//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Etxetik joan zirenak (I)

Bertze atal berri bat hasi nahi dut zeinu erlijiosoenarekin batera eta honen izena “Etxetik joan zirenak” izanen da. Zer aztertuko dugu hemen? bada, horixe, nortzuk izan ziren zisma bidez Elizatik joan zirenak, etxetik alde egin zuten anaiak. Noski, denek ez daukate garrantzi berdina, izan ere zenbait taldek etxetik alde egin izana benetan mingarria gertatu zen (ortodoxoak, anglikanoak…) eta beste batzuena berriz ia mesedegarria izan zen. Guttinaka aztertuz joanen gara, beti ere modurik erraz eta ulergarrienean.

ORTODOXOAK

Eliza Ortodoxoa eta Katolikoaren arteko haustura XI.mendean eman zen, ofizialki 1054ean. Zisma handia edo Ekialdeko zisma bezala da ezaguna. Gertakari hau aspaldidanik biraka zebiltzan hainbat arrazoiren emaitza tristea da. Gaur egun Eliza

Ortodoxoak Europa Ekialdean dauka batez ere jarraitzaile kopururik handiena.

Hiru multzotan antolatu genitzake zatiketarako arrazoiak. Ikusi ditzagun:

Arrazoi etnikoak:

-          Asiar eta europarren arteko ezinikusia,

antzinatik zetorrena.

-          Ekialdekoek mendebaldekoen inguruan zeukaten ideia, haientzat europarrak erabat basatiak bihurtu baitziren barbaroen inbasioen ondorioz.

Arrazoi erlijiosoak:

-          Bi zonaldeen arteko desberdintasun liturgikoak, ospakizunetarako modu, egutegi eta santutegi desberdinak erabiltzea.

-          Inperioa bitan banatzearen ondorioz sortu ziren jurisdikzio arazoak.

-          Ekialdekoen ustez inperioaren hiriburua Erromatik Konstantinoplara aldatu zenean, Elizak ere bere “hiriburua” aldatu zuen eta beraz Konstantinoplako elkartea zen Elizaren burua eta ez Erromakoa.

-          Ekialdeko Patriarkek “Ekumeniko” titulua erabiltzea Elizaren buru bailiran titulu hori Aita Santuarena izanik.

-          Bizantzioko patriarkek Aita Santuari bere eskumenak, garrantzia eta lidergoa ukatzea.

-          Ekialdetik mendebaldeko zenbait ohitura liturgiko (apaizen janzkera eta itxura, meza ospatzeko modua…) heresia moduan hartzea.

  • Filioque: Kredoa errezatzerako orduan desberdintasun bakarra. Latindarrek Espiritu Santua Aita eta Semearengandik datorrela zioten (eta diogu) eta Grekoek (ekialdekoek) Aitarengandik soilik. Eztabaida Teologiko hau izan zen hausturaren arrazoi nagusietako bat.

Arrazoi politikoak:

-          Enperadoreen etengabeko esku-hartzea Eliz kontuetan nolabaiteko Errege-pontifizeak bailiran.

-          Latindarrek Frankoekiko zeukan menpekotasuna.

Focio eta Cerulario patriarkak izan ziren Erromako elizaren kontra bozeramaile moduan aritu zirenak.

Tira-bira guzti hauen aurrean Leon IX Aita Santuak ordezkariak bidali zituen Bizantziora Ekialdeko agintari erlijiosoei  haien jarrerak aldatzeko eskatuz eta horrela ez balitz eskumikuarekin mehatxatuz. Patriarkak ez zituen abegi onez hartu ordezkariak eta hauek eskumikua Santa Sofiaren elizan utzirik Erromarantz abiatu ziren. Egun batzuk geroago Cerulariok publikoki erre zuen eskumikuaren dekretua eta aldi berean Aita Santua eskumikatu zuen. Ekialdeko zisma gauzatu zen horrela.

Eliza ortodoxoa  gaur egun 15 eliz autozefaletan antolatuta dago. Eliza bakoitzak bere eliz-patriarkatua du. Patriarkatu zaharrenak Antiokian, Konstantinopolisen, Alexandrian eta Jerusalemen badaude ere, nagusia Moskukoa da.

Denboraren joanean Eliza Ortodoxoaren barrean ere zismak gertatu ziren Eliza Ortodoxo txikiak sortuz. Hauetako asko Eliza Katolikora bueltatu ziren eta egun  Aita Santuaren agintaritzapean daude. Eliza hauei “uniata” deitu izan zaie.

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Santa Teresa Jesusena
Ebanjelioak I
Ebanjelioak IV (San Markosen ebanjelioa)
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15