//
irakurtzen ari zara....

Berriak

On Mario Izeta gotzainaren lehen “ad limina” bisitaldia

 

 

Frantzisko aita santuak Iruñea eta Tutera eta Burgoseko –honetan dago gure Eleizbarrutia- eleiz probintziak hartuko ditu datorren astelehenez, otsailak 24. Gotzain bakotxak Eleizbarrutiko egoeraren inguruko txostena aurkeztuko dau, Aita Santuak egin deikeozan galderei erantzunez. Bisitaldian jarduera nagusia dan aita santuagazko batzar honezaz gainera, alkarrizketak izango dabez Erromatar Kuriako Dikasterio desbardinakaz.

Diziplina kanonikoaren arabera, eleizbarrutiko gotzainak “ad limina” bisitaldia egin behar dau bost urtez behin, Pedro eta Paulo Apostolu santuen hilobiak ohoratzeko eta Pedroren ondorengoa, Erromako gotzaina aurkitzeko. Halanda be, azken Bisitaldia 2005.eko urtarrilaren 17aren eta martxoaren 6aren artean ospatu zan, baina ezin izan zan osatu, Joan Paulo II.a aita santuaren osasun egoereak okerrera egin ebalako.Orduan, on Ricardo Blázquez Bilboko gotzaina on Karmelo Etxenagusia gotzain laguntzaileagaz batera joan zan eta aita santuagaz batzartzeko aukerea izan eben. On Mario Izeta gotzainak aurton egingo dau lehenengo aldiz “ad limina” Bisitaldia.Aita santuak taldeka hartuko ditu gotzainak. Bisitaldia ez jagoko gotzainari bakarrik; beragaz, beragan, eleizbarruti osoa doa erromes, eta Aita Santuaren berbek eta Vatikanoko organismo desbardinen oharrek eragina dabe eleizbarrutian.Bilboko gotzainak aita santuaren alde eta bisitaldi honen “frutuen” alde otoitz egiteko eskatzen deutso eleizbarrutiari, “gure jarduera ebanjeizatzailerako” bultzada eta “gure fedearen” sendotza da-eta.

Bizkelizatik hartua.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Gure bizitza eraldatzeko garaia.
“Ez genuen, ba, sutan gure bihotza? (Lk 24, 32).
Deustuk Honoris Causa Doktore izendatuko du Ravasi kardinala.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15