//
irakurtzen ari zara....

Artea eta Kultura

“Amodiotik datorrenari gure bihotzak hestea.”

Urte bat izango da azken aldiz idatzi nuenetik. Berriro nator bueltan eta zin dagit konstantea izango naizela nere idazkietan.

Abortuaren legearen erreformak zer erran handia dakar egun hauetan. Batzuentzat atzera pausoa da, bertzeentzat egin beharreko zerbait, bertze batzuentzat ahula da oraindik ere erreformak proposatzen duena… Iritziak milaka.

Ez naiz ni honen inguruan gauza berririk errango duena, ez. Ni Eliza Katolikoaren seme bezala bat nator Elizak eta Magisteritzak dioenarekin, erabat. Ez naiz ere orain hasiko abortatzea gaizki dagoela erranez, hori edozein zentzudunek daki eta badauzka Elizak mila apologeta ideia hau ederki defendatzen dakitenak. Gaurkoan nere hitzak alde batera utzi eta Fernando Aire “Xalbador” zenari emanen diot boza. 1976. urtean Odolaren mintzoa deitu zuen bertso bilduma hartan azken aldera honako hau irakurri daiteke: Haur galtzearen aldeko legea dela eta. Holaxe izendatu zuen bertso sorta hau. Hementxe Xalbadorren arrazoiak:

1
Gaur auzi baten iluntasunak hartu du mundu zabala,
gure gogoa lanbrostaturik berekin derabiltzala;
iduritzen zaut eskubidea nik ere badaukatala
auzi horretaz hitz egiteko pentsatzen dutan bezala.

2
Herri legeak iragaitean Jainko legezko hesiak,
giristinoak aurkitzen ditu buru hauste bereziak;
Jaunaz mundurat deituak diren haur inozenten biziak
aski lanekin ezarri ditu gizonen kontzientziak.
3
Ilunbe huntan argitasunik nahi duenak bilatu,
Jaunak Moisi Zinain eman harri xabala behatu;
hartan bekatu agertzen dena gaur ere baita bekatu,
jasan nekeza bazauku ere bizia beti sakratu.
4
Haurrak negurtu behar direla, beraz negurtu nekeak;
ustez ditugun, hori erranez, eginkizunak beteak.
Nork zabalduko ote zauzkigun zeruetako ateak,
negurri berak hartu balitu guretzat Jesus maiteak?
5
Entzuten dugu: «Sortu gabeen galtzea ez da gaizkia».
Kontzientzia ixil arazi nahiaren aitzakia!
Gure zortea zer izanen zen gutan nehork badakia,
ait’amek gutaz hartu balute holako erabakia?
6
Horra ama bat, lege gizonek arrozoin dutelakoan,
bere fruituaz libratu eta iduriz bake osoan.
Dohakabeak ez luke behar irririk ezpain xokoan,
zila baleza haren bitimak zer zion hiltzerakoan.
7
Amodiotik aingeru hori kontzebitu den ordutik,
ni segur nago Jainko maiteak deitzen duela zerutik.
Haurrak ordea: «Jauna, zure gai ni ez nau egin hoin gutik,
segur zerurat nahi naiz bainan pasa nahi dut mundutik».

8

Zu, amatzerat deitu andrea, eta zu, senar gaztea,
kargu haundiko lagunkideak, hala bat nola bestea;
ohart arazi nahi zaituztet zonbat den gauza tristea
amodiotik datorrenari gure bihotzak hestea.

9

Baldin plazerra ezarri badu Jaunak ezkontza obretan,
bazakiela zer egin zuen ez da dudarik horretan;
hori jakinik nahasten dena atsegin horren kordetan,
nahi ala ez geldituren da biziarekin zorretan.

40 urte geroago Xalbadorren hitzak egunerokotasun aparta daukate. Hausnartu dezagun…

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Gaur "October Baby" biziaren aldeko filma estreinatzen da.
Jaiotzak Bilbon
Bizitzaren misterioa 3 minututan.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15