//
irakurtzen ari zara....

Santuak

Aita Santuak Jose Antxieta kanonizatuko du

Tenerifeko San Cristobal de la Lagunan jaioa 1534ean, euskal jatorrikoa zen. Haren aita Joan Antxieta zen, Azpeitiko Urrestilla auzokoa. Bere azken eskutitzetako batean gainera, Jose Antxietak bere burua vizcaíno moduan identifikatu zuen.

Aita Santuak datorren apirilaren 2an sinatuko du kanonizazio dekretua. Aita Santuak berak komentatu du berria hiru apaiz kanariarrekin (Diego eta Cristobal Rodriguez anaiekin, eta Higinio Sanchezekin) Santa Martako Kaperako Eukaristia ospatu ondoren. Orain Vatikanoari dagokio Sao Paolo hiria fundatu zuen jesuitaren kanonizaziorako data zehatza ezartzea.

Jose Antxieta (José de Anchieta), 1539ko martxoaren 19an jaio zen San Cristobal de la Lagunan, Tenerifen. Bere aita, Joan Antxieta, Azpeitiko Urrestilla auzokoa zen, Loiolako San Ignazioren herrikidea beraz, eta haren familiarekin lotua. Bere ama, Mencia Diaz de Clavijo, Las Palmasen jaioa zen eta kanariar nobleziako kide zen.

1548an Jose Antxieta eta bere anaia Portugalera irten ziren, Jesusen Lagundiak zuzenduriko Coimbrako Unibertsitatean ikasketak egitera. Garai hartako unibertsitate entzutetsuenetakoa zen hura. 1550ean, A. Simon Rodriguez SJ, Portugalgo probintzialak (San Ignazioren aurrenetariko kide izandakoak) Jesusen Lagundian onartu zuen. Xabierko Frantziskok Indiatik idazten zituen eskutitzek, misiolari izateko gogoa piztu zuten Antxietarengan.

Misiolari Brasilen

Nobiziatu garaia 19 urterekin amaitu eta, osasun arazoak izan arren, Brasilgo misioetara bidali zuten. 1553ko uztailaren 13an Bahiako portura iritsi zen. Han hasi zen bere bizitza apostoliko ikusgarri eta nekaezina. Ondoan izan zuen gehienetan A. Manuel de Nobrega Brasilgo Probintzial eta bere lagun mina.

Bere lehen destinoa San Bizenteko Kapitania izan zen, bertan bizi baitziren Brasilgo jesuita gehienak. San Bizentera bidean Josek bere lehenengo abenturetako bat igaroko du. Bidaian zihoala, ontziak kalteak sufritu zituen eta kostan babesa bilatu beharrean aurkitu ziren. Bertako indigenekin kontaktua ezarri zuten, eta ontziaren konponketek iraun bitartean, Antxieta jesuita gazteak tupi hizkuntza ikasteko aprobetxatu zuen. Beharturiko geldialdi egun horiek, tokiko elikagaiak jatera ohituz eta bere ahalmen guztiak indigenen hizkuntz eta ohiturak ikastera bideratuko ditu. Brasilen ondoren egingo duen lanean funtsezkoa izango zaizkion ezaugarriak dira horiek.

1554ko urtarrilaren 25ean Piratiningan Sao Pauloko hiri metropolitarra sortu zuten portugaldarren taldeko kide izan zen. Bertan Jose Antxietak maloca eraiki zuen, etxe tradizional komunitario bat misiolaritzarako gune izateko pentsatua, indigenak zaintzeko eta hauentzat bizileku bihurtu zena. Bertan zurgintza eta artisautza irakasten zitzaien indigenei, eta haurrek idazten eta irakurtzen ikasten zuten. Antxietak bere aldetik, teknika sendagarriak, botanika eta landareen ezaugarriak ikasi zituen. Trebetasun hauek medikuntzarako eta alpargatak eta artisautza piezak sortzeko zuntzak eskuratzeko erabilgarri izango zaizkio. Buztin eta adreiluzko etxeak eraikitzen hasiko dira ere.

Poeta, idazle eta hizkuntzalaria

Berandu gabe indigenen hizkuntza menperatzera iritsiko da. Tupi hizkuntzaren lehen gramatika prestatuko du, ondorengo jesuitek hizkuntza hori ikasteko tresna bihurtuko dena, Antxieta horrela “misiolarien artean misiolari” bihurtuz. Bereak kontsideratzen dira ere hiru katixima itzulpen eta lurraldeari buruzko eta herri indigenei buruzko beste lan batzuk. Aldi berean Antxieta poeta eta antzerkigile ere izan zen, bere lanak latinez, espainieraz, portugesez eta tupi hizkuntzan idatzi zituelarik. Brasilgo Letren Akademiak eta Brasilgo Historia eta Geografia Institutuak herri hartako kulturako izen handitzat dute.

Bakea lortzeko bitartekaria

1563an A. Manuel de Nobrega SJ probintzial jesuitarekin batera, tamoio indiarren federazioarekin bakea lortzeko espedizio bati ekin zion. Nobrega eta Antxieta indiar lurretan sartu eta Iperui izeneko lekura iritsi ziren, Caoquira izeneko tamoioarren buruzagi nagusia bizi zen lekua. Bi lagun jesuitek tamoioarren artean bizitako garaia, elkarrizketarako esfortzu, arrisku eta mehatxuen historia ederra da, ikasketa eta santutasunez betea. Ahalegin guztiek porrot egin zuten, baina Antxietak tamoioarrekin igarotako denbora haren fruitu bezala, Ama Birjinari Poema izeneko idazlan gogoangarria ekarri zuen, hondartzako hondar gainean idatzia eta buruz ikasia, eta baita buruzagi indigena garrantzitsuen adiskidetasuna. Cuñabebe buruzagi indigena gogorrenetako izan zen gainera, San Bizentera bueltan eramango duena zenbait hilabete preso igaro ondoren.

Handik gutxira Guanabara badiara joan zen. Bertan frantsesek, tamoioarrekin batuta, portugaldarren kontra gotortuta zeuden. Hango borrokek iraun bitartean, Antxieta etengabe aritu zen bi aldeetako zaurituei laguntzen.

Jose Antxieta jatorrizko biztanleen eta mestizoen eskubideen defendatzaile bihurtu zen, eta indiarrak ehizatu eta esklabo saltzearen kontra predikatu zuen. 1566ean apaiztu zen, Rio de Janeirora itzuli zen, San Sebastiango misiora. Bertan Antxietak Nobregarekin batera, ordurako biak gizon zaharrak ziren, eskola bat eraiki zuen.

1577an Probintzial izendatu zuten, eta zortzi urtez, bere herrialde osoan zehar bidaiatu zuen zenbait aldiz. Gaixoen eta hilzorian zeudenak zaintzea, bere kezka nagusietakoa izan zen. Probintziala izanik berak bidali zituen Paraguaira Erredukzio entzutetsuak sortu zituzten lehenengo misiolariak.

Bere azken eskutitzetako batean, Brasilgo jesuiten probintziako nagusiak nongoak ziren azaltzerakoan, Jose Antxietak bere burua vizcaíno moduan identifikatu zuen.

1597ko ekainak 9an hil zen, Reritingan, gaur egun bere omenez Anchieta izena daraman hirian. Brasilgo herriak eta bertako Elizak, Brasilgo ebanjelizatzaile nagusi kontsideratu izan dute beti. 1980an Joan Paulo IIak beatifikatu zuen.

 

Loiolako Jesuitetatik hartua

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Urtarrilaren 24a. Salesko San Frantzisko, gotzaina eta eliz irakaslea.
Otsailaren 22a San Pedro Apostoluaren Gotzain Aulkia.
Agustin Hiponakoa gazteon eredu
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15