berriz ere oinez zeharkatu behar izan zuen. Handik gutxira Magunciara Joan zen, eta bertan predikatu eta Gogo-jardunak eman zituen, Pedro Canisiori besteak beste. Kolonia, Anberes eta Lovainan tarte labur batzuetan apostolutza lanak egin ondoren, beti bezala lagunak egiteko balio izan ziotenak, Paulo III Aita Santuak Portugal eta Evorako korteak bisitatzera bidali zuen. Coimbran ikasle jesuitekin elkartzea lortu zuen 1545ean Valladoliden zegoen Espainiako gortera irten baino lehen. Valladolid eta Alcalan komunitate jesuitak fundatu zituen.

1546an Paulo III Aita Santuak Trenton ospatu zen Kontzilio Ekumenikorako Aita Santuaren teologo izendatu zuen. Aita Favrek berriz ere bidaiatu zuen, baina azken urteetan maiz pairatu zituen sukarrengatik, bere osasuna oso okertua zegoen. Trentora, Italiako Iparraldean, joan baino lehen Ignazio bisitatu nahi izan zuen eta  Bartzelonatik Erromara atera zen. Erromara uztailaren 17an iritsi zen. Trentora joateko prestatzeko aukerarik gabe sukarrak berriro kolpatu zuen, eta 40 urterekin hil zen, Ignazio ondoan zuela.

Erromako Madonna della Strada Elizan lurperatua izan zen, baina 1569an leku berdinean Gesù Eliza eraiki zenean, bere gorpuzkiak, aurreneko beste jesuitenak bezala, lekualdatuak izan ziren.

Bere Mèmorial edo Egunerko Espiritualean bere ezaugarri humanoenak eta esperientzia mistikoak idatzirik utzi zituen. 1872ko irailak 5ean, Pio IX Aita Santuak, bera jaioterri Savoyan ematen zitzaion kultua errekonozituz, dohatsu izendatu zuen. Abuztuak 2an ospatzen da bere eguna.

http://www.jesuitasdeloyola.org/berriak/aita-santuak-pierre-favre-kanonizatu-du.html tik hartua eta egokitua.

 

 

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Urtarrilaren 28a Akinoko Tomas santua, apaiza eta eliz irakaslea.
Agustin Hiponakoa gazteon eredu
San Pauloren Komikia (1)
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15