//
irakurtzen ari zara....

Liturgia

Garizumari hasiera eman.

On FernandoOn Fernando Sebatian kardinalak 1996ko martxoan idatzitako gutun pastoralaren aipu batzuk jasoko ditugu.

Datorren asteazkenean Garizuma hasten da. Inauteriak albiste izan ziren. Garizuma gutxiago izan da. Garizumak, ordea, mezu garrantzitsua dauka. Serioski bizitzen badugu, barne muinetara iritsi eta fruitu ederrak utziko dizkigu.

Hausterre egunetik Pazko diztira urrutitik ikusten dugu. Pazkoa da gure bizitzaren akabera diztiratsua, gure salbamenaren itxaropen segurua.

Garizumaren lehen balorea biziaren egia gogoraraztea da. Ez gara mundu honetakoak. Ez gara hemen geldituko. Erromesak gara. Zeruko aberrirantz goaz.

Baieztapen horiek ez dira hitz eder edo irudipen antzuak. Badago gure sinesmena argitu eta oinarritzen duen lekukotasun historikoa: Jainkoak Jesus hilen artetik piztu zuen gizateriaren lehen gizaki eta buru bezala. Bera aurretik doa betiko bizitzaren bideak heriotzatik haratago irekitzen. Bera da gure itxaropenaren berme eta oinarria.

Horrela ulertzen dugu Garizuma, espiritualitatearen garaia eta gure bizitzaren sinbolo bezala, aldi berean. Biziaren sinboloa delako -biziaren errealitaterik sakonena bilatzera bultzatzen gaituenez gero- eraberritze eta aberastasun espiritualaren garaia bezala ere bizitzen dugu.

 

Garizumako “ariketa santuak”.

Elizaren tradizioak Garizumari “Garizumaren ariketa santua” deitzen dio. Garizuman zehar ariketak egin behar baitira, gure bihotza suspertu eta gure barreneko jarduera bizkortu. Ikus dezagun nola:

  • Itxaropen horrek gure gaurko bizitza argitu, garbitu eta itxuratzen du. Jainkoa betiko bizitzaren iturritzat maitatzen duenak, mundu honetan neurriz, justiziaz eta sendotasunez bizitzen daki; bekatuari uko egiteko eta Jainkoa eta lagun hurkoa eskuzabal eta erangikor maitatu eta zerbitzatzeko gai da. Itxaroten ez duenak, ezeri er ez dio uko egiten.
  • Itxaropen hori, bekatuen penitentzia, bihotzaren askatasun, Jainkoarekiko gorespen eta maitasun bihurtzen da. Emankortasun eta eskuzabaltasun bihurtzen da lagun hurko behartsuari denbora, energiak eta ahaleginak eskaintzeko, norberaren bokazio eta ahalbideen arabera.

Bizi dezaun, bada, Garizuma fede garai bezala, otoitz eta Jainkoarenganako hurbiltasunaren garai, gure bekatuen garbitasun eta gure bizitza espiritual eta apostolikoaren eraberritze garai bezala.

 

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Gaur garizumari hasiera emanen diogu.
Eguberri On “denei”. Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaia.
Jesusen nekaldia eta heriotza lantzeko unitate didaktikoa
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15