//
irakurtzen ari zara....

Santuak

Urtarrilaren 28a Akinoko Tomas santua, apaiza eta eliz irakaslea.

San Tomas Montecassiontik hurbil jaio zen, 1226an. Mutikotan Montecassinoko monasterioan ikasle eta postulante izan zen. Napoli hirian ikasten ari zela, aitaren borondatearen aurka, hemezortzi urterekin domingotar egin zen, San Domingoren karismak erakarririk: “Jainkoaren hitza oihukatu, bihotzez hausnartu, handikiro ospatu eta zorrozki ikertu”. Parisera jo zuen 1245ean, eta Koloniako komentura 1248an; han San Alberto Handiaren ikasle izan zen.

1256An, Parisen, teologiako irakasle-titulua iritsi zuen. Italiara itzulirik, Urbano IV.a Aita Santuaren zerbitzura egon zen eta zenbait obra idatzi zuen, adibidez, “Summa contra gentiles”. Haren obrarik handiena eta ospetsuena “Summa Theologica” da.

Oso ezaguna zen Italia osoan. Asko ibili zen, asko irakatsi zuen; batez ere otoitz asko egin zuen. Kristorekiko maitasunez ikasi zuen, otoitz egin zuen, lan egin zuen. “Doctor communis” izenpean, urtetan eta mendetan izan da Eliza katolikoaren teologi erreferentzia nagusia. Tradioziak dio eukaristiari buruzko lan idazten ari zela gurutze batek esan zion: “Niri buruz, oso ongi idatzi duzu

1274ko martxoaren 7an hil zen Fossanovako monasterio zistertarrean, Lyongo kontzilio ekumenikora zihoala. 1323Ko uztailaren 18an Joan XXIIak kanonizatu zuen. Pio V.ak eliz irakasle izendatu zuen 1567an eta Leon XIII.ak unibertsitate eta eskola katolikoen zaindaria izendatu zuen 1880.an.

Orduan Liturgian datorren esaldi honek laburbil lezake haren izaera: “Jainkoak jakinduria apartekoa eman zion, maleziarik gabe ikasi zuen, bekaizkeriarik gabe banatu zuen”.

 

Informazio gehiago:

 

- La pasión por Dios

- La caridad

- La oración y contemplación

- La experiencia personal de Santo Tomás

- La “divinización” del ser humano

- El conocimiento de Dios y la predicación

- La oración

 

Pontifical Academy of St Thomas Aquinas

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Urtarrilaren 24a. Salesko San Frantzisko, gotzaina eta eliz irakaslea.
Aita Santuak Jose Antxieta kanonizatuko du
Agustin Hiponakoa gazteon eredu
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15