//
irakurtzen ari zara....

Berriak

Deustuk Honoris Causa Doktore izendatuko du Ravasi kardinala.

 

Gianfranco Ravasi kardinalak, Kulturarako Aita Santuaren Kontseiluko presidenteak, Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateko Honoris Causa Doktore izendapena jasoko du 2014ko martxoaren 4an. Ekitaldi horrekin, Teologia Fakultateak aitortu egin nahi dio fedearen eta kulturaren, artearen, pentsamenduaren, zientziaren eta gainerako sinesmen erlijiosoen arteko elkarrizketan egin duen lan handia. Ekitaldi hori bukatu berri den Fedearen urteko eta Vatikanoko II. Kontzilioaren 50. Urteurreneko ospakizunen barruan kokatuta dago.

Bilbora egingo duen bisitaldian, Frantzisko aita santuaren Kultura “ministroa” Bilboko gotzainarekin elkartuko da eta Elizbarrutiko eta Bizkaiko kultur erakundeetako ordezkariekin topaketa bat izango du. Martxoaren 4an, arratsaldez, mahai-inguru bat izango da Guggenheim Museoan, kultura eta artearen munduko pertsona esanguratsuen artean. Ekitaldi horiek Bilboko Elizbarrutiak eta Deustuko Unibertsitateak batera antolatu dituzte.

 

Jentilen ataria

 

Ravasi kardinala fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketan katolikoen artean dagoen aditurik handiena da. Munduko hainbat hiriburutatik eraman du Jentilen Ataria izenekoa, sinesten dutenen eta ez dutenen arteko elkarrizketa foroa. Ikaragarrizko oihartzuna izan du gizarte, kultura eta komunikabide mailan, ospatu den hirietan.

1989an, 1607an sortutako Milaneko Anbrosiotar Liburutegi-Pinakoteka ospetsuaren prefektu izendatu zuten. Ekialde Hurbilean ikertu zuen, hainbat indusketa arkeologikotan. 2013ko otsailean, Garizumako gogo-jardunak predikatu zizkion erromatar Kuriari, Benedikto XVI.ak aita santu izateari uko egin ziola jakinarazi ondoren. Bere literatura ekoizpen zabalak 150 bolumen ditu, gai bibliko eta zientifikoetakoak, batez ere.

Bere kezkarik handiena da sinesten ez dutenek kristau kultura hobeto ezagutzea, eta katolikoak zorrotzagoak izatea egungo kultura laikoarekin, pluralarekin eta postmodernoarekin eztabaidatzeko orduan. Lonbardiar kardinala italiar kulturan garrantzi handiko aditua da, katolikoen artean ez ezik, bestelako esparruetan ere.

Teologia eta Teknologiaren arteko harremanetan ere maisu handia da, bere txioetan ageri denez (Bibliaren bertsetak eta Goethe, Khalil Gibran, Sciascia edo John Lennon bezalako autoreen aipuak irakurri dakizkioke). Jesusek teknologia berriak erabiliko zituzkeela ere esan zuen, txio egiten lehena izan baitzen. Gaur egun, 58.339 jarraitzaile ditu Twitterreko @CardRavasi kontuan.

Haren ardurapenean dagoen Vatikanoko Kulturarako Aita Santuaren Kontseiluak lehentasuna eman die gai sail batzuei: zientzia eta fedeari (Stoq izeneko proiektua), artea eta fedeari, ateismoaren munduarekiko eta sinestegabeekiko eta sortzen ari diren kulturekiko elkarrizketari. Hainbat biltzarretan eta Jentilen Atarian mintzatu da sinesten ez duten filosofo eta hainbat Nobel saridunekin.

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Eleizbarrutian euskera zerbitzua martxan
Elizaren berri onak: Urtarrilaren 7tik 18ra.
Ricardo Blazquez, Espainiako Gotzainen Biltzarreko buru.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15