//
irakurtzen ari zara....

Familia eta Bizitza

“ABORTUA, AHULA BAZTERTZEA” GUTUN PASTORALA AURKEZTU DU GOTZAINAK

Zalantzei eta aurriritziei aurre egin eta eztabaida aske eta morala egiteko proposamena luzatu du

“Abortua, ahula baztertzea” idazkian, On Jose Ignaziok abortuaz gogoeta gonbidatzen gaitu eta hainbat zalantza argitzen ditu. Halaber, gai honen inguruan dauden aurriritzi eta uste faltsuei aurre egiten die gotzainak eta eztabaida politikatik kanpora ateratzera deitu du gizartea, “abortua eta bizitzaren gaia politikaren gainetik eta ideologien gainetik dagoen arazo morala delako”.

 

Besteak beste, On Jose Ignazioak argi utzi du sortzen den unetik bertatik dagoela bizitza.
Era berean, abortuak emakumearen askatasunarekin zerikusirik duenik ukatu du eta areago, abortuaren atzean presioak, egoera larriak, pobrezia eta hainbat eta hainbat arazo larri daudela gaineratu du.

“Abortua ez da emakumeen eskubidea, abortatzera behartuta dauden emakumeek askotan presio matxisten biktima direlako. Are gehiago, emakumea bera da abortuaren bigarren biktima”, esan du.

Eta feminismo erradikalak matxismoaren ildoari jarraitzen diola gaineratu du.

 

“Emakumearen aldeko borroka bizitzarekin bat doa eta hari lotuta dago”, esan du Donostiako gotzainak.

 

Ildo horretatik, On Jose Ignazio adopzioaren aldeko azaldu da.

“Hil baino, eman niri umea”, esan du, Kalkutako Teresaren hitzak gogora ekarrita.

Eta santuaren hitzei helduta, “abortua dagoen bitartean munduan ez da bakerik izango”, gogoratu du.

 

Gizarte osoari deia zabaldu dio gotzainak, abortuaren dramarekin bukatu eta abortatzeko arriskuan dauden emakumeek haurrak izateko laguntza jaso dezaten.

Honen inguruan, Donostiako Elizbarrutian abortatzeko arriskuan dauden emakumeak laguntzen dihar duen “Mirian” proiektua badela azpimarratu du eta haientzat irteerarik badela gaineratu du.

 

“Ezin dugu onartu Euskadin urtero 4000 abortu izatea”, esan du.

“Aurriritziek ez gaitzatela itsutu eta izan gaitezen ausartak abortuaren dramari aurrez-aurre begiratu eta sentitzeko; izan dezagun eztabaida egiazkoa, askea eta aurriritzirik gabekoa”.

 

 

  “Abortua, ahula baztertzea”, libududendetan, IDATZ Elizbarrutiko liburudendan eta web orriaren bitartez eskuratu dezakezue: KLIKATU HEMEN  

 

 

 

PRENTSAURREKOAREN BIDEOA OSO-OSORIK

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

“Ez genuen, ba, sutan gure bihotza? (Lk 24, 32).
"Amodiotik datorrenari gure bihotzak hestea."
Munilla: 'Abortoaren atzean gehienetan gizonezko matxista dago'
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15